inprimatu
Etxahun'en bertsoak gipuzkeraz
Izenburua:
Etxahun'en bertsoak gipuzkeraz
Sinadura:
Etxahun / Jon Etxaide
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxahun"c" (Barkoxe)

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1965 III-IV Bertso urratuak
Orrialdea:
96-118

Euskal olerki bibliografiarako bilduma

                                 (1945-1964)

 

J. San Martin

 

         Ogei urteko olerki bibliografia onetan batu nai nituzke argitaratu

 diran liburu guzien zeaztasunak eta olerkiak argitaratu dituzten aldizkarien

 berri labur bat. Bertan ez dira sartuko alegia edo ipui erara egindakoak, ez

 eta ere bertsolaritzakoak eta kantak. Oiek beste zentzu batekoak diranez,

 nasketarik sortu ez dedin, aparte utziko ditugu. Ala ere, bertsolari gisa edo

 itxurara egin diran olerki liburuak aipatuak izango dira.

         Bilketa egiten asi nintzanean, ogeitabost urteko bilduma egin nai nuen,

 baiña 1937-tik 1945-era arte ixil une ikaragarri batek estali zuan euskal

 olerkia. Irakurleak konprenituko du ixiltasun ori. Une ortan, Gure Herria

 aldizkaria izango zan noski olerkiren bat edo beste argitaratu zuana. 1944-an

 Herria astekaria asi zan ixiltasuna etetzen eta urrengo urtean ikusi zuan argia

 lenengoko liburuak, eta bere izenak dion bezela Urrundik ari zan dei lauso

 baten gisa berriz olerkarien ekintzari asteko. Bibliografia onetan urteetan

 maillaz-mailla jarriak daudenez, berau izango da agiririk zintzoena gerorantz

 urtetik-urtera dakarren indarra adierazteko. Eta, beste gabe, nijoan arira.

 

 I.— EUSKERA UTSEAN ARGITARTUTAKO LIBURUAK

 

         Goldaketan, Iokin Zaitegi Plazaola. 215 orrialde, 11,5 x 17

 zentimetruko neurrian. Editorial «Pizkunde». Taller Editorial Bolivar. Mexico,

 D. F. 1946.

         Gudarien egiñak, Telesforo Monzon-Olaso. 110 orrialde, 14 x 20 zm.

 Imprimerie Moderne. Biarritz, 1947.

         Koblak, Piarres Ibarrart. 30 o., 14 x 21 zm. Editions «Herria».

 Imprimerie du Courrier. Baiona, 1948.

         Arantzazu, euskal poema, Salbatore Mitxelena. 253 o., 16 x 22 zm.

 Editorial Aranzazu. Oñate, 1949.

         Euskaldunak, Nikolas Ormaetxea «Orixe». 586 o., 16 x 22 zm. Itxaropena

 Argitaldaria. Zarautz, 1950.

         Olerki berrizte, Emeterio Arrese. 111 o., 12 x 18 zm. Kuliska Sorta 2.

 Itxaropena Argitaldaria. Zarautz, 1952.

         Yesus aurtxoaren lenengo itzaldiak (aur poematxoa), Romualdo Galdos. 36

 o., 12 x 17 zm. Itxaropena Argitaldaria. Zarautz, 1952.

         Pindar eta Lanho (1920-1941), Jean Diharce «Iratzeder». 94 o., 16 x

 24,5 zm. Editions Ezkila. Urt, 1954.

         Milla euskal-olerki eder (bilduma), Aita Onaindia. 1.199 o., 12 x 20

 zm. Karmeldar Idaztiak. Larrea-Amorebieta. Itxaropena Argitaldariak

 argitaratua. Zarautz, 1954.

         Arraun ta amets, Salbatore Mitxelena. (Bi partetako liburua; bigarren

 partea Elezarrak, kontaerekin egiña). Olerki auek 83-garren orrialdetik 208-

 garrenera arte ditu. 12 x 18 zm. Kuliska Sorta 7-8. Itxaropena Argitaldaria.

 Zarautz, 1955.

         Olerkariak, Felipe Arrese-Beitia. 688 o., 12 x 19 zm. Len eta Orain

 sorta. Aita Onaindia. Bilbao, 1956.

         Iesu aurraren bizitza (aur poematxoa), Manuel Lekuona. 14 o., 17,5 x 24

 zm. Izarra Irarkola. Donostia, 1958. Geroztik beste bi argitalpen izan ditu.

         Orbelak, Jaime Kerexeta. 97 o., 12 x 18 zm. Itxaropena Argitaldaria.

