Etxahun'en bertsoak gipuzkeraz
Aldapeko
Ahaide delezius huntan
Doiñu atsegingarri ontan
I
Ahaide delezius huntan bi berset gei tit khantatü,
Ene bizitze mulde gaitza münd'orori deklaratü:
Ihuri sos bat ebatsi gabe ez eskandalik txerkhatü,
Hamar urtheren galeretan nahi ükhen naie sarthü.
Doiñu atsegingarri ontan bertsoz nai nuke kantatu,
Nere bizimodu tristea jendeari deklaratu:
Iñori xox bat kendu gabe ez eskandalu billatu,
Amar urteko galeretan nai izan naute ondatu.
II
Ebili nüzü kharriketan, ene bidaje handitan,
Amorioz nindaguelarik xarmagarrien huñetan,
Ixter-begiak zaudelarik eia nun sarthüren nintzan;
Bena haien ororen gatik, ni maitiaren lekhian.
Ibilli nauzu bazterretan, nere bidaje aunditan,
Amodioz nengoelarik kuttunarekin izketan,
Nere etsaiak zaudelarik ia nun sartuko nintzan;
Baiñan, aiek guztiak gatik, ni maitiaren tokian.
III
Zelietako Jinko jauna, zützaz nüzü estonatzen,
Zerentako hain desbardin gütüzün heben egiten,
Batak indarrik gabe, besteak zentzü gabe, bethi praube agitzen,
Mündü huntarik bestila baiko, han gira denak bardintzen.
Zeruetako Jaungoikoa zutzaz natz ziñez arritzen,
Zergaitik ain desbardin danok gaituzun emen egiten
Aulak ata zentzugabeak pobretasunez bizitzen,
Mundu ontatik besteratuz gera guziok berdintzen.
IV
Mündian ba-girade hanitx malerus girenik,
Bena ihur ere ez etxekuak nik bezañ krüdel ükhenik,
Areta amak bost etxetako primü nintzan sortürik,
Mündüz-mündu igorten naie, deüs nütinak idekirik.
Munduan ba-gerade franko zorigaiztoko geranik,
Baiñan etxekoak iñork ez izan nik bezain gogorrik.(1)
Bost etxetako oiñordeko nintzan ni, amak sorturik,
Munduz-mundu bidaltzen naute, nituen denak kendurik.
V
Jinkuak maradika beza Gaztalondo Topetia,
Bai eta neskatila praubetan amorio ezartia!
Nik batetan ezari düdalakoz, izan niz desprimütia,
Egüzaitak egin zereitan ordeñiaren haustia.
Jainkoak madarika beza Gaztalondo Topetia,
Baita neskatilla pobretan maitetasuna jartzia!
Orregatik galdu baitut nik oiñorde-eskubidia,
Aitajaunak puskatu zidan testamentu agiria.
VI
Hazi behar nin phüntin lanin nintzan hasi,
Desprimüt nentzan lotsaz, nahiz aita trenderazi;
Osagarria, hari khausitü nahiz, benin gal-erazi:
Bizipidia gal beldürrez, hura nian irabazi!
Azi bear nuen garaian lanari nintzaion lotu,
Oiñordekotza gal-bildurrez, aita nayean xamurtu.
Ura atsegindu bearrez, osasuna ere galdu,
Etorkizunaz izututa aita nuen niganatu.
VII
Ene aitak destinatia ükhen nian espusatü,
Erranik nahi zeitadala primajia errendatü.
Ene maite fidel ezagütia horregati kitatü,
Eta beste maiterik zin bat ene phena-gei hartü.
Ene aitak aukeratua nuen emaztetzat artu,
Esanez berak nai zidala oiñordetza eskuratu.
Ene biotzeko laztana orregatik zokoratu,
Ta beste maiterik zuen bat nere kaltean onartu.
VIII
Bi hilabetez egon niz presu, ene emaztia gati,
Hura xalantareki etxen; ni hañ nintzan jelosi!
Ber denbaran anaiak defautez prosesa jüjerazi,
Ene hunaren gozatü nahiz, ni kondena-erazi.
Bi illabetez egon naiz preso andrearen kulpaz,
Ura galaiarekin lasai, ni berriz lerturik espaz!
Bitartean anaiak, nairik goza nere ontasunaz,
Auzia juzga-erazi zun nere kondena lortuaz.
IX
Ene anaie maltzürra, aski hitzaiket mendeki,
Eta lehen ützitia orotan fraudaz ideki.
Orai khorpitzeko xangriak behar nik eihar-erazi:
Presutegin hil behar diat edo amuinan hasi.
Nere anai malzur aundia mendekatu atzait aski,
Oiñordekotzaz jabetzeko ekiñaz azpi lanari.
Orain gorputzeko tristurak bear nik igar-erazi:(2)
Baitegian il bear diat; bestela eskean asi.
X
Ene seme nik primütia, egin deitak traditzia,
Anaik zeitadanin ützi-erazi Frantzia.
Adixkidez nahiz libra-eraz nentzan, egin nihauren bilaiztia,
Eta hik, hen ixilik, egin kondena-eraztia.
