inprimatu
Zigoņa ta azeria
Izenburua:
Zigoņa ta azeria
Sinadura:
Santi Onaindia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1966 I-II Ikus-miran
Orrialdea:
42-43

Zigoņa ta azeria

 

Igotz

 

 Udan begiko eban zigoņak

 Gauna erriko eliz-gaiņa.

 Baita azeriak be bira atako

 pagadi gerizez zardaiņa.

 

 Adiskide min yatzuzan biak,

 eta azeriak, oso adei,

 zigoņari poz emon naiean

 bazkal-izkira ein eutson dei.

 

 Azeriak, txur zalako edo,

 ez eutson gertau jan andirik

 edari soilla azpiltxo baten,

 ez eban beste zer arturik.

 

 Lukiak laster garbitu eban

 bere zatia mutur gaiņez;

 zigoņa barriz ezer jan bage

 gelditu yatzun sabel-gosez.

 

 Iru bat aste joan ondoren

 zigoņak oles lagunari,

 arren artzeko aspalditxotik

 beretzat eukon bas-janari.

 

 Egazti zurrak bonbil batean

 atondu eutsan jatekoa;

 ta, artzerakoan, ak sama estuz

 errez jaritxi eban ondoa.

 

 Bazkaldarra zan gosez geratu:

 bonbil sabela bein ta barriz

 miazka eban, baita agin-ortzak

 erakutsi be sumin biziz.

 

 Zigoiņ zurgatxak, au ikustean,

 jangar zanari maltzur oiu:

 ĢUrri ibilliak dakarren zama

 apal eroan bear doguģ.

 

 


inprimatu