inprimatu
Etxahun'en bertsoak gipuzkeraz emanik
Izenburua:
Etxahun'en bertsoak gipuzkeraz emanik
Sinadura:
Etxahun / Jon Etxaide
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxahun"c" (Barkoxe)

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1966 I-II Ikus-miran
Orrialdea:
76-160

Etxahun'en bertsoak gipuzkeraz emanik

 

Aldapeko

 

Ürz'aphal bat

Usapal (usatortola) bat

 

                         I

 Ürz'aphal bat ba-dügü herrian trixterik,

 Nigarrez ari düzü kaloian barnetik,

 Bere lagün maitiaz beit'izan ützirik:

 Kuntsola ezazie, ziek, adixkidik.

 

 Usapal bat ba-dugu errian trixterik,

 Negarrez ari zaigu kaiolan barrutik,

 Bere lagun maiteak baitu utzi bakarrik

 Zuen kontsolapenaz ba-dauka bearrik.

 

                         II

 —Oi! ene izatia dolorez betherik!

 Mündian ez ahal da ni bezañ trixterik,

 Ni bezala maitiak traditü dianik.

 Abil, amodiua, hürrün ene ganik!

 

 Oi! nere izatea naigabez beterik!

 Munduan ez da iñor ni bezain trixterik,

 Ni bezala maiteak traizioz saldurik.

 Oa, amodiua, urrun neregandik!

 

                         III

 —Traditü zütüdala, deitazüt erraiten;

 Bata eta bestia, gü biak bat ginen,

 Ene bihotza zaizü bizikoz egonen:

 Behar zütüt ützi lotsaz etxekuen.

 

 —Zure esanez dizut traizio egin;

 Alkarrekin genduen gu biok atsegin,

 Nere biotza dago geroztikan samin,

 Etxekoen bildurrez autsi dut zurekin.

 

                         IV

 —Oi! ene traidora, zer düzü jaukitzen?

 Elhe faltsü erraitez etzireia asetzen?

 Ene flakü izanez zira prebalitzen:

 Hortarik ageri'zü nunko seme ziren.

 

 —Oi! zer traidorea orrela mintzatzen!

 Itz faltsuak esanaz etzera asetzen

 Ene flakutasunaz zera baliatzen:

 Nungo semea zeran or duzu agertzen.

 

                         V

 —Matia, nahi zütüt segreki mintzatü,

 Arrazuez nitzaizü behar elhestatü;

 Nik bihotz oroz zütüt osoki maithatü:

 Utzi behar beitzütüt, hiltzera nuazü!

 

 —Maitia nai zinduket aopez mintzatu,

 Arrazoiak emanaz zuri esplikatu:

 Nik biotz guziz zaitut osoki maitatu:

 Zu utzi bearrez daukat eriotza gertu.

 

                         VI

 —Thunba bat nahi dit lürpian ezari,

 Ene khorpitz trixtia gorde mündiari,

 Ene ixter-begiek egin dezen erri:

 Haieki zirate, zü ere, hañ sarri.

 

 —Illobi bat nai nuke ezarri lurpean,

 Ene gorputz tristea gorde bearrean,

 Nere etsaiek dezaten par egin aurrean:

 Nork daki zu aiekin izango ote zeran!

 

         I

         Lendabiziko neurtitzean: «Urz'aphal». Lhande'k «tourterelle» (tortola)

 eta «biset» (paloma torcaz) itzultzen du. Larrasketa'k «tourterelle» soilki.

 Gipuzkeraz, «tortola», usatortola esan oi dugu eta «paloma torcaz», pagausoa.

 Emen, zalantzarik gabe «usatortola» da, Etxahun'ek berak «arruket» baitarabil

 «Musde Hegobe»ren zortzigarren ahapaldian «pagausoa» aditzera emateko.

 Larrasketa'k «arruket» pigeon ramier itzultzen du, eta bearnes «rouquet»

 (ramier)'etik datorrela dio. Frantzesez, berriz, naiz «ramier», naiz «pigeon

 ramier», naiz «biset» esan oi da gaztelerazko «paloma torcaz». «Ramier», ordea,

 «xurita»ri ere esan oi zaio. Bestalde, «usatortola» luzeegi xen nere neurrirako

 eta Laphurdi'ko «usapal» formaz baliatu naiz nere itzulpenerako. Laphurtarrek

 «xoloma» ere erabiltzen dute eta Lhande'k «pigeon biset» itzultzen du.

 Etxahun'ek bertso auetan «usatortola» aukeratu du maitariaren adierazgarri eta

 «Musde Hegobe»n berriz «pagausoa». Beraz, bi uso mota auek irudizkoak dira gure

 koblariaren bertsotan.

         Bigarren neurtitzean: «ari düzü» = ari da, alokutivo eran emana.

 Campion'ek onela irabiatzen du: nüzü, düzü, gütü zü, dü tüzü. «Kaloia» =

 kaiola.

         Irugarren neurtitzean: «Beit'izan» = beita izan (izan baita).

         Laugarrenean: «Ezazie» = ezazute. «Ziek» = zuek. Laugarren neurtitza

 onela alda diteke: «Zuen kontsolapenaz dago bearturik».

 

         II

         Ahapaldi ontan bi maitearen arteko alkar-izketa asten da, baiñan,

 Larrasketa'ri mintzo-marra edo gioia jartzen ahaztu egin zitzaion onoko ontan

 eta orregatik, Mirande'kin konsultatu ondoren nik ipiñi egin diot. Ona,

 Zuberotar adiskideari zuzendu nizkion itzak: Ba-dirudi bertsolariak bigarren

 ahapaldia neskaren aboan jartzen duela, onela esaten baitu: «ni bezala maitiak

 traditü dianik» eta urrengo ahapaldian Etxahun'ek erantzuten dio: «Traditü

 zütüdala deitazüt erraiten». Beraz, alkarizketaren marra (-) ezaungarriak

 bigarren ahapaldian asi bear dute eta ez irugarrenean, Larrasketa'k egiten duen

 bezala. Galdera oni erantzunaz, Zuberotar adiskideak: «Bai, dudarik gabe

 bigarren ahapaldia Etxahunen maitearen aoan dago, eta irugarrena Etxahunen

 beraren aoan. Larrasketi —edo liburu-irarleari— ahaztuko zitzaion elkar-

 izketaren marra bat bigarren ahapaldiaren aurrean ipintzea».

         Irugarren neurtitzean: «Traditü dianik (dü-anik) = traizionatu duenik.

 Irugarren neurtitza onela ere itzul diteke: «Ni bezala maiteak traizio

 egiñik».

 

         III

         Lendabiziko neurtitzean: «Zütüdala» = zaitudala. «Deitazüt» = didazu

 (bi dativoekin). Zuzen: «de(re)itazü».

         Bigarren eta irugarren neurtitzak apurtxo bat aldatu ditut zentzuz,

 puntuak eskatuta.

         Laugarren neurtitzean: «Zütüt» = zaitut. «Lotsaz exekuen» = etxekoen

 beldurrez. Joskera atzekoz aurrera emana dago puntuaren eskabidez, baiñan,

 bertsotan beñepein zillegi da joko au. Gogora bestela: «Ai au gauaren

 zoragarria, Jesus jaio da Belen'en, etxe onetan sartu ote dan, billa gabiltza

 beraren». «Bere edo beraren billa gabiltza» esan bearrean.

 

         IV

         Lenengo neurtitzeko «traidora» itzaz onela idatzi nion Zuberotar

 adiskide maiteari: Irugarren ahapaldian, zalantzarik gabe, Etxahun'ek bere

 buruari itz egin-erazten dio eta laugarrenean, alkar-izketa jarraituz,

 neskatxari mintza-erazten dio. Baiñan, zergatik dio onek, gizonezkoagana

 zuzenduz, «traidora»? Ez ote zukean «traidorea» esan bear? «Traidora»k

 gaztelerazko «traidor»en femeninua dirudi. Zer derizkiozu oni? Erantzuna:

 «Traidora» itza eni ere bitxi zait, eta uste dut emen ere irar-uts bat dagoela

 eta neurtitzak bear lukela: «oi ene traidoria, zer düzü jaukitzen»;

 luzetasunaren aldetik egokiago litzake; bainan bestalde, «traidora» variantea

 ez dugu gure euskalkian ezagutzen, ez eta femeninoan ere (gainera emen

 femeninua ezin diteke); «emazte traidore bat» edo «emazte tradizale bat» esango

 genduke».

         Lenengo neurtitzean ere, «jaukitzen» aditza ageri zaigu oikeratankeran

 (habitual forman). Larrasketa'k, azpioarrean «jaukitzia, tenir des propos»

 (murmurar, andar con cuentos) itzultzen du. Iztegian (Basse Soule Orientale)

 «Jauki = faire (action moralement mauvaise, ou sotte). Beraz, azio txar bat edo

 ergel bat egitea. Lhande'k «Jaukitu» = attaquer, assaillir (atacar, acometer),

 lenengo zentzuan, baiñan amairu esangura eraxten dizkio. Urbillena, noski,

 boskarrena, «médire de quelqu'un, tenir des propos méchants, offensants»

 (murmurar, hablar mal de alguno, tener intenciones malas, injuriosas).

 Amairugarren zentzua, Larrasketa'k bezala, faire (hacer) itzultzen du, baiñan,

 azio txar bat egiñik, ondorengo adigarrian ikus ditekeanez: «Zer txaskoñia

 jauki deikün! = quel tour tu nous as joué (zer txarkeria egin diguzun).

 Frantzes itzulpenak «deiküzün» eskatzen du.

         Aditz onen esangura ain mugatu-gabea delako, Zuberotar adiskide

 maiteari bere iritzia emateko eskatu nion. Ona, bere itz jakintsuak: «Jaukitü»

 (edo guk dioguna: «jaukhitü») zentzu asko eta ez ongi mugatuak dituen aditza

 da. Lato sensu, esan nai duke «bear ez den bezala beste norbaitekin

 jardukitea», naiz itzez, naiz egintzez. Ikuspuntu ontatik Larrasketek ematen

 dituen zentzu bereziak ulertu ditezke: «attaquer, assaillir», bai ta ere

 «proposer» ere... bainan bestea atzipetzeko asmotan. Emen neskak esan nai du:

 «zer ele ez-egokiak ateratzen dituzun». Itz oien ondoren ikusten da «jauk(h)i

 (tü)», jarduki, jardoki (iharduki, ihardoki) aditzaren senide dela, eta

 eguzkialdeko adizkera au sartaldeko «jardun» da gutxi gora-behera. Noski,

 Zuberotar formak, Mirande'k dion bezala, zentzu peyorativu bat dauka «izketa»

 esangurari dagokionean, esaterako Lhande'k ematen dizkion laugarrena eta

 boskarrena. Au, arestian eman dugu. Laugarrena onela itzultzen du: «reprimander

 quelqu'un, lui dire des paroles mortifiantes» (reprender a alguno, decirle

 palabras hirientes). Nik «mintzatzen» itzuli dut, «gaizki mintzatzen» bear

 zukeana, neurriak ezpaitu bear litzaken libertaderik eskeintzen gauzak bere

 doitasunean emateko. Nai dezanak itz onen ordez erabil dezake «jarduten» eda

 «erausten». Apika, au litzake egokiena, charlar eta hablar ez ezik murmurar ere

 esan gura baitu eta azken au «hablar mal» bezala da. Alabaiña, ez dut «erausi»

 aditza erabilli nai izan, iduri baitzait, Gipuzkoa'n beñepein zearo arkaikotu

 zaigula aditz au eta orretxegatik bertsoari bizitasuna kentzen dio.

         Bigarren neurtitzean «etzireia» adizdun esaera. Ontaz idatzi nion

 Mirande adiskideari: «Etzireia = ez al zera. Baiñan Campion'ek «izan» aditz-

 izenaren bigarren pertsona eztu «zire» ematen, «zira» baizik. «Zira»tik, ordea,

 «zira-ya» sortzen da, Lorrasketa'k esaten baitu bere iztegian: —A, suffixe

 verbe interrogatif: hiz, tu es; hiza, es-tu? Il est précedé parfois d'un Y

 euphonique: zidie, vous (plur.) êtes; zidieya, êtes-vous (plur.). Beraz, pentsa

 zitekean «zire» Barkoxe'n erabiltzen den «zira»ren aldakizun bat izatea,

 baiñan, ahapaldi ontan, bertan, irugarren neurtitzean, Etxahun'ek «zira»

 darabil. Aditz ukakorrraren fenomenua ote da emen gertatzen dena, alegia, azken

 a e biurtzea? Ala, aditz-jokoa a'n bukatzen den orotan e biurtzen da bi silaben

 oskidetasuna urratzeko? Erantzuna: «Etzireia» = etzira i -a, galderaren

 atzizkia. Atzizki ori kontsonante batez bukatzen den itz bati zuzenki eta

 aldakizunik eragin gabe lotzen zaio (ex. ba dük -ba düka?, ba dut - ba duta?,

 ba hiz - ba hiza?). Bainan delako itza vokal batez bukatzen ba da, orduan vokal

 ori aldatzen da atzizkiaren aurrean. Adibidez -a + a = eia, emen bezala (baina

 «ba da» - ha dea?) ene euskalkian, naiz lenagoko izkirioetan ia beti «ba deia»?

 irakurri dudan, «zire» forma ez dugu Zuberoan usatzen; beti «zi(r)a». Pluralean

 berriz bi form ba ditugu: «zidie» Pettarrean erabiltzen duguna; eta «ziraie»

 Basaburutarrek ene ustez usatzen dutena». Sarritan ikusi dugu Campion gure

 Maixu aundiak azken forma au darabillela, baiñan bigarren «i» kontsonanteturik,

 ots, «ziraye».

         Irugarren neurtitzean: «Prebalitzen». Larrasketa'k onela itzultzen du

 «prebalitü (verbe intransitif), se prevaloir (prevalerse, prevalecerse). Nere

 ustez «prevaler»en zentzua du emen, ots, «valerse de una cosa, utilizarla,

 servirse de ella». Euskaldunik geienok «baliatu» esan oi dugu.

         Laugarren neurtitzean: «ageri'zü» = ageri

 

         V

         Bigarren neurtitza, «Arrazoez nitzaizü behar elhestatü» onela itzul

 diteke itzez-itz: Arrazoiez natzaizu bear mintzatu. Eta giputz kutsudunago,

 baiño ez ain literalki: Arrazoiez bear dizut itz egin. Lhande'k «elhestatü»

 onela itzultzen du: s'entretenir, converser, bavarder. Gazteleraz: Conversar,

 charlar.

         Laugarren neurtitzean: «Beitzütüt» = baitzaitut. «Nuazü» = nua, «joan»

 aditz-izenaren irabiakera alokutivo eran. Campion'ek onela joka-erazten du:

 noazü, doazü, goatzü, doatzü.

         Boskarren ahapaldiaren aldakera:

                 Maitia, mintza nadin zurekin ixilki,

                 Arrazoiez nai dizut esplikatu ongi:

                 Nik biotz guziz zaitut maitatu osoki,

                 Zu betiko galduta il bear dut aurki!

 

         VI

         Lenengo neurtitzean: «Dit» = düt (dut-det-dot), alokutivo eran.

         Irugarren neurtitzean: «Ixter-begiek» = etsaiek. «Dezen» = dezaten.

 «Erri» - irri, parre, parre.

         Laugarren neurtitzean: «Zirate» = izango zera (noski). Campion'ek onela

 joka-erazten du: nizate, ZIRATE, date, girate, zirateye, dirate.

         «Hañ sarri» = peut-être, et non pas «aussitôt» («tal vez» y no

 «enseguida») dio Larrasketa'k oarrean.

         Seigarren ahapaldiaren aldakera:

                 Illobi bat nai nuke lurpean ezarri,

                 Gorputz triste au antxe gorde munduari,

                 Nere etsaiek eman dizaien parrari:

                 Ez al zera aiekin egongo zerorri?

         Ahapaldi ontan saiatu gera bigarren eta irugarren neurtitzeko «ene»k

 alkar jo ez dezaten, bat baztertzen. Jakiña, «ene» batean erabilliz eta «nere»

 bestean ez da ain itxusi gelditzen eta orrela, irugarrenean «Ene gorputz

 tristea gorde munduari» esanaz, jatorrizkoaren berdin-berdiña gelditzen da.

 

Filipeñekuak

Filipeñ'en etxeko bertsoak

 

                         I

 Khantore berri eli-bat nahi tit khantatü,

 Süjeta ere zer den hetan deklaratü,

 Urxaphal gaxo bati zer zaion agitü,

 Lumarik ederrena betzaio faltatü.

 

 Bertso berri batzuek nai ditut kantatu,

 Auen bitartez gaia zer den deklaratu:

 Usapal gaixo bati zer zaion gertatu,

 Lumarik ederrena baitzaio faltatu.

 

                         II

 Urz'aphal gaxo baten, oi! zer doloria!

 Galdü dizü laguna, kitatü herria,

 Desertian ezari bere egoitzia,

 Ala nik ükhen düdan fortüna trixtia!

 

 Usapal gaixo batek, ai! zer naigabia!

 Galdu baitu laguna, utzi sorterria.

 Basamortuan jarri egoitza berria,

 Orra, nik izan dudan fortuna tristia!

 

                         III

 —Uda lili ejerra, oi xarmagarria!

 Tallaz pereita eta bilho hollia!

 Orai jiten nitzaizü adio erraitera:

 Itxasoz ba-nuazü fortüna egitera.

 

 —Uda-lore ederra, oi zoragarria!

 Gerriz ain egokia ta illez oria!

 Orain esaten dizut adio maitia,

 Itxasoz ba-nijua fortunaren billa.

 

                         IV

 —Itxasoz juiteko abisak ükhen tüzü.

 Ideia mehe hori othoi ützazü:

 orai artin bezala biziko gütüzü;

 Bestela heriua kausatü deitazü.

 

 —Itxasoz joan zaitezen nork berotu zaitu?

 Ideia mehe ori, otoi, utz ezazu:

 Orain arte bezala biziko gaituzu,

 Bestela eriotza nigan aurki duzu.

 

                         V

 —Uda lili ejerra, ez egin nigarrik:

 Bardin ez ahal düzü orai profeitürik:

 Ene lagünak dira bortitan sarthürik

 Eta ni ezin pharti, maitia, züganik.

 

 —Uda lore polita ez egin negarrik,

 Ezpaituzu izango ortik probetxurik.

 Nere lagunak dira menditara joanik,

 Eta nik ezin alde, maitea, zugandik.

 

                         VI

 —Etzitiala pharti ez bihar artino,

 Zerbait arranjü egin artino:

 Nahi züntüket bai mintzatü orano,

 Elhesta gitian egün ordü deno.

 

 —Etzazula aldegin egun batzuetan,

 Alkarrekin moldatu al-ba-gindezkean.

 Nai nizuke itz egin biontzat onean:

 Mintza gaitezen orain, garai den artean.

 

                         VII

 Errak, amodiua, ni ganik nuiz hua?

 Hilerazi gabetarik, othoi, abilua!

 Eztizadala gal osoki gogua,

 Xurit eztakhidan gazterik bilhua.

 

 Esan, amodiua, noiz ua nigandik?

 Sufri-erazi gabe, joan akit ondotik!

 Ez dizaidakala gal gogua osorik,

 Txuritu ez dakidan illea gazterik.

 

                         VIII

 Amodiuk nai aphal egotxi,

 Ezpetitüt esparantxa seküla jeiki:

 Intertenitü bai promes hunez bethi,

 Engajatü ondun, bestentako ützi.

 

 Amodiuak nau ni tratatu txit gaizki,

 Esperantza baitaukat galdua aspaldi:

 Engaiñutan euki nau, itz ederrez beti,

 Aginduaz aztuta bestentzako utzi.

 

         «FILIPEÑEKUAK.— Zer esan nai ote du izenburu onek? —galdetzen nion Jon

 Mirande adiskideari—. Felipe = Phillipe da. Beraz, badirudi «Filipeñekuak»

 Filipe'ren etxekoak esan nai duela. Zer aditzera eman nai du, ordea, egilleak

 titulo bitxi onekin? Kantu tristeei, amodiozkoei edo bestelako batzuei ematen

 ote zaie izen au? Erantzuna: «Itz orrek esan nai du «Filipeñ» izendun etxeko

 jendea (edo zerak). Alanola ene amaren aldeko askaziak «Chahokoak» dira, eta

 aitaren aldekoak «Eihartxekoak». Ez dakit zein etxez mintzo den Etxahun:

 bearbada egon zen bordaz. Ene aitak diost Maulen ba dela, edo ba zela,

 «Filipeñ-enia» deitu etxe bat; ez da berdiña izango, jakiña; bainan erakusten

 dizu Zuberoan ezagutzen den etxe-izen bat dela (jatorriz, esan gabe dijoa,

 jende izen bat dela, «Filipeñ-en etxea», ez Philliperena; oker ez ba nago,

 Philippin izena ba dago frantsesez; eta ez ba dago, bearnesez egongo da...»

 

         I

         Lenengo neurtitzean: «Eli-bat» = batzuek. Ikus guztiontaz esandakoak

 «Montebideorat juailiak» deitu bertsoetan, irugarren ahapaldiari egindako

 komentarietan. TIT = DITIT, alokutivo era laburtua. Adizkera arruntean, «dütüt»

 zuberoeraz, «ditut» beste euskalkietan.

         Bigarren neurtitzean: «Hetan» = aietan.

         Irugarren neurtitzean: «Ürxaphal» = Urzaphal. Ikus itz onezaz

 esandakoak oro «ürz'aphal bat» deitu bertsoetako lendabiziko ahapaldian. Seguru

 aski «ürxaphal» diminutivo era da, «urxo» —Lhande'ren iztegian ikus ditekeanez—

 «urzo»rena den bezala.

 

         II

         Bigarren neurtitzean: «Galdu dizü» = galdu du, alokutivo eran

 mintzaturik. Campion'ek onela joka erazten du: dizüt, dizü, dizügü, dizie.

 «Kitatü» = utzi, largatu, abandonatu.

         Irugarren neurtitzean: «Desertian» (desertü-an). Lhande'k «desert»

 itzultzen du «desertü» itza eta sinonimutzat ematen ditu «eremu», «baso»,

 mortu», «bortü». Gure artean ezagunagoa da «basamortu».

         «Egoitzia»: Ez Lhande'k eta ez Larrasketa'k ez dakarte forma oni

 dagokion «egoitze» itza. Lenengoak «egoitza» onela itzultzen du: a) séjour

 (estancia); b) résidence, état; c) demeure (morada), habitation. Emen, naiz

 «resideneia», naiz «morada» itzuli liteke.

         Irugarren neurtitzean: «Ala». Lhande'ren iztegiko irugarren zentzuari

 dagokio: iterj. quo! oh! que!... Ala herioa motz!, Ah! que la mort est dure!

 Ala gure zoratuak! Ah! insensés que nous sommes! Beraz, nik itzuli dudan baiño

 literalkiago legoke laugarren neurtitza beste era ontara: «Nik bai izan dudala

 fortuna tristia!».

 

         III

         Lendabiziko neurtitzean: «Ejerra» = joli (polita), Lhande'ren iztegiak

 dakarrenez, eta «eder» itzaren diminutivoa dela gaiñeratzen du. Nik ahapaldi

 ontan «ederra» itzuli dut eta boskarrenean «polita», berdintasuna

 urratzeagatik. Eztakit, egian esan, euskal-estetikaren aldetik zuzen ala oker

 aritu naizen.

         Bigarren neurtitzean: «Tallaz». Itz au (tailla), «taille», (estatura

 edo alle, cintura), «longueur» (largo, largura, altura) dakar Lhande'k eta

 «thaila», taille, hauteur corporelle (gorputz luzetasuna), Mirande jaunak esan

 zidan emen zalantzarik gabe «gerria» dela «taille» frantzes itzetik artuta.

 Etxahun'ek ain trankil darabillen «perfeita» (perfecta) itzaz esan gura nuke

 euskerak itz onen premia ikaragarria duela, baiñan, Bidasoz'emendiko

 euskaldunok ez gera ausartzen erabiltzen gure garbizaletasun aurreiritziagatik.

 Emen, «gerriz ain ogakia» esanda atera naiz nolabait aurrera, baiñan, itz bat

 itzultzeko ez gindezke balia beti esaera batez. Itzak ordezko itza eskatzen du

 eta onetxegatik bear-bearrekoa dugu itz egoki eta argi bat asmatzea edo

 bestela, ortarako gauza ezpa'gera, Etxauhun'ek bezala, kezka ta bildurrik gabe

 «perfektu» (femenino tankera, euskerarentzat kaltegarriena, ezta erabilli

 bearrik) erabilli. Baiñan ez dizaiogun, otoi, gure euskerari konzeptu au —eta

 beste milla!— aditzera emateko eskubiderik uka. Ez dezagun euskaldunok

 maitetasun okerreko baten izenean gure izkuntza ito edo kultur-izkuntza biurtu

 bearrean —euskeraren salbabide bakarra—, aur izkera biurtu, beronen lexikoaz

 geiagorako gauza eztalako. Ori, gure Erriaren kontrako pekaturik larriena

 litzake.

         «Bilho hollia» = ille oria. Gure alderdiko bertsolari batek, ordea,

 Etxahun'ek «perfeita» bezala, «rubia» esango

 luke, konzeptuz askoz egokiago baitago, danok dakigunez «rubio» ezpaita

 «amarillo», beraz, ezta «oria» ere. Illeak eztu sekula izan eta ez izango

 kolore oria. Kasu ontan ere euskerak goseak eta pobre gelditu bear al du,

 arrotz itz batez aberasten ukatzen diogulako? Nere partez, beñepein, baimena du

 nai duenak, «illez oria»ren ordez «illez rubia» ipintzeko.

         Irugarren neurtitzean: «Jiten nitzaizü» = etorzen natzaizu.

         Laugarren neurtitzean: «Itxasoz ba-nazü» (ba-nuazü) = itxasoz ba-nijoa.

 Eztakit ziur testuan ageri den «ba-nazü» (nuazü'ren ordez) laburkizun bat den

 ala inprenta utsegitea. Campion'ek onela irabiatzen du alokutivo tankerako

 adizkera au: noazü, doazü, goatzü, doatzü.

 

         IV

         Lenengo neurtitzean: «Abisak» (avis = consejo). Euskera jatorragoan

 «aholku». «Ukhen tüzü» = izan dituzu. Nik libreki itzuli dut ideia au, era

 onetan: «Itxasoz joan zaitezen nork berotu zaitu»? Bigarren hemistikioa beste

 era oietan ere eman liteke: «zeiñek bultza zaitu»?, «nork eragin dizu»?

         Irugarren neurtitzean: «gütüzu» = gaituzu.

         Laugarren neurtitzean: «Kausatü deitazü»= kausatu didazu. Mirande

 adiskideari idazten nion, nere ustez, bertsolariak «kausatüko» edo «kausatüren»

 erabilli bear lukela, ots, aditza geroaldian emanik (Bestela heriua kausatü(ko)

 deitazü), Etxahun'ek darabillen forma igaroaldi urbilla (pasado próximo) baita,

 au da, kausatu didazu dagoeneko. Onegatik esaten nion ahapaldi onen

 jatortasunaz duda egiten nuela. Ona erantzuna: «heriua kausatü deitazü» ez zait

 iduri jatorra ez denik. Neskatilak bere ispirituan geroaldia dakusa: Etxahunek

 «ideia mehe» hura utzi ez ba du, bera illa da».

 

         V

         Bigarren neurtitzean: «Bardin» = d'ailleurs, au reste (por otra pare,

 por lo demas). Ez erran zeuen gogoetan: bardin eztuk Iainkorik = Ne dites pas

 en vous-même: Au reste, il n'y a pas de Dieu. (Lhande'ren iztegitik).

         Irugarren neurtitzean: «Bortitan» = menditan (bortü'tik ).

 

         VI

         Lenengo neurtitzean: «Etzitiala» (ez zitiala) = ez zaitezela

 (etzaitezela). Campion'ek onela joka-erazten du sujuntivoa: nadin, ZITIAN,

 dadin, gitian, ziteyen, ditian. Aginkorra berriz, zite, bedi, ziteye, bite.

