inprimatu
Gure Asmoa
Izenburua:
Gure Asmoa
Sinadura:
Gabriel Manterola
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Manterola, Gabirel

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967 III-IV Geldi ta itsu
Orrialdea:
21-43

Gure asmoa

 

G. Manterola

 

                                           (Lantxo au Azkue Jaunaren gorespenez

                             egin gura eben jai baterako gertatua da, 1958'gn.)

 

 Atomika ta urrutikuzkin aldi onetan

 batzun eretxiz iltzer dagoan Euskera,

 seme zintzoen maitasun beroz sendotu naian

 toki onetan, anaitasunez, bat gara.

 

 Asmo oneri ondo eretxi eta txalotu

 nai ez dabenik egon leikela nok uste?

 zelan amaren ugatz gozoaz, laztan artean

 ikasi daben Euskera samurra ez maite?

 

 Gizon guztiak, gizon garanez, anaiak gara,

 alan da bere ez dago gizon bardiñik;

 gizon bakotxak beren izate berezi ba'dau,

 zelan ez bere egintzan euki alderik?

 

 Au ez da sortu egundo bere gizonen naiez,

 gauza guztien Egillea dan Jaun ona

 izanda da beti erri bakotxen izakereaz

 berezia dan «zertxobait» emon dautsona.

 

 Jaun berbera da gizon-erriei esan dautsena:

 —Biotz-biotzez alkar maitatu, gizonak,

 nai ba'dozuez zeuen begiaz danok ikusi

 maitasunetik sortzen diran gauza onak.

 

 Maitasuna da gure bizitzan bizi guztia,

 bakotxa bere maitetasunak darabil.

 Maitasun barik lege bakarra auxe litzake;

 bizi guztian alkarr-burruka, ta gero il.

 

 Bakotxak bere izakera dau berez lez maite,

 gero guraso sendia eta erria,

 auxe da beti erri danentzat, guretzat legez,

 Jaun maitetsuak ipiñi euskun legea.

 

 Biotz barruan sustarrak dauzan lege oneri,

 gizon zintzoak ezin uts-egin leikio,

 bere burua ezetsi barik, eta orreri

 bildurrik barik, «saltzale» esan geinkio.

 

 Asabakandik jarauntsi dogun etxe, baserri,

 zaintzen dabena ez ete dogu goraltzen?

 bere guraso maiten izerdiz bustiko lurrak

 —seme zintzoak ez ete ditu maitatzen?

 

 Baiña ba-dogu ondasun danak baiño geiago

 lurreko gauza danen artean zaingarri;

 Euskera gozoz esan genduan lenengo itza;

 Ama! maiteki esan geuntsona Amari.

 

1) Euskera

 

 Laztan artean Aman agotik ikasi gendun

 biotz-barruan sustarrak dauzan Euskera,

 Europa'n zarren, jakintsuentzat ederren eta

 guretzat samur, eztitsuen dan izkera.

 

 Egoki dator une onetan, Amairugarren

 Leon'en itzok gure artean aitzea:

 «Gizon izate muñean dago asabakandik

 dogun izkuntza maitatu eta zaintzea» (1).

 Ondo ete da euskeldunontzat gure izkuntza

 zabarkeri ta maitasun ezaz galtzea?

 

 Jaungoiko onak ez gagizala eskutik itxi,

 galdu ez daigun Bere emaitza dan Euskera,

 ainbeste milla urte ondoren urratuagaz

 asabakazko urre-lokarri ederra.

 

 Ez dogu iñok eskubiderik gure errian

 ondasuntegi bardingabe au saltzeko,

 «seme gaizto ta eskergabeko» izen samiña

 ondorengoak emon ez daigun betiko.

 

 Gure Euskera, samur ta eder, bardingabeak

 gure mendiak zutik dagozan artean,

 iraun dagian bizkortu daigun seme guztiok

 alegin danok alkartuagaz batean.

 

 Erbestetako gizon jakintsu asko dakusguz

 Euskera ondo zaindu daigula arrenka,

 seme gaiztoak dakuselako erruki barik

 ama oraren aldamenetik igeska.

