inprimatu
Jayo da zeruetako aurra
Izenburua:
Jayo da zeruetako aurra
Sinadura:
Klaudio Sagarzazu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sagarzazu, Klaudio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1966 III-IV Dolorezko izarrak
Orrialdea:
51-52

Jayo da zeruetako aurra

 

Satarka

 

 Negutean gaude,

   Argiak

 Egin digu alde.

 

 Dana arkitzen da illun

   Lorerik

 Ez da arkitzen iņun.

 

 Elurr zuri otza,

   Zelaian;

 Errekan izotza.

 

 Txoriak kantik ez,

   Ixillik...

 Itun, atsekabez.

 

 Zelaiko giro txarr,

   Guazen...

 Ta sukaldean sarr.

 

 Elurra atarian,

   Gu bero

 Sukalde zarrian.

 

 Aurrak su ondoan,

   Amona

 Xarrakin ipuitan.

 

 Gaur ezin egin lan,

   Badegu

 Txokoan naiko jan.

 

 Gabon eguna gaur,

   Jayo da

 Zeruetako aurr.

 

 Kantatu ditzagun

   Kanta zarr,

 Ta jo txistu -tun-tun.

 

 Gugatik jayo da,

   Gugatik

 Gurutzan ilko da.

 

 Gure aur maitea,

   Gure JAUN

 Eta erregea!

 

 Gabon eguna gaur,

   Jayo da

 Zeruetako aurr.

 

 Otzikaraz dago

   Gaxoa!

 Ondoan idi ta

   Astoa,

 Beren asnasakin

   Berotzen

 Jainko maite, gure

   Aurtxoa!

 

 Gu ere urrikaldu

   Gaitezen,

 Ta belaunbikatu

   Umilki.

 Ta biotz-biotzez

   Agurtu

 Dezagun, emanaz

   Berari

   Bi muxu!!

 

 


inprimatu