inprimatu
"Ama txukatu malkoak!"
Izenburua:
"Ama txukatu malkoak!"
Sinadura:
Eustakio Mendizabal
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Txikia

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967 III-IV Geldi ta itsu
Orrialdea:
18-20

«Ama, txukatu malkoak!»

(Amets bat)

 

Mendizabal'dar Eustaki

                                                         Lazkau'ko beneditarra

 

 Aralar mendi txit gandorrean

 Ama Euskera nekusan,

 arratsa bezin goibel, negarrez

 umetxo bateren gisan;

 biotz-barrengo negar-zotiñak

 ezin zituala jasan...

 «Zer duzu, Ama!» galdetutzean,

 onelatsu zidan esan:

 

 «...Zeruetako Jainkoak naita

 milla urte anitz dira

 Euskal-erriko lur done ontan

 sortu nintzala argira.

 Ainbat gizaldi ondorenean,

 gaur-egun seme, begira...

 Seme-alaben burla-ixekak

 naramate il-obira!

 

 Ikastol eta eliz askotan

 atea didate itxi ;

 atzerritarrak ta seme askok

 lapur bat antzo ezetsi!

 Nere izena apaldu arte

 iñoiz ezin dute etsi...

 Zer egin diet etsai bezela

 ainbat nazaten gaitzetsi!!?

 

 lzkuntz arrotzak dira nagusi

 mendi, enparantz, kalean...,

 irrati eta aldizkariak

 datoz erdera elean.

 Euskera ortxe baso, sukalde,

 txoko apalki batean...

 Makur ta mintzul, ezin besterik

 ke, negar, zotin artean!

 

 Azken gudate ondorenengo

 ogei ta sei urteetan

 erderak arro dabiltz, erronka,

 zazpi Euskal-errietan.

 Ni berriz emen, sorterri bertan,

 bizi-arnas azkenetan...,

 sukal-txokoan negar egiñaz

 aiton-amon mingaiñetan!

 

 Euskal-erriko bazter denetan

 atzerrian antzo nabil...,

 ez-ezagunen artean aur bat

 beziñ apal eta ixil!

 Ene burua gara ez dediñ

 ba-ditut milla maratil...

 Gaiztagiñai lez, arrano begiz,

 etsaiak so ditut urbil!

 

 Erdaldun dira mendi-zaliak,

 eta amaika sukalde!...

 Bereaz aztuz erdal-izkuntzaz

 asko itsuturik daude.

 Aberri eta euskal-izenak

 guziz zaie arrobide...,

 ta antziñako oitura zarrak

 oro nai lituzke gorde!

 

 Euskal-erri gorde nai dute,

 eta nik damaiet lotsa!...

 Seme-alabak ola ikustea

 Amarentzat zein mingotsa!

 Aberri-muiña galdu ezkeroz,

 zertarako dute kutxa,

 azalez eder izanda ere,

 barrendik bai dago utsa?

 

 Euskal-odola daramazu ta,

 zeranez ene soin-atal

 aur-adiñetan artu zendunez

 neregan atseden-magal...

 ainbat oztopoz etsai artean

 bein betiko ez nadin gal...

 ai!, seme laztan!, lasterren laster,

 enegaz zaitez urrikal!

 

 Aberriaren muiñ ta oiñarri

 ni naizela zaitez oroi,

 ta ez nazazu luzaro utzi

 izkuntza arrotzen morroi!

 Ene burua goratutzea

 zañez nai ba'duzu, otoi!!,

 buru-belarri biur lanera,

 oraintxe bai duzu sasoi!»

 

 — «...Ai!, Ama kutun!, erantzun nion,

 itzali zazu negarra!

 Ortz-illunean ñirñir bai dago

 oindik itxaron-izarra!

 Askok baztertu ba'zaituzte're,

 zu zaitugu, izkuntz zarra!,

 ele denetan, biotz-niniaz

 maitatzen dugun bakarra!

 

 Etzazu geigo zure negarraz

 samindu euskal gogoak...

 Negu otzari jarraiz bai datorz

 denbora obeagoak!

 Zeru goi-goitik esku luzatuz

 oro dezaken Jainkoak,

 loraz jantziko zera berriz ta

 AMA, TXUKATU MALKOAK!!»

 

 


inprimatu