 

 Non aurkitzen da Ama arnasa artu eziñik

 ikusten dauala, igesi doan semerik?

 Nor da biozge, negar samiñez ito bearrez

 dagon Amari lagun einbako gizonik?

 

 Ortxe dogu ba Ama Euskera maitagarria,

 siñeste bizi, oitura garbi zaintzalle,

 itz garbikoa, bakezalea, biotz zabaldun

 euskeldunontzat zorionaren ekarle.

 

 Atsekabeak atso tximurtu biurtu dabe,

 eskertxarrak be biotz barrena samindu,

 areriotzat artu dabenak, itsu-itsurik

 nai izan dabe bere bizitza laburtu.

 

 Izan ditu bai, Ama Euskerak seme zintzoak

 bera bizkortzen gogoz jokatu dabenak,

 ondo ikasi, itz-egin, landu eta zabaltzen

 indar guztiak aleginduten ziranak.

 

 Baiña bat dager, zentoi antzera gorengo maillan

 Berbizkunde dau izen, izatez gelgarri,

 AZKUE Jauna, bizi ta dana, opa eutsona...

 Aintza ta gorak euskeldun danok berari...

 

 (1) 1901'gen Boemia'ko Gotzañei idazki baten.

 

2) Euskera, zertarako?...

 

 Zoritxarrean izan zan bein bat, Euskel-Semea!...

 zentzungekeri andi au esan ebana:

 «Euskera iltzer dagoan arren, ez dau ardura,

 goi-gaitarako ez gauza ta, onena

 il egizue albait lasterren, ta lur emonaz

 eleiz-progu bat egitea da zuzena».

 

 Beren izena zetan aitatu? Zaragozatik (1)

 erantzun eutsen. Gogoan artu betiko:

 «Esaten dabe izkuntza ori laburra dala,

 ez dala gauza birao itzik jaurtzeko.

 Ez al da izan gai enda orren ekandu garbi

 zillegi-lege, sendotasuna zaintzeko»?

 

 Laburra dala? Ezjakiñentzat dana da labur,

 Burudunentzat zentzun-legea: Ikasi...

 Nobel saria irabazi daun Jimenez jaunan

 «Platero y Yo» euskeratuta ikusi... (2).

 

 Menendez Pidal jaun jakintsuak argi diñosku:

 «Zorionean guk euskeldunok dogula,

 Españia'ko len-edestia argituteko

 gai bakarrik dan izkuntza zar au: EUSKERA.

 Beste izkuntza ertitsu eta aintzat artuak

 —diño berberak— izango dira munduan,

 baiña Ibertar gizabidea ezagutzeko

 ez da besterik euskerearen ondoan».

 

 Goratu daigun Euskera ba, geurea da-ta,

 itz ta idaztiz erabiliaz zabaldu.

 Agurgarria dan Kardaberatz'en esakun auxe

 egundo bere gure bizian ez aztu:

 «EUSKERAK BURUA JASOTZEA JAUNGOIKOAK NAI DU».

 

 (1) «El Eco de la Cruz» aldizkingia.

 (2) «Platero ta Biok» Ametzaga'tar Bingen. Montevideo, 1953.

 

3) Euskel semeak

 

 Ama Euskerak bere bularrez azi dituan

 giza-gurenak, nok ete leikez zenbatu?

 Itxastar gizon, lurbira-zear entzutetsuak,

 Uri irasle, nok ezagutu ez ditu?

 

 Erri zuzentzen, lege-gilletan, neurritasunez,

 gogorkeri ta bigunkerian erdian,

 ete da erri bat zurtasunean zuzenagorik

 gizabidedun erri guztien artean?

 

 Jakituri, Jainko goietan, lege-azaltzen,

 irakasletzan goren ziranak zenbatu?

 danak aitatzen zeregin latza egiaz da-ta,

 edestiaren idazti onak zabaldu.

 

 Lurbira-zear Kristo'ren Egi-zabaltzalletan

 kemen adorez euskeldunak ez bardiñik,

 euren indar ta gogo-guztiaz ekin ondoren,

 ez eben izan odol ixurtzen bildurrik.

