Zer barri gure etxean?
Oxinondo'ko Txoria
(Illobatxo Satur-Nikolas'i, jaiotz-urtean. 1965)
Gaztelako zelaitik
Begiak begira,
Laiņo zuri bateri
Galdezka asi dira:
Zer barri gure etxean?
Andik zer barri da?
Ama ikusten laister
Naiz Euskalerrira!
Atzo gure etxean
Mutil bat jaio da,
Aitaren izenakin
Gaur bataiatu da.
Fedez lege-zarrian
Ezia izango da,
Fededun eta euskaldun
Beti biziko da.
|