inprimatu
Ta aurrean udazken
Izenburua:
Ta aurrean udazken
Sinadura:
Bitoriano Gandiaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gandiaga, Bitoriano

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967 I-II Itzartze
Orrialdea:
13-14

Ta aurrean udazken

 

B. Gandiaga

 

 Ta aurrean Udazken

 oraindik berri den

 ta arratsalde unkiko Udazken eztia.

 Sentipen guztia,

 milla kolorezko argien ardoek

 zorabiatuta.

 

 Ba-dakit lillura llabur eta amesen

 iraupena izanen

 dauala, geienez,

 ta irrits maiteminduz, beso biak luze

 t'ondoren noiako, aurren-orbel berdez

 t'oriztaz dagoen

 pagadiko bidez.

 

 Txillar garatuen

 morea aragotuz ta arbelen andiko

 garotza beillegiz barrendu danean,

 oles egin deutsat urki zaar ondoko

 eillor egaletik.

 Zergaitik ez deusta egin jaramonik?

 Zergaitik nau izten

 margo maitagarriz ain zaurituz gero?...

 

 Kamamilla arloko

 mugarantz urtenik,

 zelaiko loretxu gaixoen amorez

 geratu dedilla erregutu deutsat,

 barriro ta alperrik.

 

 Basoko aienez

 gura izan dot lotu ta igesi deust errez,

 larre-bei gori ta zaldien esiak

 zailu aski igaroz.

 

 Erroiak lotara doazan piņuak

 baltzagotzen doaz arek alde-ala,

 ta, arkaitzen egitik joan dedin baiņo

 leenago, ta ausartki,

 margoen zoramen ta ameluta artatik

 izpi bat biltzera oldartu naiako.

 

 Bai laster aldendu ditula masustak,

 oartu daneko!

 Ta, iradu ta lotsor, dotzella bat legez,

 ta aien ardo-zerez t'odolez doala,

 mendien gaiņeruntz t'edatuz alde dau,

 gau margul bateko mokoloiz aruntza

 

 Kolorezko oroien

 pintura ez-baiko

 gozo ta minbera batez gelditu naz

 sarkaldeko ate lausora begira

 edertasunaren desteņuak edo

 norbere eziņaren ertzeko istegian

 arima urratuta,

 ezkongai ezetsi t'etsi bat bezela.

 

 


inprimatu