 

 Eleiz gizonen mailla goietan, ainbeste Gotzain,

 baita gorago Eleiz Antzaintzan jakitun,

 emen ta urrin, mundua-zear gaillendu dira,

 argi egiñaz, naiz ta askok ez ezagun.

 

 Or dogu gure euskel-eredu baserritarra,

 zintzo, arteza, beti burrukan lurragaz,

 artzain menditar, sendo nekagaitz euri ta edur

 ekatxen bildur beti artalde arduraz.

 

 Or dogu baita arrantzalea, itxas-erdian

 zibuka beti bizitz-eriotz artean,

 kresala baiño gaziago dan egun-ogia

 sendiarentzat irabazteko lanean.

 

 Burdin oletan mea burdintzen ola gizonak,

 aik bai'zirala trebetasunez nagusi!

 lan gogorrean euren ondoan gitxi txapeldun;

 gaurko gizonak ba'daukie non ikasi!

 

 Bertsolaria, txistularia, pelotaria,

 aizkolariaz ipiñi geinkez batean,

 Euskeran seme leial ta zintzo, gizaldi-zear,

 gure errian izan ziranen artean.

 

 Ama Euskeran semeak dira orrek guztiok

 Euskel-erriko mendi-ibarren pozgarri,

 gure goraltza maite-beroak ainbeste seme

 kristiñau zintzo azi dituan Amari.

 

4) Baserritarra

 

 Orra or gure baserritarra,

 otoitz egiñaz goxean,

 lan gogorrari beti lotuta,

 solo, baso ta mendian.

 Izerdiz lurra narotuten dau,

 sendi kristau bat azteko,

 eta nekerik ez dau ezautzen

 asmu ori betetako.

 

 «Itzetan labur, egiten luze»

 zintzo, beti egizale,

 emon daun itza zeatz zaintzeko

 lur osoan bardin gabe.

 Adizkide on, biotz zabala,

 beartsuaren laguna,

 itzekaz baiño egitez obe

 agertzen dau maitasuna.

 

 Azkatasuna maite-maite dau,

 zuzentasunaz batean,

 bestearena be zaintzeko gertu

 bakean bizi naiean,

 Kistar zintzo lez sendi guztiaz

 Agurtza deuna errezau,

 asabakandik daben «Fedea»

 iraupen sendoz zaintzen dau.

 

5) Artzaiña

 

 Artzaiña dogu euskel-eredu

 errege gure mendian,

 gorputz sendodun ta neke-gaitza

 ardien alde danean,

 mendietako aize antzera

 azkatasuna zalea,

 baiña beretzat lokarri bat da:

 maite daben artaldea.

 

 Otso, azeri inguruetan

 ba'dabil asmu gaiztoaz

 zoro biurtu dala dirudi

 azpiratzeko asmuaz.

 Neke ta lorrik beretzat ez da

 etsai au galdu artean,

 ain maite dauzan ardi gaxoak

 ikusi arte bakean.

 

 Negu gorrian edur zuria

 beretzat bai dala baltza,

 burua makur ikusikogu

 artaldeaz urirantza,

 ta eguzkiak izpi-beroaz

 edurra urtzen daunean,

 irribarre ta biotze pozez

 dakusgu mendi bidean.

 

 Ezezaunagaz zerbait maltzurra

 dala, sarritan diñoe,

 uste dot baiña orretan zurra

 dala esatea obe.

 Gogo argi ta biotz oneko

 ezpalitz artzain zintzoa,

 zelan dakusgu izatez dala

 betsolaritzat jaioa?

 

 Gaur bere etsai andientzat dau

 zorioneko piñua!

 Mendi gaiñetan berak zaintzen dau

 gure Euskera maitea,

 ein begi Jaunak mendiak aiña

 bizi-bizkor irautea!

 

6) Arrantzalea

 

 Giza gurenik ba'da lurbiran

 begiko ta errukarri,

 begira or Euskel-erriko

 arrantzale apalari.

 

 Etorkizuna beti zibuka

 itxas-olatu antzean,

 eguneroko ogi billatzen

 Kantauri'ko ur gazian.

