inprimatu
Pakearen usoak
Izenburua:
Pakearen usoak
Sinadura:
Joxe Lizarralde
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lizarralde, Joxe

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1966 I-II Ikus-miran
Orrialdea:
48-49

Pakearen usoak

 

Joxe Lizarralde

 

 Pakea.. .

 Pakearen mandatari,

 pakearen uso txuri,

 ONU'ra egalari.

 

 Pakea.. .

 Pakea deadar,

 biotza lertzear;

 pakea, gurari bakar.

 

 Pake-oiartzunak

 ludi zabalera

 barreia dira.

 Mundu osoa,

 bere mintzoa,

 zure esanera,

 Paul seigarrena.

 

 Pake-oiulari,

 goakion munduari

 pakea kantari.

 Bedi

         «Pacem in Terris»

         gure agiri.

 

 Gerra susmoak

 uxa ditzagun;

 India-Pakistan'en,

 edonun.

 Egin dezagun

 alkartasun.

 Pakea gau t'egun.

 VI'garren Paulo,

 U Tant ONU'ko,

 Schweitzer zalako,

 irurak, pakearen lekuko,

 pakearen uso.

 Pakea, apuko.

 

 Pakea...

 Kristo'ren legea,

 Kristo'ren oldea!!!

 

 


inprimatu