inprimatu
Gose ta pobre
Izenburua:
Gose ta pobre
Sinadura:
Olaetxe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olaetxe

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1966 I-II Ikus-miran
Orrialdea:
52-53

Gose ta pobre

 

Olaetxe

 

 Eguna. Trixtea.

 Zuriz jantzita, eguna,

 Anboto'ko lamiņa zuri

 otz eta busti.

 Ta kalean eskeko

 amatxo bat. Umetxoa

 ondoan, oiņutsik.

 

 Apala ta flako.

 Umetxoa gose.

 Ta ama trixte.

 Gaztea, naroa, goxoa,

 illun jantzia.

 Eguzkiaren antzo ille

 ori ta luze. Eder.

 Ta umetxoa, ume apala,

 ori ta luze,

 baita ere trixte.

 Gose.

 

 Jaun andi itun,

 denaren jabe,

 arro. Ta bere atean:

 —Jainkoarren.

 —OGIA? Lana.

 Ta itxi da atea.

 Ta goibel ama.

 Ta umea trixte.

 Ta biak gose.

 

 ................

 

 Etxola beko bakardadean.

 Biak, ama ta umea.

 —Gose, ama.

 —Lo egin seme.

       Jauna

   ona da. — Ta negar

 begi-zulo erruki aiek.

 Ta umeak lo.

 Lo ta gose.

 Zeruko lore.

 Ta amak ere lo.

 Ogiaren amets

 gose, ta gose.

 Lo, ta gero...

                 Il...

 

 Biak etxolako balcardade

 illunean, gorputz,

 biak lo.

 Biak otz.

 

 ....................

 

 Ta gau aretan aberatsak

 ogi biguņa jan zuen.

 Ta gau aretan,

 aberatsaren txakurrak

 okela,

 etxe epelaren

 kabian.

 

 


inprimatu