Nere seme oiñordekoa egin didak salkeria
Anai doillorrak zidanean utzi-erazi Frantzia.
Lagun-bidez nintzakan libra jarrita nikan ustia,
Baiñan ik azpikeriz lortu ni kondena-eraztia.
XI
Musde Düfis, jaun Presidenta, eta Musde Andurein jauna,
Galdürik niz enialakoz semireki nin deseña;
Zien letera eraman' ba'leitade Pau'eko jaun-jüjen gana,
Libratüren zien bere aita, bizia zor zieiona.
Musde Düfis Presidentea ta Musde Andurein jauna,
Galdurik naiz ez dudalako semeen maitetasuna;
Zuen karta ba'lute eraman Pau'eko jaun juezengana,
Libratuko lukete aita, bizia zor ziotena!
XII
Pau'eko jaun jüjek ba'lie hire finazia jakintü,
Frauderiaz hila ene lekhia bilhatü,
Enündia ez kundena-eraziren, bena aita hik traditü,
Eta ni kundena-erazi naik, nahiz ene huna gozatü
Pau'eko jaun-juezak ba'lira ire okerraz oartu,
Iruzur bitartez intzala ene lekuaz jabetu,
Ez nindukan gal-eraziko; baiñan ik aita salatu
Nere onez gozatu nairik ta ene kondena lortu.
XIII
Oi! Jüstizia injüstua, igorri naizü herriti,
Ebatsi deitan etxaltin den anaiaren ihesi!
Ene semik ez nahi hazi, hari nik eman huneti:
Behar düt hil presutegin, edo bizi amuinati.
Zuzen gabeko Justizia ukatu nauzu erritik,
Nere etxaldeaz baitago anaia nagusiturik.
Ene semeak ez nai azi nik ari eman onetik:
Bear dut il presondegian bizi limosnatik.
XIV
Bi urthe igaran tiat España'n pelegri gisa,
Hire ganik deüs ezin ükhenez, bizien bilha.
Orai jin nitzaik sokhorri galthoz, heltürik ezin-bestila:
Ene etxerik hik igorri, erranik han deüs enila.
Bi urte erromes bezala ibilli nauk Españian,
Ik dena ukatu ondoren nere bizi bearrian,
Orain natorkik laguntz-eske oso mixeri gorrian,
Alare etxerik bota nauk tratatuz modu txarrian.
XV
Bi hilabetez egon nük, lotsaz sabaietan ikhara,
Ezpenündia hik utzi nahi ene sükaltila sartzera,
Ez hik ez hire emaztik ene ohin lotzera:
Jüstugo zia lo zedin hire küñata, izorra!
Bi illabete luzez egon nauk ikaraz belar-bordetan,
Ezpainindukan ik utzi nai sartzen ene sukaldean,
Ez ik, ez ire emazteak etzaten nere oyean:
ire koñata izorraren eskubiderik ez nikan!
XVI
Adio erraiten deizüt ene phena-gei hartia,
Bena orai, zütüdano, zil ene kontsolu guzia!
Athorra bat eman deitazü, destrenpien erekeitia,
Ikhara zinadelarik ereñak eraiki, trixtia!
Adio zuri esatera natorktzu emaztia,
Zu bakarrik baitzaitut orain ene kontsolagarria,
Atorra bat eman didazu mixeri estalgarria,
Ikara baitziñan biltzea zerorrek erein azia.
XVII
Zortzi urtheren erraiten deizüt bihotz-minez adio;
Haboro bizitzen ezpa'niz, Josafatera artio.
Inkas eta bizitzen ba'girade biak mündin orano,
Algarreki izanen gira Jinkuk berhez artino.
Zortzi urteko joan bearrez adio dizut esaten,
Geiago bizitzen ezpa'naiz, ikus arte Josafaten.
Baiñan oraindikan ba'gera biok munduan bizitzen,
Jaungoikoak bereiz artean batuak egon gaitezen.
XVIII
Ene etxalte zabalin ezari ninak zureki,
Sar enendin, gai oroz, borthak diztatzü esteki,
Ezpetzeion phenarik, haurrak ützirik zureki,
Amuinan ene igortik, hi athorra xiloeki.
Ene etxalde zabalean zurekin jarri nuenak,
Gauez etxean sar ez nendin ixten zizkidan ateak.
Etzion penarik ematen utzirik zurekin aurrak,
Bi atorrak zuloz beterik eskean ni bidaltzeak.
XIX
Semiari neionian egin photeren üztia,
Beste haurrer niezün egin borthen zerratzia,
Eta zü ezari neskato etxen, malerus trixtia
Aita eta ama, sogizie zer den haurren bilaiztia!
Seme zarrenari egiñez eskubideen uztea,
Beste aurreri nien egin ate guzien ixtea,
Eta zu neskametzan utzi, ai zer zorigaitz tristea!
Gurasoak oartu zer den aurrei berena kentzea!
XX
Adio erraiten deiziet, ene haur dotherik gabik,
Ene süberte malerusak, trixtik, hola ezarik;
Har itzatzie, ene gisa, pazentziareki khürütxik;
Zien salbamentia hetzaz txerka, imita Jesüs-Krixt.
