inprimatu
Bide-ikara
Izenburua:
Bide-ikara
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1966 I-II Ikus-miran
Orrialdea:
69-75

Bide-ikara

 

Muniategi'tar Sabin

 

                               I

 Egun bakoitzeko amets-irudi atsegin sortuz,

 Izadi bitartez kolko, arima guztia suspertuz,

 bidera nator biotz-begiak bizitzara itzuliz,

 asetu eziņik argimin ditudan gose-egarriz...

 

 O, bizitz aldakor, eriotzaren erro emaigarri:

 ementxe oakit ura bezela sartzetik igesi;

 ementxe oakit larri, ementxe aramat urduri,

 aize arin bat bezela ikutuz, orririk orri!

 

 Ur lasterrak bezela betiko ioan ta etenez,

 ementxe oakit beņere berritu ezin dan ioanez;

 ementxe oakit nerez-nere, betikotasun miņez,

 beiņere berdiņa izango eztan bide-ausnartzez.

 

 Ta, bidezko ar-eman, bizigai itun-alaietan,

 bai mitxeleta auskor eta, erle eztilariakin,

 atea irikiz nabil bai, aizearekin aizetan,

 ikara datorkidazan eskuratze goigarriakin.

 

 Arginabar garatsu edo, arrats izartsu, argiz

 bere Loreil-ezetasun ta, odol-udaberritsuz;

 edo neguaren elurgiro, eragozpen mingarriz,

 bere odei-mataza illun, azpitasun orbeltsuz.

 

 Bide alai, bide goibel... Goi-irabazte neketsuz

 bideak eta bide! O, bai, anitz gorabera dira,

 bere laztan egarri bere, zorion maite-ikutuz,

 munka datoztenak irrintzika, biotzaren erdira.

 

 Arruz-arru ta, zeru goietan gora... izar, laņo,

 mendi eta zelaiz, iturri garden, emaipe garbiz;

 ogia izango dan gariburu, bere ale gorriz

 barnez-barne ta, sakon-azalez, txikiz-aundiraņo...

 

 Gorroto ta maitasunpe, poz eta, negar biziz

 bere irripar, itxaropen, begiratze samurrez;

 bere esnatze garbi edo, eriotasun loikeriz,

 bere gurari baikor edo, beruntasun baldarrez.

 

 Beti egunari buruz eta, egarri tenka, narrez,

 beti, gerokoz, izamin... ai! zer ote bete aldez!

 beti, bizia aztertuz bizi billa, muin-barrenez,

 beti, bai, amespean, mundua dan itxaso zabalez!

 

 O, biotz! Aldizka, lo-zorrozko negugiro beltzez,

 bare-kurkullu antzera, burua estalduta, nekez...

 edo, adar iasoakin barazki billa goitasunez

 erabat nabilte agurka, Udaberriari oles.

 

 Auxe da bizitza eta, ementxe naiz zauritua,

 bidean zutitu, bidean etzan, gogoz nekatua;

 ementxe il-ikaraz ta, biziari deika aizetua,

 gizalur aztunez ain emen eta, urrutiratua.

 

 Eskuak egunera beartu eta, ametsak berrituz

 ementxe naiz bidea gozartuz iturriz-iturri;

 ementxe bai, egunbera, negar-malkoak legortuz,

 iantzi alai bat ezin soņeratuz gogo illari.

 

 Eta, ainbeste ur-azaleratze, borbor ixillez,

 ementxe naiz eman-emana, ibai eta zelaiez;

 ementxe, egunberri bakoitzari darion ederrez,

 ementxe bai, begiakin eleka itxaropen betez.

 

                               II

 Olaxe egibera, malluka, bizian emaitua...

 nere amets, nere gurari, biotztasun apalez,

 bideak narama izardi-kezkatan barrendua,

 nere egaltxo, bazter batean izateko pozez.

 

 Eta, giza-erlauntzarteko aize bigun, ekaitzez,

 bizia dabilkit besape, nere arima bazterrez,

 oņetan gilbera, muxu-laztanka, muin-azalez

 txustar billa, nun egunduko arratsik izartsuenez.