         Bigarren neurtitzean: «Arranjü». Itz au eztakarte iztegiek —iskribatzen

 nion Zuberotar jakintsuari—. Arrangura-arrenküra'ren zentzu berbera ote du? Au

 da, «plainte, mécontentement - infirmité, mal - souci - soin»? Lhande'k ematen

 dituen zentzu auetan «plainte» da, nere ustez, ondoena egokitzen dena, «gemido,

 lamento, llanto» esangurarekin. Gogoratu zait ere «arranjü» ez ote dagoen

 frantzes «arranger»etik aterea eta orduan «konponketa» edo «moldaketa»

 (arreglo) litzake zentzua. Zer deritzazu? Erantzuna: «Arranjü» = antolamendu,

 konponketa, ituna; «arranjatü» aditzetik moldatua (linguistek beren izkuntzan

 dioten bezala «substantivu deverbativu» bat da), eta aditz au, jakiña,

 frantsesetik jesana dugu (arranger). Orrelako beste deverbativu batzuk ba ditu

 gure euskerak, esaterako kontsolatü = kontsolü»...

         «Artino» (artio, artinokan) = jusqu'à (arteraiño) itzultzen du

 Lhande'k. Etzi artinokan = à apres-demain!

         Irugarren neurtitzean: «Zünttüket» - zinduket. Campion'ek onela joka-

 eratzen du: züntüket, zuntuke, züntüke, züntükegu, züntükie.

         Laugarren neurtitzean: «Elhesta gitian» = mintza gaitezen. «Elhestatü»

 = s'entretenir, conversar, bavarder, itzultzen du Lhande'k (conversar,

 charlar). Laguntzaillearen adizkera osoa onela da Campion'en arabera: nadin,

 zitian, dadin, GITIAN, ziteyen, ditian (nadin, zaitezen, dedin, gaitezen,

 zeitezten, ditezen).

         Ahapaldi onen beste aldakera bat ere antolatu dut, ez bestea bezain

 itzari lotua, baiñan bai, nere ustez, politagoa. Orra:

                 —Etzazula aldegin egun batzuetan,

                 Nolabait antolatu gaitezen artean.

                 Nai nizuke itz egin biontzat onean,

                 Gure maitasunaren berotasunean.

 

         VII

         Lenengo neurtitzean: Errak = esak. Aginkor era au, ordea, gurean usadio

 gabea da eta orregatik gogortxoa. Au dala-ta, naiago izan dut «esan» aditz-

 izena erabilli.

         Bigarren neurtitzean: «Othoi» = arren, mesedez. Lhande'k «je vous en

 supplie» itzultzen du. «Jauna, othoi egorrazu egorriko duzuna. Seigneur, nous

 vous en prions, envoyez celui que vous devez envoyer». «Abilua» (abilua) = va!

 va d'ici! «Ua!, ua emendik»).

         Irugarren neurtitzean: «Eztizadala». Ene ustez —idazten nion J. M.

 Aiphasorho ene adiskide maiteari—, aditz-joko au —«ika» mintzo baita

 bertsolaria— «dizada», ots, gure «dizaidak» da. Campion'ek «dizada-dizadaña»

 (ik) ematen du ar-emeentzat. Eztut uste zukako «dizadan» (gure «dizaidan») izan

 ditekeanik, irugarren pertsonan emanik: «amodioak ez dizaidala gal gogoa»,

 beste era ontara baizik: «ik, amodioa, ez dizaidakala gal gogoa». Erantzuna:

 «Eztizadala» = ez + dizadak + ala, beraz zuen «ez dizaidakala», ikusi duzun

 legez; zukan «eztizadazüla» litzake; eta nokan «eztizadañala» edo «eztizadala».

 Bainan irugarren pertsunean ere forma berdiña genduke, «arek eztizadala» eta

 «hik eztizadala».

         Laugarren neurtitzean «Xurit eztakhidan» - zuritu ez dakidan.

 

         VIII

         Lendabiziko neurtitzean: «Amodiuk nai» = amodioak nau. «Aphal egotxi».

 Bera bota esan nai al du? Galdetzen nion Pettar olerkariari. «Aphal = bas,

 humble (bajo, humilde). «Egotxi» = jeter à terre, renverser, abattre (arrojar

 al suelo, volear, derribar). Itzulpenok oro Lhande'ren iztegikoak dira.

 Erantzupena: «Aphal egotxi»: bai, «bera bota», edo «lurrera egotzi». Zuberoan

 beintzat «aphal - bajo»; humilde zentzuan ez dugu, nik uste, erabiltzen; «ümil»

 esaten dugu».

         Bigarren neurtitzean: «Jeiki» = altxa? —itantzen nion Jon Mirande

 jaunari—. Larrasketa'k «se lever» (levantarse) azaltzen du. Lhande'k ere

 berdintsu ematen du pasivoki, baiñan baita aktivoki ere: lever (une personne

 que l'on aide), Eria jeiki ezazu = levez le malade. Olako zerbait ote?

 Erantzupena: «Jeiki», ene ustez, geienetan pasivoan erabiltzen dugu. Aktivoan

 «eraiki» usatzen dugu. Adibidez: «Oheti jeiki zite» eta «eskia (eskua) eraik(i)

 ezazü». Baina ba liteke kasu zenbaitetan aktivoki ere erabiltzea, mementoko

 oroit ez ba naiz ere (euskeraz ez baita muga zeatzik bi erabil-modu oien

 artean: «etxera heltü niz»; «ogia hel izadak» etc.). Emen aatik pasivoki

 erabillia da: «ezpeitüt esparantxa seküla jeikiko nizala, alegia, erori naizen

 leku apaletik». Beraz, Mirande jaunak esplikatzen duen bezala «jeiki nadin» eda

 «jeikitzeko» da ulertu bear den forma osoa.

         Irugarren neurtitzean: «Intertenitü». Iztegiek eztakarte itz au,

 Frantzeseka «entretenir» ote? Noski, itz onek bereizkuntza askotxo ditu

 —mantener, sostener, conservar, cuidar, sustentar, alimentar, hablar,

 entretener (mantener en un error o engaño)— eta zeñi dagokion zeatz esatea nai

 nuke. Nere ustez, «denbora pasa-azi» da kasu ontan. Ona, galdera oni egindako

 erantzuna Mirande jaunak: «Intertenitü», bai, frantses aditza «entretenir» da,

 eta asmatu duzuna «dembora pasa erazi» du emen zentzua (beste zentzu batzuk

 ditu, frantzesezkoak bezala, ala nola «mantendu»; frantzesezkoaren zentzuak oro

 ez ditu berriz: ala nola izketatu, jolastu, etc.).

         Laugarren neurtitzean: «Engajatü» ostera —idazten nion Zuberoar

 jakintsuari—, «konprometitu» edo «itz eman» bezala artu bear dela uste dut.

 Ezkut ulertzen ordea, zergatik dion Etxahun'ek «engajatü ondun, bestentako

 ützi». Eskertuko nizuke argitasuntxo bat. Erantzuna: «Engajatü» = itza eman

 (frantz. «s'engager à») — bainan «intertenitü» itz korriente xamarra ba da,

 «engajatü» ez, ordea. «Engajatü ondun bestentako ützi» esan nai du: Zure itza

 eman ondoren (nerea izango ziñala) beste neska batzuentzat utzi nauzu».

 

Amodio gati...

Amodio grinak sututa...

 

                         I

 Huni zaionak behatzen dü entzünen

 Irixibau'ko semia nula hil den.

 Etxandi Garindañe'k beitü eho Maule'n,

 Merkhatütik ützultzian, bidean gañen.

 

 Bertso auek jartzen ditut jakin dezazuten,

 Irixibau'ko semia noiz ta nola il den.

 Etxandi-Garindaiñeko'k eman dio azken,

 Maule'ko merkatutik etxera etortzen.

 

                         II

 Luzto gaxua Maule'n zen, deseñ hunin,

 Nahiz ehailiareki bakia egin.

 Aihaltü ziren algarreki, Xaxienin,

 Eta etxerat abiatü, destenorin.

 

 Luzto gaixoa Maule'n zen asmo onenakin,

 Onezkoak egin nairik iltzaillearekin.

 Xaxienian afaldu zuten alkarrekin,

 Ta etxera abiatu gau illunarekin.

 

                         III

 Hiriti jalkhi zirenin, hasi ziren,

 Ihurk etxakin zer gatik, aharratzen;

 Bena Luzto'ren botza bertan ixiltü zen,

 Hamahiru nabela khaldü beitzin ükhen.

 

 Erritik atera eta asi omen ziran,

 Iñork ez jakin zergatik asarre bizian

 Baiñan Luzto'ren abotsa laister ixildu zan,

 Amairu aldiz labaiña josirik soiñian!

 

                         IV

 Gaia oro igaran zin ezin-bestin,

 Lehen igarailia-ganik hel beharrin.

 Hura heltü zeioneko, zen hil phüntin:

 Hari bortxa erran zelon nurk eho zin.

 

 Gau guztia pasa zuen oiñaze batian,

 Lenen bidaztiaren zai egon biarrian.

 Ura eldu zanerako zegon il-zorian,

 Ari nekez esan zion iltzaillea nor zan.

 

                         V

 —Hel zakhitzat, goizik jeiki igarailia,

 Ekhusazü ene khorpitz kolpatia.

 Bestek egin beteitade ehaitia,

 Zük othoi egin izadazüt, zeñatzia.

 

 —Igaraille gotztar ori, urbil zakit arren,

 Ta ikus gorputz au zauriz odoletan joaten!

 Beste batek eriotza eman dit ementxen,

 Zuk, otoi, lagun zaidazu kristauki ziñatzen!

 

                         VI

 Irixibau'ko semiaren kausa zer zen,

 Nulaz etsai izi garria haren beitzen;

 Behar zian ükhenik izan hanitx ogen,

 Hainbeste aldiz lanthatzeko nabelaren.

 

 Irixibau'ko semea, bixtakoa dena,

 Etsai amorratu bat zen iltzaillearena;

 Pentsatu bear zuela nolabait ogena,

 Ainbeste aldiz sartzeko labaiña barrena.

 

                         VII

 Etxandi'ren amoria ohit bethi,

 Zeren zordün jarri ziren Jinkuari.

 Zure kosia hil izan beita zure gati,

 Arima zeizülakoz nahi salberazi.

 

 Etxandi'ren maitaria oroi zaitez beti,

 Jainkoa'rekin zorretan zeradela jarri.

 Zure lengusua dago illotza zugatik,

 Arima nai zizulako salbatu-erazi.

 

                         VIII

 —Etxandi'rentako ni khexü bethi,

 Haren amoria benin nik askazi.

 Nik hari erran ezkuntiak litzan ützi:

 Hitz horren erranez nai eho, hañ krüdelki.

 

 —Etxandi'rekin asarre nintzan aspaldian,

 Nere aide bat maitari zuela jakiñian.

 Esan nion ezkonduak uzteko pakian,

 Orra zergatik il nauen ain era txarrian.

 

                         IX

 Posible deia, Etxandi, hi hañ handi?

 Nulaz eta egin dian ehaite hori?

 Bizia dianak idekitzen jentiari,

 Beria ere zor diala orhit beri.

 

 Posible al da, Etxandi, i, ain gizon andi!

 Nola egin ezakekan ilketa beltz ori?

 Bizia dionak kentzen lagun urkoari,

 Norberea zor duela gogoratu bedi.

 

                         X

 Zazpi haurren aita baten kolore zen,

 Emaztia zialarik bizi etxen,

 Amore gatik ari ledin gizun hiltzen;

 Satan etzen hareki gaxki libertitzen.

 

 Zazpi aurren aita baten a zer itxura zen,

 Emaztea zuelarik etxean bizitzen,

 Amore-griñak sututa ari gizon iltzen!

 Satanas etzen arekin gaizki libertitzen!

 

                         XI

 Orai jüstizietan krima handik:

 Kreditak dütienek pharkatürik,

 Eta praube justuak aldiz pünitürik:

 Pilatüs uduri beitira oraiko jüjik.

 

 Gaurko justizi moduan ilketa beltzenak,

 Dirua euki ezkero barkaturik denak;

 Kastiguen mende, berriz, beartsu zuzenak,

 Pilatos iduri dute gaur juezik geienak.

 

                         XII

 Berset horien egilia jüjen gati,

 Presuntegian egon da injüstoki,

 Eta galdü bost etxalte haiegati:

 Zunbait jüsto den jüstizia phentsa horti!

 

 Bertso auen egillea juezen erabakiz,

 Presondegian egon da bidegabe guztiz,

 Eta bost etxalde galdu beren azpikeriz:

 Justizia zein den zuzen ikus zuen begiz!

 

         I

         Lendabiziko neurtitzak dio: «Huni zaionak behatzen dü entzunen», au da,

 «oni dionak aditzen entzungo du»; alegia, nere ustez esan nai du, bertso sail

 oen esanari dionak aditzen (kaso egiten) entzungo (edo jakingo) duela

 Irixibau'ko semea nola il den. Nik libre xamar itzuli dut. Ba-dakigu, zenbait

 aldiz esanik, «behatü» pasivoki irabiaturik «entzun» edo «aditu» dela.

         Irugarren neurtitzean: «Etxandi Garindañe» = Etxandi Garindañeko, ots,

 deituraz Etxandi, eta Garindaiñe irikoa. Ikus gai onezaz Jon Mirande jaunak

 emandako argibideak «Bi berset dolorusik» deitu bertsoetan, amaikagarren

 ahapaldiari dagozkion komentarietan, Musde Alkhat Barkoxe dela-ta. Tankera

 beronetan ageri zaigu «Etxahun Barkoxe», «Defis» izena daraman bertsosailleko

 bederatzigarren ahapaldian.

         «Eho» (gure «eio»ren senide) aditzari Lhande'k zazpi esangura eraxten

 dizkio: 1) Moudre (moler); 2) digerer (digerir); 3) rouer (enrodar (1),

 apalear); 4) tisser (tejer); 5) rosser (zurrar); 6) TUER (matar); 7) eteindre

 (apagar). Emen, zalantzarik gabe, seigarren zentzua dizu.

         Laugarren neurtitzean: «Biden gañen». Espresiño au eztugu erabiltzen

 gure aldean. «Bidean bertan» (bide-bidean), esan nai ote du?, galdetzen nion

 zuberotar adiskide maiteari. Erantzuna: «Biden gañen» esan nai du «bidean»,

 besterik gabe, edo «bidean zijoaztela».

 

 (1) Itz onetzaz dio gaztelar-iztegiak: «Imponer el suplicio, abolido ya, de

 despedazar al reo sujetándole a una rueda en movimiento».

 

         II

         Lenengo neurtitzean: «Deseñ hunin» = asmo onean. Iztegiek eztakarte

 «deseñ» itza, «dessein» (designio, idea) itzetik artua dagoelako, noski.

         Bigarren neurtitzean: «Nahiz ehailiareki» = nairik iltzaillearekin.

 Lhande'k itzulpenok ematen dizkio «ehaile»ri: a) tisserand (tejedor); b) fig.

 animal qui marche portant ses jambes en dehors (animal que camina llevando sus

 patas hacia fuera); c) genre d'insecte aptère qui marche sur la surface des

 eaux (especie de insecto áptero (sin alas) que anda sobre la superficie de las

 aguas; d) ASSASSIN. Azken zentzu au dauka gurean.

         Irugarren neurtitzean: «Aihaltü ziren algarreki» = afaldu ziren (zuten)

 alkarrekin. Zorigaitzez, «afaldu», «bazkaldu» eta alakoen pasivotasuna galdurik

 da gure artean.

         Laugarren neurtitzean: «Destenori(a)n» = desorduan, desgaraian, garaia

 pasata.

 

         III

         Bigarren neurtitzean: «Ihurk etxakin» = iñork ez jakin. Aditzizen

 ezezkor onezaz dio Larrasketa'k oarrean: «Etxakin» = ez jakin (cf. en biscayen:

 etxako igarten pour ez jako igarten, et même etxauna pour ez, jauna»). Nik,

 egia esan, «etxauna» ez dut ezagutzen, baiñan bai, bizkaieraz ere, etxaramon =

 ez jaramon. «Aharratzen» asarratzen. Lhande'k «aharra» = querelle, dispute

 bruyante (querella, disputa ruidosa) itzultzen du eta «aharratu» = se

 quereller.

         Laugarren neurtitzean: «Hamahiru nabela khaldü beitzin ükhen», dio

 Etxahun'ek. «Beitzin ükhen» aztertuz (gip. = baitzuen izan), idazten nion

 Zuberotar jakintsuari: Guk ez genduke «izan» aditzizena erabilliko kasu ontan,

 ARTU, JASO, BILDU edo alakoren bat baizik. Onelatsu: Amairu labainkada baitzuen

 (edo «baitzituen»?) artu. Pluralizatu bear ote da ala ez kasu onetan? Zuk

 seguru aski ezetz diokezu eta zuberoeraz ala izanen da zalantzarik gabe. Neri,

 gipuzkeraz, belarriak pluraleko adizkera eskatzen dit, baiñan enaiz segur gure

 baserritar edo bertsolari batek pluralizatuko luken. Erantzupena: «Ukhen»

 korrientki erabiltzen dugu zentzu orretan (eta uste dut euskera jatorra dela,

 frantsesez ez baita «avoir» orrela usatzen. «Eraiki», «bildu» ere erabil

 ditezke, ez ordea «hartu». Bainan berriz ere diotsut «ükhen» korrente da;

 esaterako ama batek aur gaizki ezi bati esango dio: «beharrondoko bat ükhenen

 duzu» eda... «üzkin ükhenen duzu». Susmatu duzun bezala, nik ere, Etxahunek

 bezala, ez nuen aditza pluralizatuko, «nabela kholpü» ez baita itz mugatua

 (zentzuaren aldetik bai, bainan ez gramatikaren aldetik, ots, muga-itza ez

 dakar). Bainan esango nuke: «Ukhen zütin hamahiru nabela kholpik». Ez dakit

 euskararen usantza jatorrena zein den; guretzat, oraiko Zuberotarrentzat, arau

 zeatza da ori; bainan uste dut «manexek» pluralisatzen dutela askotan; beraz,

 Gipuzkoa'ko baserritar jatorrek ere zuk bezala egin dezakete». Irakurleak

 igarriko zion, noski, Mirande jaunak, oarkabean «khaldü» itzaren ordez «kholpü»

 (= golpe) erabilli duela. Jakin erazi dezagun ere, «ükhen zütin hamahiru

 nabela-kholpik» = izan zituen amairu nabala kolpeak itzuli bear dela

 gipuzkerara.

 

         IV

         Lenengo neurtitzean: «Ezin-bestin» = ezin-bestean. Lhande'k onela

 itzultzen du ezin-beste: transe, difficulte, fmpuissance. Ezin-beste hartan

 zelarik - tandis qu'il était dans ces transes.

         Bigarren neurtitza, «Lehen igarailia-ganik hel beharrrin» = lenen

 igaroko zenarengandik baliatu bearrea, itzuli bear dela uste dut. Gaiñerakoan,

 Lhande'k zentzuok eraxten dizkio «HEL»i: 1) cri d'appel: accourez! (grito de

 llamada: venid!); 2) sens général d'arrivée (sentido general de llegada); 3)

 Idée d'atteinte (idea de alcance). Azken ideia onekin dator ondoena, noski,

 Etxahun'ek «hel»i eraxten dion zentzua.

         Irugarren neurtitzean: «Zeioneko» = zitzaioneko. Campion'ek onela joka-

 erazten du: nintzeyon, zintzeyon, ZEYON, gintzeyan, zintzeyuen, zeitzon. Ez

 bitez nahas «zeyon» pasivoa eta aktivoa (zion). Au, onela irabiatzen du

 Campion' ek: neyon, zeneyon, ZEYON, geneyon, zeneyuen, zeyuen.

         Laugarren neurtitzean: «Bortxa» = nekez. «Difficilement» itzultzen du

 Larrasketa'k. «Erran zeion» = esan zion. «Eho zin» = il zuen.

 

         V

         Lendabiziko neurtitzean: «Hel zakhitzat» = zatozkit (laguntzera).

 Zerbait alatsu itzuli bear dela uste dut, Larrasketa'k dionez «heltü» zuberotar

 aditz-izenak esan nai baitu «venir en secours de», venir en socorro de).

 Perifrastiku-eran «eldu zakit» (edo «zakizkit») itzul diteke. Campion'ek onela

 irabiatzen du era aginkor au: zakitzat, bekit, zakitzade, bekitzat. Gipuzkeraz:

 zakit (eda «zakizkit»), bekit, zakizkit (edo «zakizkidate»), bekizkit. Oar

 gaitezen, Campion'ek ez darabillela «h» rik «k»ri uztartuta. Gipuzkerazko

 konjugaziñoari buruz esan dezadan, nere uste apalean, «zakizkit» eta

 «zakizkidate» formak jatorragoak eta bizidunagoak direla «zakit» eta «zakizkit»

 baiño, batetik, singularreko bigarren pertsona beti pluralizatzen delako (zu

 za-to(r)-z) bere jatorriagatik eta pluraleko bigarrenak bi pluralizagille

 daramazki (zuek zato(r)-z-te) singularretik bereizteko. Gaiñera, euskalki

 guziak lege au jarraitzen dute. Bizkaieraz: zakidaz-zakidaze, Laphurdieraz:

 zakizkit-zakizkitet, Zuberoeraz: zakitzat-zakitzade (zakitzat-de).

         «Goizik jeiki igarailia» = goizik jaikitako bidaztia. «Igaraile» itz

 zoragarriak eztu, nik dakidalarik, itzulpenik gurean, eta orregatik Zuberoa'ko

 ele au errespetatu egin dugu gipuzkerazko bertsoan. Emen, nolabait aditzera

 eman bearrez, «bidazti» itzaz baliatu naiz, baiñan, ezta berdin.

         Bigarren neurtitzak dio: «Ekhusazü ene khorpitz kolpatia» = ikus ezazu

 nere gorputz zauritua.

         Irugarren neurtitzean: «Beteitade» = baitidate. Etxahun'ek «deitade»

 erabilli oi du gure «didate» aditzera emateko, baiñan, Campion'ek darabillen

 forma —iñoiz esan dugun bezala— «deitaye» da (deitazü, deit, deitazie,

 deitaye). Gip.: didazu, dit, didazute, didate. «Ehaitia» = iltzea. «Ehaite» =

 assassinat, itzultzen du Lhande'k.

         Laugarren neurtitzean: «Izadazüt = (i)zaidazu. Bi dativodun aditz-

 jokoa. Campion'ek anela irabiatzen du: izadazü (1), bizat, izadazie, bizade

 (zaidazu, bizait, zaidazute, bizaidate).

 

 (1) Utsegitez «izadadazü» dakar, ots, da i da, baifian, beronen plurala

 «itzadatzü», -da- batekin, alegia. Beste toki batzuetan ere naigabezko eta

 dudagabeko utsegiteok zuzenduta eman ditut.

 

         VI

         Bigarren neurtitzean: «Haren beitzen». Onezaz nion Pettar jakintsuari:

 Benetan arritu nau esaera onek. Gurean elitzake zillegi, Ez ote du neurriaren

 eskabidez «harena» laburtzen azken -a janaz? Erantzuna: «haren heitzen», ez da

 «haren-a» laburturik, baizik «harentzat, harentako»: Genitivu utsa

 attributivuaren ordez orrela erabiltzea, zillegi da gure euskalkian». Lege onen

 berri banekiela esan bearrik ezta, askotan aipatu baitut Etxahun'en bertso

 lanean, baiñan kasu ontan —gizonok sarri itxutzen baikera— ez nuen ikusi.

         Irugarren neurtitzak onela dio: «Behar zian ükhenik izan hanitx agen».

 Oar gakizkion guretzat ain bitxi den esaera oni eta itzul dezagun itzez-itz

 obeto konturatu gaitezen: Bear zuen IZANIK izan erru asko. Ezin uka guretzako

 gogortxoa egiten dela.

         Laugarren neurtitzak dio: «Hainbeste aldiz lanthatzeko nabelaren». Gixa

 entako joskera arestian ikusirik gera Etxahun'en beste bertso batean,

 «Urz'aphal bat»en, alegia: «Behar zütüt utzi lotsaz etxekuen» = bear zaitut

 utzi etxekuen bildurrez. Joskera trukatuok bertsoetan bakarrik dira zillegi,

 baiñan ezin uka bertsoari eder-aire lilluragarri bat eraxten diela. Joskera

 zuzenean onela litzake: «Hainbeste adiz nabelaren lanthatzeko». Gipuzkoa'n

 eztugu genitivu tankera xarmant au erabiltzen. Orregatik gure eran itzuliko

 dugu: Ainbeste aldiz labaiña sartzeko. «Lanthatü» = planter (plantar) da berez,

 Lhande'ren arabera, baiñan zentzu irudikorrean «enfoncer» (hundir, clavar,

 meter). Ezpata landatu - enfoncer son épée.

 

         VII

         Lenengo neurtitzean: «Amoria» - la maîtresse (amante, querida): mot peu

 employé en Soule, dio Larrasketa'k. Lhande'k zentzu berbera ematen dio «amore»

 itzari eta «amorus»en  (amoureux, amantes) aldakera bezala ematen du.

         Neurtitz bereko «ohit»ez onela idazten nion Jon Mirande jaunari:

 Zalantzarik gabe «orhit(ü)»ren laburpena da, baiñan, bada ezpada ere zure

 baiezkoa nai nuke. Kasu ontan geran ezkeroz, jakin nai nuke zergatik -tu

 atzizkiarekin egiten dituzuten aditzizenetan, emen bezala, imperativo -

 subjuntivo - potenzialetan -t eraxten diozuten aditz-erroari eta -u baztertzen.

 Esaterako: «Orhit zite bethi», «ekar (e)zazu» esaten den bezala? Pentsa liteke,

 konparazio batera, «orhoit adi»n -t orrek alkartasun eginkizun bat duela,

 alegia, «oroi» eta «adi» josi, baiñan «orhoit zaite»n -t ori traba bat besterik

 ezta, oguzkera legeak «orhoi zaite(z)» eskatzen baitu. Au-dela-ta, ezin uler

 nezake lege onen arrazoia. Erantzuna: «O(r)hit» ez da «orhitü»ren laburpena,

 itz beregain bat baizik (naiz «orhitü»tik eratorri deverbativu bat den dudarik

 gabe). Adjektivu bezala erabiltzen dugu, eta «oroitzen edo gogoratzen dena»

 esan nai du; adibidez, «zützaz ohit nüzü, eta ohit nukezu bethi» esan diteke.

 Bainan, jakina, «ohitü» aditza ere erabiltzen dugu. Ene ustez, adjektivua

 erabiltzen dugu egoera iraunkor bat adierazteko ; eta aditza egintza bat

 adierazteko —gogoratzeko aktua—. Esaterako: «zutzaz ohit nüzi bethi»; bainan

 «bihar, iratzartzin, zützaz ohitüko nuzu». Beraz:

                 1º.) «Zützaz ohit nuzu»: ohit = adjektivu.

                 2º.) «Ohit zite bethi»: ohit = ohitü aditza -ü kendurik,

 imperativoa delako.

         Eta orain, zure galderaz, eia zergatik batzuetan -tgordetzen dugun,

 batzuetan ez, ari gaitezen; bainan ori auzi nastua da. Ba dakizu guk,

 Zuberotarrek eta Manexek alaber, beti -ezan- eta -edin- aditz laguntzalleekin

 konjugatutako moduetan (imperativua, subjunktivua, suppositivua) ez dugula

 aditz-izena erabiltzen osorik, bainan atzizkia (-i, euskol aditz jatorrikoa ba

 da, edo -tu, -du, izen batetik eratorri ba da, gizendu, gizendu, etc. edo

 erderatik artua, kontsolatu, arranjatu), atzizki ori, diot, kentzen dugula.

 Lenago, zuek ere, Giputzek eta Bizkaitarrek, ala egiten zenuten, uste dut.

         «Problema da: zergatik -du edo -tu bukatzen diren aditz-izenetan,

 zenbait aldiz -du edo -tu osorik kentzen dugu, aditz-erroaren azkenean?