 

 Bere bizia ari batetik

 beti dirudi zintzilik,

 itxas-asarre errukibage

 azpian dago zabalik.

 

 Sendi-maitasun eragilleak

 indartzen dautso biotza

 naiz ta sarritan begi aurrean

 euki eriotza baltza.

 

 Itxas-Izar dan Ama kutunaz

 gomutatzen da orduan,

 uste biziaz otoitz egiñaz

 sendi maiteaz gogoan.

 

7) Itxastar ospetsuak

 

 Euskel-gogoa asartua da

 adurzalea itxasoz,

 gal-zoriari bildurrik ez da

 sendo, kementsu ta gogoz.

 Ori dala-ta itxas-gizonen

 artean ez dau bardiñik,

 bale arrantzan Euskeldunari

 nor, irakatsi leionik?

 

 Euskelduna zan Ingaland'eri

 au irakatsi eutsona (1)

 berau zalako lan bildurgarri

 orretan lenen izana.

 Almirantetzan gaillen ziranak

 nok ete leikez zenbatu?

 Okendo bat ta Txurruka'n pare

 beste bi nondik aurkitu?

 

 Baita ba da bat Kristo'ren alde

 bizitza emon ebana,

 Kemen, adorez, bardingabe zan

 Matxin Mungitar gurena.

 

 (1) England'eko Errege baten aginduz ona etorri ziran ikasten.

 

8) Elkano

 

 Mundua mundu dan ezkerotik

 gizon ospetsu ugari,

 itxaso lurrez ibilli dira

 bira egiten lurrari.

 

 Azkenean be agertu zan bat

 ta berau zan Euskelduna,

 gure Erria mundu guztian

 ospetsu egin ebana.

 Getaria'tar asartu au da

 iru urtean itxasoz,

 neke ta lorrez bira egiña

 lur zabalari lenengoz.

 

 Munduak oso arritu eta

 oiuz diñotse berari:

 «Zu izan ziñan bira lenengoz

 egin daustazuna niri».

 Giza-guren ta arrigarri au

 guztientzat ezaguna,

 danok poz-pozik aitatzen dogu:

 ELKANO dauko izena.

 

9) Zumarraga Aba

 

 Seme argitan asko emona

 ezpai barik da Durango,

 Euskeran alde danen artean

 Astarloa zan lenengo,

 Baita Zabala Bruno Maurizi'k

 (Montevideon irasle)

 idazkietan agertu eban

 egiz zala euskelzale.

 

 Seme argitsu artean baiña

 Zumarraga ospetsua,

 gizabidea Ameriketan

 zabaltzen bardinbakoa.

 Prantziskotarra izan zan berau

 ta len-Goi-Gotzain Mexiko'n

 arimazale jakintsua ta

 inditarrentzat Aita on.

 

 Irarkolea eroan eban

 lenengoz Amerikara,

 len-liburua idatzi eban

 ta an emon argitara.

 Mixiñolari gitxi langoa,

 jakiturian apala,

 bizitzan ondo agertu eban

 Asistarren Seme zala.

 

 Gogorkerian aurka jokatu

 eban bizitza guztian,

 eta omenez or da Durango'n

 zutik Ezkurdi erdian.

 

10) Bitoria Aba

 

 Jakitunetan jakituna zan

 gure Aba Bitoria,

 Domekatarren esakun alde:

 «Danen ganetik egia».

 Lenen Paris'go Ikastetxean,

 geroago Salamanka'n,

 danak arrituz agertu eban

 zelango burua eukan.

 

 Berau izan lenengo aldiz

 irakatsi sakonetan,

 Erriak daben eskubidea

 azaltzen ikasgaietan.

 Edozein margo daben gizonak,

 baltzak izan nai zuriak,

 daukoz jatorriz, ukatu ezin

 leikezan eskubideak.

 

 Kistar-legea maite dabenak,

 bear dautsoz aintzat artu,

 gura ezpadau bere egitez

 Jaunan legea zapaldu

 Ortik sortu zan gaur ospetsu dan

 Erritarteko legea,

 Laterri danak bakean biziz

 zorioneko bidea.

