inprimatu
Etxahun'en bertsoak gipuzkeraz
Izenburua:
Etxahun'en bertsoak gipuzkeraz
Sinadura:
Etxahun / Jon Etxaide
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxahun"c" (Barkoxe)

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1965 III-IV Bertso urratuak
Orrialdea:
118-136

«Urdin eta burni»

 

A.O.

 

         Ona L.M. Muxika'ren olerki-sail berria. Auñamendi liburu sortan

 argitaratu du ederki, merezi zuen bezela. Oraintsu «Bide-giroak» eskeiñi zigun,

 itz-lauz egonik ere, olermen apañez gantzutua. Gaurko oni itzaurrea Paulo

 Iztueta'k egin dio, sakon ta jakingarri. Txalogarri ditugu bi-biok.

         Liburuak 43 olerki ditu guztira, zein baiño zein arin goxongoak. Denak

 banaka aztertu ta guztizko iritzia emateko ez det gaur astirik. Urrengo OLERTI

 banakoan, orraitio, zerbait geiago esango degu ontzaz, an baitegu argitara

 emango liburu onen bigarren zatia osorik.

         Gaurko olerkari yaukal degu Muxika. Asko irakurri ta ikasi du, eta

 nornairentzat ere, ederrerako izate barruan guztiok degun berezko sen ta jiteaz

 gaiñera, auxe da bearrezkoena. Gure izatea sarri leoi basati antzo degu zakar

 baizen muker, ta giza-lege bigunez leun-azo berrra du. Edozein gaitan ori ez

 dagigun bitartean, ez degu zer aundirik egin al izango. Muxika'k egiña du ori

 bere gazte urteetan, eta orain edozertaz jardun ta idazteko gertu daukagu.

 Onako gazteak bear ditugu, eundaka, euskal alorrean.

         Asmamen ederreko agiri da lirika saillean, baita ba-du etorria ere. Eta

 bulkoak? Ori ere bai. Orrela jaulkikitzen dizkigu olerki borobil asmotsuak,

 ideiaz ta barnesuz oretuta. Esatean ta idaztean, berriz, bere tankera du; naiz-

 ta gaurko prantses-gaztelar olerkarien antza izan, gauzen ikusketa, eraketa ta

 esana bere-bereak ditu. Barne mundua ta begi aurre daukagun mundua, berak ikusi

 ta oartu bezela ematen dizkigu guri ta txairo.

         Aurreko berrogei urteok —Aita Errenderi, Eltzo, Zubigar, Lizardi,

 Loramendi, Jauregi— arte adierazte ta irudi azarri gutxi erabilli izan da

 euskeraz. Gerora, bai, gu ere beste izkuntzetan bezela asiak gera, naizta

 lotsor ta arreta aundiz. «Orixe» zanak, esaterako, F. Mistral'en irudi ausartik

 asko etzitun nai euskerarentzako. Gaur edozein antzekizun, metafora, irudi ta

 onako gaurko literaturarik aurreratuenetan lez erabiltzen ditugu guk ere.

 Aurrerakuntza onetan esku ederra izan du A. Muxika'k.

 

 


inprimatu