inprimatu
Gerezietara
Izenburua:
Gerezietara
Sinadura:
Xabier Lazkoz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lazkoz, Xabier

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967 III-IV Geldi ta itsu
Orrialdea:
15-16

Gerezietara

 

Lazkoz'tar X.

 

 Goazen, goazen, moteillak,

 goazen gerezietara.

 Beti Donibanetan

 ontzen dira oberenak.

 «Etxaide» auzu inguru

 diote bete-beteak

 daudela. Goazen, bada,

 zaretuakin biltzera.

 

 Alai, xixtuz ta kantari,

 badaie mutiko multsu,

 ustez biarko zutela

 arbol oberena ustu.

 

 Baiño gauzak batzutan

 zuzen eztira atratzen,

 eta, ziñez, aldi untan

 alaxen gerta baizen.

 

 Arzaundol, zakurra gaitza

 onbor ostean zegon lotua

 kate azkar batekin,

 gereziek zain, nolakua!

 

 Aserturik, saingaka

 arat-unat ibiliz,

 atsiki naia iduriz

 ortzak xuri erakutsiz.

 

 Batek eman zion arrika,

 ordun eta fierrago,

 iduritzen Satanas

 zuen barne sutsiago.

 

 —Zakurra buzten motza,

 urde madarikatuak,

 ez nauk ez arpatuko,

 ire litaiña makuak.

 

 Donibane, Donibane,

 gerezirik ezin jane,

 baiño Deun Jakobe'tan

 aranetan atzemane

 

 


inprimatu