 Zarautz, 1958.

         Zeru-menditik (1941-1946), Jean Diharce «Iratzeder». 97 o., 15,5 x 24,5

 zm. Editions Ezkila. Urt, 1959.

         Bitargi, Jaime Kerexeta. 107 o., 11 x 15 zm. Izarra Irarkola. Donostia,

 1960.

         Olerki ta idatzi guziak, Joakin Bedoña «Loramendi», 193 o., 12 x 18 zm.

 Itxaropena Argitaldaria. Zarautz, 1960.

         Uskeriak, Egieder. 168 o., 11 x 15 zm. Graficas Bilbao. Bilbao, 1961.

         Olerkiak, Iñaki Larramendi. 35 orrialde, 12 x 17 zm. Itxaropena

 Argitaldaria. Zarautz, 1960.

         Urre-bitsa, Egieder. 195 o., 11 x 15 zm. Graficas Bilbao. Bilbao,

 1962.

         Bertso ta lan guziak, Indalezio Bizkarrondo «Bilintx». 175 o., 11 x 18

 zm. Auspoa Liburutegia. Tolosa, 1962.

         Elorri, Bitoriano Gandiaga 224 o., 13 x 20 zm. Frantzizkotarren

 Argitaldaria. Arantzazu-Oñate, 1962.

         Berriz ere goldaketan, Iokin Zaitegi. 103 o., 10,5 x 15 zm. Editorial

 «Hispania». Guatemala, 1962.

         Txindor egadak, Erramun Maruri. 143 o., 143 o., 12 x 19 zm. Izarra

 Irarkola Donostia, 1964.

         Ondarrak, Txomin Agirre (1864-1920). (Ipui, kontaera, zati aipagarriak

 eta olerkiak Aita Onaindiaren oarrekin). 261 o., 11,5 x 17 zm. Olerkiak

 dakarzkien orrialdeak 105-etik 155-era. Graficas Bilbao. Bilbao, 1964.

 

 II.— ITZULPENEKIN ARGITARATUTAKO LIBURUAK

 

         Urrundik, Telesforo Monzon-Olaso. (German Maria de Iñurrategui-ren

 erderazko irudi adigarriekin). 213 orrialde, 16 x 24 zentimetru neurria.

 Talleres Graficos «Cultura». Mexico, D. F. 1945.

         Euskalerriaren Yakintza, Resurreccion Maria de Azkue. Lau liburu 17

 x'24 zentimetruko neurrian egiñak. Laugarrenak, 13-garren orrialdetik 197-

 garrenera daukaz erri olerkiak. Espasa-Calpe, S. A. Madrid, 1947.

         Flor de canciones populares vascas, P. Jorge de Riezu. 356 o., 11 x 18

 zm. Editorial Vasca «Ekin». Buenos Aires, 1948.

         Antologia de poesia popular vasca, Juan Gorostiaga. 124 o., 15 x 23 zm.

 Biblioteca Vascongada de los Amigos del Pais. Donostia, 1955.

         Biotz-begietan, Lizardi. (Bigarren argitalpena). 143 o., 12 x 18 zm.

 Kuliska Sorta 11-12. Itxaropena Argitaldaria. Zarautz, 1956.

         Intza begietan, Claudio Sagarzazu «Satarka». 131 o., 12,5 x 19 zm.

 Industrias Graficas Valverde, S. A. Donostia, 1957.

         Poesias populares de los vascos, bi liburu, Francisque Michel, Aingeru

 Irigaray-ren itzulpena eta oarrak. 190 eta 223 o., 12 x 18 zm. Editorial

 Auñamendi. Donnostia, 1962.

         Bide-giroak, Luis Maria Mujika. 321 o., 12 x 17 znr. Editorial Sendo.

 Bilbao, 1963.

         Herri eta Herri, Gabriel Aresti. 175 o., 12 x 18 zm. Kuliska Sorta 55.

 Itxaropena Argitaldaria. Zarautz, 1964.

         Fantasia y realidad (Antologia literaria vasca), egille askorenak. Bi

 liburu. 203 eta 227 o., 12 x 18 zm. Editorial Auñamendi. Donostia, 1964.

         Urdin eta Burni, Luis M. Mujika. 208 o., 12 x 18 zm. Coleccion

 Auñamendi. Donostia, 1965.