 Zoritxarrez, problema ori askatzen ez naiz gai; esan dezakedana da, kasurik

 geienetan -tu edo -du osorik kentzen ditugula: sar zite, aphal ezak, sal ezazu,

 sor dadin... Ala ere, beti «ohit» erabiltzen dugu, ez sekula «ohi» (aditz-erro

 bezala, baitugu beste itz bat «ohi», zuen oi). Bearbada, kasu ontan arrazoia da

 «ohit» adjektivua eta «ohit» aditz-erroa itz berdina dela sentitzen dutelako

 mintzatzaileek (egia baita ere: syntaxisaren aldetik bestelakotu ba dira,

 etymologiaren aldetik, goian nioen bezala, biok berak dira, «ohit» adjektivua

 «ohitü»ren deverbativua baita). Zergatik, ordea, «ohitü» aditz-izenetik aditz-

 erro eta adjektivu deverbatibu bezala «ohit» moldatu dugun, eta ez «ohi», ez

 dakit zigurki, bainan ba liteke «ohi» (= zuen «oi») adjektivuarekin ez

 nahasteko. Zer nai den, auzi oso korapillotsua da au, eta beldur naiz ene

 azalpenak ez direla «argimenduak» izango zuretzat. Lenago Mitxelena'ri theoria

 bat entzun nion, aren araura -tu edo ­du atzizkiekin bukatzen diren aditz-

 formak latin supinotik edo españaletik artuak baitira, eta -t atzizkiarekin

 bukatzen direnak biarnesetik jesanak baitira; phonetikaren aldetik izpidean

 dago noski; bainan theoria orrek ez du azaltzen zergatik bi forma oriek

 (jatorriz berdinak direnak, biarnes -t ori latin supino -tu(m)'etik baitator

 ain differentki erabiltzen diren: -tu'dunak beti «ükhen» eta «izan» aditz-

 laguntzalleekin, eta ­t'dunak beti ­eza- eta ­edi- aditz laguntzalleekin.

 Bearbada galdegin bear zenioke berari (eia zerbait berri idoro duen). Nere

 ustez, «o(r)hit»en kasuan bezala, -t'dun formak erabiltzen ditugun beste

 kasuetan ere bereizkuntzaren bat egiteko izango da. Esaten dugu, adibidez, «ez

 dezala sobera jan, ehadin gizent» (1) edo «ehadin lodit», erakusteko emen bi

 aditz-erro ditugula, eta ez «gizen»edo «lodi» adjektivuak (???)».

         Irugarren neurtitzean: «Kosia» (kosi-a) ematen digu Etxahun'ek eta

 Lhande'k «cousin» (primo) bitara ematen du: «kosü» eta «kosi». Bi forma auek

 «kosia» ematen duten ezkeroz, jakin nai nuke, —galdetzen nion Zuberotar

 adiskide maiteari— Etxahun'ek forma mugatua nundik aterea duen, «kosü»tik ala

 «kosi»tik. Ba-dirudi, bestalde, Etxandi'ren amoria eta Luzto, Etxandi'k il

 zuena, alegia, alkarren artean lengusu-lengusiñak zirela. Erantzuna: «Kosü»

 farma (= lengusu) ez dugu erabiltzen Pettarrean (au da «Basse-Soule»); bainan

 ongi o(r)hit ba naiz, Peillen'i entzun izan diot Basaburuko forma litzake

 beraz-. Guk esaten dugu: a) mugatugaberik «kosi» = lengusu; eta «kosia (í

 akzentuduna) = lengusiña. b) mugaturik: «kosía» (í azkentuduna) = lengusua;

 Etxandiren oaidea il izan zen Luztoren lengusiña baitzen. (Kantu eder orren

 protagonistak ene aitarekin adiskide aundi den familia batekoak dira;

 Etxandi'koak, esan nai dut; Garindañeko etxe bat da. Orrengatik ene aitak

 askotan kantatzen du Etxahunen kantu ori; bainan orain arte ez zidan

 argimendurik geiegi eman nai jende-izenen gainean, beldurrez zerbait idatz

 nezan Etxanditarrentzat laidogarri litzakena... Bainan orain ezagutzen ditugun

 Etxanditarrak Norte-Amerikan emigratuak daude, eta jende oso ohoragarriak

 dira...».

         Laugarren neurtitzean: «Zeizülakoz» = zizulako. Arturo Campion

 euskaldun Maixu ahaztu-eziñak onela irabiatzen du: neizün, ZEIZÜN, geneizün,

 zeizien.

 

 (1) Ba-dirudi, zentzuaren aldetik, onela gipuzkeratu bear dugula: «Ez dezakala

 geiegi jan, ez adin gizen(du)». Campion'ek, ik dezakala-dezakala = ik dezayala-

 dezañala, ematen du, baiñan, ez du batere arritzekorik «dezayala -dezaala-

 dezala» izatea Mirande jaunak ematen digun formaren martxa. Arestian ikusirik

 gera gaiñera antzeko kasua: «Eztizadala gal osoki gogoa» = ez dizaidakala gal

 osorik gogoa («Filipeñekuak», zazpigarren ahapaldia). Morfologiaren aldetik ba-

 dakigu zukako irugarren pertsona «dezala» berdiña dela, baiñan Jon Mirande'ren

 adigarrian ez diteke izan, bigarren pertsonari dakokiolako eta iketan ari

 delako.

 

         VIII

         Bitxi baldin ba'da ere —idazten nion Zuberotar olerkari aundiari—, ba-

 dirudi, Etxahun'ek 5'garren eta 8'garren ahapaldiak il-agiñean datzan Luzto'ren

 aboan jartzen dituela. Onegatik uste dut kameni litzakela, alkar-izketako marra

 bat ipintzea ahapaldi auen aintzinean. LhandeLarrasketek ez dute egiten, baiñan

 zu ene irizkide baldin ba'zera beñepein, nik jarri egingo nuke. Erantzuna:

 «Bai, 5- eta 8-garren ahapaldiak iltzera dijoan Luztoren aboan daude, dudarik

 batere gabe. Beraz, elkarrizketaren marra bat ipin dezakezu bion aintzinean».

         Lenengo neurtitzean: «khexü». Itz au aldakera —variante— askotxotan

 itzultzen du Lhande'k: soucieux, inquiet (solícito, inquieto) - qui est

 d'humeur chagrine (de mal humor) - fâché, irrité, en colere (enfadado,

 irritado, colérico) — impetueux, violent (impetuoso, violento) ­ inquietude,

 souci, mécontentement (inquietud, cuidado, descontento, disgusto). Egokienak

 zein iduri? —galdetzen nion gure adiskideari—. Soucieux, inquiet, apika?

 Erantzuna: «Khexü», nik dakidan euskeran, beti «fâché, irrité, en colère»

 adierazteko usatzen dugu; ez beste zentzuetan; naiz beste zentzuok ezagutuagoak

 diren beste euskalkietan (beste zentzuok espainal jatorretik artuak)».

         Bigarren neurtitzean: «Benin» (benian) = bainuen. «Askazi» = aide

 (pariente).

         Irugarren neurtitzean: «Ezküntiak litzan ützi» = ezkonduak utzi zitzan,

 Campion'ek «letzan» ematen du «litzan»en ordez. Onelaxen joka-erazten du

 singular-pluraletan: nezan-netzan, zenezan-zenetzan, lizan-LETZAN, genezan-

 genetzan, zenezen-zenetzen, lezen-litzan. Arritzekoa da ordea, pluraleko

 irugarren pertsona LITZEN eginda (i'rekin, alegia), singularrekoa ez egitea

 LITZAN. Bearbada okerraldi bat izan zuen gure Maixuak, singularreko LEZAN'en

 influentziaz bearbada. Gipuzkerazko irabiakerak eztu alde aundirik: nezan-

 nitzan, zenezan-zenitzan, zezan-ZITZAN, genezan-genitzan, zenezaten-zenitzaten,

 zezaten-zitzaten.

         Laugarren neurtitzean: «Hitz horren erranez nai eho» = itz ori esanez

 il nau. Gipuzkeraz akusativo tankeran eman bear da genitivoaren ordez.

 

         IX

         Lendabiziko neurtitzean: «Posible deia» = posible al da.

         Bigarren neurtitzean: «Egin dian» = egin dukan. Onezaz idazten nion

 Zuberotar adiskideari: Ba-dirudi «dian» aditz-jokoa «dukan»i dagokion forma

 alokutivoa dela, baiñan eztaukat segurantzirik. Gaiñera jakin nai nuke,

 gramatikari dagokionez, ez ote den «dikan» esan bear. Izan ere, ba-dirudi

 «düt»en ordezkoa «dit» baldin ba'da, «dük»en ordezkoak «dik» bear duela.

 Mirande jaunak zuhurki: «Egin DIAN»: bai, dian = dük+an. «Dikan» formarik ez

 dugu ezagutzen. Ba dituzu forma oiek:

         «Egin dük» = zuen «egin dek» (ik); relativuan: egin dián.

         «Egin di» = «egin du» (ark) allokativuan; relativuan: egin dín; bainan

 lenago eta orain ere toki batzuetan noski «egin dian» berdinki. «Düt»en ordezko

 allokativua «dit» ba da ere, diozun bezala, «dük»ek ez du ordezko

 allokativuaren bearrik, bera «allokativua» delakotz, ikako forma alegia. Edo

 bestela, «ba da»-ren forma allokativua da bera». (nük, DÜK, gutuk, dutuk

 konjugaziñoari dagokiona osan nai du noski gure adiskideak, bai-baitakigu

 «etorri dü» = «etorri dek» dela eta zuka «etorri DA». Beroiei dagozkien zukako

 allokutivoak ostera, autxek dira: nüzü, duzu, gutuzu, dutuzu (naiz, da, gera,

 dira).

         Neurtitz berberan: ehaite = ilketa, ilkintza.

         Irugarren neurtitzean: «Bizia dianak idekitzen jentiari» bizia DUENAK

 kentzen jendeari. Baiñan, gipuzkerak «dionak» eskatzen du.

         Laugarren neurtitzean: «Zor diala» = zor duela, «Orhit bedi» = oroi

 bedi.

 

         X

         Lenengo neurtitzak onela dio: «Zazpi haurren aita baten kolore zen».

 Bertso-lerro ontaz idazten nion Mirande jaunari: Guk eztiogu «kolore»ri zentzu

 irudikorrik eraxten eta ezin nizaioke doi-doi igarri emen Etxahun'ek esan nai

 duenari, baiñan bai gutxi-gora-behera. Nik gipuzkeraz onela emango nuke: Zazpi

 aur dituen aita baten ITXURA al zen... Edo... A zer ITXURA zazpi aur dituen

 aita batena! Gogoan eduki dezagun Larrasketek «kolore zen» = c'était

 vraisemblable (era verosímil) itzultzen duela, esaera oni «ironique» deituz.

 Erantzupena: «Zazpi haurren aita baten kolore zen», itzez-itz itzulirik esan

 nai du: «zazpi haurren aita batentzat egoki zen» (ironeiazki mintzo, jakiña).

 Bainan zure itzulpena «itxura» ere ongi dator. Aurrera jarraitu baiño len,

 aitor dezadan, beinbat geiago ez dudala ikusi emen «baten» = batentzat dela.

 Ala ere, nere itzulpenean «Zazpi aurren aita baten» itzuli dut, hemistikio onek

 zortzi silabakoa bear duelako izan eta «batentzat» etzitzaidan kabitzen sillaba

 batez. «Batentzat» ipintzeko biderik arki eziñean, beste itzulpen libre au otu

 zait, irakurleari obeto ba'derizkio: «Zazpi aurren aita orrek zertan du

 pentsatzen?»

         Bigarren neurtitzean: «Zialarik» = zuelarik,

         Irugarren neurtitzean: «Ari ledin» = ari zedin. Campion'ek onela

 irabiatzen du: nendin, zintian, LEDIN, gintian, zintiyen, litian (gip. nendin,

 zintezen, zedin, gintezen, zintezten, zitezen).

 

         XI

         Lendabiziko neurtitzean: «Krima» = crime = crimen.

         Bigarren neurtitzean: «Dütienek» = dituztenek (activo).

         Irugarren neurtitzean: «Pünitürik» = kastigaturik (franc. punir).

         Laugarren neurtitzean: «üdüri beitira» (pasivo), guk aktivoeran itzuli

 dugu (iduri dute).

 

         XII

         Laugarren neurtitzean: «Zunbat jüsto» = zein justo!, zeiñen justo!

 (Zunbat = combien, gazteleraz «cuán», Lhande'ren iztegian).

 

Hiltzerako khantoria

Iltzerako kanta

 

                         I

 Nahi balin ba'gira hil eta salbatü,

 Arte huntan behar gira kunbertitü;

 Bekhatü egiteko kostüma kitatu,

 Leheneko eginetzaz nigarretan sarthü,

         Berriz ez lerratü,

         Ahalaz begiratü,

         Hiltziaz orhitü,

         Untsa kobesatü:

 Denbora joanez geroz ezta profeitü.

 

 Nai ba'dugu kristauok il eta salbatu,

 Bizi geran artean bear oneratu;

 Pekatu egiteko oitura baztertu,

 Lengo gaizki egiñez negarrez damutu,

         Berriz ez okertu,

         Kementsu saiatu,

         Iltzeaz oroitu,

         Ongi konfesatu:

 Denbora joanda gero balio ezpaitu!

 

                         II

 Hebeti juanez geroz ezta profeitürik:

 Eternitatiak eztü ürhentzerik.

 Zunbat arima diren han kundenatürik!

 Sekül'ez esparantxa hanti jalkhitzerik!

         Hetzaz orhitürik,

         Umiliatürik

         Edsenplü hartürik,

         Gira harritürik,

 Nuiz nahi juaiteko mündü huntarik.

 

 Emendik joanda gero ezta probetxurik:

 Egiazko bizitzak ezpaitu azkenik.

 Zenbat arima diren an kondenaturik!

 Esperantza galduta ertetzeko andik!

         Aitaz oroiturik,

         Txit umillaturik,

         Ejenplu arturik,

         Gera arriturik,

 Noiz-nai joan bear baitugu mundu onetatik

 

                         III

 Ikhus dezagün zer den gure izatia:

 Deüser'ezta mundu huntako bizia!

 Utzi dezagün arren gur'ertzokeria,

 Et'untsa edsamina gure kuntzentzia:

         Beste mündian da

         Gure jüjatzia,

         Jinkuen jüstizia,

         oren lazgarria!

 Eternitateko denboren lüzia!

 

 Ikus dezagun zer dan gure izatia:

 Deus ere ezta mundu ontako bizia!

 Utzi dezagun, bada, bide galgarria,

 Eta ongi aztertu geron konzientzia:

         Gero da auzia,

         Gure juzgatzia,

         Jainko justizia,

         Ordu txit larria!

 Betiko Bizitzaren iraute luzia!

 

                         IV

 Jinkuk igorriren dü zelüti mezia:

 Mezüllera beitate gure hiltzia.

 Hura jinez gerozti, juan behar gira;

 Gure jüjazalia han prest izanen da:

         Gure obra hunen

         Bai eta gaxtuen

         Güzien arabera

         Jüjatüren gira:

 Memento lazgarriak ordian dira!

 

 Zerutik bialduko mandatu Jainkoak,

 Mardataritza digu eingo Erioak.

 Ura etorriz gero, joan bear enetxoak

 Gure Juezarengana garbitzera zorrak:

         Antxen obra onak

         Bai eta gaixtoak

         Neurtuko denak

         Jaungoiko Altsuak:

 Orduan guretzako zer estuasunak!

 

                         V

 Ande dena Maria, birjina garbia,

 Zure lagünguaren beharrian gira!

 Ofentsatü ba'dugu zure Semia,

 Zure Semia eta gure Jaun handia

         Gitian ümilia,

         Denboraz balia,

         Eternitatiaz

         Orhitzen ba'gira,

 Zelüko borthak zabaltüren dira.

 

 Andre dona Maria, Birjiña garbia,

 Zugana gatozkizu laguntasun billa!

 Mindu baldin ba'dugu zerorren Semia,

 Zerorren Semia ta gure Jaun aundia:

         Gaitezen umilla,

         Denboraz balia;

         Geroko bizia

         Bedi gure gida,

 Ta zeruko ateak zabalduko dira.

 

         Larrasketa'k «Hiltzerako Khantoria»ren sarrerakoan, lerro txit

 jakingarriak ematen dizkigu Piarres Topet Etxahun'en ezaungarri. Gure

 bertsolaria soiñez-soin ezagutu zuen pertsonaren itzak dira ondoren aldatuko

 ditugunak. Testigu oni Jean Berrogain zeritzan eta Larrasketa'ren lengusu zen.

 Goitola basetxean jaio zen 1839' garren urtean (Agorraren 25'ean) eta

 1923'garren urtean il (Epaillaren 19'an). Onela dio Larrasketa'k bere

 azalpenean:

         «La questson s'est posee si ces couplets sont bien d'Etchahun. Ce n'est

 pas douteux. J'en ai une preuve indiscutable. Je les ai en effet appris, dans

 mon enfance, d'un cousin né à deux kilometres de la maison du poste, en 1839:

 il avait donc vingt-trois ans à la mort d'Etchahun, en 1862, et dix-huit ans

 environ, lorsque cette chanson fut lancée dans le public. Or ce contemporain du

 poète, excellent chanteur, les attribuait à Etchahun, qu'il disait avoir

 beauccup frequenté dans les «olhak» d'Arrotzolatze, vers 1855. Etchahun était,

 d'après lui, de petite taille, aux épaules larges et «carrées», au caractère

 froid et silencieux, à la parole goguenarde et spirituelle, a l'âme toutefois

 sensible et bonne; chanteur banal mais excellent «koblakari».

         Bijoa itzulpena frantzesa ulertzen ez dutenentzat:

         «Galdetu bearrekoa zen noski bertsuok benetan Etxahun'enak ote diren.

 Eztago zalantzarik. Eztabaidan ezin ipiñi ditekean proba daukat. Izan ere, nere

 aurtzaroan ikasirik ditut, 1839'garren urtean koblakariaren etxetik bi

 kilometrora jaio zen lengusu batengandik. Onek, ageita iru zituen, bada,

 Etxahun il zenean, 1862' garren urtean, eta emezortzi urtetsu, kanta au jende

 artera zabaldu zenean. Koblariaren garaikide onek, bada —kantari bikain bera—,

 Etxahun zeukan beronen egilletzat; esaten baitzuen maiz joan oi zela

 Arratzolatze (Arratzolhatze?)'ko «olhetara» 1855 inguruan. Etxahun, berak

 zionez, luzera urrikoa, sorbalda kuadratu zabalekoa, izakera otz eta ixillekoa

 zen. Itzez, iskirioti ­burlagille— eta burutsu; arimez, ordea, sentibera (1)

 eta on; kantari arrunta, baiñan, koblakari bikaiña».

 

 (1) Iru itz ibilli ditut jokoan «sensible» itzultzeko: sentibera, biozpera eta

 sentikor. Azken au, Gipuzkoa'n beñepein, Azkue'k bere iztegian dakarren bezala

 darabilgu erabat: «hombre sensible, delicado de caracter, puntilloso» (erdin

 emakumeagatik) eta ez deritzait —naiz-ta nere ustez Etxahun benetan sentikorra

 izan— au denik, ain zuzen Larrasketa'k esan nai duena, sentikor izatea

 ezpaitator guztiz ongi ontasunarekin. Biozpera ere eztut uste kasu ontan

 itzulpen zeatza denik eta orregatik jo dut «sentiberara», egillearen ideia

 ondoena aditzera ematen duelakoan. Esan dezadan ere «La question s'est posée»

 frantzes esaera eztakidala oso ongi itzuli dudan, izkuntza onetan ezpainago

 trebe. Beste era au ere gogaratu zait: «Eginbearreko galdera izan da noski...».

 Irakurleak barka bizait asmatu ezpa'dut.

 

         Jean Berrogain'ek —Larrasketa'ren bitartez— ematen dizkigun Etxahun'en

 gorputz-arima ezaugarri labur baiñan giartsuok, izugarri jakingarriak dira,

 batez ere —nik dakidalarik— au beste testigutzarik ez dugulako Barkoxe'ko

 koblari illezkorraren nortasunaz. «Amasei seme Euskalerriko» idatzi nuenean

 itzuli egin zitzaizkidan lerro zoragarriok. Ez da arritzekoa! Liburu onen

 idazkintza korrika-apostu bat izan baitzen, Euskaltzaindia'k —nik gustoraga

 Euskalzaingoa'k esango nuke— eskatzen zuen biografi-kopuru izugarri batera

 (eztakit 60 edo 80 eskatzen zituen) sei illabeteko epean iritxi bearrez. Burua

 galtzeko zorian ibilli nintzan nere itobear artan. Ala're, amasei besterik ez

 nituen osatu ahal izan eta zorigaitzez, amaseiak utsunez beteak. Beraz, «Amasei

 seme Euskalerriko»ren bigarren ediziño bat egin ba'ledi, nai nuke, Etxahun'i

 dagokion atalean, Larrasketa'k bere lengusu Berrogain' engandik jasotako

 erakuspen baliotsu au ipintzea. Korrika ta presaka ezta gauza onik egiten. Ni

 neu beintzat sistema orren etsai amorratua naiz, damua besterik ezpaitidate

 ekarri orrela osatutako lanak.

 

         I

         Lendabiziko neurtitzean: «Nahi balin ba'gira» = nai baldin ba'dugu.

 Gurean, «na(h)i»ek aditz-joko aktivoa eskatzen du beti; ez ala Zuherotarren

 mintzairak.

         Bigarren neurtitzean: «Bear gira» = bear dugu. Bijoa emen ere gaiko

 oarpen berbera. Oso oker ez baldin ba'naiz, Bilbo'ko «Euzkeltzale Bazkuna»k

 sartu nai izan zuen Zuberotarren usadio au gurean, baiñan, esango nuke etzutela

 egin erabilkizun onetan oiñarriturik —ezagutzen zutenik ere zalantzan jartzen

 baitut— buruan ain sustraiturik zeukaten lojika baten izenean baizik.

         Irugarren neurtitzean: «Kostüma» = coutume (costumbre), ce que l'on

 fait ordinairement, dio Lhande'k.

         Laugarren neurtitzean: «Eginetzaz». Zer da su? idazten nion Jon Mirande

 adiskideari. Ba-dirudi gure aldean Sabindarrek —alegia, Arana-Goiri'ren euskal-

 eskolakoak eta auen ingurumarian beste askok ere bai gaurko egunez, naiz

 jakiñean naiz ez jakiñean— darabiltzen «gizon-etzaz» berdera dela. Nik uste

 EGINEZ bear lukela esan. Neurriaren eskabidez asmatu ote zuen forma itxusi eta

 gogor ori? Edo Etxahun'ek «egin hetzaz» (egin aietaz) kantatu ote zuen eta

 biltzailleek gaizki jaso zuten? Erantzupena: «Eginetzaz» edo «eginez» guretan

 berdin da; bi formak korrientki erabiltzen dira, bereizkuntzarik aien artean

 egin gabe. Beraz, kasu ortan beintzat, Sabindarrek ez dute berrikeriarik

 asmatu» (1).

         Seigarren neurtitzean: «Ahalaz» = autant que possible (en lo que cabe),

 Lhande'ren arabera. «Begiratü» aditzizenaz idazten nion Mirande jaunari:

 Lhande'k zortzi zentzu eraxten dizkio «begiratü»ri. Emen, zazpigarrena duela

 esango nuke: se garder, se preserver de... Erantzupena: «Zuberoan, «begiratü»

 aditzak bi zentzu baizik ez ditu, nik dakidanez: aktivoki erabillia denean =

 «garder, conserver»; eta passivoki «se garder, se preserver de». Azken zentzu

 au du emen.

         Bederatzigarren ahapaldia —azkena, alegia—, beste era ontara ere eman

 diteke: «Denbora joanda gero ezpaitu probetxu». Baiñan, itzulpen onek alderdi

 txar bat dauka, zera, bigarren ahapaldiko lenengo neurtitzean berriro

 «probetxu» itza erabiltzen dela eta bion alkar-jotzeak min dagi.

 

 (1) Ain zuzen ere, Etxahun'en atzizki au aztertzen du «Jakin»en Josu Oregi ene

 adiskide maiteak (Ilbeltza, 1965). Onela dio: «-TZAZ egun izenekin erabilkizun

 ez izateak ere eztik iñork iñoiz erabilli eztuanik esan nai; ire aitak beintzat

 «halakoA» izen egindakoari atxiririk ematen ziguk, eta Etxahun'ek onela ziok

 bere olerki batean:

         ...leheneko eginE-TZAZ dolumenian sarthü

 eta ori, izenordekoekin erabiltzean erakusten duanez beintzat -TZAZ-zale

 amorratu etzala, askotan baitzerabilzkik «horrez, harez, hez» eta antzerakoak».

 Oneraiño da guri zuzen dagokiguna eta ez nua geiago aldatzera. Alabaiña,

 irakurleari jakingarri izango zaizkio benetan Bergaratar adiskideak neri

 zuzendutako eskutitzean esaten dituenak -TZAZ atzizkiaren erabilkizunaz.

 

         II

         Lenengo neurtitzean: «Hebeti» = emendik.

         Bigarren enurtitzean: «Urhentzerik» = bukatzerik, azkenik. Lhande'k

 «ürhentze» = fin, itzultzen du, eta orobat Larrasketa'k.

         Laugarren neurtitzean: «Hanti jalkhitzerik» = andik ateratzerik. Guk

 «jalkhi» (jalgi, ilkhi) = erten itzuli dugu neurriak beartuta.

         Boskarren neurtitzean: «Hetzaz» = aietzaz, aietaz, aietaz.

 

         III

         Ahapaldi ontan oar gaitezen, beste zenbait lekutan bezala, itz berbera

 sobera errepetitzen duela. Onela ageri zaigu «gure», lenengo, irugarren,

 laugarren eta seigarren neurtitzean. Etxahun'en zabarkeri au ahal ainbatean

 zuzentzen saiatu izan gera beti, Izan ere, Aita Onaindia'k «Gure bertsolariak»

 liburu ederrean dion bezala (130'gn. or-ald.) jokabide ori ezpaita zillegi,

 gure eskualdean beñepein. Ona, Karmeldar euskalzale saiatuaren itz zuhurrak:

 «Ardura geiago dabe oindiño (bertsolariek) itz bera puntu baten birritan ez

 erabiltzeo. Erdal legeak be galazota dauko au, konsonantetan beiñik-bein, eta

 gure plazagizonak ez dabiltz zabar orretan: oskide itza bera birritan erabilli

 ezezik, AHAPALDIAN BERTAN BI ALDIZ ESAN BE EZTABE EGINGO. Ori Poto egitea,

 molokot egitea litzake, ta lotsagarri». Eta ona Etxahun'ek lau bider sartu itz

 berbera ahapaldi batean, naiz-ta, kasu ontan, puntua egiteko ez erabilli.

 Itzulpenean lautik bira jetxi dugu itz berberaren erabilkizuna eta

 alkarrengandik urruti gelditzen direlako —lenengo eta seigarren bertsoan— uste

 dut, gure eskualdean ere zillegi jo ditekekala ahapaldi au.

         Bigarren neurtitzean: «Deüser'ezta» = deüs ere ezta.

         Irugarren neurtitzean: «Arren» = bada (donc, Lhande'k).

 «Gur'ertzokeria» = gure erokeria. Lhande'k «ertzo» = idiot, imbecil, itzultzen

 du eta «ertzokeri» = acte, fait d'idiot. Zer ertzokeria! Quelle sottise! (que

 necedad!). Larrasketa'k, «ertzo» = fou (loco) eta «ertzokeria» = acte de fou.

 «Ertxo» = ostera, (diminutivo gixan), imbecil, idiot.

         Zortzigarren neurtitzean: «Oren lazgarria» ordu izugarria. «Lazgarri»

 onela itzultzen du Lhande'k: horrible, effroyable (Syn. migarri, ikharagarri).

 Nik, neurriaren eskabidez, «ordu txit larria» itzuli dut.

         Azkeneko neurtitza Larrasketa'k onela ematen du: «Eternitateko

 denboren, lüzia!», ots, koma (,) batez banandurik «denboren» eta «lüzia».