 

 Beste asmu bat eukoentzako

 ez zan egi au gozoa,

 baiña kementsu azaldu eutsen

 egi garbi ta osoa. (1)

 Or ikusten da egi-indarrak

 emoten daun adorea,

 «Egia geugaz guztien aurka»

 zan Bitoria'n bidea.

 

 (1) Karlos Erregeari.

 

11) Iparragirre

 

 Gitarra zarra galtzarpean ta

 Euskerea ezpanetan,

 or dabil beti munduak zear

 Euskel-Erria kantetan.

 Bere biotza emen eukan da,

 urrin ebillen gorputzez,

 bai Amerika baita Europa'n

 beti dakust errimiñez.

 

 Foru maitaille sutsu-sutsua,

 Erri onen abeslari;

 egi garbi au egiztuteko

 entzun daiogun berari:

 «Gazte-gaztetatikan

 erritik kanpora,

 Estranjeri aldean

 pasa det denbora.

 Erri-alde guztietan

 toki onak ba'dira,

 baiña biotzak diñost:

 «Zoaz Euskal-Errira».

 

 Or dogu euskal-Arlote aundi

 biotz oneko gizona,

 abesti bidez Euskereari

 agertzen maitetasuna.

 

12) Mixiñolariak (Xabier)

 

 Europa oso arakatuta,

 ez dago beste erririk

 gureak aña bere neurrian

 mixiñolari dauanik.

 India eta Txina, Japon'en

 Amerika, ta Aprikan

 Euskel-semeak ugari dira,

 mixiñolari lanetan.

 

 Euren lanean nekatu barik,

 etsai artean kementsu,

 Kristo'ren alde dana galtzeko

 adoretsu, beti gertu.

 Danen artean gallen diranak

 aitatzea da naikoa,

 Deun Martin eta Zumarraga'gaz (1)

 Balentin Berriotxoa.

 

 Baiña mixiño arazoetan

 danen ganetik andia,

 sutan biotza eukan Napartar

 Xabier gure-gurea.

 Bere ondoan jarri leikenik

 ete da bat be munduan?

 Milloi bat berreun mille bat

 Kristiñau egin zituan.

 

 Amar urtean neke ta lorrez,

 egundo aspertu barik,

 India eta Japon aldean

 ez daki zer dan nekerik.

 Maitasun beroz, egarri biziz

 Txina biurtu naiean,

 Euskeraz otoi egiñaz il zan

 Sanzian'go ugartean.

 

 Maitatu daigun baita goraldu

 euskeldun jator zintzoa,

 eskatu baita zaindu daiela

 gure Euskera gaxoa.

 

 (1) Tomas Zoriondun. Gaiztetz'tarra.

 

13) Deunak (Iñaki Deuna)

 

 Euskeldunetan Deun gitxi dala

 ez dozue iñoz entzun?

 Ogetasei bat Deun ta Zorundun

 dirala egon jakitun.

 Gaur bat bakarra aitatukogu

 mundu-zabal ezaguna,

 gure eredu eta aintza dan

 Loiola Iñigo Deuna.

 

 Adimen zorrotz, gogo sendodun

 gizonen barri ekian,

 au danak ondo ikusi geinke

 Iñarkunak idaztian.

 Bere inguru, Luteron kaltez

 Eleizan barrizkundea,

 jaritxiteko zur sortu eban

 bere bazkun Lagundia.

 

 Txatala eukan zurtasunagaz,

 biotz onak aukeratzen,

 eragozpenen ardura barik,

 bere bidean jarraitzen.

 Asmo bat ondo artu ezkero,

 nork atzerantza eragin?

 Ez, etsai danak alkartuta be

 bere kaltez gogor ekin.

 

 Lavigerie, mixiñolari

 eta kardenal ospetsu,

 izan zanak bein esan eban:

 «Euskalduna naz, setatsu».

 Bere idazki eta lanetan

 agertu eban benetan;

 Eusko-odola bero ta bizi

 eukola bere zanetan.