Ario esaten dizutet, ene aur dote gabeak,
Nere zorigaitzak zaitute galbideratu maiteak;
Ar itzazute nere gixa pazientziaz gurutzeak,
Oiek onartzea nai baitu Jesukristo'ren legeak.
XXI
Adio erraiten dereñat, ene alhaba bakhotxa:
Etxen edük-ezan üsatü diñan kundüta,
Küñat küñater eman beria, haurrer Jinkuen kreinta,
Senharraren hun izan eta zaharrak errespeta.
Ario esan bear diñat ene alaba bakarra,
Etxean porta adi beti orain artean bezala;
Koñatuei eman berea, aurrei Jaungoiko sukarra,
Senarrarekin ona izan ta zarrei gorde itzala.
XXII
Etxahun, nausi famatia, galdü dük libertatia;
Eta orai dük trixtezia, hareki ezin-bestia,
Hire ixter-begiek aisa goihera die erria:
Amuinan behar dük ebili, edo hartü pelegri bidia.
Etxahun, nausi famatua, galdu duk libertadia;
Orain duk biotzean pena ta ezin erremedia.
Ire etsaiek ditek aixa aboratzen par-irria:
Eskean ezpa'da erromes artu bear duk bidia.
XXIII
Izan nüzü Jondane Jaka'n, Erruma'n eta Loreta'n,
Bethi, jente hunen medioz, biz'izan niz ene bidajitan.
Orai ere abiatzen beniz leheneko ber gisatan,
Jinko Jauna, lagünt nezazü ene behar-ordietan.
Izan nauzu Jaundone Jakue'n, Loreto'n eta Erroma'n,
Orain ere abitzen bainaiz lengo itxura tristean,
Beti jende onen bitartez iraun dut ene txangotan.
Jainko Jauna lagun nazazu ene bear orduetan!
XXIV
Zelietako Jinko Jauna, zuri gomendatzen nüzü,
Ezi beste lagünguak akabi ziztadatzü.
Libertate huna eta uhuriak galadürik agitzen nüzü,
Khorpitzaren gal lotsaz, mündüz-mündu ba-nuazü.
Zeruetako Jainko Jauna zure babesa idazu,
Lagun denak utzi naute-ta, umildadez natorkizu.
Libertadea eta ondrak galdurik arkitzen nauzu,
Gorputza galtzeko bildurrez, munduz-mundu ba-nauzu.
XXV
Khantore horik huntü dütüt Uñhurritze'ko bortian,
Erruma'rat abiun nintzalarik, hoiek ezari heñian.
Hil ba'nendi ere holako bidaje lüzian,
Ziberua'n khanta ditzatzien, ene orhitmentxian.
Bertso auek paratu ditut Uñhürritze'ko mendian,
Erroma'ra abiatzeko prestaturik nintzanian.
Il ba'nendi ere menturaz olako txango luzian,
Zuberoa'n kanta ditzaten ene oroitzapenian.
(1) Osatuz: «Baiñan etzekoak iñork ez (ditu) izan nik (izan ditudan) bezain
gogorrik».
(2) Osatuz: «Orain gorputzeko tristurak bear (ditut) nik igar-erazi.
I
Lenengo neurtitzean, zenbait aldiz topo egindako «tit» aditz joko
laburtua ageri zaigu. Alokutiva erakoa da eta osorik emanik «ditit». Ba-da
adizkera irregular ontaz gaiñera beste bat erregularki irabiatzen dena, ots,
«ditiazüt», baiñan, Jon Mirande'k dionez erriaren aboan gutxiago erabillia.
Konjugaziño arruntean «dütüt» da zuberaeraz eta «ditut» gipuzkeraz.
Irugarren neurtitzean: «Ihuri» = iñori. Laugarrenean: «galeretan» = «en
las galeras». Itz onek Etxahun'en bertsoetan daukan zentzua onela itzultzen du
iztegiak: «pena de remar que se imponía a ciertos delincuentes». «Ukhen naie» =
izan naute, aktivoan.
II
Lenengo neurtitzean: «Ebili nüzü» (ibilli naiz), alokutivo eran emanik.
Campion'ek onela irabiatzen du: nüzü, düzu, gütüzü, dütüzü. Bigarren
neurtitzeko «nindaguelarik» = nengoelarik. Irugarren neurtitzeko «ixterbegiak»
= etsaiak, arerioak.
III
Lenengo neurtitzean: «nüzü estonatzen» = naiz arritzen, tankera
alokutivoan. Ez bedi nahas aditz-joko au «naizü» = (nauzu) aktivoarekin.
Bigarren neurtitzean: «gütüzün» = gaituzun. Irugarren neurtitzean: «agitzen»
(agitü) = survenir, arriver (suceder, acaecer), Lhande'ren itzulpenez.
Laugarren neurtitzean: «bestila baiko» = bestera orduko. Lhande'k eztakar
«baiko», bañan bai «baikoz» = sitôt que (tan pronto como), «Jin baikoz» = à
peine arrivé, iritxi bezain azkar, iritxi orduko.