 

 III.— EUSKERATUTAKO LIBURUAK

 

         Musika ixilla, (Fray Luis de Leon eta San Juan de la Cruz-en olerki

 autatuak) Juan Ignacio Goikoetxea «Gaztelu»-k euskeratuta, «Orixe»-ren

 sarrerarekin. 252 orrialde, 15 x 21 zentimetru. Coleccion Azkue. Editorial

 Auñamendi. Donostia, 1963.

         Iru poema, Rabindranath Tagore (Aita Onaindia-k itzulita). 174 o., 12 x

 18 zm. Kuliska Sorta 53. Itxtaropena Argitaldaria. Zarautz, 1963.

 

 IV.— EUSKAL OLERKIARI BURUZ IDATZI DIRAN LIBURUAK

 

         Los Vascos, Rodney Gallop. 238 orrialde, 16 x 22 zentimetru.

 (Literaturari buruzkoa dakar 61etik 136-garrenerako orrialdeetan). Ediciones

 Castilla, S. A. Madrid, 1948.

         Compendio del poema vasco «Euskaldunak» de N. Ormaechea, Antonio Maria

 Labayen. 240 o., 15,5 x 22 zm. Editorial Itxaropena. Zarauz, 1950.

         Estudios sobre la poesia vasca, Jesus Maria de Liezaloa. 205 o., 11 x

 18 zm. Editorial Vasca, «Ekin». Buenos Aires, 1951.

         Les Basques, Philippe Veyrin. 340 o., 17 x 22 zm. (197 eta 235

 orrialdeetan dakar euskal literatura agozko eta idatzizkoari buruz). Editions

 Arthaud, 1955.

         Historia de la Literatura Vasca, Luis Michelena. 180 o., 12 x 19 zrn.

 Ediciones Minotauro. Madrid, 1960.

         La «Cronica» en la poesia popular vasca, Jesus Maria de Leizaola. 222

 o., 11 x 18 zm. Editorial Vasca « Ekin», Buenos Aires, 1961.

         Historia de la Literatura Vasca, Luis Villasante. 445 o., 16 x 23 zm.

 Editorial Sendo. Bilbao, 1961.

         Textos arcaicos vascos, Luis Michelena. (Maiz ari da olerki zarreri

 buruz). 203 o., 12 x 19 zm. Ediciones Minotauro. Madrid, 1964.

         (Emen, liburu aipagarrienen berri bakarrik ematen dugu. Oiek bakarrik

 ez bai dira euskal olerkariari buruz ari diran liburuak. Emen aipagarrienen

 berria ematten dugu).

 

 V.— EUSKAL OLERKIAK ARGITARATU DITUZTEN ALDIZKARIAK

 

         Gure Herria, illeroko kultura aldizkaria, euskeraz eta frantsesez.

 Baionan argitaratzen da G. Eppherre kalonjearen zuzendaritza pean. 1938-an

 sortua da. Bertan, olerki askok ikusi dute argia.

         Herria, (Hebdomadaire basque-français), 1944garrenetik Baionan

 argitaratzen dan astekaria. Ixa oraintxura arte Pierre Lafitte kalonje, bere

 sortzaillea izan du zuzendari. Zenbaki bakoitzak idazki bat bakarrik ekartzen

 du frantsez idatzia; gaiñerako guztia euskeraz dator. Albistari erara atera

 arren, beti dakar olerkiren bat.

         Gernika, (Cahiers de Culture humaniste basque), iruillebeteroko

 aldizkaria (euskeraz, frantsez eta gazteleraz). Guztira 25 zenbaki argitaratu

 ziran Isidoro Fagoaga-ren zuzendaritzapean. 1945-etik 1951-ra Baionan, eta

 1951-tik 1953-ra, urte onetan bukatu zan, Buenos Aires-en. Bere orrialdeak

 barna, lenengotik geiago, zenbait olerki argitaratu izan zituan.

         El Bidasoa, Irun-Uranzu-ko astekaria, 1880-an sortua. (1866-an eman

 zioten argitaratzeko baimena, baiña ez dakigu orduan zenbakirik argitaratu

 zanik). Aldi asko izan ditu, eta gaur oraindik jarraitzen du bi izkuntzatan

 argitaratzen (euskeraz eta gazteleraz). Zuzendaria Emilio Navas. Aranzazu

 aldizkariarekin batean, lenengokoa da gerrate ondoren euskerazko olerkiak

 argitaratzen asi zana. Gudu ostean, aro berri batekin asi zan 1945-ean, eta

 euskerazko lenengo idazkiekin batera, urte berean, euskal olerkiak ere

 argitaratzen asi zan.

