inprimatu
Horati'ren odak
Izenburua:
Horati'ren odak
Sinadura:
Horazio
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Horazio Flako, Kintio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1966 III-IV Dolorezko izarrak
Orrialdea:
99-102

Horati'ren odak

(III'garren sailla)

 

Horati

euskaratzailea: A. Onaindia

 

VI. Erromarrei

 

 GAIA:Kristo'ren aurreko 28'garren urtea zan. August, erromarren buruzagia, zoli

 ta ajolatsu zebillen bere menpekoen oitura ta ekanduak berriztatu nairik, oso

 eroriak baitzeuden garai artan. Ortarako jauretxe jausiak dotoretu ta berriak

 jasotzeko lanean aspertu gabe ari zan: gizarteko legeak, eta batez ere

 ezkontzari buruzkoak, indar-berritu zitun. Egikizun ontan Orati'k laguntzen dio

 bere lirakin. Geroak, izan ere, nor eztu kezkaraziko? Ta gaztedia dugu geroaren

 itxarokizun. Eta zer ekarriko du, zer emanen du gaizki azitako gaztediak? Bada-

 ezpadako gurasoak azitako gazteak zeuzkan Orati'k bere begi aurrean, oda eder

 au idazterakoan batez ere. Zertan ote dugu osabidea? Aurretikoen oitura

 zindoetara itzuli, ta aiek zaintzean. Aldiak oro galdu oi du. Gure aitonak eta

 asabak baiņo txarrago gera, ta gure seme-alabak gu baiņo okerragoak izango

 dira. Lenari eutsi bearra daukagu.

 

                         Delicia maiorum immeritus lues...

 

               Errurik gabe, erromar, dituzu txautuko

               Asaben oker-utsak, jainko-jauretxeak

                     T'opamai jausi ta ke beltzak

                     Loitu irudiak osa arteņo.

 

           5  Jainko-peko baitzera, ortik zuk agintzen:

               Ortik asipen oro, orri egotz azken

               Ortik asipen oro, orri egotz azken.

                     Jainkoak ezetsiz zaizkigun

                     Gaitz asko sar Esperi itsean.

 

               Lendik ere Manes ta Pakor'ek, bi aldiz,

         10  Gur'oldar zorigeak burrukan zituzten

                     Azpira, beren idun pitxi

                     Txurrei berriago bat jantziz.

 

               Doi-doi uria, matxiņadaz arturik Dako'k

               Eta Etiop'arrak, garbitu ziguten;

         15        Ura, ontzitan izugarri,

                     Obea au gezia jaurtitzen.

 

               Aldiak, gaitz-ama on, lenen ezkontz-oiak

               Loitu zizkigun, seme t'etxeak ere bai;

                     Iturri ark emaniko loiak

         20        Aberri ta urira ixur ziran.

 

               Janiar dantza nai du neskatx zoiak jakin,

               Ta gogo biziakin da saiatzen ortan;

                     Oraindik orpo samur, maite

                     Loiak dakarkizki gogotan.

 

         25  Senarraren ardo-mai saiets ere laztan

               Gaztegoak billatzen ditu ta ixillean

                     Galazi atsak ematean

                     Argia il arte ezin du itxaron;

 

               Bai, esangin ta argitan, senarrak dakila

         30  Jeiki ta otseiņari naiz izen-txar erosle

                     Bikain espaiņar ontzi-buru

                     Danari dei dagio satsu.

 

               Etzun guraso oietaz sortu gaztediak

               Puni-odol tantotan kresala gorritu,

         35        Ez Pirro ta Antiok aundia

                     Ta Anibal gordiņa goititu;

 

               Bai, ordez, oian-gizon enda errotuak

               Sabin-aitzurrez lurra iraultzen zekinak,

                     Ta ama zeatz kementsu batek

         40        Esanera erakarriak,

 

               Eguzkiak mendien gerizea aldatu

               Ta idi gurdiz ibilki aulduak, uztarge,

                     Atsarte eztia ekartordu,

                     Zur-sortak igaroz eziak,

 

         45  Zer eztu gutxitu egun galgarriak?

               Aiten aroak —txarrago aitonena baiņo—

                     Gaiztoago egin ginduan;

                     Ta guk ustelago emango.

 

 Oarrak.—3. Oparietako keak jainkoen irudiak beltzitu egin oi zitun,

 jauretxetako armaetan. Baita aitu liteke gizarteko burrukaz loiturik zeudela

 ere.— 5. Munduaren jabe zera, jainkoen esanera bizi zeralako.— 8. Emen Itali

 da, ez Espaiņa; orrela deitzen zioten gerkarrak, beren sartaldera zegon-eta.—

 9. Mones partarrak, Karres'en, Kraso garaitu zun 53'garren urtean: eta Pakor,

 Orode erregearen semeak esku artu zun Dekidi Saxa azpiratu zuten burrukaldian,

 40'garren urtean.— 13. Dakitarrak eta etiopiarrak ziran Antoni'ren gudarosteko

 saillik aundienak; eta garai artan bildur ziran Erroma'n, bi erri auek euren

 aurka jaikiko ziralakoan.— 21. Joniarrak, lendabizi Grezi'ko, gero Asia

 Txiki'ko, nasai ta limuri bizi ziran.— 34. Lenengo punikar gudua aitatzen da

 emen, kartagotarrak, azkenengo burrukaldian bakarrik, Sikili ondoan 120 ontzi

 baiņo geiago galdu zituztenekoa.— 35. Pirro, Epiro'ko erregea, 275'garren

 urtean tarentindarrei laguntzera Itali'ra eldu ta azkenez M. Kuri Dentatu'k

 urrutirazi zuna. Antiok aundia, ordea, 223'tik 187'ra Siri'ko errege izan zan;