IV
Bigarren neurtitza («Bena ihur ere ez etxekuak nik bezañ krüdel
ükhenik») oso illun nenkusen, sujetoak nahasten bainituen. Mirande'k argitasuna
berealaxe eman zidan: «Nik», ükhen aditzaren sujeta da, baiki, bainan ez du
esan nai Etxahunek besteak gaizki tratatu zituela; aitzitik, besteok zuten
Etxahun gaizki, ankerki, traktatu. Onela aditu bear da: «bañan iñor ez da
etxekoak (izan
dituenik), nik (izan ditudan) bezañ krudel(ak)». Mirande jaunak emandako
itzulpenaren arabera, nerea onela osatu bear da: «Baiñan etxekoak iñork ez
(ditu) izan nik (izan dituan) bezain gogorrik».
Irugarren neurtitzean: «Areta» = pourtant (sin embargo), itzultzen du
Larrasketa'k.
Irugarren neurtitza osorik artuta («Areta amak bost etxetako primü
nintzan sorthürik») ez nenkusen ere batere garbi eta onela idatzi nion
Zuberotar adiskideari: «Ezin konpreni dezaket «nintzan» aditz jokoa toki ortan.
Ene ustez, esaldiak zentzu egokia eukitzeko «nündian» (ninduen) bear luke
erabilli. Zuberoa'ko mintzairak ba
ditu misteriak gure adimenak ezin uler ditzakeanak». Misteri au, ordea,
berealaxe argitu zidan ene adiskide onak: «Amak bost etxetako primü nintzan
sorthürik», ene ustez oso euskera egokia da. Dakizun bezala, sorthü-k bi zentzu
ditu: bat transitivun, «dar a luz»; bestea intransitivua, «nacer» (zuen jaio,
guk erabiltzen ez duguna). Emen zentzu transitivuan darabil Etxahunek: amak
bost etxetako primü sorthü ninduen; gero -rik atzizkia aditz-izenaren ondotik
emanez, egoera adierazten duen adizkera sorthürik moldatzen du eta, jakina,
delako adizkerek «izan» aditz laguntzallea nai dute (adibidez: «ikusten dut»,
bainan: «ikusirik naiz»; «meza entzun dut», bainan: «meza entzunik naiz»).
Beste itzetan: esan diteke «amak» sorthü-ren sujeta dela, eta Etxahun nintzan-
ena». Nik, «nintzan»ekin eman dut itzulpena Etxahun'ek bezala, baiñan,
«ninduen»ekin ere eman diteke beste era ontara: «Bost etxetako oiñordeko amak
ninduen sorturik». Irakurleak aukera beza gogokoena.
Laugarren neurtitzeko «deüs nütinak idekirik» esakeran zalantza nuen
«nituen gauza GUZIAK kendurik» ala «nituen gauza GUTXITXOAK (apurtxoak,
uskeriak, alegia) kendurik» esan nai ote zuen. Ontaz, Zuberotar olerkariak
idatzi zidan: «Deus esan nai du zerbait, gauza bat; Deüs nütinak intensivu bat
da: «izan nitzakean gauza guzti-guztiak».
V
Lenengo neurtitzean: «Gaztalondo Topetia», Gaztalonda (ibarreko)
Topetia (etxea), «maison natale de son père» (bere aitaren jaiotetxea),
Larrasketa'k dion bezala.
Irugarren neurtitzean: «Batean» = batengan. «Desprimütia»: Iztegiek
eztakarte «desprimütü» aditza, baiñan, «primütü» = établir héritiér den
ezkeroz, «desprimütu» oiñordekotzaren kentzea bear du izan, baiñan, ala ta
guziz ere Mirande adiskideari galdetu nion. Ona, Maixua'ren itzak: «Des
aurrizkia oso bizia dugu oraindik, eta «desprimütü», ikusi duzun bezala,
primutasuna kendu esan nai du».
Laugarren neurtitzean: «Egüzaita», era askotara esaten dugu
euskaldunok: aitajauna, aita-pantekoa, aita-bitxi, aitagutxi (aitautxi,
sitautsi), aiteder, aitatxi, aita-besoetako, ugatzaita, ozaita, apaidin t. ab.
«Aitagutxi»ren iduri ez ote da nunbait esaten aita-txipi edo aita-txiki? lzen
ugaritasun oni kaltegarrizko aberastasuna derizkiot eta euskeraren bizigarri
baiño, ilgarri obeto dela esango nuke.
Laugarren neurtitzean ere: «Zereitan» = zidan. Campion'ek «zeitan»
ematen du. Irabiakera: zeneitan, ZEITAON, zeneitayen, zeitayen. Aditz-jako oni
buruz txit ongi datorkigu gogoratzea Jon Mirande adiskideak «Baihaudi
bortüetan», V'garren ahapaldiko «dereie» aditz-jokoa komentatuz diona: «Dereie,
zuen «diete» (edo die edo diote) da baiki; Campionek eman bezala, deié (deye)
mingatzen dugu beti; bainan ez da dudarik jatorriko forma «dereie» zela, aditz-
erroa «-erei-» izaki (lapurtar klasikoaren «-erau-» erroari darantzuio). Baina,
ia beti bezala r bakuna galtzen da bi vokalen artean. Kantu zaharretan, ordea,
askotan delako editz-erro osoa aurkitzen da: adibidez, «Maitia nun zira?»-ko
bigarren ahapaldian; «...hitz eman ZENEREITAN enia zinela...». Orain, «hitz
eman ZENEITAN» oguzten dugu beti». Beraz, dativoka lenengo pertsonaren
irabiakera onela osatzen da Etxahun'en eta Campion'en eran bidenabar: zene
(re)itan, ze(re)itan, zene(re)itayen ze(re)itayen. Gipuzkeraz: zenidan, zidan,
zenidaten, zidaten.