         Aranzazu, erlijio aldizkaria, illerokoa, Arantzazuko Frantzizkotarrena.

 1921-ean sortua da. Sorkeratik da illerokoa. 1936-ra arte atera zan erdera-

 euskeran. Gudu ondoren, lenengoz erdera utsean, eta 1945-ean asi zan berriz

 euskerazko lanekin eta ain zuzen ere itz-lauz olerkiari buruzko idazki birekin

 asi zan. Eta, 1946-an argitaratu zituan lenengoko olerkiak.

         Euzko-gogoa, Iokin Zaitegi-ren zuzendaritzan, era berri bat sortu zan

 euskal literaturarentzat aldizkari onekin 1950. Bi illebetero argitaratzen asi

 zan euskera utsean, olerki sail berezi batekin. 1950ean sortu zanetik 1955-era

 artean Guatemala-n egin zan. 1956-tik bukatu arte, 1959-an, Biarritz-en

 ateratzen zan. Azken aldian, indarrik geien zuen denbora, nekegarria izan

 zitzaion lana aurrera eramatea, anitz eragozpen izan bai zituan mugatik onuntza

 igarotzeko. Geien bat ere, iztillu oiek suntzitu zuten aldizkari au.

         Karmel, urteroko egutegi erara asi zan 1951-ean Aita Onaindiaren

 zuzendaritzapean. 1956-an iruillebetero ateratzen asi zan. Eta 1958 bi-

 illebetero, 1961-era arte. Eragozpenak izan zituan eta 1962 ale bakarra

 argitaratu zan. Euskera utsezko aldizkai onek beti izan zuen olerkiarentzat

 sail berezi bat. Larrea-Amorebieta-n argitaratzen zan.

         Egan literatura aldizkaria. 1949-garren inguruan sortua, Real Sociedad

 Vascongada de los Amigos del Pais-ko Boletin-aren eraskin bezela, Donostian.

 1950 azaldu zan lenbizikoz euskerazko lana; ta gaiñera, ain zuzen ere, olerkia.

 Erderazko laguntza gutxituaz joan zan, eta 1953-an eta 1954-an euskera utsean

 atera zan. Bere lenengoko asmutik aldentzerakoan, R.S.V.A.P.-ko Boletin-aren

 literatura eraskin bezela, eriotzara kondenatua zegoala zirudiana. Baiña, Julio

 Urkijo Mintegia egin zan bere jabe eta 1955-etik, euskera utsean ateratzen

 jarraitzen du A. Arrua, A. Irigaray eta L. Mitxelena-ren zuzendaritzapean Gaur,

 euskeraz argitaratzen diran aldizkarietatik onena edo onenetakoa dugu. Zenbaki

 guzietan argitaratzen ditu olerkiak.

         Boletin Real Sociedad Vascongada de los Amigos del Pais-koa. Donostian

 du bere etxea. Iru illebeteroko aldizkaria da eta bere gai jakiñekoenak

 kondaira, arkeolojia, heraldika eta abar izanarren, Euskalerriari buruz, sarri

 argitaratzen ditu izkuntzari buruzko azterketak ere, eta beren tartean

 aintziñako olerkienak ere bai. Guziz erderazkoa izanarren, erabiltzen dituan

 izkuntza gaiak euskerazko atalak erderazko itzulpenekin ekartzen ditu. Eta

 orrez gaiñera, zenbait euskal libururen bibliografia aipamenak ere argitaratzen

 ditu.

         Euskera, Euskaltzaindiaren aldizkaria. Bere sorkeratik argitaratzen

 zan, 1919-tik 1936-ra arte, Bilbon, Azkueren zuzendaritzan. Ixa dana izkuntzari

 buruzko azterketa lanekin. 1956-an berriz asi zan argitaratzen. Oraingoan

 Alfonso Irigoyen-en zuzendaritzapean. Bilbon orain ere. Eta geiena izkuntzari

 buruzkoa izanarren, argitaratu izan ditu olerkari zarreri buruzko zenbait lan,

 eta ortik aparte ikusi dute argia zenbait poemak ere: Aresti-ren Maldan behera,

 V-garren tomoaren 189-234 orrialdeetan, 1960-an, Euskaltzaindiak eratutako

 «Loramendi»-ren omenezko olerki sariketako lenengoa bezela. Nikolas Ormaetxea

 «Orixe»-ren Lau urtaroak nere begietan, VI-garren tomoaren 337-344

 orrialdeetan, 1961, Euskaltzaindiak Tolosan eratutako «Lizardi» olerki

 sariketaren lenengoa bezela. Eta Antonio Bilbao-ren Irribarre ta lore,

 VLIgarren tomoaren 347-348 orrialdeetan, 1962, «Lizardi» saria irabazi zuana.