 Onezaz idazten nion Mirande adiskideari: Koma (,) ori nola egon diteke

 «denboren» eta «lüzia»ren artean? Ez ote da Etxahun'ek esan nai duena:

 «Eternitateko denboraren lüzian? «Izpidean zaude —erantzun zidan—, komaren

 bearrik eztago emen». Segurantzi onetan, eta koma ori utsegite bat delakoan,

 Larrasketa'ren textuari kendu egin diogu.

 

         IV

         Lendabiziko neurtitzean: «Igorriren» = bialduko. «Mezia» = (mezü-a),

 gipuzkeraz «mandatua». «Mezü», onela itzultzen du Lhande'k: 1) ordre,

 commandement (orden, mandato); 2) Avis, message, commission (consejo, mensaje,

 encargo). Larrasketa'k, «mezü» = message (mensaje). Eta gaiñeratzen du:

 «Mezüler» (mandatari) et «mezütü» (mandatu egin) sont inusités. Au lieu de

 «mezütü» on dit igorri mezia, envoyer le message. «Mezüler», messager, se dit

 mezuzale (mezü+-zale). Beraz, «mezüler» eta «mezutu» ez dira erabiltzen

 Larrasketa'k dionez. Ordez, mezüzale eta igorri mezia (bialdu mandatua) esan oi

 da.

         Bigarren neurtitzean: «Mezülera» = mandataria. Gaur egunean galdurik

 baldin ba'dago ere, bixtan dago Etxahun'en denboretan itz ezaguna zela.

 Itzulpena: «le messager» (el mensajero). «Beitate» (beit-date) = izango baita.

 Campion'ek onela irabiatzen du Bidaso'z goitiko adizkera bereizi au: nizate,

 zirate, DATE, girate, zirateye, dirate. Gipuzkeraz onelatsu esan bear: izango

 naiz, izango, zera...

         Irugarren neurtitzean: «Jinez geroztik» = etorriz geroztik, etorri

 ezkeroz(tik). «Juan behar gira» = joan bear dugu.

         Laugarren neurtitza nai dezanak onela alda dezake: «Jaunari ematera

 biziko kontuak». Uste dut ordea, aldakera au exkaxagoa dela bertsoan ipiñitakoa

 baiño.

         Zortzigarren neurtitzak dio: «Jüjatüren gira». Esaera onezaz onelatsu

 eskribatu nion Jon Mirande jaunari: Nere iritzian aso gaizki dago. Nunbait,

 bertsolariak aditzera eman nai zuena «juzgatuak izango gera» da, baiñan

 neurriaren estuak biurrikeri ontara beartu zuen. Oker al nago? Erantzuna:

 «Jüjaiüren gira», bitxi ba zaizu ere, guretzat jatorra da espresiño ori; goian

 diodan bezala aditz geienak aktivoki (transitivoki) eta passivoki

 (intransitivoki) erabil ditezke. Beraz «jüjatüren gira» «jüjatuak (1) izanen

 gira». Ba da beste espresiño bat, oraindik bitxiago irudituko zaizuna noski,

 korrientean erabiltzen duguna: «errezibitüko gira» (komunionea) errezibituko

 dugu».

         Bederatzigarren neurtitzean: «Ordian dira» = orduan dira. Nere ustez,

 ordea —neurri ta puntuak aparte— «ordian dirate» obeto legoke, geroari buruz

 mintzo baita.

 

 (1) Nere uste apalean zuberoeraz «jüjatiak» bear luke izan. Mirande jaunak emen

 utsalditxo bat izan du noski ustekabean. Ez da arritzekoa ainbeste euskalki

 batean erabilliz.

 

         V

         Lenengo neurtitzean: «Ande Dena Maria» = Andre done (dona) Maria.

 «Andre Mari gurea» aldakera ere erabil diteke. «Ande dena»z onela dio

 Larrasketa'k: «En Soule, on dit «dena», à tort, au lieu de «dona»; «ande» =

 andere». Onezaz idazten nion Mirande jakintsuari: «Ande» ez nuen sekula entzun

 «andere» ordez. Nunbait erri-oguzkera da. Eta «dena»z? Nik eztut uste bidegabe

 (à tort) erabillia dagoenik «dena», oker ez baldin ba'nago Etxepare'gandik

 asita erabiltzen baita «Andre dena Maria» (Geroztik aztertu dut «Linguae

 vasconum primitiae», eta ikusi dut okerrean nengoela, alegia, Etxepare'k «dona»

 darabillela beti). Erantzupena: «Ande dena»: Ande ez da «andere»ren oguzkera

 errikoia baizik, txit korrientea, itz ori mugatu gabe dagoenean (mugaturik

 dagoenean «andéia» diogu. Nik uste dut Larrasketek arrazoi duela, «dena» à tort

 erabiltzen dugula dionean; Etxeparek ala erabiltzen ba zuen ere. Alabainan itz

 ori zuen «done» da, Bizkaitarren «deun(e)» (2). Latinetik datoz forma oriek

 guztiak «dom(i)nu(m)» edo vokativuan «dom(i)ne» maskulinoan; «dom(i)na»

 femeninoan. Guk maskulinoan «dane» esaten dugu (Jundane Johañe = jaun dom(i)ne

 johanne(m). Beraz femeninoan «dana» bear genduke, ez baita arrazoirik lenengo

 vokala diferent izan dadin maskulinoan eta femeninoan (euskera historikoan ez

 baita «infeccion vocalica»rik edo «Umlaut'ik», proto- edo prehistorikoan

 bearbada izan ba zen ere. Bainan nere ustez, erriak «andere dana Maria» onela

 aditu du: «Maria, la que es Virgen», ots «andere dena Maria».

         Boskarren neurtitzean: «Gitian ümilia» = gaitezen umilla(tu).

 «Humiliatu» (h gabeko forma ere ematen du) onela itzultzen du Lhande'k:

 aktivoan, mortifier, causer de la confusion, humilier. Humilia ez nazan Jinkoak

 zuen baithan = que Dieu ne m'humilie pas à vos yeux. Pasivo eran: Humilia

 zaitezte Jaunaren aintzinean =  humiliez-vous devant le Seigneur

 

 (2) «Deun» itza etzaigu sekula dokumentaturik agertzen eta nik bada-

 ezpadakotzat jotzen dut aspalditzo ontan. Arana-Gori'tar Sabin'ek atera ta

 zabaldu zuen noski itz au «deunga-deunge» (malvado) eta «deuntsu»

 (bienaventurado) itzen sustrai iritzirik. Nik ere ala uste izan nuen orain dela

 bizpairu urte arte, baiñan beti gauza batek arritzen ninduen, alegia, «done»

 eun milla tokitan dokumentaturik agertuz, «deun» ez sekula agertzea. Eta

 geroztik pentsatu izan dut «deun»ek eztuela sekula izanik eduki eta «deuntsu-

 deunge»ren jatorriak besteok direla: «doain-tsu» eta «doain-ge» (orobat

 «dontsu» eta «donge» renak). Jakiña, ni enaiz izkuntzalaria eta ezin eman

 nezake segurantziz uste au. Mitxelena jaunak, berak oi duen jakituriz, argi

 egingo al-digu noizpait auzi ontan.

 

Etxahun eta Otxalde

 

                         I

           Otxalde:

 Agur, adixkidea, Jainkoak egun on!

 Zer berri den erradazut; zuk, othoi, Xubero'n.

 Ezagutzen duzuia Barkoxe'n Etxahun?

 Halako koblaririk ez omen da nihun:

 Bijitaz juan naite ez ba'litz hain hurrun.

 

 Jaungoikoak egunon, nik zaitut agurtzen,

 Zubero'n zer berri dan, esaidazu, arren.

 Ezagutzen al duzu Etxahun Barkoxe'n,

 Alako koblaririk ez omen da arkitzen,

 Bixitaz joan nakioke kantuz aditzearren.

 

                         II

           Etxahun:

 Jauna ezagützen dit Etxahun Barkoxe'n:

 Egün oroz nitzozü hullantik ebilten.

 Bethi gazt'ezin egonez ari düzü zahartzen

 Laur-hogei urthik tizü mündian hullantzen:

 Bersetez eztüzü hanbat orai okupatzen.

 

 Jauna ezagutzen dut Etxahun Barkoxe'n,

 Egunero natzaio urrean izaten.

 Beti gazte eziñez ari da zahartzen,

 Laurogei urtetara dijoa urbiltzen,

 Bertsoez ezta orain ainbat okupatzen.

 

                         IIII

           Otxalde:

 Jauna, behar dautazu gauza bat onhetsi,

 Bainan etzautzu behar hargatik ahantzi;

 Huntaz egiten dautzut gomendia aski,

 Konprenituren duzu hitz laburrez, naski:

 Ene phartez errozu milaka goraintzi.

 

 Jauna bear didazu zertxobait aditu,

 Bainan etzaitezela esanaz ahaztu;

 Ontaz egiten dizut biotzez erregu,

 Itz laburretan noski, ulertuko duzu:

 Nere partez goraintzi, atoi, emaiozu.

 

                         IV

           Etxahun:

 Zure komisionia nahi dizüt egin,

 Komenitzen zitadazüt hanitx plazerrekin.

 Heltü nahia arren jaun harekin

 Huna Etxahun bera present da zurekin:

 Nik ere eztiota zü nur ziren jakin?

 

 Zure mandatuari nola uko egin?

 Ori kunplitzen daukat poz eta atsegin.

 Egon naiez al zera, bada, jaun arekin?

 Aurrez-arre daukazu Etxahun zurekin:

 Nik ere ezin al-dut zu nor zeran jakin?

 

                         V

           Otxalde:

 Jakin ere behauzu dudarikan gabe,

 Zeren egin dautazun errespetuz galde.

 Aditu izan duzu nitaz lehen ere,

 Nor nizen erraitera ezpeitut herabe:

 Lapurdi'n deitzen nute Jan Batixt Otxalde.

 

 Jakin bearra duzu dudarikan gabe,

 Zuk egin baitidazu errespetuz galde.

 Nere berri aspaldi aditua zaude,

 Nor naizen aitortzera zor dizüt ala're:

 Lapurdi'n deitzen naute Jan Batixt Otxalde.

 

                         VI

           Etxahun:

 Bihotzaren erditik egin dizüt erri,

 Zure ganik entzutez parabola hori.

 Damützen ezpa'zaio zelüko Jaunari,

 Behar dizügü eman zumait berset berri,

 Eta ber denboran eskiak algarri.

 

 Biotzaren erditik egin dizut irri,

 Zuregandik entzutez esankizun ori.

 Gaizki ezpa'deritza Zeruko Jaunari,

 Bear ditugu eman zenbait bertso berri,

 Eta aldi berean eskuak alkarri.

 

                         VII

           Otxalde:

 Amodioz derautzut eskua hedatzen,

 Zonbat atsegin dudan ez duzu pentsatzen.

 Juje batzuek naute lazki atakatzen,

 Ez dudala ikasi bertsuen moldatzen:

 Zuk laguntzen ba'nauzu, ez naute lotsatzen

 

 Biotz-biotzez dizut eskua luzatzen,

 Zer atsegiña dudan ez duzu pentsatzen.

 Juez batzuek zorrozki naute atakatzen,

 Ez dudala ikasi bertsoak moldatzen:

 Zuk laguntzen ba'nauzu, ez naute bildurtzen.

 

                         VIII

           Etxahun:

 Etxahun Ziberua'n, Otxalde Laphurdi'n,

 Bürüzagi dirade khantoren egitin.

 Ezkütüzu gu beldur nur nahi jin dadin,

 Erranen diezügü orotan Uskal-Herrin,

 Jokhatüren dugula her plazer zaienin.

 

 Etxahun Zuberoa'n, Otxalde Laphurdi'n

 Bertso lanean iñork menderatu ezin.

 Ez gaituzu, ez, bildur, nor-nai etor dadin,

 Euskalerri guzian dezatela jakin:

 Betoz nai dezatenak jokatu gurekin.

 

                         IX

           Otxalde:

 Jauna, ez gitian sar sobera urguluan,

 Etsaminatu gabe nork gure buruan.

 Irakurtu izan dut lehen liburuan

 Jaunen jaunak direla gertatzen munduan,

 Erbia lo dagola uste ez den lekuan.

 

 Jauna ez gaitezela arrotu sekulan,

 Esamiñatu gabe nork gure buruan.

 Irakurri izan dut iñoiz liburuan,

 Jaunen jaunak direla gertatzen munduan,

 Erbia lo dagola uste ez den lekuan.(1)

 

                         X

           Etxahun:

 Lehen zaharretarik nik entzün dit hori,

 Nurbait bethi ba-dela besten bürüzagi.

 Nahi balin ba'dira gure kuntre jarri,

 Uneski khantatzeko zumait berset berri,

 Lotsa gabe gütüzu ororen zerbutxari.

 

 Gure zaharrengandik entzun dut ori,

 Norbait beti ba-dela besten buruzagi.

 Inork nai baldin ba'du gure kontra jarri,

 Gizonki kantatzeko zenbait bertso berri,

 Bildur gabe gaituzu denen serbitzari.

 

 (1) Azken bi neurtitzetan Otxalde'k esan nai duena da, metafora polit batez

 apaindurik, gizonik gaillurrekoenak (los mas sobresalienes) arkitu oi direla

 munduan iñork gutxiena pentsa lezaken lekuan. Neurtitzok ez ditut ikutu nai

 izan, argitasuna eman naiez metaforak damaion edertasuna galduko bailuke.

 Erreza da ulertzen kasu ontan esan nai duela, ez arrokeri geiegi jotzeko bertso

 kontuan norbere burruak goraipatuz, gerta baitzitekean, uste ezean, berak baiño

 bertsolari obe bat nun edo nundik sortzea.

 

         I

         Bigarren neurtitzean: «Erredazut» — erradazu — esaidazu. Bi dativoko

 aditz-jokoa. Otxalde Bidarraitarrak (Benaparroa'ko iria) darabil.

         Irugarren neurtitzean: «Duzuia» = al-duzu.

         Boskarren neurtitzean: «Juan naite» = joan naiteke. Campion'ek onela

 irabiatzen du Zuberoeraz: naite, zaite, daite, gite, zitakeye, ditake.

 Lapurdieraz: naiteke, zaiteke, daiteke, gaitezke, zaitezkete, ditezke.

 Gipuzkeraz, singularreko bigarren pertsona «zaitezke» esaten dugu. Gaiñerakoa

 berdin. Ikusten danez Otxalde'ren adizkera, batzuetan, Laphurdi'ra baiño

 Zubero'ra geiago urbiltzen da.

 

         II

         Lendabiziko neurtitzean: «Dit» = dut, alokutivo eran emanik.

         Bigarren neurtitzean: «Nitzozü» = natzaio, alokutivo eran emanik.

 Campion'ek onela joka-erazten du: nitzozü, ziozü, gitzozü, zitzotzu. Gipuzkerak

 eztu ordezkorik. «Hüllantik ebilten» = urbilletik edo urretik ibiltzen.

         Irugarren neurtitzean: «Ari düzü» = ari da, alokutivo eran emanik.

 Campion'ek onela irabiatzen du: nüzü, düzü, gutuzu, dutuzu.

         Laugarren neurtitzean: «Urthik» (urthiak) = urteak. «Tizü», osoki

 emanda «ditizü». Alokutivozka adizkera. Forma zuzenean «dütü», Gipuzkeraz,

 ditu. Campion'ek onela irabiatzen du: ditizüt, ditizüt, ditizugu, ditizie.

         Boskarren neurtitzean: «Eztüzü» = ez da, alokutivo eran emanik.

 

         III

         Lenengo neurtitzean: «Dautazu» (antziñako «derautazu») = didazu,

 Lapurdieraz. «Onhetsi» aditz-izenari zentzuok eraxten dizkio Lhande'k:

 approuver (aprobar); admettre, aceppter, agréer (admitir, aceptar, agradar);

 aimer, honorer (amar, honrar). «On(h)etsi» euskera komuna izanarren, guk,

 neurtitza libreki emanaz, «aditu» erabilli dugu puntuaren eskabidez. Literalki

 onela itzul diteke: «Jauna, bear didazu gauza bat onartu».

         Bigarren neurtitzean: «Etzautzu» (ez zautzu) = etzaizu (ez zaizu).

 Aditz-joko onetzaz idazten nion Jon Mirande adiskideari: Ahapaldi au Otxalde'k

 kantatua da Laphurdi'ka edo Benaparroa'ko mintzairan. Campion'ek, aditz-joko au

 «zaitzu» ematen du Lahurdieraz. Noski, Campion'en laphurdiera —Bonaparte'ri

 jarraiki— kosta-kostakoa da; barru aldera Senpere, Sara, Ainhoa, Zugarramurdi

 eta Urdazubi bakarrik dira mintzaira onen baitako. Baiñan, Uztaritze

 —Laphurdi'ren biotza— eta Errobi'ko gaiñerako iriak (Arruntza-Basusarri-

 Arrangoitze ez beste denak) eta Atturri'ren (Adour) egalekoak benapartzat

 dauzkate bi euskalariok. Ahazparne, Laphurdi barruko iri nagusiena, mintzairaz

 zearo benaparra da. Beraz, ez luke arritzekorik Otxalde'ren mintzaira benaparra

 izatea, Laphurdi erdian mintzaira au egiten baita. Guztiau dela-ta, ba-dirudi

 «zautzu» benapar mintzairaz jantzitako aditz-jokoa dela. Otxalde nungoa zen

 iñoiz edo entzun izan dut, baiñan enaiz gogoratzen (Eskutitz au egin eta

 bereala Aita Onaindia'ren «Milla euskal olerki eder»ren arkitu nuen beronen

 sorterria Benaparroa'ko Bidarrai zela). Mirande'k, erantzupenean ikus

 ditekeanez, iturri berberaren berri eman zidan).

         Mirande jaunaren erantzuna: «Otxalde bertsolariaren bizitzaren gañen

 xehetasun batzuk «Milla Euskal Olerki Eder» bilduman arkituko duzu. An jakin

 dut Bidarraitarra zela, ots, Benafarroakoa; beraz, «zautzu», «nizen» bezalako

 formak (1) normalak dira aren euskaran, «zai(t)zu», «naizen» formen ordez. Egia

 da «Milla Euskal Olerki Eder»-etan agertzen diren aren bertsoetan, Lapurditar

 formak erabiltzen dirala; eta bearbada Otxaldek berak orrelako formak

 erabilliko zitukean bere bertsoetan, bere egunerozko mintzaeran benafar formak

 erabilli arren. Ezen, oraindik aspaldi ez dala, Dr. Etxeparek talendu askorekin

 eta A. L.'k talendu gutirekin beste bide bat erakutsi artean, Benafarrek ere

 lapurdera usatzen zuten izkuntza literarioa bezala. Beste alde batetik,

 Zuberoatarrek beste euskalkietan Benafarroakoa baizik ez baitute ezagutzen,

 Otxaldek nolanai esanda ere, benafar formak jasoko zituzten... Beraz, emen ere

 auzi askatu ezina dugu».

         Irugarren neurtitzean: «Dautzut» (laphurtar klasikoan «derautzut») =

 dizut.

         Boskarren neurtitzean: «Errozu» = esaiozu. Neurtitz au onela ere eman

 diteke: «Niketz milla goraintzi, otai, emaiozu».

 

 1) Laugarren neurtitzeko «nizena» aditz-jokoaz esaten bainion: Emen ere

 III'garren ahapaldiko oztopo berbera dugu, Laphurdieraz «naiz» esaten baita.

 Benaparreraz, seguru aski, zuberoeraz bezala, «niz». Otoi, ager zaidazu onezaz

 dakizuna.

 

         IV

         Bigarren neurtitzean: «Komenitzen zitadazüt» = komeni zait. «Komeni»ri

 alper-alperrik eraxten dion -tzen atzizkia erri-usadioan oiñarriturik egin ote

 zuen ala soil-soilki neurri osagarri? Lenengo kasuan barkakizun da, baiñan ez

 bigarrenean, bertso zillegitasun au geiegizkoa bailitzake. «Zitadazüt», iru

 dativodun alokutivo aditz-jokoa da. Campion'ek «zitazü» (zait) ematen du

 singularrean eta «ziztatzü (zaizkit) pluralean. Gogoan eduki, parentesis arteko

 giputz-formak nolabait itzuli bearrez ipiñi ditugula.

         Irugarren neurtitzean: «arren» = bada.

         Boskarren neurtitzean: «Eztiota» (ez dirota) = ez al dezaket. Naiz

 aditzaren morfologia aldetik eta naiz bertsoaren zentzu aldetik, ez neukan,

 esate baterako, zalantzarik beronen esanguraz, baiñan, erantzukizunaren zamak

 eraginda, nere ustea sendoesteko eskatu nion Zuberotar olerkariari. Erantzuna:

 «Eztiota», bai, ez dirot + a da, ots, ez al dezaket. Bainan orain oso gutxi

 erabiltzen ditugu forma oik presentean: «eztüta jakiten hal» esango genduke».

 Azken neurtitz au «nik ere ezin al-dut» itzuli dut, gaurko gipuzkeran geientsu

 esan oi danez. Baiñan —gramatikaren arabera obeki— «nik ere ez dezaket» itzul

 dezakegu eta baita ere «nik ere ez al-dezaket», «ere ez» bi silabetan

 irakurriaz iruren ordez.

 

         V

         Lenengo neurtitzean: «Behauzu» = behar duzu.

         Bigarren neurtitzean: «Dautazun» (lap. klasik. «derautazun») = didazun.

 Campion'ek onela irabiatzen du lapurteraz: dautazu, daut, dautazue, dautet.

         Laugarren neurtitzean: «Nizen» = naizen. Otxalde Bidarraitarrak Benapar

 adizkerak darabilzki eskuarki, Laphurdi'n «naiz(en)» esaten baita. Campion'ek,

 zuberoeraz, onela joka-erazten du kasu ontako «izan» aditz-izena: niz, zira,

 da, gira, ziraye, dira. «Herabe» itzari Lhande'k zentzuok eraxten dizkio: 1)

 répugnance, dégoüt (repugnancia, disgusto); 2) aversion, timidité, honte

 (aversion, timidez, vergüenza); 3) paresse, nonchalance, négligence (pereza,

 molicie, negligencia). Aixa igarriko dio irakurleak esangura guztiok daukaten

 alkarren senidetasunari.

         Boskarren neurtitzean: «Nute» = naute. Au ere ezta Laphurdi'ko forma

 jatorra, Benaparroa'koa baizik. Laphurteraz onela irabiatzen da, Campion'en

 arabera: nauzu, nau, nauzute, naute. Zuberoeraz: naizü, nai, naizie, naye.

 Gipuzkeraz: nazu, nau, nazute, naute. Eta benaparreraz, oker ez baldin ba'nago

 —Campion'ek ezpaidakar euskalki au—, nuzu, nu, nazute, nute. Bizkaieraz,

 ostera: nozu, nau, nozube, nabe. Beraz, Laphurdi'ko eta Zuberoa'ko adizkerak

 dira osoenak, gipuzkerak «nauzu» (Zub. «naizü») «nazu» egiten baitu,

 benaparrerak «nuzu» eta bizkaierak «nozu». Jatorrizko forma, dudarik gabe,

 «nauzu» zen, oraingo laphurteran bezala, baiñan, giputzek «nau - na» egin zuten

 (-u- janaz), benaparrek «nau = nu» (-a- janaz) eta bizkaitarrek «nau = no» (-

 au- diptongoa -o- biurtuz. Zuberotarrek «nau = nai», ots, vokal aulen trukea.

         Boskarren neurtitzean, oar gaitezen Otxalde'k «Lapurdi», ots, -h- gabe,

 darabillela. Etxahun'ek ostera, aspiratuta, «Lephurdi'n» (zortzigarren

 ahapaldia).

 

         VI

         Lendabiziko neurtitzean: «Egin dizüt erri» = egin dut parre. Aditza

 alakutivo eran emanik dago. Campion'ek onela joka-erazten du: dizüt, dizü,

 dizugu, dizie (adizkera arruntean: düt, dü, dugu, die).

         Irugarren neurtitzak dio: «Damützen ezpa'zaio zelüko Jaunari». Ontaz

 idazten nion gure Maixuari: Larrasketa'k «damü» — dégât, préjudice (daño,

 perjuicio) itzultzen du zuberoeraz. Beraz, badirudi Etxahun'ek esan nai duela

 «kaltegarri ezpa'zaio Zeruko Jaunari». Lhande'k —beti oparotsu—, zortzi zentzu

 eraxten dizkio, eta lenengoa Larrasketa'k bezalatsu: dommage, pert (daño,

 pérdida). Gure inguruan zentzuok ez ditu ezagun, besteok baizik: regret,

 repentir, contriction (pesar, arrepentimiento, contricción). Erantzuna:

 «Guretzat «damü» itz arkaikoa da. Ulertua da, bainan ene ustez ez geiago

 erabillia; «sentimiento» esan nai du, bainan esaten dugu «dolü» edo «arragret».

 Emen , beraz, neurtitzak esan nai du «gogoz kontra ez ba zaio Jaunari», ots,

 «Jauna akort ba da».

         Irugarren neurtitzean: «Behar dizügü» bear dugu. Alokutivo eran emanik

 dago. Arestian ikusi dugu irabiakera. «Zumait» = zenbait.

         Boskarren neurtitzean: «Eskiak» (eskü-ak) = eskuak.

 

         VII

         Lendabiziko neurtitzean: «Derautzut» (laphurtera berrian «dautzut») =

 dizut.

         Irugarren neurtitzean: «Lazki», gurean bezala: ásperamente, baiñan emen

 obeki, «rudamente, severamente». Ideia oni atxikiz «zorrozki» tzuli dugu.

         Laugarren neurtitzean: «Bertsuen moldatzen» = bertsoak moldatzen,

 tajutzen.

         Boskarren neurtitzean: «ez naute lotsatzen» = ez naute bildurtzen.

 Emen, Otxalde'k «naute» laphurtar forma darabil eta ez «nute» benaparra,

 boskarrenean bezala.

 

         VIII

         Bigarren neurtitzean: «Egitin» = egitean, egitean. Ala' re, Mirande

 jaunari bere baiezkoa eskatu nion eta «dudarik gabe» ala dela erantzun zidan.

         Irugarren neurtitzean: «Ezkütüzu» = ez gaituzu, ez gera. Gogoan ar

 dezagun, ordea, emen pasivo eran erabillia dagoela «gütüzu», (aktivoki, zuk

 ikhusten gutuzu = tu nos ves) eta kasu ontan alokutivo saillari dagokio.

 Campion'ek onela irabiatzen du: nüzü, duzu, GUTÜZU, dutuzu (naiz, da, GERA,

 dira). Nere ustez araindik errikoiak dira Gipuzkoa'n «na(u)zu» eta «gaituzu»

 alokutivoak, «naiz» eta «gera» aditzera emateko.

         Laugarren neurtitzean: «Erranen diezügü = esango diegu. Aditza

 alokutivo eran emanik dago. Campion'ek onela joka-erazten du: diezüt, diezü,

 DIEZÜGÜ, diezie. Beroiei dagozkien forma zuzenak gipuzkeraz: diet, die, DIEGU,

 diete.

         Boskarren neurtitzean: «Jokhatüren» = jokatuko. «Her» = aie(r)i. Ona,

 neurtitz onen aldakera batzuek iñori atsegiñago ba'zaizkio: «Betoz nai duten

 denak jokatu gurekin». «Prest gaude jokatzeko nai duenarekin». Bi aldakera

 auetan, «jokatu» eta «jokatzeko» ordez «neurtu» eta «neurtzeko» ere erabil

 ditezke. Azkenik: «Betoz baldin bu'dute jokatzen atsegin». Azken onek

 abantailla bat dauka; alegia, -kin atzizki aspergarria baztertzen dugula,

 baiñan, gure ahapaldian bein bakarrik erabillia dagoelako ez da itxusgarri.

 Zorigaitzez, makiñabat bertso-ahapaldi irakurtzen ditugu puntua danetan -(e)kin

 atzizkiarekin egiñik. Auxe bai benetan deitoragarri.