 

14) Gernika'ko Batzarrak

 

 Gizaldi-zear ospetsu ziran

 Euskel-erriko Batzarrak,

 baiña entzunen Aretx-azpian

 Gernikan eiten ziranak.

 Gure erriak beti euki dau

 lege on-gille ospea,

 itzal andiaz zaindu daualako

 bakotxen eskubidea.

 

 Lege-gilletza arazo latza,

 benetan izan da beti.

 Agintaritza zaindu bear da

 azkatasuna bestetik.

 Orretarako legegilleak

 izan bear dabe zurrak,

 eta au ondo agertu eben

 Gernika'n ziran Batzarrak.

 

 An batzen ziran baserritarrak

 euren erri-ordelari,

 lege zar bidez lagunduteko

 aurrerapide onari.

 Legeak ziran gizonentzako

 ez legeentzat gizona,

 auxe izan zan gure Batzarrak

 arau zuzentzat eukona.

 Aldi aretan ain arrigarri

 ereisten eutsen egia,

 gaur aurreratu diran erriak

 nai leukie lortutea.

 

 Or England'eko Habeas corpus (1)

 ainbeste erabillia,

 eurak argiro esan dabenez

 geuregandik ikasia.

 Ez arritu ba, Washington'eko

 Kapitolio barruan,

 agertzen ba'da gure Aretxe

 beste askoren ondoan.

 

 (1) Wentworth Webster'ek argiro sutortzen dau.

 

15) Bertsolaria

 

 Ezdakit iñon Europa'n ba'da

 ikastun ez diranetan,

 Euskeldunakaz neurtu leikenik

 ain gatx dan bertsolaritzan.

 Erriko jai naiz ezkontza dala,

 ezkon arteko auzia,

 baserritarra beti da gertu

 bertsoz sartzeko ziria.

 

 Jan aundi baten ostean, barriz,

 nor emen ez bertsolari?

 Adimen bizkor, irudi biziz

 edozein da ixekari.

 Alkarren leyan dabiltzanean

 entzuleak bai urduri,

 txaloz apurtzen euren eskuak

 garaitzallea danari.

 

 Ez dau ezerk be bertsoak aiña

 baserritarra poztuten,

 bera be dala bertsolaria

 ez ete dausku agertzen?

 Onein artean danen txapeldun

 egiz izan zan Enbeita,

 baita bertsora bidez il zana

 gipuzkoatar «Txirrita».

 

16) Pelotari-Aizkolari

 

 Euskaldunaren ezaugarri bat

 trebe nai non agertzea,

 indar, jolas ta bizkor gaietan

 bera nausi izatea.

 Bizkortasuna agertuteko,

 or da pelota jokoa,

 indar-iraupen erakusteko

 aizkolari antzekoa.

 

 Begia zoli arerio ta

 peloteari begira,

 tximista legez oñak be bizkor

 eltzeko bere tokira,

 besten asmuak ezagutzeko

 irudimena zolia,

 arerioa atzipetzeko

 zur dago pelotaria.

 

 Pelotariak gorputz indartsuz,

 gogo kementsuz batean,

 oin eta beso, begi, belarri,

 bular onaz alkartzean,

 eragipenez gorputz osoa

 astintzen dakianean,

 joko obe ta osoagorik

 ez dot ezautzen lurrean.

 

 Euskaldunetan ba'da joko bat

 kemen bear ta bitia,

 sendotasuna nor geiagoka

 agertzeko egokia.

 

 Begi zoli ta beso indartsuz

 oiñak josi enborretan,

 aizkora jasoz, taka ta taka,

 biurtzen zozpal zatitan,

 ikustea da Euskaldunentzat

 bene-benetan pozgarri,

 oiu eragin dautsoelako:

 «Gora gure aizkolari!».

 

17) Eleiz-ateak

 

 Euskel-errien goi siñestea

 bizitzagaz bat zanean,

 erri arazo guztiak ziran

 Eleizaren itzalpean.

 Aintxe Eleiza ate aurrean

 erri guztia bildurik,

 ebazten ziran auzi guztiak

 iñoren asarre barik.

