inprimatu
Dei dagist ene oeak
Izenburua:
Dei dagist ene oeak
Sinadura:
Endre Ady
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Sabin Muniategi)
Egilea(k):
Muniategi, Sabin
Ady, Endre

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1966 I-II Ikus-miran
Orrialdea:
60-61

Dei dagist ene oeak

 

Endre Ady

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

 Etzun nadin. Oi oe,

 ene oe, aintziņa

 beste bat ziņan aintziņa.

 Ametsa ziņan ametsa,

 indar-iturri,

 iturri indartsu, mosutegi

 mosutegi ta, alaitasun etorburu.

 Alaitasuna ŋZer zara zu?

 ŋzer zara zu? Ilkutxa,

 ilkutxa. Egunero obeto,

 obeto artzen nozu egunoro.

 Ikaraz etzun,

 ikaraz jagi

 ikaraz jagi,

 ikaraz jagiten naiz.

 Jagi eta begiratu,

 begiratu eta bizia senti,

 bizia senti, oldoztu,

 oldoztu, agertu,

 agertu, estaldu,

 kanpora urtenez begiratu

 urtenez nai, nai,

 zerbait nai, itundu,

 itundu eta ausartu,

 ausartu, gogait-egin

 gogait-egin, lotsa izan,

 lotsa izan. Oi, oe,

 oi oe, ilkutxa,

 ilkutxa, dei dagistazu

 dei dagistazu anitz bider

 eta... Etzun nadin.

 

 


inprimatu