 

         IX

         Lendabiziko neurtitzean: «Gitian». Aditz-joka onetaz lerro aeuk egin

 nizkion nere adiskide onari: Berriz ere Otxalde'k Zuberoa'ko aditz-jokoa

 darabil, Laphurteraz —Campion'en arabera— «gaitezen» baita. Emen gerta

 ditekeana bitako bat da: Otxalde'ren jaioterrian «gitian» erabiltzea (gogoan

 eduki dezagun Bidarraitarra zela), edo kantuok Zuberoa'n bildurik daudelako,

 erri-jendeak, ez Otxalde'k eman zituen bezala, baizik bere gixa aldaturik

 kantatzea. Segurkiena auxe izanen da. Komeni litzake, ordea, bertsuok beste

 argitalpen batzuetan nola emanak dauden ikustea. Erantzupena: «Uste dut

 lapurtar forma berria «gaiten» dela edo «gaitean», lenago «gaitezen» izan ba

 zen ere. Beinan «gitian» ez da bakarrik Zuberoako forma, Benafarroako

 —amizkutarra beintzat— ere». Aspaldi ontan, Laphurdi'n ez-ezik Gipuzkoa'n ere

 oso nausiturik dago «gaitean».

         Laugarren neurtitzean: «Jaunen jaunak». Jaun aundiak, aundizkiak?

 galdetzen nion Zuberotar Maixuari. Onek: «Jaunen jaunak» jaunen gainean jaun

 direnak, ots, jaunik aundienak (aintzinateko Persiatar monarkhak «erregeen

 errege» (shah-i shah) izena zuen bezala). Uste dut espresino oriek (euskerazko

 «jaunen jaun», persitarren «shah-i shah», latinen «in saecula saeculorum»)

 superlativua adierazten dutenak, semitikotik artuak direla, euskarak eta

 latinak kristauen prdikazioaren bidez, eta persitarrek zuzenki, beren menpeko

 aramaitar edo hebreutarien gandik».

         Boskarren neurtitzak dio: «Erbia lo dugola uste ez den lekuan». Ontaz

 galdetzen nion Mirande jaurari: Eztakit, zeatz-meatz, bertsolariak zer aditzera

 eman nai ote duen metafora onetan. Alegia, gutxiena pentsatzen den lekuan

 arkitu oi direla zernaitan ­kasu ontan bertsotan— txapeldun direnak? Txapeldun

 izatera iritxi gabe ere, uste baiño obeak beintzat. Erantzuna: «Ez dakit

 espresino ori Otxalderen euskalkian karriente den, ala berak asmatua duen;

 niketz ez dut sekula erriaren aotik entzun. Dana dala, zentzua argi dela irudi

 zait: gauza bakana, eta guti igurikia, uste ez den lekuan gerta ditekela».

 Zalantzarik gabe erriaren aboan zebillen esaera zahar bat zen auxe, Etxahun'ek

 onela baitio amargarren ahapaldian: «Lehen zaharretarik nik entzün di t hori,

 «Nurpait bethi ba-dela besten bürüzagi».

 

         X

         Lenengo neurtitzean: «Dit», düt (dut-dot-det) i dagokion alokutivo

 era.

         Irugarren neurtitzean: «Nahi balin ba'dira» = nahi baldin badute.

         Laugarren neurtitzean: «Uneski» (oneski) = honnêtement (honestamente),

 Lhande'k bere iztegian. Itz au, ordea, Bidaso'z andik ain erabillia dena,

 gurean ezta ezagun eta orregatik nik «gizonki» itzuli dut. «Zumait»= zenbait.

         Boskarren neurtitzean: «Lotsa gabe gütüzü» = bildur gabe gaituzu

 (gera). Ikus aditz-joko alokutivo onetzaz esandakoak zortzigarren ahapaldian.

 

Musde Hegobe

Jaun Hegobe

 

                         I

 Hunki jin, Musde Hegobe!

         Uskal-Herrik dü uhure

 Parise'ko lehen süjet bat ikhus zitzagün zü hebe

 Zuri hunki-jin egiteko gü ahalin ba'ginande...!

 

         Ongi etorri Musde Hegobe!

         Euskalerriak dizu ohore,

 Pertsona aundi bat Paris'ekoa ikusirik ain dotore.

 Bildur naiz baiña zu agurtzeko nere itzak diren pobre!

 

                         II

         Parise'rik Samatze'ra

         Zure engürian jin zira.

 Erregeren prokuradorik egin batzarri ederra

 Eta plazerreki hedatü bere mahañin tahalla.

 

         Paris ortatik Samatz-aldera

         Gu bixitatuz etorri zera

 Erregearen ordezkariak egina dizu arrera,

 Baita atsegiñez zabaldu ere bere maiean mantela.

 

                         III

         Musde Clerissa jaunari

         Zirade galthoz ezari

 Nahi zünükila entzün zunbait üskaldün koblakari:

 Etxahun deizü huna harek Barkoxe'rik erakharri.

 

         Musde Clerissa zaldun jaunari

         Omen diozu egin eskari

 Pozik entzungo zendukeala zenbait euskal-bertsolari:

 Etxahun dizu arek onera Barkoxe'tik erakarri.

 

                         IV

         Uskal-Herri'ko jentia,

         Jente jakitate txipia!

 Bortü horietan eztizügü Parise'ko talentia,

 Bena anderetan ba-dügü han eztien berthütia!

 

         Euskalerri'ko gure jentia

         Jakitatez da oso urria.

 Mendi auetan ezpaita ango talenturik, alegia,

 Baiñan andretan emen ba-dugu an eztuten bertutia!

 

                         V

         Parise'n ba-da andere

         Zunbait unest düda gabe;

 Bena Uskal-Herri'ko horik oro hala dirade,

 Nahi ba'da jaun gaztiak maite dütien hek ere.

 

         Paris'en ba-da andre ederrik

         Bertutez oso istimaturik;

 Euskalerri'ko guziak baiña orrela dira azirik,

 Alare auek maite dituzte galai gazteak gogotik.

 

                         VI

         Uskal-Herri'ko anderik

         Dirade izarren parik:

 Kolore argi, begiak argi eta aisik haien aidik:

 Bethi ere hobe gozua bortü ondoko aragik.

 

         Euskalerri'ko emakumiak

         Izar ederren pare-pariak:

 Kolore gorri, begiak argi, lirain eta pozgarriak:

 Beti ere du gozo geiago menditar den aragiak.

 

                         VII

         Zure aita, Parise'n,

         Nausi poeta ororen:

 Eztüzü ez miraküllü, zük ükhenik ere talent,

 Zeren azi hunak frütia halako beitü ekharten.

 

         Zure aita Paris guzian

         Nausi, poeta denen artian:

 Ez nau arritzen zu ikustea talentuz aren bidian,

 Azi onaren frutua baita etortzen gixa berian.

 

                         VIII

         Jaun gazteak paseari:

         Hegobe, zü hala ari;

 Holako arruket bat ba'züni zure etxian gaiari,

 Etzinateke haboro nahi «tour de Franzan» ebili.

 

         Zaldun gazteak ibilli-zale:

         Jaun Hegobe, zu ala zerade;

 Pagusotxo bat zuk ba'zenuke etxian gau-igaraille,

 Frantzian zear beti bidajez ibilliko etziñake.

 

                         IX

         Musde Hegobe gaztia,

         Sutilitatez bethia:

 Khorte egiten ba'zeneza oküpa espiritia,

 Uskal-Herri'ko anderetarik zure lükezü haitia.

 

         Musde Hegobe gazte prestua,

         Adimen argi ta burutsua:

 Gorte egiten okupatuko ba'zendu izpiritua,

 Euskalerri'ko neskatx-artean a zer aukera goxua!

 

                         X

         Musde Hegobe, pharkatü,

         Ezpa'zütüt satifatü.

 Parise'rat heltü zienin, han erranen derezü

 Barkoxe'ko iñorantenak deitzüla khantorik huntü.

 

         Musde Hegobe, otoi, barkatu,

         Zu atsegintzen ezpa'dut lortu.

 Paris'era joan zaitezenean, lagun artean zabaldu,

 Nola Barkoxtar ezjakiñenak dizkizun koplak paratu.

 

         I

         Lenengo neurtitzean: «Musde» = Jaun. Itz onetzaz dio Lhande'k bere

 iztegian: «Qualification honorifique placée devant le nom de famille» (Deitura

 aurretik ipintzen den titulu ohoregarria), eta gaiñeratzen du frantzeseko

 «monsieur de»tik artua dagoela. «Musde» eta «morde» aldakuntzak ditu. Bearbada,

 titulu onen itzulpenik zeatzena gaztelerazko «don» (Don Juan) izanen da, baiñan

 au beti pont-izenari lotzen zaio eta «musde» ostera deiturari. Nik beti edo ia

 beti «Musde» zuberotar titulua errespetatu egin dut itzulpenean, eskualde

 ontako gizaseme-izenei, erantxirik dijoalako.

         Bigarren neurtitzean: «Uskal-Herrik dü uhure» = Euskalerria'k dizu

 ohore» itzuli dugu, alegria, puntuaren eskabidez alokutivo tankerako adizkeraz

 baliaturik. Eztakit, segurki, Gipuzkoa'n errikoi den ala ez «dizu» = «du»,

 baiñan giputz-idazleak beñepein maiz darabilte.

         Irugarren neurtitzean: «Lehen süjet» = personaje, itzul dezakegu.

 «Zitzagün» = zaitzagun. Campion'ek onela irabiatzen du: zitzadan, zitzan,

 zitzagün, zitzen (gip.: zaitzadan, zaitzan, zaitzagun, zaitzaten). «Hebe» =

 emen.

         Laugarren neurtitzean: «Ahalin» = ahalean, poderian, ahalmenez,

 poderez. «(Ba)ginade» aditz-joko bitxiaz onela idazten nion Mirande

 adiskideari: Onen tankerakoa —baiñan ez guztiz berdiña— «Barkoxe'ko eliza»n,

 17'garren ahapaldian agertu zitzaigun, ots, GINANDIN eta «Musde Tiraz»en,

 laugarren ahapaldian, ZINANDIN. Zeuk esplikatu zenidanez, auek «giñan» eta

 «ziñan» dira; beraz, pentsa nezake «ba'ginande» = «ba'giña» dela. Dudarik gabe,

 «ginandi(n)»en aldakera txipi bat da «ginande». Erantzupena: «Enetzako ere

 forma ori, eta orren askaziak, arraro zaizkit, ene euskalkian ez baititugu

 iñoiz erabiltzen. Be-Zubaroa Sortaldekoak, edo Goi-Zuberoakoak izango dira

 noski; ene ustez, Bezuberoa-Sortaldekodak (Barkoxe-eskualdekoak); bainan ez

 dakit segurki. Dena dela, korrespondentziak onela daude:

                 ba ginande = ba gina

                 ginandin = ginen

                 zinandin = zinen.

 

         II

         Lenengo neurtitzean: «Parise'rik Samatze'ra» = Paris'tik Sarnatze'ra.

 Lhande'k eta Larrasketa'k eztakarte -tik atzizkiaren aldakera au beren

 iztegietan, baiñan Campion'ek ba-dakar bere gramatikan (Ikus: -tik, -dik, -ti,

 -di, -rik, 227-220 or-ald.) eta adigarri au dakar: «Aisa joanen nuk gora

 zilotarik» - fácilmente saldré arriba desde los agujeros». Samatze = Sames,

 Laphurdi mugaldeko iria.

         Bigarren neurtitzean: «Engürü» = inguru. Lhande'k —arritzekoa!—

 aldakera au (engürü) eztakar. Larrasketa'k bai ordea: Ingü(r)üne, engü(r)üne,

 engüru, ingürü, «environs» (alrededores) itzuliz. Neurtitz onen erakuntza (Zure

 engürian jin zira = zure inguruan etorri zera) guretzat arraru-xamarra dala

 ezin uka. Geure zentzumenean «zure ingurura etorri zera» esango genduke. Au

 dela-ta, esaera onen berri eskatu nion Jon Mirande adiskideari. Onek: «Zure

 engürian jin zira», ez da izkera oso korrientea, egia, baina Zuberoatar

 batentzat ulergarria da alarik erea; esan nai du «zure engüriaren egitera jin

 zira» (1). Guk «ungü(r)ü esaten dugu, eta ene aitak diost Zuberoan ez dala

 beste varianterik ezagutzen; baina ni ziur nago Basse-Soule Orientale dalakoan

 (ots, Barkoxe'rik Eskiula'ra) ola esaten dala; bai ata Basa Buruan ere, irudi

 baitzait Peillendarrek orrela diotela». Zalantzarik gabe nere adiskideak

 arrazoi dauka «Bortian Ahüzki» kantu zoragarriak, esate baterako, Basaburua'n

 izan zuen sortze seguru aski, Ahüzki eskualde ontan baitago, eta irugarren

 ahapaldiko bigarren neurtitzak onela dio: «Mündia argitzen dizü (2) engürü

 engürü».

         Irugarren neurtitzean: «Batzarri» = Bon accueil (arrera on), Recontre

 (alkar arkitze), Lhande'ren arabera. Emen lenengo zentzua du noski. Etxahun'en

 arabera, ordea, ba-dirudi «batzari»k arrera edo abegi asen nai duela soilki,

 baste gaiñerakoan alperrik bailitzake esatea «batzarri ederra».

 

 (1) Zure onuntzaldia egitera etorri zera.

 (2) Ekhiak, eguzkiak, degia.

 

         III

         Bigarren neurtitzean: «Galthoz» = galdez, galdezka. Baita «eskez» ere.

 Kusu ontan «eskearen» ideiari obeto urbiltzen zaio eta ala itzuli dugu.

         Irugarren neurtitzean: «Zünükila» (zünükiala) = zendukeala. Campion'ek

 onela joka-erazten du: nükian, zünükian, zükian, günükian, zünükeyen, züyeken

 (nukean, zendukean, zukean gendukean, zenduketean, zuketean). Napar-idazleak

 eztitu zabaldurik ematen (desarrollaturik) aditz-jokuok baiñan berak emaniko

 legeen arabera ipiñi ditugu emen.

         Laugarren neurtitzean: «deizü» = dizu. «Barkoxe'rik» Barkoxe'tik.

 

         IV

         Irugarren neurtitzean: «Eztizügü = eztugu, alokutivo eran emanik.

 Campion'ek onela joka-erazten du: dizüt, dizü, dizügü, dizie.

         Laugarren neurtitzean: «Eztien» = eztuten (ez duten).

 

         V

         Irugarren neurtitzean: «Horik» = oriek, oiek, pasivoeran emanik.

 Aktivoan: «Horiek». (Campion'ek aktivoa «hoyek» ematen du). Ikus gai ontaz

 esandakoak «Ahaide delezius huntan» deitu olerkian, 25'garren ahapaldian.

         Laugarren neurtitzean: «Nahi bada» = naiz-ta. Lhande'k «quoique, bien

 que» (aunque) itzultzen du. Beraz, «Nahi bada jaun gaztiak maite dütien hek

 ere», onela itzuli bear da: «Naiz-ta aiek ere maite dituzten jaun gazteak»,

 alegia, Euskalerri'ko neskatillek —ez Paris' koek, Mirande'k dionez— maite

 dituztela beren eskualdeko galaiak. Bertso au gipuzkeraz edo bizkaieraz emanik

 ba'lego, beste korapillo bat ere ba-genduke askatu bearra, alegia, neskatillek

 maite dituzten jaun gazteak, ala jaun gazteak neskatillek, -EK eragille plurala

 ezpaita ezagun gure artean. Ni neu, momentuan enintzan oartu xehetasun

 garrantsitsu ontaz eta nere zalantzari erantzunaz onela idatzi zidan Zuberotar

 jakintsuak: «Sujeta ezin izan diteke «jaun gaztiak» (kasu ontan «jaun gaztek»

 ba genduke; guk, pluralean ere, beti nominativu eta aktivuaren artean

 bereizkuntza egiten dugu; ekzepzio gabeko erregla duzu ori). Etxahunek esan nai

 du: Pariseko andereen artean ba dira zenbait onest direnak, baina

 Euskalerrikoak oro orrela dira; alarik ere, auek ere (euskaldun andereek) jaun

 gazteak maite dituzte». «Hek» = aiek delako, neri obeto iduri zitzaidan

 Paris'ko andereez mintzo zela Etxahun. Paristarrak baitira lenen izendatu

 dituenak eta euskaldunak gero. Auentzat obeto legoke, noski, «hauyek» (auek),

 tankera aktivuan («hauk» pasivoa baita) eta aientzai «Heyek», aktivua,

 Etxahun'ek ematen digun forma («hek») pasivua baita. Baiñan, kasu ontan zillegi

 dira forma pasivuak. Ikus demostrativuen aktivotasun-pasivotasunaz Jon Mirande

 gure adiskideak esandakoak «Ahaide delezius huntan» olerkiaren 25'garren

 ahapaldiari dagozkion komentarietan.

         Mirande jaunak, ironeia apurtxo batez, esaten zidan Etxahun optimistegi

 iduritzen zitzaiola Euskalerri'ko anderen bertutea estimatzen... Benetan

 arritzrkoa da gure koblariak alakorik esatea bere buruan artu zuen eskarmentua

 gogoan edukirik.

 

         VI

         Irugarren neurtitzean: «Aisik haien aidik» = leurs manières aisées (sus

 modales desembarazados). «Aisa» = aisance (comodidad, soltura), aisement

 (facilmente), facile, itzultzen du Lhande'k. «Aide» = air (aire), expression,

 physionomie.

         Laugarren neurtitzean: «Bortü» = mendi.

 

         VII

         Irugarren neurtitzean: «Eztüzü» = ez da, alokutivo eran emanik.

 Campion'ek onela irabiatzen du: nüzü, düzü, gütüzü, dutuzu (naiz, da, gera,

 dira, pasivo zentzuan ar bitez). «Miraküllü» = mirari.

 

         VIII

         Lenengo neurtitzean: Paseari = ibilkari, bidazti, pasiatzaille.

 Lhande'k eta Larrasketa'k ez dakarte forma au, baiñan bai «paseiant»,

 «paseiatzaile», «paseiazale», «paseazale», voyageur, passant, promeneur

 (viagero, caminante, paseante) itzuliz.

         Irugarren neurtitzean: «Arruket» = paguso (1). Baiñan ezta dudarik emen

 zentzu idurikor edo metaphoriku batean darabillela eta delako «arruketak»

 emakume bat aditzera eman nai duela. Maitaria ala emaztea? —galdetzen nion

 Zuberotar olerkariari—. Erantzuna: «Arruket» itza ez nuen ezagutzen... Bainan

 ene aitak dio ezagutua dela; eta arratsalde ontan beste bi «Sartaldeko

 Bezuberoatar» galdekatu ditut, eta aiek ere ezagutzen zuten; bainan guztiek

 «arrüket» oguzten zuten, -ü- b»tekin, Larrasketek bestela esan arren.

 Biarnesetik artua da, dudarik batere gabe; zer uso-suerteri esaten zaion, ez

 dut ongi jakin aal izan; batek esan dit «pigeon ramier» (paguso) baino

 txikiagoa dala; ornitologoa ez naiz ordea, eta ezin dizaizuket zeazkiago esan.

 Bainan ez dago zalantzarik emen Etxahunek metaphorazki darabillela: esan nai du

 neska gazte bat, ez noski oaidegaia (Euskalerriko neskak onestak baitira)

 bainan emaztegaia».

         Neurtitz ontan ere: «Ba'zendu». Campion'ek eman legeei jarraiki, onela

 litzake aditz anen jokaera: ba'nü, ba'zünü, ba'lü, ba'günü, ba'zunie, ba'lie.

         Irugarren neurtitzean berriro: «Gaiari». Lhande'k eztu forma au ematen

 —idazten nion Zuberatar jakintsuari—, baiñan bai «gaihakari, gaihalari,

 gaikari», noctambule itzuliz. Larrasketa'k ez dakar deus ere. Baiñan nere ustez

 emen eztu «gautxori» (ala esan oi dugu guk trasnochador, noctámbulo) esan nai

 Etxahun'ek, «gaulaguna» baizik. Zer derizkiozu? Erantzupena: «Gaiari» forma oso

 bitxia zait; susmatzen dut Etxahunen euskeraren frantseskeria bat dela, dativua

 alegia, destinativuaren ordez erabillia: «pour la nuit» = «gaiari» edo

 «gairako». Jakiña, bigarren forma au litzake egoki. Lafittek orrelako adibide

 bat ematen du bere gramatikan (p. 432 in fine, lenengo edizioan)». Nik neuk,

 ala ta guziz ere, obeto ikusten dut emen -ari atzizkia, goraxeago ikusi ditugun

 aldakeretan ageri dena, -lari eta -kari senide dituelarik.

         Laugarren neurtitzean: «Etzinateke». Campion'ek eztakar zuberoeraz

 «zinateke» aditz-jokorik —idazten nion ene adiskide onari— «zinate» baizik.

 Laguntzaille bezala erabilliz onela itzultzen du iskribatzaille naparrak:

 Erorten zinate = tu te hubieras caído (pasado próximo). Gipuzkerak tankerarik

 urbillena «eroriko ziñake» = tu te caerías (futuro próximo) du. Beraz,

 Gipuzkoa'ko eta Zuberoa'ko aditz-jokoak eztaude berdintzerik, onenak ezpaititu

 arek eta arenak ere ez onek. Alabaiña, sarritan ertzak alkarganatzen baitira,

 «erori lizate» = «jausi litzateke» bizkaieraz, él se hubiera o hubiese caído

 (2). Erantzuna: «Etzinatéke»: «zinate» eta «zinateke» bereizkuntzarik gabe

 erabiltzen ditugu biak, izkuntza mintzatuan ere. Alaber -ke'dun beste formetan

 atzizkia eror diteke, kondizionalean, posivuan. Ez aktivuan: «nintzate» eta

 «nintzateke» bi formak posible ba dira, «nuke» esatera bortxatu gera, eta «nu»

 forma ezta posible (salbu eta supositivuan: ikhusi ba nü (3). Zeatz izateko,

 aktivoan ere -iro- aditz-laguntzallearekin moldatutako formetan, -ke atzizkia

 eror diteke: «ikhus hiro» edo «ikhus hiroke» (= ikusi ezake) (4). Campion'ek

 eman formei buruz, aldiz, esan bear dizut, geienak theorikoak direla, edo

 arkaikoak: «erorten zinate» ez da geiago esaten (naiz lenago orrelakoak

 ezagutuak ziran, cf. «Lili bat ikhusi dut baratze batean, desiratzen beinuke

 ene saihetsean). «Erori zinate» posible duzu, bainan «eroririk zinate» askoz

 erabilliagoa da: «eroria izango ziñake». Zuen «eroriko ziñake» (futuro

 próximo), berriz, «eror zintake» (5) esango genduke, beste aditz-laguntzalle

 batekin (-di-).

         Diozun bezala, ba dirudi Bizkaitarren «ikusi litzateke»ren berdiña dela

 gure «erori lizate»; bainan esan dizudan bezala, orrelako formak, posible ba

 dira ere, ez dira geiago korrienteak, ene euskalkian beintzat: korrienteago

 litzake (ez noski ain jator) «eroriko zen» esatea».

         Adizkera onekin bukatzeko esan dezagun, gipuzkeraz, «Etzinateke haboro

 nahi), esaera itzultzeko, aktivoaz baliatu bear dugula. Onela: Etzenduke geiago

 nai izango.

 

 (1) Ikus «Urz'aphal bat» olerkian, lendabiziko ahapaldiari dagokion komentarian

 egazti onezaz dioguna.

 (2) Ikus orain aurretik gai ontaz eman erantzuna «Bi berset horiez» olerkiko

 VI'garren ahapaldi-komentarian.

 (3) Ontaz, esan dezagun, gramatikalari batzuek uste dutela -ke atzizkia aditz

 aktivoek daramaten bezala, esangura berdiñarekin daramatela -te pasiboek.

 Beraz, uste onen arabera «zinate» litzake jatorriz egiazko forma eta «zinateke»

 geroago osatua, -te atzizkiak bere esangura indarra galdu ondoren, bearturik

 arkitu baitziren,

 delako atzizki «illotzak» aditzari ematen zion zentzua, aktivoen sailleko -

 ke'ri eskatzea.

 (4) Campion'en tabuletan: «ezakek» («ezaken») dira gipuzkerazko formak eta nik

 uste, geientsuenean beñepein, azken xk ori oguzten dela gure eskualdean.

 

         IX

         Bigarren neurtitza («Sutilitatez bethia»), bide lasaitxoaz baliaturik,

 «adimen argi ta burutsua» itzuli dut. Gogoan eduki dezagun «sutil», agudo,

 perspicaz, ingenioso bezala dela.

         Irugarren neurtitzeko «ba'zeneza» supositivo-adizkera zoragarria

 baztertu bearrean arkitu naiz nik aukeratutako hemistikio legeak (korte egiten

 (1)  + okupatuko (1) bearturik eta «okupatu ba'zeneza»ren ordez, «okupatuko

 ba'zendu» forma berria erabilli dugu.

         Laugarren neurtitzean: «Zure lükezü haitia» = zuretzat litzake aukera.

 Campion'ek, «lükezü»ren aditz-joko saillari «condicional presente» deitzen dio

 eta onela irabiatzen du alokutivo-era au: nündükezü, nükezü, guntükezü,

 lütükezü. Gipuzkeraz, ezin bestean, onela itzuli bearrak daude: nintzake,

 litzake, giñake, lirake. Ez bitez nahas aditz-jokuok —nik lehenik egin nuen

 bezala— beren senide aktivuekin. Auek, onela dira: nikezü, likezü, ginikezü,

 likezie (nuke, luke, genduke, lukete). Bi saillok, osorik artuta, ez ditezke

 nahas, baiñan, irugarren pertsonak ia berdiñak dira (lükezü-likezü) eta

 onetxegatik ene irakur-aldian aktivutzat jo nuen pasivuko alokutivo au. Zazpi

 begiekin ibilli bear azterketa lan auetan, letra baten utsaldia aski baita

 erabat lerratzeko. Bearrik, Jon Mirande'k atera ninduen nere itxumenetik. Ona

 bere itz zuhurrak: «Lükezü» forma allokativua da, baina ez «luke»rena,

 «litzake»rena baizik. Paradigmak onela daude:

 

                 UKHEN

                 Nüke, nikek, nitren, nikezü.

                 Hüke

                 Lüke, likek, liken, likezü,

                 Günüke, ginikek, giniken, ginikezü.

                 Zünüke

                 Zünükie

                 Lükie, likie, likie (edo « likiñe»), likezie.

 

                 IZAN

                 Nintzate, nündükek, nündüken, nündukezu.

                 Hintzate

                 Lizate, lükek, lüken, lükezü.

                 Ginate, güntükek, güntüken, güntukezu.

                 Zinate

                 Zinatekie

                 Lirate, lütükek, lütüken, lütukezu.

         Goian esan dizudan bezala —darrai gure adiskideak—, nintzate, hintzate,

 lizate, ginate, zinate, lirake-ren ordez, nintzateke, hintzateke, lizateke,

 ginateke, zinateke eta lirateke esan diteke; pluraleko bigarren pertsunean,

 berriz, guk beti «zinatekie» esaten dugu, ez «zinatie»; baina ez da erregela

 orokorra; eta relativuan nintzatekin, hintzatekin, etc., baino ardurago

 (maizago). «Zure lükezü haitia», itzez-itz  «zuretzat litzake aukera». Oneraiño

 Mirande jauna. Nik gure irakurleei jakin-erazi nai nieke «hautü» zuberoeraz

 «hauta»ren aldakuntza dela, ots, «choix» (elecciÓn) eta onegatik ez dela

 nahastu bear «hautatü»rekin, choisir, opter, élire (escoger, optar, elegir),

 Lhande»ren itzulpenak erabilliz. Nere itzulpena libre xamar emanik dago. Nai

 dezanak onela alda dezake: «Euskalerri'ko neskatx artean duzu aukera naikua».

 

 (1) Campion'ek, «eroriko zintezke» (tu caerías) ematen du lapurdieraz «futuro

 próximo» delakoa eta zuberoeraz ez duelakoa dakar. «Eror zintezke», ostera (tu

 podías caer), potencial pasado proximo izendatzen du eta laphurdierako forma

 oni zuberoeraz «eror zinte» dagokio. Gipuzkeraz «erori zintezke».

