inprimatu
Joan zan
Izenburua:
Joan zan
Sinadura:
Paulin Solozabal
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Solozabal, Paulin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967 I-II Itzartze
Orrialdea:
41-42

Joan zan

 

Egieder

 

 Lena joan zan. Eta arin!

 Oraingoz urduri bizi

 gara min barriak jota.

 Zordun gara aldiari.

 

 Lenak ez doguz gorrotoz

 baztartzen. Onak ta txarrak

 ba-ziran antxiña bere.

 Guztiak gizon legeak.

 

 Lenak ta oraiñak joko

 ditu gizadiaren ertz

 zarrenak ta barrienak

 bizitza baten omenez.

 

 Baiña lengoak len ete

 ziran egoki? Legea

 maitasunez bai da eder,

 gizadiren zaindaria.

 

 Len etzan gaur aña argirik.

 Nagusitzak jabe nai izan

 eban. Gaurkoz lege ori

 itsusia da ludian.

 

 Len indartsua zan nausi

 len dirua garailari.

 Len gitxik euren joputza

 ezartzen eutsen askori.

 

 Argizko jakituria

 nai eben batzuk eurentzat

 ez-jakin apalgarria

 barriz beste geienentzat.

 

 Makilla legea, sarri

 nai eutson kidekoari

 gogoz lepoan ezarri

 asarre bideen sorgarri.

 

 Gizonen menpean menpe

 aundikeri zigorpean

 gizadiak neke asko

 eruan dauz lotsapean.

 

 Era ortan bizikeran,

 Oi ene lotsagarria!

 zertzuk antolatu ziran...!

 ainbeste zabarkeria.

 

 Gizonak goseak ilten

 ta lurra lotsaz beterik

 il gorpuz sabel barrua

 miñez lertzen eutsolarik.

 

 Ta gizon biotzak gogor.

 Arrokeria nagosi.

 Gizontasun bageko sen

 pizti txarra iduri.

 

 Gizadiari bidezko

 argiz zabaldu jakoz gaur

 bide barriak. Maitasun

 egiñak nai ditu ziur.

 

 Gizaseme asko eta askok

 berez daroe erraietan

 gizontasunaren miña

 deika bizitza guztian.

 

 Zuzentasuna ta bake

 amultsuaren ederra

 nai ditu gaurkoz gizonak.

 Ez lotsazko bizikera.

 

 Egia besterik ez dau

 jatorriz dagokiona,

 eskatzen. Ta lortu begi,

 bakea izan dedin beti.

 

 


inprimatu