inprimatu
Eztegu ospatua
Izenburua:
Eztegu ospatua
Sinadura:
Evgeni A. Evtushenko
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Evtushenko, Evgeni A.

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967 I-II Itzartze
Orrialdea:
84-85

Eztegu ospatua

 

E.A. Evtuchenko

euskaratzailea: Igotz

 

         1933'an, Zima-Siberia'n jaioa dogu errusitar olerkari au. Ogibide

 askotan sartua urte batzuk igaro ostean, 1948'garrenean osorik lotu yakun

 literatura saillari. Arrezkero, poema asko argitara emon dauz Errusi'ko

 eguneroko ta aldizkarietan, eta olerki-liburu batzuk: «Etorkizunaren

 Ikerlariak» (1952), «Irugarren Edurra» (1955), «Gartsuen Ibiltokia» (1956),

 «Eskintza» (1957), «Uztaia eta lira» (1958), «Sagarra» (1960), «Samurtasuna»

 (1962). Errusitar olerkari gazteen artean, Evtuchenko da osperik aundiena lortu

 dauana. Oso esalari egokia da-ta, iñoiz saloi ta antzokietako leio ta ateak

 apurtu izan dabez entzuleak. Berak onela: « Bein edo bein ate edo leioren bat

 apurtu ta gauzak egokitzeko poliziari deitu bearra izan baldin ba'da, saloiak

 medar estuegiak diralako izan da bakar-bakarrik». Emen dakargun poema au «Ez

 naz berandu jaio» liburutik artu ta euskeratu dogu.

 

 Gaizki ibilli nintzan bein,

 orain baiño gaizkiago.

 Adiskide baten eztegu egunez

 ez eustien aterik edegi.

 Ots eiñ neban, arriturik

 zerbait gertatzen da.

 Urrutizkiñez deitu arren,

 ez eustien erantzun.

 Zer egin ete neikean?

 Iraintzat artu neban a.

 Eta eztegua, alan be,

 ospatua zan orduko.

 Egizue, zer gauza bitxia

 ez neukan aizturik,

 baiña, noz zan uts emonda,

 egun bat atzerago jun nintzan

 neure adiskidearen etxera.

 Izka-mizka ta burrukak izan ziran

 eta kantak, ordi-orditurik.

 Eta gaiñera, tomateak,

 niri ain atsegin yatazanak.

 Eta laranja-mendi bat be

 txairo egoan leioaren aurrean.

 Ondo igaro eben eguna,

 ni munduan ezpa-nintza lez.

 Zerukazko putxa!

 Eta luzkerrak eztitan!

 Niri telefonatu bagarik

 erabagi eben: ezta etorriko.

 Biaramonean gertau nintzan

 ara joateko.

               Korbatarik

 onena ipiñi neban,

 eta zearkako txanoa.

 Adiskide bat ezkonduagaitik

 ez neban biotzean miñik.

 Dozena bat ontzi oslari be

 erosi nebazan arako.

 Arro nengoan eurakaz,

 ta danai erakusten neutsezan,

 adiskideai esanaz:

 «Eztegu batera noa!»

 Kotxe batek eroan nindun

 asfalto gaiñez

             oso iradu

 orduko ospatua zan

 eztegu batera.

 

 


inprimatu