 

         X

         Bigarren neurtitzean: «Ezpa'zütüt = ezpa'zaitut.

         Irugarren neurtitzak lenengo hemistikioan dio: «Pariserat heltü

 zienin». Ontaz galdetzen nion ene adiskide jakintsuari: Aditz joko bitxi au

 «zireni(a)n» (1) (zeranean) al da? Ala dirudi, baiñan eztu, zentzuak eskatzen

 dion geroaldi (futuro) tankerari erantzuten. Ez ote au «eldu den urtean» (=

 elduko den urtean) bezalako espresiño bat? Esakuntza au ia Danostia'raiño

 irixten da, Ondarrabia'n zer esanik ez, Naparroa'ko mintzairatik zabalduta.

 Beraz, «heltü zienin = heltüko ziranean»? Burutik pasa zait ere, aditz-joko ori

 «zitian-in» izan ditekean, ots, subjuntivo eran gipuzkeraz «eldu zaitezenean»,

 baiñan eztut uste, morfologia aldaketa gogorregia iduri baitzait. Erantzupena:

 «Pariserat heltü zienin» = «heldu zeranean»; jakiña, futuroa gramatikaren

 aldetik jatorrago litzake «heltüko zirenean». Bainan jakin bear dezu izkuntza

 askotan (ez dakit zuen euskalkietan eta orko erderan nola den, bainan

 frantsesez, alemanez, inglesez, gure euskeraz ere frantsesaren influentzia

 gatik, edo berezko desenvolvimendu baten gatik, eta batez ere Amerikako

 inglesean) ba dala tendentzia bat, geroaldiaren ordez orainaldia erabiltzeko.

 Esaterako, frantsesez izkera familiarra ba da «je te vois demain» (je te verrai

 demain'en ordez), amerikanoz oso korrientea da: «(I) see you to-morrow» esatea,

 «I'll see you to-morrow» esan bearrean. Nik uste dut euskeraz ere tendentzia

 orokor bat dela, ez erderatikako eragintza: ikasi ditudan izkuntza guztietan

 futuroa ez da aldi estable bat, aisa iltzen da, eta beste forma batzuez

 ordezkatzen da (adibidez, latin futuroa ez da ez espaiñolean, ez frantsesean,

 ez biarnesean gordea izan, bainan peripharasis batek haren tokia artu du: lat.

 «amabo» (=  maitatuko dut) zendu zen (2) eta aren ordez «amare habeo» (au da,

 maitatzeko dut) esaten asi ziran, gero eman baitu esp. amaré, fr. aimerai,

 biarn. aymarey etc. Alaber germaniko zaharrean (esaterako gotikoan,

 angloxasonean, etc.), ez zan bereizkuntzarik egiten orainaldia eta geroaldiaren

 artean; gero, bereizkuntza bat egiteko, periphrasak erabiltzea bortxatu izan

 dira. Inglesez: I shall love =

 maitatu bear dut; alemanez: ich werde lieben = maitatzean billatuko naiz.

 Euskeraz ere: maitatuko dut, zer da, ez ba da maitatzeko daukat, latinez «amare

 habeo» bezala. Egiazko euskal geroaldia -ke'dun aditz-formak erakusten dute

 —Zuberoan esaten dugu korrientean: «egün heben niz; binar han nizate(ke)».

 Bainan bestalde, -ke formak ez bakarrik futuroa, bainan potientzialitatea ere

 erakusten dute (zuen euskalkietan, azken esan-nai au baizik ez dute gorde).

 Beraz, esaten nuen bezala, izkuntza geienetan, futuroak bigarren mallako izate

 bat baizik ez dauka: gizonak ez du bereizkuntza zeatzik egiten orainaldiaren

 eta geroaldiaren artean. Eta uste dut latinez ere, amabo bezalako forma bat,

 bakuna dirudiena, funtsean periphrastikoa dela (bh- atzizkia indi-europar aditz

 batena baita = billakatu, griekoz: phyo) eta beraz «amabo» = maitatzalle

 billakatuko naiz, alemanez «ich werde lieben» bezela. Xehetasun geiagoren

 bearrean ba zaude, auzi oni buruz, Mitxelenari galda zaiozu, ni baino mintzai-

 jakitun ikasiagoa baita. Ni, «amateur» bat baizik ez naiz. Grekoz ere «phiêsô»

 bezalako forma, nere ustez, ez da egiazko futuroa, bere jatorriz, bainan beste

 aldietatik jesana, -s- orren gatik, igaro aldian idoroiten dena» (3).

         Irugarren neurtitzeko «erranen derezü» adizkeraz idazten nion Pettar

 adiskide onari: «Derezü» ba-dirudi gipuzkerazko «diezu» dela, baiñan,

 Campion'ek aditz-joko au «deyezü» ematen du. Onela: deyet, deyezü, deye,

 deyegü, deyezie, deyie. Seguru aski Campion'enak literatur formak dira eta

 Etxahun'ena errikoia. Erantzupena: «Erranen derezü = zuen «diezu», ots, Vd. a

 ellos. Oraingo oguzkeran «dezü» (bearbada -e- luzeago batekin); jatorrizko

 forma «derezü» zela ez dago dudarik. Bainan Campionek emandako aditz-formak ez

 dizut nik sekula entzun; guk «det», «dezü», «de», «degü, «dezie», «dee» esaten

 dugu, bearbada lenengo -e- usatu baino luzeago batekin. Agian Campion'ek

 dakarzkien formak literariagoak izan bide dira; etymologiaren aldetik ala

 dirudi, bainan ez dugu geiago —Pettarrean beintzat— orrela oguzten».

         Laugarren neurtitzean: «Deitzüla» = dizkizula. Campion'ek onela joka-

 erazten du: deitzüt, deitzü, deitügü, deitzie (dizkizut, dizkizu, dizkizugu,

 dizkizute). Irakurleak igarriko dionez, aditz-joko auetan -t- pluralgillea da,

 gurean -zki- bezala. Ots, «deizüt» = «dizut» eta «deitzüt» = «dizkizut».

 

 (1) Jon Mirande jaunari onela idazten nion erlativu tankerako aditz-joko

 onetzaz: Uste dut «zira» aditz-jokotik «zirenin» egiten duzutela eta ez

 «zirenin». Ontaz, «zira + - enean» alkartasunean, atzizkiaren -e askiñak aditz-

 jokoaren azken -a jaten du. Erantzupena: «Bai, zira -+ enean = zirenin ematen

 du beti; alaber zira + elarik = zirelarik».

 (2) Mirande'k esaera polit au darabil, galdu zen edo suntsitu zen aditzera

 emateko. Euskerak ba-dizu doai ederrik aditzarekin orrela joka ahal izateko!

 (3) Zuberotar adiskide maiteari onela idazten nion puntu ontaz argitasun

 geiagoren eske: Musde Hegobe'n, X'garren ahapaldian, «Pariserai heltü zienin»

 neurtitz-zatia komentatuz, diozu: «amaré, fr. aimerai, biarnes aymerey (edo

 aimarey?), ezpaita ongi irakurtzen «a» ala «e» den. Eta berago: «funtsean

 periphrastikoa dela (bh- atzizkfa indi-europar aditz batena baita = billakatu

 (griekoz: phyo)». Ez ote duzu bh-'ren ordez ph- esan gura? Dena dela, nik eztut

 batere garbi ikusten «amabo»ren perifrastikotasunaz diozuna... Aditz-joko

 sintetiku bat besterik eztakusat or... Ene begietako gandua kentzen zailla

 izango al litzaizuke?

         Erantzuna: «Euskeraz, «maitatuko dut» periphrastiko da, bi aditzez

 eratua dalako. Fr. «aimerai», esp. «amaré» eta biarn. «aymarè» (è orrek esan

 nai du e irikia dala, bainan ez da beti idazten), jatorriz periphrastikoak

 ziran, mintzatzalleek orain forma bakunak bezala senditzen ba dituzte ere:

 latin beranduaren amare-habeo = amar-a-yo datoz-eta. Bainan latin klassikoaren

 «amabo» ere, jatorriz, periphrastiko zan, bi aditzez eratua baita: «ama(re)» =

 maitatu; eta indi-europar «bh-» aditz-erroa = izan (indi-europar bh eman du

 latin f itzaren atsarrean, eta b itzaren erdian). Bainan beste konjugazio

 latiñetan, ba dira periphrastiko ez diran futuroak, adibidez: «audiam» =

 entzungo dut. Emen ba duzu audi aditzerroa, ez beste aditz batekin erabillia,

 bainan atzizki batez orniturik. Puntuok ordea linguistika utsa dira, eta ez

 dituzu «OLERTI»n aipatu bearrik... nik uste beintzat». Nere ustez, ordea, Jon

 Mirande adiskidearen itz bakoitza urrerik baliotsuena da eta naiz oar-tankeran,

 lerro zoragarri auek ipiñi bearrak dira... Deitoragarri litzake, benetan,

 zokoan uztea!

 

Sohuta'ko ezteietan

Sorhueta'ko ezteietan

 

                         I

 Barkoxe'rik horra niz egün Sohuta'ra,

 Ene herritar diñen felizitatzera,

 Ezagütürik ezi merexi ziela

 Hulako süjet nublek mahañin bi kopla.

 

 Barkoxe'tik joan naiz gaur Sorhueta'ra pozez,

 Nere erritar prestuak zoriondu naiez;

 Bidezkoa zen, noski, aitortzen dut ziñez,

 Bertsoak kantatzea aundizkion ospez.

 

                         II

 Felizitatzen zütüt, kunpaña nublia

 Eta zü berheziki, Madama Jülia:

 Liberti-erazten düzü zük egün mündia

 Eta irus ezarten alhaba lilia.

 

 Batez ere zuretzat, Andere Julia:

 Zorionik beroenak, fameli noblia,

 Alaitasunez duzu gaur jarri erria

 Eta atsegiñez bete alaba maitia.

 

                         III

 Madama, zü zirade hun handi düzüna,

 Zure mereximentik emanik fortüna.

 Zure haurrer zirezü galdü aita huna,

 Bena ez haien gida bizi den ama.

 

 Andrea, zuk daukazu ondasun aundirik,

 Merezimentuz, noski, fortuna egiñik.

 Zure aurrei zaiote aita galdu goizik,

 Baiñan aien gidari ama dago zutik.

 

                         IV

 Irus ezari zira, andere Adela:

 Zurekila beitüzü espos bat ederra,

 Unest eta sajia, zü ziren bezala:

 Hura züzün Madamak nahi zin plazerra.

 

 Andereño Adela, zoriontsu zera:

 Zurekin baitaukazu senar bat ederra,

 Zintzo eta zentzuko, zu zeran bezela;

 Orixe zan zuretzat amak nai zuena.

 

                         V

 Felizitatzen zütüt, esposa lilia,

 Zure ama düzüna emazte handia:

 Harek maite zilakoz haurren uhuria

 Egün hartürik zira espusa noblia.

 

 Zorionak ar itzazu, emazte gaztia,

 Zure ama bai dela andre bat aundia!

 Arrek maite baitzuen aurren ohoria,

 Oraindanik zaitugu emazte noblia.

 

                         VI

 Durollant'en liniaz nüzü orai mintzo,

 Harek die fedia erlijionientako:

 Hirur jaun izan tüzü aita elizako,

 Bat aiphezküpü eta biga arxebixko,

 

 Durollant'en leiñuaz orain nadin mintzo,

 Aiek erlejiñoa zaitu dute tinko:

 Iru jaun izan ditu Aita-elizako,

 Bi artzobispo eta beste bat obispo.

 

                         VII

 Madamak diozü Durollant'i erran:

 «Sorthürik izan zira ni nizan khanberan,

 Nik ere sorthü beitütüt zunbeit alhaba han,

 Hetarik nahi deizüt esposa bat eman».

 

 Andre Julia'k dio Durollant'i esan:

 «Sorturik izan zera neronen logelan,(1)

 Nik ere sortu baitut zenbait alaba an,

 Aietatik nai dizut emazten bat eman».

 

                         VIII

 Durollant'ek diozü eman arrapostü:

 «Sohuta'ko herrian laket izan nüzü;

 Hortakoz nahi deizüt alhaba bat hartü.

 Sorthü jauregian ebil nadin üsü».

 

 Durollant'ek erantzun zion onelatsu:

 «Sorhueta'n atsegin bizi izan nazu;

 Orregatik nai dizut alaba bat artu,

 Sortu nintzan etxean dezadan deskantsu».

 

                         IX

 Muntaute'rik jin zirenin espusatzera,

 Sohuta'ko herrian handi zen plazerra.

 Herria jin zereizün bidila partzera,

 Tabal, musika eta soldaduekila.

 

 Muntaut(e)'tik etorri ziñan ezkontzera,

 Sorhueta'n ba-dago orren oroimena.

 Erri guztia erten zitzaizun bidera,

 Atabal ta musika, ura zan arrera!

 

                         X

 Jauna, zure gradua düzü abokatü,

 Zure izpiritia nahiz oküpatü

 Zü ziren jüstiziak bethi nahi dizü,

 Zure abisen arau prozesak jujatü.

 

 Merezimenduz, jauna, zaitugu letradu,

 Izpiritua lanez nairik okupatu.

 Zu zauden epaimaiak beti nai izan du,

 Zure iritzibidez auziak juzgatu.

 

                         XI

 Berthütia denian nubleziareki,

 Hura düzü ürhia diamantiareki.

 Durollant'ek batizü hurak bereki,

 Zeren ezagün beita bihotza mihiti.

 

 Bertutea denean nobletan loratzen,

 Urrea diamantez dela iduritzen.

 Alaxen da Durollant doai ausez jazten,

 Itzetatik gizona baita ezagutzen.

 

                         XII

 Adela, sarthü zira Durollant'en kastan,

 Ebiliren beitzira uhure handitan,

 Haren askazi nublen jauregi orotan,

 Heben eta Muntaute'n zihaurienetan.

 

 Adela, sartu zera Durollant'en kastan,

 Gaurgero bizitzeko ohore aunditan,

 Aren aide nobleen jauregi guzitan,

 Emen eta Muntaut(e)'n, nun-nai zuenetan.

 

                         XIII

 Jauna, uhurez zira zure ezteietan,

 Uskal-herri'ko lehen sujeten kunpañan;

 Eta estranjer ere zunbait ba-düzü han:

 Arauz adixkide ba-düzü orotan.

 

 Jauna ohorez zera zure ezteietan,

 Euskalerri'ko lenen pertsonen artean;

 Erdaldun jendea're ba-dago tartean:

 Adiskiderik asko duzu bazterretan!

 

                         XIV

 Adela, egün zira hanitx plazerretan,

 Zure espusareki zure ezteietan:

 Jinkuak hel zitzala egünko jeietan,

 Oraiko ber lagünaren khantin zelietan.

 

 Adela, gaur zaitugu atsegin-eztitan,

 Senar on baten jabe zure ezteietan;

 Jaungoikoak zaitzala, egunen batean,

 Gaurko lagunarekin jarri zeruetan.

 

                         XV

 Madama, hanitx jente ba-düzü mahañin,

 Zük orori ederki egiten hunki jin:

 Jinkuak ber batzarri deraizüla zelin,

 Zure azken orena dükezün egünin.

 

 Andrea, jende asko daukazu maiean,

 Zure ongi-etorriz, alaitasunean.

 Jaunak, azken-ordua el dakizunean,

 Zeruan ar zaitzala era berdiñean.

 

                         XVI

 Juitiekila deiziet erraiten

 Batarzün hunian bethi bizi ziten!

 En'ohoreskiak deitziet eskentzen,

 Jin nizan bideti nüzü abiatzen.

 

 Agurtzeko garaian nator esatera,

 Alkartasun onean bizi zaiteztela.

 Nere kunplimentuak ar-itzazute-ta,

 Etorritako bidez joan nadin etxera.

 

 (1) Neurtitz orek argitasun bat bear du kolpetik ulertua izateko. Ona emen,

 Larrasketa'k dion bezala bere oarretan: «L'époux, fils de Jean-Claude de

 Rouillan —Etxahun'ek «De Rouillan»etik «Durollant» sortarazten digu—, baron de

 Montaut et de Jeanne-Marguerite-Sophie Casamajor était né dans ce même château

 de Cheraute —euskeraz: Sorhueta edo Sohuta— qui, apres avoir appartenu à la

 famille de Casamajor, revint plus tard a M. Carricaburu». Beraz, senarra, Jean

 Claude de Rouillan (Durollant)'en eta Jeanne Casamajor'en semea, Sorhueta'ko

 gaztelu onetantxe jaio zen, lehenik jauregi au Casamajor fameliarena baitzen

 eta gerora Karrikaburutarren eskuetara etorri zen. Gaiñeratu bear dugu, Adela,

 damatxo ezkonberria, Karrikaburu famelia ontakoa zela. Onen aitari Clement

 Karrikaburu zeritzan eta amari «Dame Julie Roger». Jean-Baptiste de Rouillan

 eta Adelaida Karrikaburu Sorhueta'n ezkondu ziren 1.841'eko Garagarrillaren

 21'ean.

 

         I

         Lendabiziko neurtitzean: «Barkoxe'tik» = Barkoxe'tik (Barkoize'tik).

 «Horra» = orrera. «Egün» = gaur egunez. «Sohuta» = Sorhueta, labur-antxean

 emanik. Ofizialki: Cheraute. Maule'tik urbil-urbil dagoen iria. Larrasketa'k

 dio: «A Barcus, on prononce «Sohuta»; ailleurs, en Soule, on dit «Sohüta».

         Bigarren neurtitzak onela dio: «Ene herritar diñen felizitatzera».

 Ontaz idazten nion Mirande adiskideari: «Diñ» = duin dela pentsatzen dut (1).

 Baiñan, esaldia osorik artuta bi modutara interpreta diteke: «a felicitar a mis

 dignos paisanos» edo «a felicitar a aquellos que son dignos de mis paisanos»

 (ene herritaren duin (diranen) felizitatzera). Aitortzen dut interpretaziño au

 bortxatu xamarra dagoela, baiñan, zentzuari obeto lotzen zaio, alkar uztartu

 bear zutenen fameliak ezpaitziren Barkoxtarrak. Baiñan, ez soluziño batek eta

 ez besteak ez naute betetzen. Gaiñera, «din» edo «duin» ez dira agertzen

 Lhande'ren eta Larrasketa'ren iztegietan. Beste ateraldi bat ere bururatzen

 zait, alegia, «diñen» = diranen laburtua izatea... Lendabiziko interpretaziñoa

 egiazkoa izatekotan, ordea, ezin uler nezake nola esan zezakean Etxahun'ek bere

 erritarrak felizitatzera joan zela. Ona erantzuna:

         «Diñ = frantses itza, digne. Ezin diteke izan « diranen» laburturik. Ez

 da aundi Lhandek eta Larrasketek ez ba dakarte beren iztegietan... ezin sartu

 dituzte bertan erriak millaka erabiltzen dituen franteses itzak, besterik

 gogoratzen ez zaionean, bainan euskeran errorik artu ez dutenak. Neurtitza

 erderaz onela itzuli bear da: «a felicitar a mis dignos paisanos» Ez dakit

 zergatik ez duzun ulertzen Etxahun Sohütara joan zela bere erritarren

 felizitatzera. Espos-lagunak ez al-ziren AREN ERRI-TARRAK, OTS, ZUBEROTERRAK?

 Gizongaia Sohuta-Casamajor'en leinuko (amaren aldetik) zela dio Larrasketek;

 eta Adela, emaztegaia, Zuberotar andera uren bat izango zen noski». Gure

 irakurleentzat nere ezin-ulertua argi dago noski, gure artean «erritar» esaten

 baita norbere errikoa, ots, URIKOA (edo HIRIKOA), eskuarki beñepein. Uri eta

 iri itz ederrak gure artean galduak baititugu, baiñan, Bidaso'z andiko gure

 anaiek oparo darabilte eta segurantzi oso batez ongi bereizten dute «erritar»

 eta «iritar».

         Irugarren neurtitzean: «Ezi» = bada. Lhande'k «donc (luego, pues por

 consiguiente), puisque (puesto que, como, ya que)» itzultzen du. «Ziela» =

 zutela.

         Laugarren neurtitzean: «Süjet noblek» = aundikiak.

 

 (1) «Gaztalondo'ko neskatilen» deitu bertsoetan, 12'garren ahapaldian «deñatü»

 = daigner (dignarse, servirse) darabil.

 

         II

         Lenengo neurtitzean: «Zütüt» = zaitut. «Kunpaña» = compañía. Ikus itz

 onetaz esandakoak «Mündian malerusik» poeman 9'garren ahapaldian.

         Laugarren neurtitzean: «Irus ezarten» = zoriontsu ipintzen edo

 zoriontsu egiten. «Alhaba lilia» libre xamar itzuli dugu. «Lili» adjetivo

 bezala erabillirik eztakarte maiz aipatzen ditugun bi euskal-iztegiek, baiñan,

 ba-dirudi, «eder, polit, kuttun» bezala itzul ditekeala (1). Gurean, puntuaren

 eskabidez, «maitia» itzuli dugu. Boskarren ahapaldian, ordea, zentzuak ezpaitu

 onartzen itz au, «gaztia» erabilli dugu gure itzulpenean, oi dugun libertadeaz

 baliaturik.

 

 (1) Ontaz galdetzen nion Zuberotar poetari: «Sohuta'ko ezteietan» adjetivu

 bezala ageri zaigu «lili»: «alhaba lilia» (II), «esposa lilia» (V). Zuk nola

 itzuliko zenduke? «Eder», «polit» «kuttun»? Iztegiek ezpaitakarte adjetivu

 bezala dagokion itzulpenik. Erantzuna: «Lili» itzak, adietivuki erabillirik

 emen bezala, «pollit, xarmagarri etc.» esan nai du; manera beraz «izar» ere

 erabiltzen dugu zentzu azkarxeago daukana: «ezin ederrago». Eta «zilhar» ere

 erabiltzen da adjektivuki: esan nai du «preziotsu». Euskal izenetan ez dago

 bereizkuntza zeatzik substantivu ta adjektivuen artean, eta izen geienak bi

 erara erabil ditezke».

 

         III

         Irugarren neurtitzean: «Zure haurrer zirezü» = zure aurrei zaie.

 Alokutivo adizkera au Campion'ek «ziezü» dakarrela aditzera ematen nion Jon

 Mirande adiskide maiteari. Eta gaiñeratzen nion: Uste dut, tarteko -r- ori zuk

 zenbaitetan esplikatutako «ju-r-an» (joan) bezala ulertu bear dela.

 Erantzupena: «Bai, «zirezü» = zaie allokutivoan (zukan) da emen; zaieziek,

 zien, ziezü. -r- ori ez litzake bear, eta uste duzun bezala, ju-r-an'ekin

 agitzen den kasu bera da». Campion'ek onela irabiatzen du: nitzezü, ziezü,

 gitzezü, zizetzü (natzaie, zaie, gatzaie, zaizkie ).

 

         IV

         Lenengo neurtitzean: «Irus» = zoriontsu.

         Bigarren neurtitzean: «Zurekila beitüzü = zurekin baituzu.

         Irugarren neurtitzean: «Unest eta sajia» = honnête et sage (honesta y

 sensato (juicioso, prudente).

         Laugarren neurtitzean: «Züzün» = zan, alokutivo eran emanik. Campion'ek

 onela irabiatzen du: nündüzün, züzün, güntüzün, zütüzün. Zuberoa'ko adizkera

 arruntean: nintzan, zen, gineu, ziren. Nahi zin = nai zuen.

 

         V

         Lenengo neurtitzean: «Eposa lilia». Ontaz mintzatu gera bigarren

 ahapaldian.

         Irugarren neurtitzean: «Zilakoz» = zuelako. Laugarren neurtitzak dio:

 «Egün hartürik zira espusa noblia». Ontaz idazten nion Zuberotar adiskide

 jakintsuari: Lenengo neurtitzeko «esposa» Adela da, ots, Madama'ren edo Andre

 Julia'ren alaba; baiñan, laugarren neurtitzean «espusa», naita-naiez Adela'k

 artutako senarra bear du izan. Zuberotar iztegiek diotenez, ordea, «espus» =

 époux eta «espusa» = épouse. Beraz, pentsatu bearra da «espusa»n azkeneko -

 a determinativua dela, au da, «espus-a», senar(r)-a bezala. Ontaz, «espusa

 noblia» = senarra noblia eta ez «senar noblia». Erantzuna: «Eposa» (lenengo

 neurtitzean) eta «espusa» (azkenengoan), bi itzok «emaztegaia» adierazten dute;

 ez dakit zergatik zenbait aldiz Etxahunek -o- bat darabillen, zenbait aldiz -u-

 bat ; bi formak bizi dira, toki araura; -o-dunak biarnes zaarretik jesanak eta

 -u-dunak biarnes berritik. Beraz ba duzu: gizongaia espos edo espus; emaztegaia

 esposa edo espusa. Lenengo neurtitzean «esposa ezin diteke gizongaia izan;

 adjektivu bat duzu emen (lilia adjetivuki erabillia baita, komunzki agitzen den

 bezala), izen baten ondotik epitheta bezala datorrena; eta izen orrek beraz

 ezin dakarke muga-itza; senargaia aipatu nai izan ba lu bertsolariak, «espos

 lilia» esango zuen. Alaber gertatzen da azkenengo neurtitzean: «espusa nublia»

 emaztegaia da; bestela «espus nublia» litzake. V-garren ahapaldiraiño Etxahun

 mintzatu da emaztegaiaren leinuaz: andere Juliaz, emaztegaiaren amaz; orain V-

 garren ahapaldian, emaztegaiaz beraz, andere Adelaz. Azkenengo neurtitza onela

 emanik, bearbada, zentzua argiago izango zaizu: «Egün hartürik zira espusa

 noble bezala».

 

         VI

         Lenengo neurtitzean: «Liniaz» = leiñuaz, etorkiaz, arrazaz? galdegiten

 nion Mirande adiskideari. Frantzes «lignée»tik dirudienez, raza, prole, familia

 eta apika «ligne»etik, suit de descendants (sucesión de descendientes).

 Erantzuna: «Liniaz», frantses «ligne» edo «lignee»tik moldatua da, eta leinua

 adierazten du. Bainan geienetan, leinua esateko «a(r)ia» diogu; adibidez, zu

 «Etxaideen aiako» ziñake zuberoeraz. «Arraza» lato sensu esateko, «kasta»

 erabiltzen dugu komunzki». Lenengoan ere: «nüzü» = naiz, alokutivo eran.

         Bigarren neurtitzean: «Die» = dute.

         Irugarren neurtitzean: «Tüzü» = dütüzü - dituzu.

 

         VII

         Lendabiziko neurtitzean: «Diozü» = dio, alokutivo eran emanik.

 Campion'ek onela joka-erazten du: diozüt, diozü, diozügü, diozie (diot, dio,

 diogu, diote zentzuz ulertu bear dira).

         Bigarren neurtitzean: «Nizan» = naizen. «Khanberan» = gelan. Lhande'k

 khanbera = chambre itzuliarren soilki, guk «logela» erabilli dugu, neurriaren

 eskabidez ez-ezik, kasu ontan indargarriago delako.

         Irugarren neurtitzak dio: «Nik ere sorthü beitütüt» zunbeit alhaba

 han». Ene ustez «zunbeit» (zenbait) indeterminativuak aditz-jokoa singularren

 eskatzen du, ots, «nik ere sorthü beitüt zunbeit alhaba han» eta oker ez baldin

 banaiz, Etxahun'ek berak ala darabil beste nunbait. Gaiñera, lendabiziko

 hemistikioa, bear duen bezala, zazpi silabakoa izateko «beitüt» erabilli bear

 da, eta bearbada ala kantatuko zuen Etxahun'ek. Ortaz, errua kantuz iraun erazi

 dion erriarena edo aldatzailleena dateke. Nik diodanaren sendogarri, bijoa

 Axular'en «Gero» paregabeagatik artutako adigarri au: «Lo datzanak, erdi-

 iratzartzen denean, EGITEN DU ZENBAIT MUGIDA, ialki nahi iduri bat».

         Ikus bitez ahapaldi onen ulergarri esandakoak, ahapaldiari berari

 dagokion oarrean. Irakurleak arki ditzake albiste oien iturriak Larrasketa'ren

 oarretan (Le poète Pierre Topet dit Etchahun).