 

 Eta, izar-erriak ikustatuz munduaren egalez,

 egunoroko balbe, egunoroko argi-itzalpez,

 bizia dariot kutunki, nekezko zauri gordiņez,

 bizia dariot minsor, nere arima ta gorputzez.

 

 Lur amaren egope, on-ederra dan ekin garbiz,

 nerezko betean... ementxe naiz esku, bizi billa;

 ementxe bai, danez galdua etorri azalgarriz,

 ementxe gerokoz, soindu eziņik egiaren zilla.

 

 Eta, biziz-bizi, bere arnas-berritze, sorkundez...

 eskura datorkit guztia, aldakuntza sakonez;

 eskura datorkit argi-mintzaira, aize zorgiņez,

 egun-oņeratze ta, itzal-doņuzko dei kutunez.

 

 Eskura datorkit bai, bere igarokuntza beartsuz,

 bidezko diran sasi ta sastraka, esiak garbituz;

 ixilpe urduriz datorkit bai, oņots alegintsuz,

 biotzaren utsune eta, arima bitarteak betetuz.

 

 Lore-pinportasun eta, ezetasunezko iantziz,

 Udaberriak bezela adar utsak orri-berrituz

 edo, Udazken antzera, orbel illak oinperatuz,

 bidebera nabilte, ametsik onenak erantziz.

 

 Olaxe, egunka... asmo zindo, amets-lillurakin,

 bai baserririk baserri ta, bere arto-gariakin;

 uriaren kalegiro urduri, neonezko argiakin,

 twist ta muist bere, zinema eta aurrerapenakin.

 

 Bidean naiz zer neretuko egun, geroari emana,

 beti, egi billa nere eguerdi eta, arratsez;

 beti arimaz zirkindua beti, bai, neregana,

 oinkada bakoitzeko ogi ta, egun-irabaztez.

 

 Eta, dana da, argi-unezko ale pozgarri bat,

 dana, arpegi ikuste bakan, bizitza berri bat,

 dana, utzi-bearrezko doņu igeskor, ildura bat,

 dana, eriotz-bildumazko orbeltasun triste bat.

 

 Batzuetan, ai! zerurik argienari —ene baitara—

 bere itzal, gautasun, tristura illuna dario;

 beste batzuetan gaurik illunenari, maitebera,

 nere pozak bere, izar, goirik argiena damaio.

 

 Eta, nere lur, itxaso, biotz-ibarretako laņoak

 nerekin datozte bizi-ikara, bide laztantsuz;

 nere zelai eta larre, nere alor eta soroak

 nerekin datozte bai, nerea izatera lagunduz.

 

                               III

 Eta, naizen ezer-ez uts au, bizirik naizen arte,

 betiko gorabera minkatzez, Izadiz galdezka,

 egunik egunera, mintzo ixillean, bakarka,

 neretu eziņik, Iaungoikoka, gosez naramate...

 

 Itxasoratuz naramate bultzada ariņetan,

 il-dardaraz naramate bai, bizitzako uiņetan,

 bere, ondar-malko bere, kresal gatzitasunez,

 eskura datarkidazan odei-bitarte laztanez...

 

 Eta, arri, zugaitz, ibai, iturri... bai, egiak dira,

 beatz-begipean betikoz dabiltzanak neretan;

 maldan gora, bidearen utsune, bidearen koskatan

 beretuz naramatenak argiaren bide argira...

 

 Egunka naramate bidezko amets-eskuratzez,

 egunaren biotza azter ta, gauarena zulatuz,

 kilikilitasunez naramate erantzun eskez,

 esku minduok otoi, arrenka, egietara beartuz.

 

 Olaxe bidenabar, goi-arimaratze ausnartsuz,

 dei ezti, mintzakorrez, gauzak, bai, berean naukate;

 barnez-barne itaunka, ene zeru lurrak egatuz,

 bere osin sakonera, goituz-goituz naramate...