         Yakin, fraile ikasleen aldizkaria. Euskera utsean. Arantzazun sortu zan

 1956-an iru-illebeteko aldizkari bezela, multikopistan egiña. 1961-garren

 urtean asi zan inprimaturik ateratzen eta zenbait eragozpen izan zuen eta ez

 zan atera 1954-garren urtera arte. Olerti gutxi argitaratu du.

         Zeruko Argia, 1919-an sortua, 1936-ra arte argitaratu zan. 1954-an

 berriz asi zan argitaratzen. 1960-an era berri bat sortu zuan albistari bezela

 atereaz. Illerokoa. Irugarren zenbakian gelditu zan. Ezin izan dute atera

 berriz 1963-ra arte. Urte ontako epaillean asi zan berriz astekari bezela.

 Geroztik orrela ateratzen da, zuzendaritza Donostian duelarik eta irarkola

 Iruñen. Zuzendari: Agustin Ezeiza (Aita Beizama); erredazioaren buru, Jabier

 Aranburu. Maiz argitaratzen dira olerkiak. Eta zenbait olerkarik ere laguntzen

 dute bestelako idazkiekin.

         Olerti, euskera utsezko aldizkaria eta gaiñera olerkia duela bere gai

 bakarra. Zuzendaria: Aita Onaindia. 1959-garren urtean sortua da. Asieran iru-

 illebetero ateratzen zan. Neurria 18 x 11 zentimetru. Zenbaki bakoitzak 60

 orrialde inguru. Euskal olerki argitaratu gabeak, beste izkuntza batzuetatik

 euskerara itzulitako olerkiak, saioak, irizpideak eta oarrak, guzia

 olerkaritzari buruz. 1963-garrenean izan zituan eragozpen batzuek, aldizkari

 bezela aurrera jarraitzeko, eta orduandik lortzen du argitarazea olerki bilduma

 bezela urtean bi aldiz, lantzian izen batekin «Olerti» sorta bezela. Lena

 bezela Larrea-Amorebieta-n ateratzen da (Bizkaia). Sei-illabeteroko zenbaki

 bakoitzak 140-tik 180 orrialde inguru izaten ditu. Neurriak lengo bezela, 18 x

 11 zm. Euskal olerkiaren alderako lortu danik aldizkaririk onena da noski.

 Aldizkari beronek egiten du urtero olerki sariketa bat. Eta sariak banatzean

 «Olerki eguna» egiten da Larrea bertan, ta gaiñera olerkiari buruzko solasa

 egiten da egun berean olerkari irizlariren baten zuzendaritzan.

         Goiz-Argi. Illerokoa. Tolosa-n sortua 1960an. Aita Franziskotarrak

 ateratzen dute. Geien bat ere baserritarrentzako asmoan egiña da kaseta bezela.

 Zenbaki guzietan agertzen dira olerkiak. 8 orrialde izaten ditu, bere 38 x 27

 zm. neurrian.

         Boletin del Instituo Americano de Estudios Vascos. Buenos Aires.

 Zuzendaria Aita Bonifazio Ataun-goa. 1950-an sartu zan bertan Buenos Airesen.

 Iru illabetetik bein argitaratzen da. 40-tik 60 orrialde ingurura izaten ditu

 3,5 x 16,5 zm. neurrian. Euskalerriko kondaira ta kulturari buruzkoa izanarren,

 maiz ekartzen ditu aintziñako olerkiak beren estudioa eginaz.

 

         Oietzaz gaiñera, naiz euskera utsean edo naiz euskera-erderan, beste

 aldizkari batzuek ere argitaratzen dira, baiña gure iritzian ez dute emen

 aipatzen ditugunen besteko garrantzia. Ta, guziak aipatzea luzeegi aterako

 litzakealako, emen, merezigarrienak bakarrik sartu ditugu. Orraitiok, beren

 artean, aipamen berezi bat egin gabe ezin ditugu utzi: Arnas (Villaroko

 Sakramentinoak argitaratzen dutena), Laiaketan (Urretxuko Pasiotar gazteena),

 Bidez (Eubako Pasiotarrena), Jesus'en biotzaren deya (Jesulagunak «El Mensajero

 del Corazon de Jesus», Bilbao, ateratzen dutena), eta Gogoz, Begoña'ko

 karmeldar gazteena.

 

 


inprimatu