inprimatu
Itzartze
Izenburua:
Itzartze
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1967 I-II Itzartze
Orrialdea:
11-12

Itzartze

 

S. Muniategi

 

 Itzartze berri batera nakarren egun

 ta, bizitzan gora naraman bitarte au...

 betorkit egunkera, etorbide onez,

 betorkit bere edergai, bere ondasun,

 bere goi-ikutu, bere zador-ikara,

 bere itzal-argizko uberka sakonez.

 

 Bideratze sendo, alegin bulartsuenez

 begiak argiz eleka ta, eskuok gorestuz

 betorkit, biotz-ereintza itxaropentsuz,

 betorkit zantzu berri, arnas betikorrez

 betorkit, egia oņarritu, egia gainduz,

 bein ta berriz oņera nakarren egun au...

 

 Ai! Ez! Egun bat geiago ez bedi izan!

 Alperrik ibil, bizi izandako egun,

 Aperrik galdutako egun uts, illun...

 olako egun ezerreztu, egun illik,

 olako egun ondatu, egun galdurik,

 ez bedi iņoiz olako egunik izan.

 

 Noan bai, geiago egunik ez galtzera

 alkarbidezko etorkizun, izatera;

 noan bai egia goituz, egiaren aldera,

 noan gizabidez gizonaren bidera,

 noan biziaren oņaze, pozaldietara,

 bere beartasun ta zori ezberdiņera.

 

 Ogi, ardo... Bai, bizia eskatuz nator

 bizitz egokiago baten alegiņera;

 bizia eskatuz nator biziari deika,

 eramankorrago litzaken etorkizun

 ta, bizitza argiago, bizitza onago,

 bizitza urkoago eder baten bidera.

 

 Bata-bestezko argibide eskugarriz,

 gure biotz-gogo, baratz alorrak landuz...

 (garisoro burutsu, artoarte goigarriz)

 emen nator, ementxe, ogia eskatuz,

 ain bearrezko diran bizigai, igaliz,

 ementxe bai, gurarik onenak aletuz.

 

 Bai, ugaritu bediz gizonaren altxor,

 bere zugatz, bere soro, emai garbiak;

 ugaritu bere maikide, bere sendiak

 bearrezko diran onuraz, tontor ta montor,

 ugaritu ogasun, etxeko abereak,

 anaitasun bizia dakarren bideak!

 

 Betor bai, onez, gogozkoa dan gurari

 gizonari bide-alkartuz letorkion

 argiratze etorritsu, egun eder ori!

 Betor ainbesteko goitasuna lekarkion

 anaitasun-emai, ur garbizko iturri,

 egunik argien, egunik ederren ori!!

 

 


inprimatu