 

 Nerezko biozkadak dira bai ta, Izadi bitartez

 nere itxaso, nere zelai, amets-atedi zabalez,

 kezka-arduratan ditudanak albiste min, lorrez...

 beti, nekepean, egiaren atzez-atze, deadarrez!

 

 Mintzo ixillez begipe datorkidan igurdi ori...

 biziaren iraun, mindura, bidezko nai, alaia da;

 biziaren oņaze latz, biziaren arnas suspergarri,

 bere gatz ta, berakatzezko oretasun bildura.

 

 Auxe da bai, lor estuz, bizitzako ioan-etorriz

 bidearen zauri! Gure aurretik ta, gugaz batera

 doana.. argi-itzalpean norezka, gose-egarriz

 bidegune bakoitzaren eten eta berbizkera!

 

 Auxe betiko goradi, gau-egun, amets-berritze

 biotzaren ikara-eguzkikorrez ernemindua!

 Auxe benetako eriotz, itxaropen lurperatze

 egunoro iantzi berriz egunoro lokastua!

 

 Baņo ezkutuak ixillari eman, biotza irauliz

 neretuz nabil bai, zugatzondo, ibai ta, belardiz...

 alako, latsondo, alako bazter, mendi, iturriz,

 nere goi-egada argi-ametsak piztu itzaliz.

 

 Neretuz nabil bai, egunaren uneak eskuratuz,

 alako bidelagun alako gizon ta emaztez;

 alako ume, zar-gaztez... ainbeste bide bioztuz,

 egunoroko begi-irripar, alkar ezagutzez.

 

 Ta, bidezko bidetasun garbi, lagun urkoratzez,

 nereak ditut bai, illargi eta eguzkiaren poza;

 nereak neguko mindura, elurraren txuri otza,

 Aldiari dariotenak bere bizi, indar aldatzez.

 

                               IV

 Nereak ipar-aize garbi eta itxasoaren orroak,

 ekaitz-aldietako zigortasun, negar-intziriak;

 nereak, urpeko zeru-berritu illargiz iantziak,

 ta, aizepean, eroriz lurrera datozten ostoak...

 

 Nereak orririk orrirako aizearen ibilliak,

 odei arinketa eta, eguzki sarrera gorriak;

 nereak arginabarreko goi oztin, esnatze garbiak,

 poz betea dakarren goiz-ikaratxo amesgarriak.

 

 Nereak goizeko ego-txintada ta arrats epelak

 iantzi-erantzi ezberdiņez bizira datoztenak;

 nereak kantari diran txitxarra eta, bai igelak,

 maite-aldietan alai, illargiari deitzen diotenak.

 

 Eta, itz dagit bai, barrenki, nere lur, bidezkoakin,

 itz dagit nere zelai, nere zugaitz, arkaitzakin;

 itz dagit eskua luzatuz, il ziran gurasoakin

 eta, nere arima zar ta zeruko izarrakin.

 

 Itz dagiot bai, ni izan nintzan ama maitearen ume

 eta ni izan nintzan gazte bizkor ta mutillari;

 itz dagiot bai, egunbera, galdetuz nere buruari

 nola iaso nitun ainbeste guda eta gurutze!

 

 Itz dagit, eta, itxaroz nabil bizitza betean,

 biotz zauriak eguzkitu eta, ezurrak alaituz

 itz dagit bai, otoika, oinbidea pozez agurtuz

 norberatzerik ta ederrena dan besteratzean...

 

 Eta, ibilliz daurkit bideari darion ederra,

 bai, larrosa txuri-gorriz ta, elorriaren latz, miņez...

 bai eremu legor, edo, Iorrail euritsuaren belarrez

 sin eskurakor, berez naraman igesi lasterra.

 

 Bide ortaz txakur zital batzuek, amurruz diardute

 zaunkari... eta, bare zikin, suge itxusiak narrez,

 bideari, ai! bere loitasuna ezarri nai diote,

 ainbeste adur-arrastaka, zatarkeri likiņez!

