inprimatu
Txistularia
Izenburua:
Txistularia
Sinadura:
Balendin Enbeita
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967 I-II Itzartze
Orrialdea:
69-70

Txistularia

 

B. Enbeita

 

 Euskal Errian doguz

 Ainbat txistulari,

 Euren txistuz alaitzen

 Baserri ta uri.

 Zarrak poztuten ditu

 Gazteak dantzari,

 Eskerrak gure Euskaldun

 Txistulariari.

 

 Euskaldunen txistuai

 Ondo begiratu,

 Iru zulo besterik

 Beragan ez ditu.

 Au ikusi ta asko

 Oi dira arritu,

 Zelan joten dituan

 Ainbat konziertu.

 

 Txistularia gogoz

 Asten bada joten

 Gazteak dantzan laister

 Egingo dau urten.

 Atso-agurak bere

 Ditu bizkortuten.

 Txistu ta tanboliņak

 Nor ez dau poztuten?

 

 Txistulari maitea,

 Etzaitez ixildu;

 Mendi, baserri, kale

 Danian zabaldu;

 Zure izate ederra

 Ez daitela galdu;

 Txistuz alaitu danak,

 Eta garbi zaindu.

 

 


inprimatu