Euskal-Errico erromeriyaz (Bizcaico euskeran)
Arana, Jose Ignacio de
Atozte neugas, icusitera
Euskalerrico mendiyac,
Mendiyetatik ageri diren
Ibar eder da zelaiyac,
Eta euretan coroiac leges
Andic begirau guztiyac
Eleisa galai
Ta Ermitachuai
Zeru-alderunz yaikiyac.
¿Noc egin dituz Eleisa orrec?
¿Noe tontorritan Ermitac?
Etziren ale geure asabac
Etziren aic geure aitac?
Ayen Fediac yasuac dire
Orren eder da politac,
Eta Fedien
Alde zirien
Euren alegiñ despitac.
Senti-badabe gach andirenbat,
Senti-badabe premiña,
Aranche doias Erromeriyan;
Jesucristo edo Birjiña
Edo Santu bat billauco dabe;
¡O zen errezu ongiña!
Baator bertatis
Zerubetatic
Mesederenbat bardiña.
¿Ichas-aldera begirau dosu
Eguskiyaren sorreran?
Eizaro ondotic Ibaizabal-a
Usuac-legez illeran
¿Icus dituzuz berreun chalupa?
Milla bat gizon aurreran
Bada igan-dana
Begoña-gana
Andra Mariya besperan.
Eleisa dana betia dago,
Inguru danac betiac;
Abade-gichi: noregas egiñ
Ez dau topetan yentiac;
¡Zenbat errezu aitu ebasan
Arratsac ola goisiac!
Ta eguardi-aldera
Chalupetara
Pozic ziazen guziac.
Bezte-aldera begira-eizu
Pranzi-aldeco costara,
Lekeitio-tar, Ondarrua-tar
Motricu-tarrac Deba-ra,
Andiye doaz alcar-artuta
Iziar-eco pestara,
Ara Zumaiya,
Ta Getariya,
Donostiya ara bertara.
"Izar eder bat".cantaca dagos
Millaca bozen soñuac,
Sutunpadien danbatecuac
Icarau-ditua basuac:
"Ama Donzella Iziarcua"
Diadar egin dan canpuac,
¡Ama Birjiña!
Eiñ alegiña;
Salbadu euscaldun geisuac.
¿Icus ditusuz an urrunago
Subola-mendi aldian
Erri-chikiyac alear-batuta
Irun-ondoco zelaian?...
Aizkibel-eco mendira doaz,
Ondarrabiya-gañian,
Ama Birjiña
Geure Erregiña
Erreguz bigun naiyian.
An doas beste euskaldun asco
Betarran eta Lurdes-a
An beteteco beren echian
Eginda-eukeen promesa.
Ara yoan-baga eziñ atseden,
An dabe euren amesa,
An diñue ausa
Gura dan gausa
Eldutia dala erresa.
Ara an bestiac; Lezo-ra doias
Gurutze-Santu aurrera,
Izarraizpera beste geiago
San Iñígo-ren echera,
Naparrac-berriz Iruñ-Gares-tic
Aralar-mendi gañera,
Aingeru andi
San Miguel-gandi
Mesede bicañ artzera.
Guazen aurrera mendiac-gora
Ta Aizgorri-punta gañetic
Begira zelan datosan gorunz
Araba-zabal orretic,
Aloña-azpico uritic eta
Goyerri-alde danetic,
Da eldu-gura
Aranzazura
Bacoitza bere-bidetic.
¡Aranzazu-co Ama donzella!
Deituten dabe menditic,
¡Aranzazu-co Ama Birjiña!
Itsasuaren erditic;
¡Ama Birjiña! Americatic
¡Ama Birjiña! guzitic;
Ta Andra Mariyac
Bere begiyac
Itzuli deutseez yargoitic.
Amboto-achen inguruban-be
Aituten dire oisuac,
Mañaria-co aldapan-gora
Durango-tarren cantuac;
¡O zenbat jende Erromeriyan
Aita San Anoen gozuac!!
¿Urkiola-co
Eguna alaco
Ederric al dan munduac?
¡An-bere ach aundi Iturrigorri
Gorbeia-alderunz begira!
Icusten ditus norzuc doasen
Urduña-co ibar erdira,
Arrastaria ta Urcabustai
Ta Amurriyuac an dira,
Biotz ederrez
Mayatza-lorez
Birjiña Masusta-aspira.
Ama Donzella ta Kurutzia
Dire Euskaldunen gloriya,
Oisegas-beti atzera eben
Idilozaleen gaizkiya,
Oisegas-bere garaitu-eben
Mairuen indar guztiya,
Euren izena
Zala leenena
Izarrez-gora yaikiya.
Bai, erritarrac; Kurutzepian
Ta Birjiñaren altsuan
Gorde biar da Euskalerri au
Bizi-biar daben moduan;
Oisen lagunzaz izango gara
Zorioneco munduan,
Oisez-beragaz
Ta santuagaz
Zorioneco zeruan.