Euskal ichasoac, Jainkoari alabanza
Arana, J.Ignacio de
¡Ichaso labañ eder
Galant itzaltsua ,
Apaindura zerana
Euskal-erricua,
Purrucaric aitzetan
Portizki olatua!
Alaba zazu zere
Sortzalle Jaincua.
Jauna-ren almena zuc
Agertzen dakizu,
Bada bere beatzac
Ipiñi dizkizu,
Batetic arri gogor
Mendi ta erpiñ-izu,
Eta bestetic ondar-
Chea zabal dizu.
Aitzac zure indarrari
Gogor-egiteco,
Ta andic zure zelayac
Guc begiratzeco,
Arezco-izara berriz
Zuc an lo-egiteco,
Ta gure ontzi ederrac
Zeregan artzeco.
Goicoac zuri noiznai
Dizula eragiten,
Eracusten diguzu
Otoitzac egiten,
Zeiñ asarre zaudela,
Ta urac irakiten,
Zeiñ ondoa astindurie,
Ta izarrai ekiten.
Izan zaitugu ascotan,
¡Ichaso ur-urdiña!
Gure griña ta okerren
Castigu berdiña;
Bai-ere chit-ascotan
Izan zera diña,
Coroitzeco Eukaldunen
Ondrazco alegiña.
Izan dira Euskaldunac
Emen da erbestean
Guziz garailariac
Zure-uren gañean,
Ziradela maitatzen
Alcarren artean,
Zuzen ibillirican
Jaunaren legean.
Zugandic goitu ziran
Otsandico izenac;
Elcano ta Legazpi,
Zubiaurre-renac,
Machin eta Orozco,
Ta Okendo bi-renac,
Churruca-rekin dira
Cantauco lenenac.
Gloriya bada beti,
Gloriya Jaunari,
¡Euskaldun ur-canpoa!
Gau ta egun berari;
Berac egin dizkigu
Millaca mirari,
Izan gaitezen bere
Mesedeen cantari.
|