Laugarren neurtitzarekin jarraituz: «Ordeñia», Larrasketa'k «ordeñü»
ematen du mugatu gabe eta Lhande'k «ordeiñu» eta latiñezko ordinem'ekin
alderatzen du. Gure euskalkian «ilburuko» edo «testamentu».
VI
Lenengo neurtitzean: «Nin» (nian) = nuen. Campion'ek onela irabiatze
du: nian, zünian, zian, günian, zünien, zien. «Phuntin» = puntuan. Lhande'k
«phontü» ematen du zuberoeraz (point).
Irugarren neurtitza, «Osagarria, hari khausitü nahiz, benin gal-erazi»,
onela itzuli bear da itzez-itz gipuzkerara: «Osasuna, ari (aitari) atsegin egin
naiez, bainuen gal-erazi». «Khausitü», contenter (poztu), plaire à (atsegin
eman), itzultzen du Larrasketa'k oarrean. Lhande'k berriz: «gagner les bonnees
grâces de complaire à, en faire au gré de..., contenter qq. un.» (ganar las
simpatías de, complacer a, dar satisfacción, agradar a alguno).
VII
Lenengo neurtitzean: «ükhen nian» = izan nuen.
Bigarren neurtitzean: «Zeitadala» aditz-jokoaz idatzi nion Mirande
adiskideari: «Ene ustez «zeitala» aski litzake, Campion'ek dakarrenez, baiñan,
oker ezpa'naiz, noizpait esaten zenidan dativun bikoiztea eta irukoiztea oso
errikoia omen da, Ala ta guziz ene, esango nuke forma zaharrena eta egokiena
«zereitala» dela. Ona, Zuberotar Maixua'ren erantzuna: «Bai, «zeitadala» forma
pleonastiko bat da eta zeitala aski litzake (eta forma au, diozun bezala,
«zereitala»-tik dator, ots, lap. kl. «zerautala»). Bainan, esan nizun bezala,
asko gustatzen zaizkie Zuberotarrei delako aditz-forma pleonastikoak, aietan
dativua bi aldiz, zenbaitetan irur aldiz ene adierazten baitute. Adibidez:
emaiten deitazü = deitadazü = deitadazüt»!
Bigarren neurtitzean ere: «Primajia errendatü» = oiñordetza, maiorazkua
eskuratu, entregatu. Lhande'k eta Larrasketa'k eztakarte «primajia». Bestalde,
Lhande'k «primügo», droit d'aînesse, qualité d'héritier par droit d'aînesse
(derecho de primogenitura, cualidad de heredero por derecho de primogenitura),
gizonezkoena. «Primago», emakumezkoena. Larrasketa'k berdin dakar.
Irugarren neurtitzean: «kitatü» = utzi. Lhande'k, «quitter,
abandonner».
Laugarren nertitzaren bigarren hemistikioa, libre xamar, «nere kaltean
onartu» itzuli dut, baiñan, itzez-itz ere eman diteke: «nere penagai onartu»,
ala naiago izan ezkero. Neurtitz ontatik («Eta beste maiterik zin bat ene
phena-gei hartü») ondorioa atera dezakegu, Etxahun'en emazteak ba-zuela, iñolaz
ere, zer ikusirik ezkondu aurretik Hegiaphalia'ko mutillarekin eta gerokoa
jarraipena besterik etzala izan. Orra zertara dakarten ezkontza beartuak.
Piarres Topet'en gurasoak etzuten gogoko semeak aukeratutako neskatilla eta
seguru aski Engrazi'renak ere etzuten begiko Hegiaphal, eta alaxe sortu zen
ainbeste zorigaitz eta ondamen ekarri zuen ezkontza. Gurasoen biotz
diruzaletuak bere bidean utzi ba'lituzte seme-alabak, Etxahun'ek etzuen
txastatuko zorigaitzaren samintasuna eta Engrazi leial izango zitzaion
senartzat nai zuen Hegiaphal'i. Aitortu bear da, alabaiña, bere bizitza
zorikabeari zor diola batez ere Etxahun'ek il ondorengo aunditasuna.
VIII
Bigarren neurlitzean: «Xalant» = amoureux (amantes: novios), itzultzen
du Larrasketa'k. Lhande'k, Etxahun'i jasorik, «galant» (galan, pretendiente).
«Jelosi» = jaloux (celoso), Lhande'k dakarrenez. Giputz-euskeran «espatsu» esan
diteke.
Irugarren neurtitzean: «Defautez» = par défaut, itzultzen du
Larrasketa'k eta «terme de droit» dela osatzen du. Ene ustez idazten nion
Mirande'ri, frantzes esaera au «en ausencia del procesado» da, ots, auzipetua
ezkutuan dela edo beste legerri batera iges egiñik dela egiten den epaiketa.