 

 Gero Udalak etorri ziran

 euron nagusi Alkate,

 Jai guztietan txistu soñuan

 jotazan Eleizararte.

 Gaur egunean, tamal-tamalez,

 ez da ikusten txuxorik...

 agintaritzan ezaugarria

 bera bakarrik izanik.

 Aurrerapena dala diñoe...

 Baiña ete da benetan?

 Zarrak obea izaten daki

 barriak baiño sarritan...

 

18) Txistularia

 

 Txistu txuntxuna bai pozgarria

 gure erri urietan,

 soñu alaiaz, biotza pozez

 ipinten alde danetan.

 Ume ta andi, gazte eta zar,

 txistu entzunaz bakarrik,

 ikusten doguz, ikotika lez

 guztiak pozez beterik.

 

 Mendiak eurak alaitzen dira,

 bialduaz oiartzuna,

 ibarretan be zabalduagaz

 txuntxunaren poztasuna.

 Ezaugarririk onena berau,

 zindotasun ezaugarri,

 txistuari ba jarraitzen dautse

 ekandu on dantza garbi...

 

 Iraungo al dau txistuak beti

 nagosi erri danetan...

 Orduantxe bai zorioneko

 Euskel-erria benetan.

 

19) Ama Euskeraren gorespena

 

       (Ama Euskera atsotxu baten irudiz eta bere inguruan euskeldun umetxuak.)

 

         Umetxuak Amari.— Au gure poza, Ama maitea, ainbeste seme zintzok

 ingurututa ikusteaz. Gaur zu goraltzen, zuri maitasuna agertzen etorri gara

 danok eta... geu be bai... Pozik egon bear zenduke, Ama, gaur, baiña apurtxo

 bat illun xamar aurkitzen zaitugu. Zer daukozu Ama?...

         Amak.— Ene seme-alabatxo maiteak; begien aurrean ikusten dodana

 ikusita, nor ez da poztuko? Onango gorespenik egingo eustenik nik pentzauko

 neban ba!...

         Baserritarra nazala-ta or euki nabe bastertuta, eta ori neure seme-

 alabak, eta batez be alabak... Señorita jantzi dirala-ta ni baserritar au, Ama

 izan arren be, bakarrik itxiten nabe, eta txarrago ondiño... lotsatu egiten

 dira ni euren Ama nazala esaten be... Oin legien aurrean ikusten dodanagaz,

 neure biotza poztu egiten da... Baña!...

         Umetxuak Ama Euskereari.— Zergaitik diñozu... baña!...

         Ama Euskereak.— Ni ain dotore yantzi nabenak emen e, uste dot biotzez

 maite nabela, ta biotzean dagoanak aotik urteten dauta, euren autu aldietan

 nigaz gomutauko dirala... orain arte baño geyago... orrek poztu egiten nau...

         Baña guraso euskeldun askok umeai nor nazan be ez dautsie erakusten,

 eurak besterik ezinda ezpanetan erabilten nabe, baña biotzean nire maitasun-

 izpirik ez dauke...

         Orrexegaitik nire gaurko poza beazunaz nastauta dagola esan leike. Au

 bai dala samingarri Ama batentzat... semeak aintzat artu be ez gura izatea...

         Umetxuak Amari.— Aurrerantzean ori gertatuko dala uste dozu, Ama?

         Ama Euskereak.— Alde batetik ainbeste txera egiten dauste-ta uste dot,

 ni maitatzeko erabagia artuko dabela, baña bestetik, ni zarra be ba naz bai, ta

 asko ikusia, ta sarritan iazoten da norbaiti bere egunean eskintzen dautsezan

 lorakaz gertatzen dana jazoko dala, urrengo egunerako tximurtu ta aste bete

 barne siketu... Zirisuzkoagaz gomutatzen naz; gaubean zarata asko eta urrengo

 goxean ezer ez...

         Umetxuak Amari.— Oingoan olangorik ez da gertatuko.

         Ama Euskerak.— Ez dakit ba!...

         Umetxuak Amari.— Oingoan ez euki orren bildurrik, Ama.

         Ama Euskerak.— Zergaitik ez?...