         Laugarren neurtitzean: «Hetarik» = aietatik. «Deizüt» = dizut.

 

         VIII

         Bigarren neurtitzean: «Nüzü = naiz, alokutivo eran emanik. Campion'ek

 onela irabiatzen du: nüzü, düzü, gütüzü, dütüzu (naiz, da, gera, dira uler

 bitez).

         Irugarren neurtitzean: «Nai deizüt» = nai dizut.

         Laugarren neurtitzak dio: «Sorthü jauregian ebil nadin üsü» = sortutako

 jauregian ibil(li) nadin maiz. «Üsü» = souvent, frequentement, itzultzen du

 Lhande'k. Irakurleak igarriko dionez, neurtitz au libre-xamar itzuli dugu

 puntuaren eta jatortasunaren eskabidez.

 

         IX

         Lenengo neurtitzean: «Muntaut(e)'rik = Muntaut'tik. Larrasketa'k dio:

 «Château de Montaut, canton d'Auch, dans le Gen». «Jin zirenin» = etorri

 ziranean.

         Irugarren neurtitzean: «Jin zereizün» = etorri zitzaizun. Campion'ek

 «zeizün» ematen du aditz-joko au, eta onela joka-erazten du: nintzeizün,

 zeizün, gintzeizün, zeitzün (nintzaizun, zitzaizun, gintzai(zki)zun,

 zitzaizkizun). Nik, ordea, ez nuen arrapatu aditz onen izakera eta bide

 okerretik jo nuen. Oi bezala, Mirande jaunak bideratu ninduen eta onen

 esankizun mamitsuak iñork gal ez ditzan, nere galdera saiestua eta

 zuberotarraren erantzuna oso-osoan aldatuko ditut:

         «Zereizün = zitzaien, oker ez baldin ba'nago, alokutivo eran emanik

 —idazten nion nere itxumenean argi eske—. Baiñan, Campion'ek «zereizün»en ordez

 «ziezün» ematen du alokutivoa eta onela irabiatzen: nintzezün, ziezün,

 gintzezün, zitzetzün. Ez daukat ordea segurantzi osorik «zereizün» = «ziezün»

 ote den, batez ere -erei- aditzguna —ala baldin ba'da!— zillegi ez delako, nere

 uste apalean, adizkera pasivutan. Bestalde, «jin»i lagunduz naita naiez pasivoa

 izan bear. Au saltsa!»

         Erantzuna: «Zereizün» ez da «zitzaien», bainan bai «zitzaizun»; emen

 beintzat. Ezen aditz transitivu batekin erabillirik denean, «zizun» esan nai

 du. Emen ere konfusio bat izan da: zereizün (zuen «zizun», lap. klassikoaren

 «zerauzun») eman du «zeizün», izkuntza mititzatuan (1); eta zaizun (zuen eta

 lapurtar klassikoaren zitzaizun) ere bai: «zeizün» alaber. Azken au idaztean -

 r- bat tartekatzen dute, etymologiaren aldetik bear ez dena. Campionek eman

 forma «ziezün» = zitzaien (zukan) zuzena da; onela dira formak oro: zeién

 (zitzaien), zieiá, zieiâ (edo zieña), ziézün. Baiñan irugarren pertsuna ontan

 ere konfusio berdiña dugu, eta adizkera berdiñak erabiltzen ditugu adizkera

 aktivuekin ere. Zoritxarrez... Alarik ere, ez dut Zuberoatar bezala

 «inferioritate komplexus»ik izan bear, uste baitut zinez beste euskalkien

 gramatiketan agiri diren adizkera ederki bereziak askotan artifizialak eta

 asmatuak direla».

         Mirande'k adizkera au argituta gero, alegia, «zereizün» = zitzaizun

 dela eta ez zitzaien, gogoratu zait, emen bertsolaria bigarren pertsonari

 zuzentzen baldin ba'zaio eta ez irugarrenari, ez ote den berdin gertatuko

 lenengo neurtitzean eta ortaz, «zirenin» gaizki aldatua legoke, «zinenin» bear

 luken tokian. Zentzuari beintzat obeto datorkio eta nik orrela aldatu dut nere

 itzulpenean.

         Irugarren neurtitzean ere: «Bidila partzera» = bidera errezibitzera?,

 galdetzen nion Jon Mirande adiskide onari. Lhande'k «rencontrer» (arkitu)

 itzultzen du «partu», baiñan ba-dirudi emen «partü»k errezibitu zentzua duela

 arkitu baiño obeto. Lhande'k eta Larrasketa'k beste esangura au ere eraxten

 diote: «croiser, dans la rue ou sur une route, quelqu'un» eta Larrasketa'k

 gaiñeratzen du biarnes par (pare) + tü'tik sortua dela, «arriver à même hauter»

 (pareratu). Erantzupena: «Partü» = rencontrer da, Larrasketek ematen duen

 bezala; eta ez «recevoir». Bainan zentzu berezi batekin: esan nai du «norbait

 bere jakinean beste norbait arkitzera joan dela»: frantsesez, zeazkiago

 esateko, «aller à la rencontre de»; kasualitatez «recontrer» denean, «bathü»

 edo «arrakuntratü» esaten dugu».

         Laugarren neurtitzean: «Tabal» = atabal, danbor, «Soldaduekila» =

 soldaduekin. Irakurleak igarriko zionez, puntuaren eskabidez itz au baztertu

 egin dugu.

 

 (1) Campion'ek -erei- aditz-guna beti laburturik darabil aktivoetan gaurko

 zuberotar literariotzat. Onela kasu ontan, neizün, zeizün, geneizün, zeizien,

 forma osoen ordez: nereizün, zereizün, genereizün, zereizien (nizun, zizun,

 genizun, zizuten).

 

         X

         Lendabiziko neurtitzean: «Abokatü = abogado?, galdetzen nion Pettar

 adiskide zintzoari. Baiñan, oker ez baldin ba'naiz, zuen eskualdetan «abokat

 (a)» esaten duzute «avocat». Bestalde, ba-dirudi -tu atzizkia aditz-izenarena

 dela, baiñan eztut «aboka-tü» delako aditzik arkitu. Geiena urbiltzen zaiona

 Laphurdi'ko «aboatu» - avouer, euskera jatarragoan «aitortu». Baiñan, esango

 nuke zentzu au ere ez dagokiola. Erantzuna: «Zuberoan, ene euskalkian beintzat,

 «abokatü» esaten dugu, eta ez «abokat».

         Irugarren neurtitzean: «Zü ziren jüstiziak». Esaera au ere bitxi-

 xamarra da guretzat —esaten nion Zuberotar olerkariari—. Badirudi esan nai

 duela: Zu (buru edo partekide) zauden justiziak edo epaimaiak. Erantzupena:

 «Eni ere esakera au bitxi xamarra zait; zuk bezalatsu ulertzen dut: «non ere

 baitzira, an justiziak (edo auzitegiak) zure aburuen araura juzgatzen ditu

 auziak». Ba dirudi gramatikaren aldetik uts bat ba dagola: «zu ziren jüstiziak

 bethi nahi (di)tizü... prozesak jüjatü»; prozesak, itz mugatu plural bat den

 ezkero, adizkerak bear du plural-marka». Gaiñeratu dezagun alokutivo saillekoa

 dela eta irugarren pertsonari dagokiola, alegia, kanjugaziño arrunteko «du»ri.

 Campion'ek onela irabiatzen du: dizüt, dizü, dizügü, dizie. Beste zertxobait

 ere esan gura nuke Mirande iaunak oartarazitako utsaz, alegia, nere ustean

 Etxahun'ek singularreko ideia bati erantzuten diola eta ez pluralekoari.

 Alegia, epaimaiak beti nai izan du gauza BAT, au da, aren iritzibidez auziak

 juzgatu. Au dala-ta, nere itzulpena singularrean eman dut, Etxahun'ek bezala.

         Laugarren neurtitzean: «Abis» (fr. avis) = consejo, parecer, opinión.

 Abisen arau = (zure) kontsejuen arabera, (zure) aolkuak jarraituz.

 

         XI

         Irugarren neurtitzean: «Ba-ttzü» - ba-ditu, alokutivo eram emanik. Era

 arruntean, zuberoeraz, «ba-(dü)tü». Campion'ek onela irabiatzen ditu

 alokutivuok: ditizüt, ditizü, ditizügü, ditizie.

         Laugarren neurtitzean: «Mihiti» = mingaiñetik.

 

         XII

         Bigarren neurtitzean: «Ebiliren baitzira» = ibilliko baitzera.

         Irugarren neurtitzean: «Askazi» = parent (pariente), Lhande'k

 dakarrenez. Gure artean ezagunagoa da «aide».

         Laugarren neurtitzean: «Zihaurienetan» = zeronenetan?, galdetzen nion

 Zuberotar adiskide jakitunari. Gazteleraz «en los de vosotros mismos» itzuliko

 genduke. Forma intensivu oni dagokion korrientea «zienetan» da, noski,

 zuberoeraz eta «zuenetan» gipuzkeraz. Campion'ek «zerok» (G) = «zihaurek» (Z)

 ematen du eta zalantzarik gabe emendik sortu da «zihaurienetan». Ba' ote? Ona

 erantzuna: «Zihaurienetan» (guk «zihau(r)enetan» oguzten dugu) «en los le ti

 mismo» eta «en los de vosotros mismos» izan diteke. Nominativuan berezkuntza

 egiten dugu: «zihau» (zu), «zihauk» (zuek); aktivoan ere bai «zihauk» (zuk),

 «zihauek» edo «zihauiek» (zuek) (1), baina beste atzizkirik erastearekin,

 berezkuntza ori galtzen da. Etxahunek esan nai du Andere Adela, bere senarraren

 jauregietan, beraren jauregietan bezala izango dela».

         Laugarren neurtitzarentzat beste aldakera au ere otu zait, iñori

 egokiago ba'derizkio: «Emen eta Muntaut'en, nai dezutenetan». Aipatutako

 pronombre intensivua erabilliz, ordea, eztut itzulpen egokirik arkitu ahal

 izan.

 

 (1) Zuberoa'ko forma intensivuoi dagozkien gipuzkerazkoak oietxek dira:

 Pasivuan: zerori (zu), zerok (zuek). Aktivuan: zerorrek (zuk), zerok (zuek).

 Beraz, aktivu-pasivu pluralak eztitugu bereizten zuberotarrek bezala.

 

         XIII

         Irugarren-laugarren neurtitzetan: Mirande adiskideari idazten nion:

 Irugarren neurtitzean ageri da «ba-düzü», itxura duenez alokutivoa da (= ba-

 da), baiñan laugarren neurtitzeko «ba-düzü», adizkera arruntekoa dela dirudi

 (ba-duzu, ba-dezu). Morfolojiaz, bi adizkerok —alokutivoa eta korrientea—

 nahasi egiten dira, jantzi berdiña baitute, baiñan zentzuari jarraituz uste dut

 lenengoa nüzü, düzü, gütüzü, dütüzü saillean sartu bear dela eta bigarren düt,

 düzü, dü, dügu, düzie, die delako saillean. Erantzupena: «Estranjer ere zunbait

 ba düzü» (irugarrenean); «adixkide ba düzü» (Irugarrenean): zuk bezala uste

 dut, zentzuak ala nai duelakotz, lenengo düzü daren forma allokativua dela; eta

 bigarrena düzü bigarren pertsuna. Bainan bi forma oriek oso berdinki oguzten

 dira, akzentuaren aldetik ere (ba düzü: -üd- akzentuduna)».

         Laugarren neurtitzean: «Arauz» = apparemment (aparentemente. al

 parecer). Euskeraz: dirudienez, antza, nunbait, iñolaz ere... Itzulpena, oi

 bezala, Lhande'ren iztegitik artua dago.

 

         XIV

         Bigarren neurtitzak dio: «Zure espusareki zure ezteietan». Batetik esan

 dezagun «zure» bi aldiz erabiltzea ebitatu dugula. Neurtitz onen esanguraz

 idazten nion Mirande adiskideari: Nere ustez «zure senarrarekin zure ezteietan»

 itzuli bear da, bestelako zentzu gordeen bat ezpa'dago beintzat. Noski,

 «espusareki» = espus-areki eta ez espusa-reki, senar(r)-arekin eta gizon-arekin

 esaten dugun bezala. Erantzuna: «Bai, emen «zure espusarekin» = zure espus-

 arekin, ots, «zure senarrarekin», Bainan «zure espusa-rekin = zure

 emaztearekin» ba litz ere, berdin oguz genezake».

         Irugarren eta laugarren neurtitzak: Irugarrenean, «hel zitzala» = jar

 (ri) zaitzala. Ontaz idazten nion Zuberotar adiskide jakintsuari: Ba-dirudi

 emen «hel» = «idée d'atteinte» (Lhande) dela (idea de alcance) eta ez «sens

 general d'arrivée» (sentido general de llegada) eta ezta ere «cri d'appel:

 accourez!» (grito de llamada: ¡venid!). Dena dela, izkera au bitxi xamarra

 iduri zait eta ez dut ongi ulertzen. Erantzupena: «Eni eta aitari ere izkera au

 («Jinkuak hel zitzala») bitxi zaigu. «Heltü» aditza irur era oietara erabiltzen

 baitugu: aditz pasivo bakuna = «arriver» (llegar). Adibidez: «etxera heltü

 nüzü»; aditz pasivu-dativua = secourir, ader (socorrer, ayudar). Adibidez: «hel

 zakhitzat goizik jeiki igailia»; eta azkenekotz aktivu-dativua = passer quelque

 chose à quelqu'un (pasar alguna cosa a alguien). Adibidez: «Ogia hel izadak»

 (azken kasu ontan «hel erazi» erabiltzea zuzenago litzakela diote

 gramatikariek. Bainan bertso ontan Etxahunek aktivua bakunean erabilli du; ba

 dirudi goian aipatutako azken zentzuaren extensio bat dela: Jainkoak hel eraz

 zaitzala (= ipiñi zaitzala) zeruan gaurko jaietako lagun beraren ondoan; ala

 ere, zelietara zuzenago litzake: bearbada rima gatik zelietan jarri du; ez

 ahaztu bertso botatu bat dela ori... eta aisa uts zenbait itzuriko zitzaizkion

 bertsolariari».

         Mirande jaunaren erantzupena artuta gero, beste soluziño bat gogoratu

 zait neri izkuntza ainbeste beartzen eztuena. Alegia, Lhande'k «hel» itzari

 ematen dion «idee d'atteinte»z (idea de alcance) baliaturik, onela

 gipuzkeratuko nituzke irugarren eta laugarren neurtitzak: «Jaungoikoak iritxi

 dizaizula gaurko jaietan, oraingo lagun beraren ondoan (egotea) zeruetan».

 Jakiña, gipuzkeraz eztugu esaterik «Jaungoikoak iritxi zaitzala»,

 zuberotarrezko testuan ageri den bezala (zitzala), baiñan uste dut zuberotarrez

 kasu ontan orrela esan oi dela eta ez dativoko «dizazüla», gipuzkeraz bezala.

 Guztiau zalantzan diot, ordea, eta orregatik ezta hipotesis bat izatetik

 pasatzen. Orrela izatekotan, onelatsu alda bedi ahapaldi au:

                 Adela, gaur zaitugu atsegin-eztitan,

                 Senar on baten jabe zure ezteietan;

                 Jaunak lortu bizaizu jai eder onetan,

                 Zeruan egotea alkarren urrean.(1)

         Laugarren neurtitzean: «Khantin» (khantian) = ondoan, aldamenean,

 urrean, aldean. Lhande'k onela itzultzen du «khantü»: proximité, côté. «Ber

 lagünaren» = lagun beraren. Lhande'k adigarri au ematen dizu: Ber gizon-a le

 même homme (gizon bera).

         Esan dezadan ahapaldi onen bigarren aldakera ez dudala nai bezain

 urbilletik jarraitu ahal izan, neurriak zabaltzen uzten ez zidalako. «Egünko

 jeietan» (gaurko jaietan) ordez «jai eder onetan» ipiñi dut eta laugarrenean

 «Senar-emazteak» edo «biok» bear da ulertu.

         Azken-unean beste aldakera au otu zait, ene ustez lengua baiño obea:

                 Adela, gaur zaitugu atsegin-eztitan,

                 Senar on baten jabe zure ezteietan;

                 Jaunari nai bekio gaurko jai onetan,

                 Alkarrekin zaitezten biok zeruetan.

         Aldakera au, obea ez-ezik, jatorrizkoari atxikiagoa deritzait.

 

 (1) Neurtitz onen beste br aldakera: «Biok zeruan egon zaitezten urrean». Edo:

 « Alkarrekin zaitezten biok zeruetan»

 

         XV

         Lenbiziko neurtitzean: «Ba-düzü = ba-da, alokutiva eran emanik, ala ba-

 duzu? Ontaz idazten nion Pettar olerkariari: Emen ere ezin igarri lendabiziko

 neurtitzeko «ba-düzü» adizkera korrientea ala alokutivoa den, berdin uler

 baititeke «auni'z jende ba-damaian» edo «auni'z jende ba-duzu zuk (Madama)

 maian». Ala ere, alokutivoa ote den obeto derizkiot. Morfolojiaz berdiñak diren

 ezkero bi forma suek, alkarrengandik bereizteko azentuaziño liferentea

 erabiltzen al-duzute? Erantzupena: «Hanitx jente badüzü mahañin»: emen ere

 «badüzü» bigarren pertsuna edo irugarren pertsunaren forma allokativua izan

 diteke, bainan zentzuak bi interpretazioak zillegi uzten ditu. «Madamak»

 baititu bildu jenteok maiean, bigarren pertsuna gogoan zuela Etxahunek uste

 nuke». Lenago, alokutivoko irugarren pertsonari atxikiago agertu baldin ba'naiz

 ere, Mirande'ren itzak irakurrita gero iritziz aldatu naiz.

         Irugarren neurtitzean: «ber batzarri» = arrera (on) berbera.

         Irugarren neurtitzeko «deraizüla» aditz-jokoa «dereizu(la)» edo «deizü

 (la)» aditz-laguntzaillea berbera al-da? Orrela izatekotan, gramatikari

 dagokionez, gaizki erabillia legoke, subjuntivoko forma erabilli bear bailuke

 emen eta ez indikativokoa. Baiñan, ez ote diteke beste aditz bat izan «egin»en

 esangura duena gutxi-gora behera? Gixa ontako aditz-joko batzuek gelditzen

 baitzaizkigu erdi-igarturik: esaterako, «idazu» = dame, «iguzu» = dadnos.

 «Iguzu gaur gure eguneroko ogia» diogu Aitagurean. Bestalde esaten dugu ere

 «Jainkoak dizula egunon» eta antzekoak. Nik lenago uste nuen adigarri ontako

 «dizula» ren ordez «dizaizula» erabiltzen nuen. Baiñan beiñola Mitxelena

 euskaltzaiñak esan zidan oker nenbillela eta uste dut onek goian aipatu dudan

 «dizula» (Jainkoak egunon dizula) «idazu» saillekotzat jotzen zuela (1) ots,

 aditz-sintetiko bat «eman» zentzua bere baitan daukana. Orrelako zerbait

 gertatzen ote da ere Etxahun'en «deraizüla»rekin? Erantzuna: «Jinkuak ber

 batzarri deraizüla zelin»: dereizü + la atzizkia da, dudarik batere gabe. «Eman

 dizaizula» esan nai du. Gramatikaren aldetik ez da gaizki erabillia, ezen

 «dereizü» indikativua ba da ere, -n edo -la atzizkia ezartean, subjunktivu

 biurtzen duzu adizkera. Jakina, orai subjunktivua moldatzeko, aditz

 laguntzalleak (-eza- edo -edi-) erabiltzen ditugu; bainan esakera zaar

 zenbaitetan gelditu da lenengo usantza: adibidez, «Jinkua dela zurekin!» (=

 izan dadiela). Aur nintzalarik, Zuberoan ere, agur gisa «Jinkuak egün hun, edo

 gai hun, de(r)eizüla!» esaten zen beti (orain «egün hun» bakarrik; eta emendik

 urte batzuetara «bonjour» dateke noski). Oraindik ere, noribatek urtzintz

 egiten duenean «hun de(r)eizüla!» esaten zaio (Manexek «dominixtekon» bezalako

 zerbait diote, Dominus tecum). Zuen «Jainkoak dizula egun on» sail ontakoa da.

 Ots, «dizula» ez da «dizaizula» forma subjunktivuaren laburpen bat; bainan bera

 subjunktivu bat da, -i- aditz-erroarena. Guk «dereizuila» forman ­erei- (lap. -

 erau-) aditz-erroa erabiltzen dugu (eta uste dut aditz-erro au -eradu- izan

 ditekela, ots, ukan erazi esan nai duke) eta «iguzu», «idazu» bezalako

 formetan, zuek bezala, -i- aditzerroa (bainan «indazü(t)» esaten dugu egiazki,

 ez «idazu»)».

         Mirande jaunak arrazoi osoa dauka dudarik gabe gai onetan. Axular,

 Leizarraga edo beste garaiko idazle zaharren bat irakurtzea aski da indikativoa

 eta subjuntivoa aditz-erroak bereizten etzutela ikusteko, -la edo -n atzizkiak

 baizik. Onetxegatik ezta dudarik, Mirande'k dion bezala, goian aipatutako

 «dizula» eta alakoak esaera finkatuetan gelditu zaizkigun subjuntivo zaharraren

 aztarrenak direla. Bestalde, ba-dirudi «i-gu-zu» eta «i-da-zu» (azken au

 Mirande'k dion bezala «in-da-zu» ez baldin ba'da) aditz-jokoak (danos-dame) -i-

 aditz erroa dutela ere (ekar-gu-zu, ekar-da-zu bezala osatuta) eta txit

 jakingarria litzake aztertzea aditz-joku galduok «d-i-zut»en saillekoak ote

 ditezkean, auek ere -i- aditz-erroa ageri baitute; baiñan au ezta gure lana,

 izkuntzalari batena baizik (2).

         Laugarren neurtitzean: «Dukezün» = izango duzun. Campion'ek onela

 irabiatzen du geroaldiko aditz polit auxe: düket, dükezü, düke, dükegu,

 dükezie, dükeye (Inprentako uts batzuek zuzendu ditugu irabiaketa ontan).

 

 (1) Urte askotxo dira Mitxelena jaunarekin ontaz mintzatu nintzala —«Gorrotoa

 Lege» idazten ari nintzanean, alegia—, eta, buru ahazkor naizen ezkeroz, ez dut

 lerro auetan leporatu diodan esankizunaren segurantzi osorik. Alkar-izketa onen

 oroimena gandu-tartean galdutako patsajearen irudira datorkit. Beraz, emen

 agertutako iritziak ez dezake benetako baliorik eduki aipatutako

 euskaltzaiñaren sendotzarik gabe.

 (2) Gure artean, «idazu» aditz-jokoa geienbat erabilli duena, idazle zaharretan

 oiñarriturik noski, Aita Olabide Iesulaguna izan da. Ona emen Gasteiztar Maixu

 ahantzieziñaren erakusgarri giartsu bat bere «Itun Zar eta Berri»tik artua:

 «Alabak erantzun zion: «Onespena idazu: eman didazun lurra, lur agorra da-ta,

 idazu lur urtsu bat ere». Ta Kaleb'ek goiko iturriak eta bekoak eman zizkion»

 (Ebazleak, 15'gn. esaldia, 357'gn. or-ald.). «Indazu», ostera, besteren artean,

 gure Axular aundiak zenbait aldiz darabil. Ona emen, aitzaki-maitzaki aditz au

 artuta bere prosa zoragarriaren sail bat: «Bi AitonenSemek edo Zaldunek,

 elkarren artean etsaigoa dutenean, eta elkar dixidaturik ­desafiaturik—,

 konbatera edo gudura deiturik, kolpeka hasten direnean, komunzki sendoenak

 garaitzen du bertzea, bere meneratzen du, lurrera egozten du, ezpataz

 iragaitera darama. Orduan, lurrean datzanak —erstura handian baitago— erraiten

 dio bere etsaiari: «Ah! iauna! othoi! barka iazadazu; bizia INDAZU! Ezagutzen

 dut, orainokoan, zure alderakotzat faltatu dudala, gaizki egin dudala; baina

 prometatzen deratzut, ezen, hemendik aitzina zure zerbitzari izanen naizela»

 («Gero», XV'gn. Kapitulua, 138'gn, or-ald., Zarautz, 1.954).

 

         XVI

         Lenbiziko neurtitzeko «Juitiekila» = «joatearekin» itzuli bear dela

 deritzait —izkiriatzen nion ene adiskide onari—. Beraz, «egoite» = accion de

 estar bezala, «juite» = accion de ir? Erantzupena: «Juitiekila» =

 «joaitearekila» laburturik erri-oguzkeran, bai; beraz zuen «joatearekin».

         Lenengo neurtitzean ere: «Deiziet erraiten» = dizutet esaten.

         Bigarren neurtitzean: «Batarzün» = batasun. «Ziten» = zaitezten.

 Campion'ek «ziteyen» dakar eta onela irabiatzen du osoki: nadin, zitian, dadin,

 gitian, ZITEYEN, ditian (nadin, zaitezen, dedin, gaitezen, zaitezten, ditezen).

 Larrasketa'k dio: «Ziten est mieux pour la rime: C'est une forme du haut-

 souletin. A Barcus et à Cheraute, on dit zitien». Beraz, Etxahun'ek Basabürü'ko

 (edo Basabüria'ko) adizkera darabil emen bere eskualdekoaren ordez, puntuarekin

 obeki baitijoa.

         Irugarren neurtitzean: «Ohoreskiak» = kunplimentuak, itzuli dut

 gipuzkeratzean. Lhande'k onela itzultzen du «ohoreskü»: offrand, hommage

 (homenaje, obsequio, respeto). «Deitziet» = dizkizutet (ez nahas «deiziet» =

 dizutet'ekin). Campion'ek onela irabiatzen du: deitziet, deitzie, deitziegü,

 deitzie (gip. dizkizutet, dizkizute, dizkizutegu, dizkizutee).

         Laugarren neurtitzean: «nüzü» = naiz, alokutivo eran emanik. Campion'ek

 onela irabiatzen du: nüzü, düzü, gütüzü, dütüzü. Azkeneko neurtitz au, nai

 denazak onela alda dezake: «Etorritako bidez ba-noa etxera».

         Bukatzeko, Mirande jaunari egindako galdera txit jakingarri baten berri

 eman nai dut emen. «Oartu naiz —izkiriatzen nion— Etxahun'en bertsoetan zear

 «zü» fonetikak «zük» ematen duela, baiñan bestalde «zure» sortzen dela. Ezin

 uler nezake ordea, bereiztasun onen arrazoia». Erantzuna: «Zü», «zük» eta

 «zure»: au ez da bakarrik Etxahunen izkuntzaren ezaugarri bat, bainan

 Zuberoatar euskalkiaren phonetikarena. Euskera kommunaren u beti ü eman du gure

 izkelkian, -r- (bakun) eta -s- baten aurrean denean kenduz gero. Orrengatik

 «zü», «zük»,), bainan «zure», «zuri», etc. Alaber «(h)ur» (agua) hur oguzten

 dugu, bainan «(h)urr» (avellana) - hürr; alaber «ikhusi», bainan «ükhüzi

 (ikuzi). Henri Gavelek atzeman zuen phonetika lege au (ikus aren «Elements de

 Phonetique basque»; jakiña, exzepzio batzuek dauzka, analogiak erakarririk, edo

 jesandako (1) itzetan».

         Ainbestean bukatu dugu erriaren aboz eldu zaizkigun Etxahun'en

 bertsoekin. Larrasketa'k bat geiago ezartzen digu bere bilduma-liburuan:

 «Bortian ahüzki» izenekoa alegia, baiñan ez du segurantzirik egillea gure

 koblakaria ote duen. Onela dio: «Est-elle du poete barcusien? Aucune preuve

 décisive ne permet d'éclaircir le doute. La langue ne présente aucune des

 formes barcusiennes qui fourmillent dans les chansons d'Etchahun». Baiñan,

 lerro batzuek aurrerago: «La concision et la couleur rappellent assurément la

 manière d'Etchahun». Beraz, alderdi batetik izkuntza-tankera ezta Barkoxe'koa,

 baiñan iduritzen zaio, bestalde, ba-duela olerki onek gure koplariaren manera.