Eskertuko nizuke zure iritzia emango ba'zenit gai ontan. Au orrela izanik,
Etxahun artzai-txaboletan ezkutaturik zela-edo, juzga-erazi zion anaiak auzia.
Ene adiskide maiteak erantzun zidan: «Defautez», bai, frantzes «par defaut» da;
eta au lege-gizonen izkuntzako esaera bat da, «en ausencia del procesado» ikusi
duzun bezala. Etxahun presondegian zegoelarik (emaztea jo zuelako, uste dut),
anaia auzitan ari izan zen etxearen jabetasunarea gainean, Etxahun auzitegian
ezin ager zitekelarik». Nik eztut asmatu esaera au euskeraz ematen bertsoaren
neurri barruan eta «auzia juzga-erazi zuela» (prosesa jüjerazi) ipiñi dut
soilki.
IX
Lenengo neurtitzean: «hitzaiket mendeki» = atzait (edo «atzaidak»)
mendekatu (apendu = vengar). Itzulpen
onek zuberotar esaerara urbiltzen gaitu, baiñan ez da berdiña, «hitzaiket»
aditz-jokoaren parekorik ezpaitugu gipuzkeraz. Etxahun'ek darabillen adizkera
«futuro presente» delakoa da (Campion'en arabera), eta guk «presente» soilleko
aditz-jokoaz baliatu bear izan dugu. Gure «atzait»i zuberoeraz dagokiona
«hitzait» da (Campion'ek aurreko «h» gabe ematen du). Futuro presenteko
adizkerak (Campion'en arabera) auek dira: ITZAIKET, zikedak, zizkedak.
Presentekoak: itzait, zitak, ziztak. Onen pareko giputzak: I (eturri) atzait
edo atzaidak, ura zaidak, aiek zaizkidak. MENDEKI, Lhande'k («mendeka»,
«mendekio», eta «mendeku»rekin) vengeance (venganza) bezala itzultzen du,
baiñan Etxahun'ek infinitivu tankeran darabil emen, ots, mendekatu edu apendu
bezala. Beraz, arrazoia noren aldetik dagoen jakin naian, argitasuna eskatu
nion Zuberotar adiskide onari. Ona beronen erantzuna: «Bai, «mendeka» aditz-
izena (infinitivua) da. Zuberoeraz (garbizaleak baigera gure maneraz...),
batzuetan -i aditz-izen-atzizki euskaldun jatorra latinetik edo romantzelik
etorritako aditzekin ere erabiltzen dugu (ala nola: ezkapi = ezkapatu),
«Mendeki» ez da «venganza», Lhandek bestela esanarren; «venganza» da: «mendekü»
edo «mendekio»; bainan «mendekü-a» «mendekia» gure aboskeran. Orrengatik
Lhanderen utsa».
Bigarren neurtitza onela itzuli genezake gipuzkerara: «Eta lenen
erentzia okasio guzitan iruzurrez kendu». «Utzitia» = «heritage» itzultzen du
Larrasketa'k oarpean eta beronek eta Lhande'k «ützite» = legs (dons par
testament), legado (donacion por testamento), itzultzen dute beren iztegietan.
«Orotan», en tous lieux, partout (en todas partes) da Lhande'n arabera. Mirande
adiskideari galdetzen nion kasu ontan ez ote zitekean izan, «osoki, zearo,
arras», zentzuari obeto dagokiolakoan. Baiñan, ezezkoa erantzun zidan. «Esan
nai du: «leku orotan» edo «partout, en todas partes»; bai eta «aldi orotan»
chaque fois, à toute occasion. Emen bigarren zentzua dagokio».
Irugarren neurtitzeko «xangriak» itzari buruz idazten nion: Itz au
frantzeseko «chagrin»etik ote dator? Baiñan, ontaz, nola sortu da tarteko -n-
ori? Ez ote «xankre»ren aldakizun bat, ots, frantzeseko «chancre» (chancro:
Ulcera corrosiva) eta apika «cancer»? Jakiña, zentzu irudikorrean erabillirik.
Maixuak: «Xangri» frantzes «chagrin» etik dator (edo biarnes itz askazitik)
dudarik batere gabe. Bearbada -n'aren methatesis bat dago. Dena dela «chancre»-
k ezin dezake, zub. phonetika arabera, «xangri» eman».
Irugarren neurtitzean ere: «eihar-erazi» = igar-erazi.
X
Lenengo neurtitzean: «Primütia» = (primütü-a), oiñordeko edo ondorengo
jarria. «Primutu» = établir héritier (Lhande). Larrasketa'k «primüt» = établir
héritier (Lhande). Larrasketa'k «primüt» = établir comme héritier un fils.
Lenengo neurtitzean ere: «deitak» = didak. Ontaz idazten nion Jen
Mirande jaunari: Forma au, dudarik gabe, berria da, adizkera osoa, zuk
zenbaitetan esan didazun bezala, «dereitak» bear baitu izan. Ba'al-dakizu,
gutxi gora bera, noizkoa den laburtze au? Iduritzen zaizu literaturan zillegi
dela tankera laburtua, ala tradiziñodun forma osoa erabilli bear litzakeala?