 Anibal'i aterpea eman zion, baiņa geroago Sifo mendi oiņean L. Eskipion'ek

 banatu zun, Magnesia'tik urre.— 39. Sabellis ligonibus, sabindarren gisako

 aitzurrez, ots, edozein alor-tramankuluz.— 42. Eguzkia etzatzean, itzalak

 aundiagotzen; baita aldatzen ere, arrats-beran sortalderantza jaurtitzen

 baititu goizean sartaldera zijoaztenak.

 

VII. Asteri'ri

 

 GAIA:Asteri, Gige'ren emaztea, atsekabetan dago, senarra Erroma'tik Bitini'ra

 salerosketan joan zitzaiolako; negar dagi, batez ere, bere leikide Kloe'k

 txutxu espatsu bait-dakar. Orati'k bere erara poztu nai du, Gige'ren

 leialtasuna bateztu ta ager-arazirik: udaberria eltzerakoan, len bezin gotor ta

 atxikia itzuliko zaio; arriskuak izanik ere, ezta oietan eroriko. Berak, bai,

 ba-du bere burua zaindu bearra, Enipeu auzoko arriskutsuagandik bereziki. Itxi

 etxeko atea illunkeran, eta ez urbildu leiora aren gau-soiņu lillurakorrak

 entzuteko: begi-belarriekin, kontuz.

 

                         Quid fles, Asterie, quem tibi candidi...

 

               Zerren negar, Asteri, beti itzeko zaizun

               Gige mutillagatik? Uda astez dizute

                     Aizeņo otzanak itzuliko,

                     Tinar saleroskitan naro.

 

           5  Auntz-izar geldigaitza igaro ondorean,

               Orik'era eraman zizun egoeak;

                     Geroztik lo gabe, negar uts,

                     Daramazki gaualdi otzak.

 

               Arrotz kezkatiaren geznariak gero

         10  Eun eraz zirikatzen du, Kloe'z irrikan,

                     Zuk besteko suaz erretzen

                     Dala gaixoa esanikan.

 

               Pretu siņist-erreza emazte malmutzak

               Nola atzi zun diotsa, gezurrezko gaizkiz,

         15        Beleroponte garbiari

                     Eriotza eldu-eraziz.

 

               Suleizan jausi-zori egon zala Peleu,

               Magnesar Ipolite'gandik txau igestean,

                     Maltzur-ontzi pekaturako

         20        Jazoak edesten dizkio.

 

               Baiņa, alperrik; Ikar'ko aitzak bezin gorra

               Aditzen dio, ala ere oso. Baiņa,

                     Lar eder ez dakizun auzo

                     Duzun Enipeu, izan kontua:

 

         25  Ez dekusgu, alere, ark aiņa dakinik

               Gudu-zelain zaldia trebe makur-azten;

                     Tuskar ibaia, berriz, eztu iņork

                     Ziztu berdiņez igarotzen.

 

               Gabaz erts etxea, t'ez zaitez leioratu

         30  Txirul buperaren ots leuna entzutean;

                     Ta lakar iraun zazu sarri

                     ĢAnkerņoģ iņork esatean.

 

 Oarrak.—4. Tinarrak, Trazi'ko erriak ziran, eta Bitini'k ortik artzen du bere

 izena; gaur Anatoli deritzaio. Itxas Beltzeko ur-ertzetan eta Asia Txiki'ko

 barrusaldeetan bizi ziran gerkar talde aberats guztiak ementxe zeukaten garai

 artan beren salerosketa tokia. Bertotik ekarri oi ziran miesa margoztuak, aizto

 ta sastakiak, baita Katul'ek, Varron'ek eta Mokena'k goraipaturiko erestun

 ederrak ere.— 5. Auntz-izar au, burtzaiņaren eskumako sorbaldan agertzen zaizu,

 iraillaren azkeneruntz.— 6. Orik, gaur Eriko, Epira'ko kaia.— 13. Protu,

 Argosto'ko errege'ren emazte Antea'k, bera atzipetu nai zuelakoa zabaldurik,

 salatu egin zun Beleroponte, azpi-jokozko salakuntzaz nunbait. 17. Peleu,

 Akileu'ren aita, Akastu Magnesi'ko erregeren emazte Ipalite'k salatu zun, bere

 dedua orbandu nai ziola-ta.— 21. Ikar, Atika'ko itxas-artea, izaro ta arkaitzez

 beteta.— 27. Tuskar ibaia, ots, Tiber, Toskana'n baitauka bere sorburua.

 

 


inprimatu