inprimatu
Loregazko olerkari
Izenburua:
Loregazko olerkari
Sinadura:
Paulin Solozabal
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Solozabal, Paulin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967 I-II Itzartze
Orrialdea:
42-43

Loregazko olerkari

 

Egieder

 

 Barre egin eutsen zitalez

 loregazko olerkiari.

 Ume gauza eritxoen

 usaiņen erregiņari.

 

 Gizona aundi eta gogor

 arantzari igeska ikusi

 neban zurikeri billa

 biotzaren pozgarri.

 

 Gizona, estu, biotz miņez

 usaindun baten ederrez,

 zoraturik zoramenez

 ondoren joian su-garrez.

 

 Lora garbiak ixillik

 dagoz arantza gaiņean

 eder. Arantzak azpitik

 dauz ta maitasuna goian.

 

 Irri, ezjakiņen barre,

 ta lorak apaltasunez

 gizadiari eskeintzen

 jakez euren izatez.

 

 Gizon sendoa jausi

 zan. Zauriz datza oean.

 Gaisoa osasun billa

 dabil osagille etxean.

 

 Jakituri erantzunez

 lora maiteak dirautso

 ĢOrratz gaiņean dakartsut

 nire indarra, osatzekoģ.

 

 Gizonen barre-irriak

 ta loren apaltasuna,

 biak bat eginda sortu

 da aren osasun barria.

 

 


inprimatu