Erriak eusten al dio adizkera zaharrari? Eta ez eustekotan, ezagun eta gisakoa
al zaio bederen?
Ona, Maixua'ren erantzuna: «Deitak». «Dereitak» da, bai, forma jatorra.
Baina gure euskalkian r bakuna galdu da (salbu eta kasu gutxi batzuetan,
ambiguitateari itzur egiteko, ala nola hura = el agua; hua = aquel). Uste dut
galtze ori ez dela ain zaarra; Gavel'ek dio nonbait, orain dela 50 bat urte
zaarrek oguzten zutela, Basaburuan beintzat; bainan orain, Basaburuan ere
galdurik da; alarik ere populuak da daki, bai, lenago aoskatzen zela, eta
euskera idazten dakitenak askotan erabiltzen dute (bearbada, katiximan, meza-
liburuetan, kasetetan orain ere idazten delako?).
Bigarren neurtitzeko ANAIK oso arrarru egiten zait idazten nion M-
Aiphasorhotarrari. Zillegi ote da tankera ontan erabiltzea? Euskalki guzietan
«anaiak» esaten da. Beraz, Etxahun'en laburmiñezko «zillegitasun» bat da
(neurriak agindurik) ala argitaratzailleen utsegite bat? Ona Zuberotar
olerkariaren erantzupen jakintsua:
«Anaik». Eni ere bitxi zait forma ori. Nik dakidan euskalkian onela
deklinatzen da itz au: artikulurik gabe anáie; bainan -e ori galtzen da hitza
mugaturik denean, itz-erroa anai balitz bezala, (zuen euskeraz bezala, eta
azken silaba azentuduna). Beraz nominativa singular: anáia; aktivu singular:
anáiak; nominativu plural: anáiak; aktivu plural: anaiék. Bainan ba dakit itz
oxytonoetan (au da, azken silaba azentua dakartenak), eta azken silaba diptongo
bat denean, edo vokal bat (frantzesetik jesandako itzetan gertatzen da
azkenengo silaba vokal azentudun bat izatea), Zuberotarrek oroek ez dutela
usantza berdina: guk metro + an = metroín; zinema + an = zinemaín; bainan beste
batzuek (Peillendarrek esate baterako; bainan bai Pettar zenbaitek ere,
adibidez Garindañeko ene lagusiña batek) esaten dute: metróian, zinemáian, etc.
Uste dut guk metroín esatean, laburmiñez, ber usantza segitzen dugula,
Etxahunek anaik forma ez da batere «klassikoa», jakiña, bainan euskalduna dela
ez dut ukatuko; itza higaturikago aurkezten digu, phonetikaren aldetik, beste
tokietan baino. Besterik ez».
Nere adiskide onak lerro auek idatzita gero, prolema onen beste
askabide bat gogoratu zait neri. Alegia, Etxahun'ek ez ote duen erabilli
«Anaik» izen propio bezala, bere anaiarenaren ordez. Esaterako: Petri'k
zeitadanin ützi-erazi Frantzia. Erabilkizun au «errege» itzarekin bizi da
beñepein oraindik. Adibidez: Errege'k agindu du, izen propio bezala
kontsideratuz, ponteko izenaren ordez. Bela'ren atsotiz au ere datorkit gogora:
«Asek Gose eztakusa». Era ontaz, izen komuna propio biurtuz, esaldiak indarrean
eta ederrean irabazten du. Baiñan, uste onek ba-du bere kontrakoa, alegia,
Zuberoa'n «anai» itza eztela ezaguna, Lhande eta Larrasketa'ren arabera «anaie»
(edo «anaye») baita gaztelerazko «hermano» (frère) eskualde artan. Oraindik
orain, Gipuzkoa'ko eta Bizkai'ko baserritan «anaia» edo «anaie» geiago esan oi
da «anai» baiño. Beraz, ba-dirudi azken vokala barriro galdurik duela itz
onek.
Bigarren neurtitzean ere: «zeitadanin» = zidanean. Bi dativoko aditz-
jokoa. «Zeitanin» aski litzake. Zalantzarik gabe, osoki «ze(re)itani(a)n»
idatzi bearko genduke.
Irugarren neurtitzak dio: «Adixkidez nahiz libra-eraz nentzan, egin
nihauren bilaiztia». Bertso onetan «nentzan» aditz-jokoak zearo itxutu ninduen,
uste bainuen, jantzia duenez, sail ontakoa zela: nentzazün, NENTZAN,
nentzazien, nentzen. Gipuzkeraz, nintzazun (jo), NINTZAN, nintzazuten,
nintzaten. Edo gure «Orixe» zenak erabilli oi zuenez (forma osoagoak eta
egokiagoak noski, baiñan, literatur tradiziñorik gabeak ene ustez): nindezazun,
NINDEZAN, nindezazuten, nindezaten. Baiñan, Mirande jaunak aditzera eman zidan
«nentzan» ori eztela gure «nentzan = nindezan», «nintzakan» baizik (ik ikus
nintzakan = para que tu me vieses a mí mismo). Forma au Campian'ek zuberoeraz
NENTZAYA ematen du gizonezkoentzat eta «nentzaña» emakumezkoentzat. Ona emen
Mirande'ren itz zuhurrak: «Ongi komprenitzen dut irugarren neurtitzak burukomin
eman dizula ezin ulertuz, syntaxis piskabat karapilotsua baitarabil emen
egileak. Bainan emen ere euskera egokia irudi zait. Leenik aditu bear da
nentzán adizkeraren subjetua Etxahunen semea dela; eta objetua Etxahun bera.
