inprimatu
Emakumeak ertzean
Izenburua:
Emakumeak ertzean
Sinadura:
Endre Ady
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Sabin Muniategi)
Egilea(k):
Muniategi, Sabin
Ady, Endre

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1966 III-IV Dolorezko izarrak
Orrialdea:
103-104

Emakumeak ertzean

 

Endre Ady

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

 Ertzean itxaroten zegozan bai,

 Anei emakume anei lorakin,

 Negarrez eta didarka zegozan;

 Ixontzian algaraz, barreka ni.

 

 Arratsaldean be, laño artean,

 Emakumak itxaroten zegozan,

 Sudur-zapiakin aizea urratuz

 Lora gorri, usaitsuak zabaltzen.

 

 Gaba, illun-illun, irudi yatan

 Lenaren ayerkundea ete zan:

 Anei emakume ertzean eta,

 Ixontzian bakarrik, negarrez ni.

 

 Gauean bat bere ezin ikusi

 Ezta, eurek jaurtiriko lorarik;

 Orain ipui bat bakarrik dirudi:

 «Emakumeak itxaroten zegozan»...

 

 


inprimatu