         Umetxuak Amari.— Gu bizi garean artean ez... Gaur zin-egiten beti

 maitetuko zaitugula.

         Ama Euskerak.— Ume maiteak! eskerrik asko ta Yaungoikoak entzun

 dagizuela. Baña gauza bat esan bear dautzuet. Zuen asmu ori betetako, eragozpen

 asko azpiratu bearko dozuez, zeuen ingurukoak sarritan barre egingo dautzue,

 txotxolo batzuk zariela esango dautzue..., ni ezertarako ez nazala... gaur

 modatik pasauta nagoala, txiroa nazala ta...

         Umetxuak Amari.— Ta... zer? Ama. Guk ez dautsegu egingo yaramonik

 orreri. Ama ez da maitatu bear modea dalako, ez da baztertu be zarra dalako, ez

 da apal yantzita agertzen dalako, Ama beti da Ama eta geure dalako maitatu bear

 dogu.

         Ama Euskerak.— Ederto esana! Bide orretatik yarraitu egizue, eta ez

 egizue uste izan besterik, ori egiñagaz zeuen eginbearra bete baño ez dozuela

 egiten. Baña beste gauza bat egin bear dozue...

         Umetxuak.— Zer? Ama?

         Ama Euskerak.— Niganako maitasuna zeuen anai-arrebatxuen artean

 zabaldu...

         Umetxuak Amari.— ¡Orixe bai egingo dogula!... ez bildurrik izan Ama.

 Gaurtik aurrera!... Umeak gara baña, ba'dakizu zelango burugogorrak izaten

 garean geureagaz urten gura dogunean... Atzera ezegatik be ez dogu egingo, ez

 orixe!...

         Ama Euskerak.—A zelango poza emoten daustazuen ume

 maiteok!...Yaungoikoak bedeinkatu zaizela.

         Baña amaitu baño len gauza bat esan bear dautzuet: Ni apal eta lau

 agertzen nazalako, askok uste dabe besteak baño gitxiago nazala. Besteak

 apainzaleak dira, ni ez. Berezko edertasuna dabenak barrukoa batez be, ez dau

 apaindu bearrik, dan lez agertzea naikoa dau. Ni odol garbiko alaba naz, naste

 barik, orregaitik nik ez dot esten iñor be, nik ez dot iñoren ondamurik,

 neureagaz naikoa dot, eta besteak apañago agertuarren, ba dakit apaingarri ori

 azalekoa dala. Ni azke izan naz, mendietako axe garbia lez, orrek emon daust

 indarra ainbeste milla urtetan biziteko, zarra naz urtez, baña barruz iñoz baño

 gazteago, nik emon dautsot bizia, zintsotasun, lautasun eta biotz ona, ta nire

 semeak dirala yakinda bakarrik, munduko alde guztietan maite dabez, euren

 lankortasun, zintsotasun, leyaltasun eta egizaletasunagaitik, eta emondako

 berbea betetan dabelako. Asko oletako tximinien keak, nire edertasunak ikusteko

 lausotu egiten ditu, baña ori gora bera ni lengoa naz, eta ez naz aldatu, nire

 ondasunak ez dira gitxitu. Yarraitu ba, seme maiteok, zeuen Amari, baña zintso

 gero... osterantzean yakin egizue: NI IL TA OBIRATZEN BA'NABE, ZUENAK EGIN

 DEBELA; ZUEN AINTZA AMAITU ETA EUSKELDUN IZEN BARIK GELDITUKO ZIÑEKELA = NI

 EUSKERA NAZ; NIGANDIK ARTU DOZUE ZUEN IZENA = ETA GALDU EZKERO EUSKELDUN EZ

 ZIÑAKEZE IZANGO (1).

         Umetxuak Amari.— Ez olangorik, Ama! Bizi zaitezala gazaldiak zear

 munduaren azkenerarte.

         Gora gure Ama Euskera Maitagarria!...

 

 (1) Itzok Baltasar Etxabe'k, 1607'gn urtean argitaldu eban Euskeraren aldezko

 idazti baten, Euskeraren aotan ipinten ditu.

 

 


inprimatu