inprimatu
Artza, tximinoa eta txarria
Izenburua:
Artza, tximinoa eta txarria
Sinadura:
X.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
X.

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967 III-IV Geldi ta itsu
Orrialdea:
16-17

Artza, tximinoa eta txarria

 

X.

 

 Urrila ta goizaldian

 tximiñotxo bat eguan

 jarrita intxaur jatian

 zugatz baten urkuluan.

 

 Arpegia txit polita,

 begiak barriz zolizka,

 belarri-osteari azka,

 aroa zan egoki ta.

 

 Ta kiñu ta irri-barre.

 epai antzik emon bage.

 

 Azpian eguan artza

 zabu-zabuka ibillian,

 joan-etorriaz antza

 dantzari izan gurian.

 Txarri bat bertan eguan

 adi begira berari,

 eta musturra mizkauan

 diño erdi murruzkari;

 

 «Ederto! Nun i langorik?

 Ludian ez antzekorik».

 

         * * *

 

 Jakitun epairik ezik

 ondo ez dago,

 ergelak txaloturik

 ainbat txarrago.

 

 


inprimatu