 

 Erabat, au ikuskizun, aldaketa negargarri;

 su munduaren itzalpe, gezurtasun, zori-naastua,

 au gari ereintza argal, alerik ez dun lastua,

 illunbiderik ezezkorrenaren azao sugarri!!

 

 Tximist bildurgarriak ere iabetu dira goiakin

 ta, ekaitzak asarre io gaitu arima izutuan;

 ta bein ta berriz emen gera, eurite, ugoldiakin,

 gorrotoz ingurututako lurralde azpituan.

 

 Ondar bigunera datozten olatu beltzak dira,

 bata-bestearen gibel, bere erokeri gogorrez,

 bits-aparretan, ontziak eraso, iruntsi bearrez...

 ai! orroaka datozten pizti, otso maltzurrak dira.

 

 Alere... bizitza, bere goibera, zoztor guztiakin

 maitagarri da bai, eta, eramangarri benetan,

 bai gaztaro argikor eta, elduaro garaienetan,

 berezko orbel erori, lillura igeskorrakin.

 

 Maitagarri osasunezko oņeratze bakoitza,

 urregorrizko ari ezez, amets garbiz egiņa;

 maitagarri Udaberri garatuaren goi aratza,

 bere goitasun azal-berritze ta, ego ariņa...

 

                               V

 Gazigeza diran bizigai ta ozkarbi legunez

 bai, arriaren aztun, egozko bide urdin zabalez...

 bidean naiz erori-zutituz, negar atsegiņez,

 bidean goramin, egunaren eskukada gordiņez.

 

 Olaxe bizitzako goibera, biozbegi, eskuartez...

 betikoz nabil, betirik betira, begiak irikiz

 eta, egia zer dan, zer eztan, naizena eskeņiz

 bidegune bakoitzak dakarren arimatasunez.

 

 Eta nere ibilbide, amets-aizeratze auetan,

 (oņak lur-zale dirala ta, gogoa izarretan)

 gauza guztiak naukate bere muin ta ondarretan,

 goi-ikaraz sortutako berezitasun gorrietan.

 

 Baņo, aldizka, bakar-unezko gogai aztunetan;

 bizi-eraso, amets illun ta, nekaldi gorrietan,

 eriotza datorkit bai, ixilki, belarri ondora:

 ĢBai! zu ere, betiko iaioa, ez, betiko ez zera!ģ

 

 Aurpegi zimur, zurbildua ta, belaunak eratsiz

 irudi negartiak dira bai, oldozkun beltzetan

 oial illun-illunez datoztenak nere oarketan,

 aizeari emanak azkena dan illeta eresiz...

 

 Ta, zearo larritua, odol-izardi otza darorkit eta,

 begiak aul, belaunburuak askosaz aulago;

 ziprez-irudizko bide samingarri bat dabilkit

 eta, nerez at, ilkizun beltzari iosia nago...

 

 Zega zorrotzaren ebaki, eriozko il usaira,

 arrano erpatsu, bela beltzak etorriko dira

 eta, gautxori egada eta karraxiakin batera,

 arrak ere, kirrin-karrankaz, esnatuko dira...

 

 Ara ba, emen nere burua, gorputza zan guztia,

 ezerrez dan auts ustel, lur apurņo baten biurtua;

 ara emen nere odol ta ain maitea zan bizia,

 oarkizun mingarriz betiko ixillean bildua.

 

 Eta, oinpean zapaldutako belarra bezela,

 ementxe naiz ezin bizkortu, ezin iasoz burua;

 ementxe, egoa ausi dioten txoriaren antzera,

 negar-irudi beltzenetan lurrera makurtua.

 

 Alere... O, atsegin, pozgarri zait bai, eskuetara

 goiz-arratsez datorkidan bizi-oņots, aizekada;

 atsegin zait bai, gau ondorengo itzartze algara,

 eguna luzatuz datorkidan bizitza dardara!

 

 Eta, izatea dan amets-giro, egun baikorretan,

 atsegin zait bai eta, begiak argiz ditudan arte...

 ai! nere azken-arnasaldiko il-begiratzean,

 egi... ikusterik argiena emango al didate!!

 

 


inprimatu