         Jean Haritxelhar euskaltzaiñak estudio luze eta sakon bat egin zuen

 «Bortian Ahüzki» (2) kantuaz eta beronen egilleaz, «Gure Herria» aldirokoak

 Etxahun'i eskeiñi zion zenbakian (3) aren eriotz-eunurrena ospatzeko eta

 Baigorritar irakasle saiatuak garbiro probatzen du etzela izan Barkoiztar

 koblaria bertso polit auen egille.

         Haritxelhar jaunaren demostraziñoa arrazoi ontan oiñarritzen da:

         Kantu onetako seigarren ahapaldian ageri zaigun Ziprian Phino nor zen

 eta noiz bizi izan zen azaleratu ahal izan zuen gure investigatzailleak, azter-

 lan onetan luzaro jardun ondoren. Haritxelhar jaunak sakonkiro darakuskigunez,

 Ziprian Phino delako au 1795'garren urtean il zen Frantzia'ko Biurrialdi

 denboran. Emezortzigarren mendeko gizaseme au pertsona bizia bezala ageri zaigu

 «Bortian Ahüzki»ko seigarren ahapaldian, bertsolariak baitio: «Garaintzi

 errozie (esaiozute) Ziprian Phino'ri». Beraz, diardugun kantuak 1795'garren

 urtea baiño lenagokoa bear du izan. Eta zenbat urte zituen Etxahun'ek aldimuga

 (fecha) onetan? Gure Koblakaria 1786'garren urtean jaioa dugun ezkeroz, aldi

 artan bederatzi urte zituen, beteak edo betetzeko eta iñolaz ere ezta posible

 adin ori kunplitu gabe Etxahun bertsolari gaillen izatea. Etzezakean ez ongi

 eta ez gaizki bertsorik ondu.

         Ondoren, lerro jakingarriok gaiñeratzen dizkigu Baigorritar

 euskaltzaiñak: «L'étude interne de la Chanson nous avait déjà permis de

 reconnaitre que le theme du jeu amoureux était un theme du XVIIIe. siècle. On a

 plusieurs fois signalé que la poésie basque du XVIIIe. avait subi l'influence

 française. Dominique Peillen l'a montré pour une stroph de «Bortian Ahüzki» (4)

 et nous ferons nôtre sa très heureuse formule quand il déclare que le nuage qui

 mouille le jardin de la poesie basque a été amené par le doux vent de France.

 «Gure baratzea busti dereikun odeia, frantses aize goxoak ekharri dikuzu» (5).

 

 (1) Jon Mirande'k maiz darabillen itz onek (jesan)emprunter (tomar prestado)

 esan gura du. Zuberoa'ko itz egoki au beste euskalkietara zabaltzen saiatu bear

 genduke, nik dakidanez ezpaitugu esangura berdiñekorik.

 (2) Mendi toki edo —Axular'ek esango zukeanez— mendi agerre onen izen osoa

 «Ahunzki» da eta zalantzarik gabe «ahuntz»etik dator.

 (3) Ikus: «La chanson Bortian Ahüzki et son auteur inconnu», Gure Herria

 aldirokoa, 2-3 zenbakiak, Maiatz-Ekhaina, 1962.

 (4) Ona emen Domiku Peillen'ek alderatzen dituen bi ahapaldiak.

 

 Frantzesez:

                 Le soleil autour du monde

                 N'a jamais cessé son cours:

                 Aussi charmé de ma blonde

                 Je vais la suivre toujours.

                         (Favart, 1702)

 Euskeraz:

                 Goizetan eder dizu ekhiak leinhuru

                 Mundia argitzen dizu unguru(z)-unguru;

                 Ni ere zure ondoan hala nabilazu,

                 Eia maite naizunez othoi erradazu.

                                 (Bortian Ahuzki)

 

 (5) Dominique Peillen'en lan ederrari «Amodiozko Baratzetan» deritza eta

 irakurlearen gidagarri esan dezagun aipatutako aldirokoaren lumeru berberan

 ageri dela. Haritxelhar'en estudio ernegarrian berriz irakurle jakinguratsuak

 amaika xehetasun zoragarri arki ditzake. Besteren artean, izkuntza

 aztarrikatuz, ba-dirudi, jatorriz kantu au etzela zuberotarra, benaparra

 baizik. Aipatutako lanetara jo beza beraz, gai auen gose-egarri denak.

 

ERASKIÑA

 

Gaztalondo'ko prima

Gaztalondo'ko alaba oñordekoa

 

         «Gaztalondo'ko prima» gipuzkeratu nuenean, egillearen gixa bertsoak

 eman nairik, ez nuen hemistikiorik erabilli, eta onela, Etxahun'en amaika,

 amabi edo amairu silabako neurtitzak berdinduz, amabikoak erabiltzea erabaki

 nuen, naiz-ta sobra konturatu, luzeegiak zirela arnas-aldi gabe emateko.

 Geroztik irakurri dut Aita Onaindia'ren «Gure Bertsolariak» liburu mamitsuan,

 ez dela zillegi bederatzi silabatik gorako neurtitzik ematea arnasaldirik gabe,

 ots, bi hemistikiotan zatitu gabe, eta geroztik kezkatan nengoen itzulpen oni

 buruz. Au dela-ta erabaki nuen itzulpen berri bat egitea, amabi silaba arnas

 batean erabilli bearrean, 7 - 6 erabilliz. Moldakizun berri au bestea baiño

 egokiagoa delakoan ematen dugu emen argitara.

 

                   I

 Gaztalondo'ko prima anderia,

 Zure senharrak erran ba'dü egia,

 Bost urthez eztiala hunki emaztia,

 Haren obratik ba'da zük düzün frütia,

 Aberti ezazü kumaia haitatia,

 Xatharraren plazan eros dezan abitia.

 

 Gaztalondo lurreko andre oiñordia,

 Zure senarrak ba'du esaten egia,

 Bost urtez ez duela ikutu andria,

 Zuk duzun frutua da txit arrigarria!

 Jakiñean jartzazu bere amautsia,

 Troxa ordez erosi dizaion jazkia!

 

                   II

 —Ereta'ko barberaren zaldia,

 Gaztalondo'n gaiaz ebiltzalia.

 Hanko zerrallü petan itzalin gordia,

 Eia nurat juiten zean bürüzagia

 Ezpa'deikük erraiten hik zerbait egia,

 Primak izanen dik aitarik gabe frütia.

 

 —Ereta'ko mediku jaunaren zaldia,

 Gaztalondo'n gauez-gau ibilli zalia,

 Ango esi tartetan egonik gordia:

 Ba'dakik nora joaten uken nagusia?

 Ezpa'diguk esaten lenbailen egia,

 Aurrak eztik izango aitaren partia!

 

                   III

 —Ebili niz Gaztalondo'n esklabo

 Nahigorik egon establian lo.

 Nausia juiten zen prima ganat gero,

 Ni gaxua ützirik etsai dener so,

 Hurak denak oro adar ezarteko,

 Zeren ni nintzen egilien lekhaio.

 

 —Gaztalondo'n zigorra probatua nago,

 Ukuilluan lo egin nuela naiago.

 Maiteaganatzen zan nagusia gero,

 Ni uzten ninduela etsaien mendeko;

 Ainbeste iskanbilla adarra jartzeko:

 Orra zer festa jartzen zidaten gauero!

 

                   IV

 Primak ba-zin jaun barberarentako

 Aiharitan kapu eta ollasko.

 Senhar miserablia batin ohian lo,

 Eta bestin aldiz ajütaren galtho.

 Primak ordin hur xahakinak bero,

 Eta harez ajüta eman gero.

 

 Emazte-oiñordeak kapoi ta oillasko,

 Mediku-jaunarekin gogoz afaltzeko.

 Senar gizarajoa batzutan oian lo,

 Labatiba artu-zai bestetan an dago;

 Andreak ur zikiñak berotuta gero,

 Sabel barrura sartzen dizkio aguro!

 

                   V

 Zure senharra adjüent egon zenin,

 Balentia handirik zizün egin.

 Ezarten zitizün unestak gaztelin,

 Ustez adar egiler labore egin.

 Orai berak ba-dütü borontin,

 Laket beitira txapel ziratien pin.

 

 Alkate ordezkoa senar au zenean,

 Panparroikeri franko egindakoa zan.

 Bertutetsuak sartzen zituen kartzelan,

 Adar-gille kastari on egin ustetan.

 Orain orra nun ditun berorren aurrean,

 Atsegin baitaukate zaldun txapel-pean.

 

         Aldakera au lendabizikoa baiño librexeago eman dudala uste dut.

 Neurtitz batzuek, tankeraz, formaz oso aldaturik daude, baiñan ez ainbat

 esanguraz. Gogora ekarri dezagun, Larrasketa'k dionez, idurizko mintzairan,

 ajüta, ollasko, adar, kapu... itzak, aragikerizko zentzuak dituztela. Baita

 ere, dio Peillen'ek (1), «Uharria aragi-amodioaren izen bat duzu, arraina beste

 bat eta pabuaren luma».

 

 (1) «Amodiozko baratzetan», «Gure Herria», 2 eta 3, 1962-eko Maiatz-Ekhaina,

 74'gn. or-ald.

 

BI ERASKIN GEIAGO

 

         Etxahun'en itzulpen lana oso aurreraturik neramala, oartu nintzen,

 «Gure Herria» aldizkariak Etxahun'i dedikatutako zenbakian, beronen eriotz-

 eunurrenez, iru ahapaldi ageri direla, Lhande-Larrasketa'k ematen eztituztenak.

 Bat «Ahargo eta Kanbillu»ri dagokio eta bestea «Oraiko neskatilek» deritzanari

 (1).

 

 (1) «Gure Herria»: «A propos du Centenaire: Disque des chansons d'Etchaun. Jean

 Haritxelhar'ek, 2-3 zenbakiak, 141'gn. orald., 1962.

 

Ahargo eta Kanbiliu

 

         «Gure Herria»k, gure bigarrenaren eta irugarrenaren tartean beste

 ahapaldi au ipintzen du:

 

         Amorosak behar lüke

         ordüz jakin ez egin lo.

 Bestela harek ükhenen dizü bere khuntia oso

 Hemeretzü hunka-olho, etxerat eramaiteko.

 

         Ahapaldi oni bi itzulpen egin dizkiot: bat ahalik eta urbillena,

 Etxahun'ek darabillen itz-jokoaz baliaturik. Bestea askozaz libreagoa,

 esanguraren asmoa jasoaz soilki. Ona biok tata bestearen ondoren:

 

 Amoranteak bear du

         Ez lo egoten saiatu.

 Bestela kontuak osoro bearko ditu pagatu,

 Emeretzi unga olotan etxeratzeko baititu.

 

         Ameranteak bear du

         Erne egoten saiatu.

 Aurretikan kontuak ondo ateratzen ezpa'ditu,

 Bizkarra berotuta, noski, bearko du etxeratu.

 

         Ona ahapaldi onek begietaratzen dizkigun prolemak: Lenengo neurtitzean:

 Aurreneko kolpetik ikusten da lendabiziko neurtitzak ez duela —bear zukeanez—

 puntorik osatzen besteekin. Ontaz esaten nion Mirande adiskideari: Etxahunek ez

 ote zuen kantatuko «Amorosak behar LIRO»? Puntuarea aldetik primeran letorke.

 Baiñan zillegi ote da? Guk beñepein ez genduke esango «amorosak be(h)ar

 lezake». Ez dut uste Andre Gramatikak —barka bizaidat:e iritzi estu-zaleek

 euskeraren baitan jakintza mota au andrezkotzat jatzen dudalako— iñolaz ere

 onartu lezakeanik eta onen gaiñetikako erabilkizunik ere ez dut uste ba'denik.

 Ontaz, Barkoiztar koblakariaren puntu-zabarkeri aundi bat dela pentsatu bear.

 Ona erantzuna:

         «Amorosak behar lüke / ordüz jakin ez egin lo»: egia da emen Etxahunek

 uts bat egiten duela neurtizkintzaren aldetik, rima aztu zaio eta. Bainan,

 beste alde batetik, «behar liro» ezarri ba'lu, uts aundia izango zan

 gramatikaren aldetik; gure euskalkian ere ez baita zillegi -iro- aditz-

 laguntzallea (zuen -eza-) orrela erabiltzea; esaten dugu: «jakin behar lüke»,

 «jakin nahi lüke» (bainan: «jakin ahal liro»; orainaldian ere bereizkuntza ori

 ba dago: «jakin behar düt», «jakin nahi düt», bainan «jakiten ahal dut»).

         Bigarren neurtitzari («ordüz jakin ez egin lo») sasi-euskera derizkiot

 —ausartu nintzaion esaten nere adiskideari—. Beste ontara ba'litz, gaitz-erdi:

 Ordüz jakin ez egiten lo. Eztakit, ordea, Zuberoa'n zillegi ote den mintzaira

 ori. Pentsatu dut ere Etxahunek ez ote zuen kantatuko «Ordü jakinez egin lo» =

 dormir a cierta hora, en determinada hora. Bertsuok aboz-abo eta belaunez-

 belaun eldu zaizkigunez, ez luke arritzekorik antzaldatu xamarrak egotea, eta

 orain Etxahun gizarajoak pagatu bear erri ajolakabearen kulpak.

         Onatx, erantzuna: «Bigarren neurtitzari ez derizkiot nik sasi-euskera.

 Edo beintzat ez nerizkion, zure galdeera eldu artean, euskera oso normala irudi

 baitzitzaidan, itz-urrenaz beste. Bainan orain konturatzen naiz esango nukeala,

 baiezkoan: «behar luke jakin egoiten iratzarririk». Alaz ere, «behar lüke jakin

 ez egiten lo» bitxi irudi zait. Aitari galdegin diot, eta ark ere ez du uste

 «behar lüke jakin ez egiten lo» zuzen denik. Gainera ark uste du «... behar

 lüke ordüz jakin ez egon lo» euskerago dela (?). Dana dala, ba dirudi emen

 syntaxisa bestelako dela baiezkoan eta ezezkoan (gure euskalkian bederen).

 Egian esan, ez dakit zer pentsa; bear nituke beste zuberoatar batzu galdekatu,

 eta zuberoarazko beste texturik ikertu. Bainan dudarik batere gabe, ordü

 jakinez («a ciertas horas») ez genduke zuberoaraz erabilliko».

         Irugarren neurtitzean: «ükhenen dizü» = izango du, aditz-jokoa

 alokutivo eran emanik. «Khuntia» (khuntü-a) = kontua. Haritxelhar'ek «khuntia

 oso» = compte rond (cuenta llena) itzultzen du frantzesera. Osorik edo osoro

 eman dezakegu gipuzkeraz.

         Laugarren neurtitzean: «Hunka». Iztegiek ez dute itz su onela ematen,

 unkha, unka edo unga baizik. Azkue'k onela itzultzen du «unga», Benaparroa'n

 bildurik: «robo de medir equivalente a cuarenta y seis litros». Lhande'k

 aipatutako iru aldakeran ematen ditu, itzulpen onekin: conque, mesure de

 capacité pour graines, demi-hectolitre, comprenant 4 «goitzuru». Onek,

 «gaitzeru» (G. L.), «gaitziru» (N) eta «gaitzürüa (Z) aldakuntzak ditu, baiñan

 Azkue'k aldakuntza txipiok egiten ditu euren artean: gaitzeru: quartal

 (cuartal), mesure d'environ cinq litres. Gaitziru: cuartal, cuarto de fanega.

 Gaitzuru: celemín, mesure pour les grains d'un peu plus de quatre litres et

 demi.

         Haritxelhar'ek (h)unka-olho itzak marra batez lotzen ditu —izkiribatzen

 nion Zuberotar jakintsuari—, eta ene ustez ez da zuzen ari. «Olho-unk(h)a»

 ba'litz, bai, orduan bearrekoa luke, baiñan, «emeretzi unka olhoz» aditzera

 eman nai duelarik, kaltegarria. Ez ote? Gaiñera, «unk(h)a» aurretikako h'rik

 gabe ematen dute iztegiek. Zer deritzazu guzti ontaz?

         «Izpidean zaude —erantzun zidan—, bi izenok ez dira tillet edo marra

 batez elkartu bear. Gainera «hunka» ez dagokio ongi belarriari. Itz ori ez dut

 Larrasketen iztegian idoro; bainan Lhandek «unka», eta «unga» emaiten du. Ene

 aitak ez daki zer neurri zatekean, bainan gogoratzen da itz ori zaarrei

 entzunik, eta «unka» oguzten du. Beraz, «hemeretzü unk(h)a olho» idatzi bear

 litzake, ez Gure Herriak emaiten duen bezela.

 

Oraiko neskatilek

 

         «Gure Herria», lenengo bi ahapaldiez gaiñera, beste bi gaiñeratzen

 ditu, Haritxelhar'ek edo beste norbaitek bilduak. Larrasketa'k igarri zion

 bertso galerari: «Nous n'avons probablement ici qu'un fragment». Ahapaldiok

 irugarren eta laugarren tokia okupatzen dute. Laurak sail osoa egiten ote dute?

 Ezetz esango nuke... Jaungoikoa'ri nai dakiola luzaro baiño len bai sail ontako

 eta bai besteko Etxahun'en bertso galdu geiago agertzea! Ona, Irugarren

 ahapaldia:

 

 Xiberua'n ba-düzü gizun ederrik,

 Ene semia ba-düzü haietarik.

 Ezin düt begiratzen neskatiletarik,

 Ez dakit zer dian nahi idoki hetarik;

 Hobeki egin lio bai hurak ützirik.

 

 Baldin gizun ederrik ba'da Zuberoa'n,

 Nere semia duzu nagusi denetan.

 Neskatxetatik zaitzen ba-daukat naiko lan,

 Ez dakit zer nai duen arkitu aiengan;

 Obe luke utziko ba'litu pakean.

 

         Lenengo eta bigarren neurtitzetan «ba-düzü» = ba-da, aditz-joko,

 alokurivoa ageri zaigu. Lendabiziko neurtitzekoa ba-duzu ala ba'duzu ote den,

 ots, baiezkorra ala baldintzakorra (afirmativo o condicional), zalantza nuen.

 Baiñan itzulpen frantzesak baiezkor bezala itzultzen du «Il y a en Soule des

 beaux garcons». Ala ta guziz ere, nik baldintzakor-eran itzuli dut, gipuzkeraz

 egokiago gelditzen delako.

         Irugarren neurtitzak dio: «Ezin düt begiratzen neskatiletarik». Ontaz

 idazten nion Mirande jakintsuari: Guretzat ez da jatorra mintzaira au. Zillegi

 jotzeko egon aditz-izena osatu bearko genioke, «ezin dut begiratzen egon

 neskatilletatik». Edo bestela, «Ezin dut begiratu neskatilletatik». Otoi,

 esaidazu zuen euskalkian zillegi ote den neurtitz orren erakuntza. Osagarri

 esanen dizut Gure Herria'k onela itzultzen duela neurtitz au: «Je n'arrive pas

 à le garder des filles». Erantzupena:

         «Ezin düt begiratzen». Guk Zuberoan, bereizkuntza bat egiten dugu «ezin

 begiratü düt» = no he podido guardarlo, retenerlo, eta «ezin begiratzen düt» =

 no puedo guardarlo (Baxe Nabarren ere alaxe, Laffittek bere gramatikan dionez).

 Bainan esan bear dizut, orain beintzat, gutxi erabiltzen dugula «ezin» adizkera

 pertsonal batekin; «ez dut begiratzen ahal» (no puedo guardarlo) eta «ez düt

 begiratü ahal izan» (no he pedido guardarlo) dira forma korrienteak. Aditz-izen

 uts batekin, bai, askotan erabiltzen da; adlbidez, Etxahunen bertsoetan «ezin

 jakin zü ganik aita nur nin» (Bi ama alhaba)».

         Laugarren neurtitzean: «Dian» (dü + an) = duan, duen. «Idoki hetarik»

 atera aietatik, aiengandik (idoki = tirer, faire sortir, puiser = sacar,

 extraer, obtener), Lhande'ren iztegiari jarraiki.

         Boskarren neurtitzean: «Egin li(r)o» egin lezake, egingo luke. Hurak

 ützirik = aiek utzirik.

         Laugarren ahapaldia:

                 —«Aita, zaude ixilik, deusik erran gabe,

                 Ni ezpeneinte (y) egon hetarat gabe.

                 Zahartü nizanian indarrik gabe,

                 Orok ütziren naie bertan fera-futre.

                 Ba-diket nik ordian bai aski dolore!»

 

                 —Aita, eztuzu zertan orla mintzaturik,

                 Ni ezin bizi bainaiz aiek gabetanik.

                 Zartuta gero ez dut izango indarrik,

                 Denok utziko naute «or konpon» esanik.

                 Orduan izango dut atsekabea nik!»

         Oar gaitezen lehenik lenengo iru neurtitzak «gabe» itzaz amaitzen

 direla. Emen eztago, ordea, itxura bezain pekatu aundirik, Etxahun'ek «gabe»

 atzizki bat bezala baitarabil. Alegia, lendabiziko neurtitzaren azken itz osoa

 «erran gabe» da, bigarrenarena «hetarat gabe» eta irugarrena «indarrik gabe».

 Ala ere, eztut uste atzizki bati eman oi zaion eskubidea dagokionik. Bigarren

 neurtitza guztiz naturala da bostetatik lau aldiz erabilliz -tu atzizkia:

 «ajitü», «despendiatü», «kitatü», «paseiatü». Alaber, nik, lau bider erabilli

 dut -(r)ik atzizkia laugarren ahapaldi ontan, eta eztut uste okerrik dagoenik

 erabilkizun ontan. Baiñan «gabe» berdin erabiltzeak ba-du zerbait itxusi, gure

 artean beintzat.

         Bigarren neurtitzean: «Ezpeneinte» ezpainindeke, Campion'ek onela joka-

 erazten du adizkera au: neinte, zinte, leite, ginte, zinteye, lite (ninteke,

 zintezke, liteke, gintezke, zitezkete, litezke). «Hetarat» = aietara.

         Laugarren neurtitzean: «Utziren naie» = utziko naute. Neurtitz onetako

 «fera-futre» esaeraz idazten nion Jon

 Mirande adiskide leialari: Gure Herria'k onela ematen du itzulirik laugarren

 neurtitza: «Elles vont tautes m'envoyer vite «faire foutre». Baiñan eztakit

 «faire foutre» esaera onek zer zentzu duen, nere frantzes iztegiak —onetarikoa

 delarik— ezpaitakar ez itz bikote bezala, ez «faire» aditz-izeneko esaera

 ugarien artean eta «foutre»rik eztu ipiñi ere egiten. Ba-dirudi esan gura duela

 «bertan usteltzen» edo olako zerbait.

         Ona gure adiskidearen erantzupen sakona: «Utziren naie bertan fera-

 futre»: Bai, esaera ori frantsesetik artua da, «faire foutre». «Poutre» aditzak

 zentzu oso gordiñak zeuzkan lenago; latin klassiko «futtuere»tik dator; onek

 eman zuen Hispaniako latin arrunteaan «foutre», eta azken forma ontatik «joder»

 dator (zure barkamenarekin...) eta Galiako latin arruntean «fut(t)ere» eta

 azken ontatik dator «foutre». Beraz, furtuere = joder = foutre. Lenago zentzu

 orrekin asko erabiltzen zen frantzesean, Iparrekoan eta Egoakoan (Troubadouren

 neurtitzetan arkitzen da). Bainan orain, Parisko frantzesean beintzat

 (izkelkietan ez dakit), zentzua asko auldu zaio; «vas-te faire foutre» esaeran

 bai, lenagoko zentzua gorde du ( vete a tomar por...) bainan «qu'est-ce qu'on

 va foutre?» = zer egingo ote dugu? «Qu'est-ce que tu fous?» = zer ari aiz? eta

 participium perfectum «foutu», «qu'est-ce qu'il a foutu?» = zer egin ote du?

 Bainan «nous sommes foutus» = galduak gera, gureak egin du... Esaera oriek

 guztiak, oso arruntak, itsusiak dira; bainan jende geienek ez dute ulertzen zer

 esan nai duen, egiaz, foutre aditz orrek («larrua jo» esateko ba dira dozenaka

 beste itz oraingo frantzesean...). Beraz, Etxahunek «fera futre» dionean,

 pentsatzen dut ez duela zentzu etymologikoan erabiltzen (ez zukean ezagutuko

 ere), bainan zentzu aulduan: «envoyer promener» (1); Zuberoaraz «zabarra (2)

 huntzera igorri» edo benafarraraz «antzara ferratzera igorri» esaten den

 bezela; Gure Herriak emaiten duen itzulpena txit gogorregia da (eta esan bear

 dut beste itzulpenak ere ez zaizkidala atsegin: itzez itz itzuli nai izan dute

 euskara frantzesera, bainan ondorioz itzulpenok ia ulerteziñak dira

 batzuetan)».

         Boskarren neurtitzeko «ba-diket» alokutivo tankerako geroaldia dela

 ezta dudarik —izkiriatzen nion gure adiskide Zuberotarrari—. Itzulpenak ere ala

 aitortzen digu: «J'aurai alors bien assez de peine!» Campion'ek, ordea, eztakar

 irabiakera au, arrunta baizik, ots, «dikezüt, dikezü, dikezügü, dikezie». Lau

 aditz-joka auei dagozkien Etxahun'en erakoak eman nai nituzke «OLERTI»n. «Zü»

 kentzea aski al da? Onela: diket, dike, dikegü, dikie. Otoi, jakin-erazi

 zaidazu zuzen dauden ala ez.

         Erantzupena: «Ba diket», bai, forma alokutivua da = «ba düket». Beste

 forma alokutivoak «dikiát» eta «dikiánt» edo «dikiñát» dira; zukan «dikezüt»

 itxaro diteke, Campion'ek emaiten duen araura eta uste dut toki zenbaitetan ala

 diotela, bainan ez gurean. Alarik ere, geuk ere, «dikezügü» esaten dugu,

 pluraleko 1-en pertsunean. Ots, «-zü-» allokutivoa singularreko lenengo

 pertsunean baizik ez dugu kentzen: adibidez «dit», dizüt-en ordez; ba dákit

 (orrela azentaturik) forma utsa, bainan ba dakít, azken silaban azentaturik

 zukako forma allokutivoa, ba dakizüt-en ordez».

         Onenbestean bukaera eman diogu osotoro Etxahun'en bertso itzultzeari.

 Eskerrak eman nai dizkiot aurrena gure Jaungoikoa'ri lan aztun bainan txit

 ernegarri au burutzeko beta eta egonarria eman didalako. Eskerrik beroenak

 alaber Jon Mirande Aiphasorho ene adiskide on-onari ain biotzez eskeiñi didan

 neurrigabeko laguntasunagatik. Baita ere bijoazkie nere eskerrak Zeru goitik

 begira ditugun Jean Larrasket'i, Pierre Lhande'ri, Arturo Campion'i eta R. M.

 Azkue'ri, beroien liburu jakintsuak izan baitira ene lanaren oiñarri eta

 zurkaitz. Beroiek gabe ez nuke deus egingo. Beroiekin egin dut zerbait. Gure

 Jaungoiko Ahaltsuak ordain bizaizute denori Zeruko loarietan enegatik eta, ene,

 bidez, Etxahun gure koblakari maitagarriagatik egin duzutena.

 

 (1) Mandar a paseo.

 (2) Lhande'k «kabarra huntü» esaera, s'en aller, «vider les heux» (irse,

 marcharse, desocupar la casa) itzultzen du. Esaera onen berri «kabarra» =

 lande, landa, páramo, erial) itzean dakar. Baiñan, badakar ere «kabar»: nu,

 vide (desnudo, vacío, hueco desocupado). Bestetik «kabar», kalbar, kalpar edo

 galpar'en senidetzat jotzen du eta onek «chauve» (calvo) esan gura du. Itz

 guztiok soiltasunaren ideia ematen dute.

 

                                                 Donostia'n, Maiatza 12, 1965.

 

 


inprimatu