Subjuntivo forma ori azken silaban azentatua da eta nentzakan-etik dator.
Beraz, neurtitza onela ulertzen dut nik: «Adixkideez (= gure adiskideen
bitartez) nahiz (= nik nahi nuelarik) libra eraz nentzan (hik ni), egin (nuen
nik) nihauren bilaiztia».... Etxahunek esan nai du baiki semeari bere ontasunak
zeditu zizkiola, semeak esker-ordaiñez Etxahundarren adiskideak konventzi
zitzantzat urrats zenbait emateko Etxahun presondegitik libra erazteko».
Irugarren neurtitzean: «bilaiztia» = murriztea, soiltzea, biloiztea,
larrutzea, larru-gorritzea. Mugatu-gabe: bilaizte. Lhande'k «depouiller»
(despojar) itzultzen du. Larrasketa'k oarrean, «se depouiller, se deshabiller»
(despojarse, desnudarse).
Lenengo neurtitzean ahazturik: «traditzia» (traditze-a) = traizio
egitea. Salkeria = traición, itzuli dut.
XI
Lenengo neurtitzean: Ba-dirudi idazten nion Zuberotar Maixua'ri Musde
Düfis jaun presidenta eta Musde Andurein Danaphaleu'ko auzitegikoak zirela eta
uste dut ere Düfis'ek eztuela Defis'ekin zer ikusirik izango. Seguru aski,
ordea, Düfis eta Defis bearnes izkuntzako deiturak eta euren esangurak izanen
dute zer ikusia. Benetan ernegarri eta gustagarri litzaidake deitura auek zer
esan nai duten jakitea. Zuk antzik ematen al-diezu?
«Düfis eta Defis ez dira segurki euskal deiturak erantzun zidan ene
adiskide maiteak. Ene biarnesaren jakitatea oso mugatua da bainan ala ere ez
dut uste izkuntza ortatikoak direla. Biarnes jatorrak ez du) f soñua ezagutzen
(latin f = h eman du, ala nola filiu(m) = hilh; femenina = hemne, etc.). Nik
uste, izen ok beste frantzes dialekto batetik datozela, ipar eda ego-aldekoa.
Bearbada dufis = dufils (del hijo) l ez baita oguzten itz ortan, Dulfis,
Dufy, etc., frantzes deiturak ezagutuak dira. Defis, aldiz, ez dakit zer esan
nai lukean (onomastikan ez naiz jakintsun andia); défis = desafio, frantzesez,
bainan ez dut uste jende-deitura batetan zentzu au euki dezakenik. Bearbada =
Desfils (de los hijos) (???)».
Bigarren neurtitzak dio: «Galdürik niz enialakoz semireki nin deseña».
Nik onela jasotzen dut idazten nion Maixua'ri: Galdurik naiz kunplitu ez
delako semearekin nuen ustea edo itxaropena. Eztut, ordea, argi ikusten ala
denik eta zure iritzia jakin nai nuke. Otoi, argi egidazu ere «semireki»
semearekin den (ala dirudi) ala semeekin.
Ona, Mirande-Aiphasorhotarraren erantzupena: «Galdürik niz enialakoz
semireki nin deseña»: Esangura ez da ongi ageri (hori gertatzen da askotan
Etxahunek arrotz itzak frantses eta biarnes erabiltzen dituenean: bearbada
ordunko populuak ez zekien sobera ongi zer esan nai zuen «deseñ», frantses
«dessein» da, dudarik gabe, eta egingai esan nai du; nik ere ordea zuk bezala
entenditzen dut neurtitza: galdurik naiz ez nuelakotz egindu, errealizatu,
semearekin nuen egingaia. Semireki = semearekin da, laburturik (semeekin =
«semeki(n)» oguziren genduke). Bainan azkenengo bi neurtitzetan seme (edo aur?)
bat baino geiago ba litu bezala mintzo da, pluralean: «ba leitade», «zor
zieiona». Egia da zenbait aldiz Etxahunen pentsamendua gramatikaren lojika
baino bizkorrago dabillela. Bainan bearbada Etxahunen euskalkian «semeekin» =
«semiekin» ematen zuen, «semekin» ordez; eta gero argitaltzallek -r- bat ezarri
dute, zuzenik gabe, hiatoari itzur egiteko (ala nola juan (= joan), juran
idazten denean)».
Irugarren neurtitzeko BA'LEITADE idazten nion ene adiskide onari ene
ustez gure «ba'lit» da (bi dativoekin), naiz-ta Campion'ek forma literariotzat
«ba'leit» eman. Bertsoaren zentzuak «ba'lit» eskatzen du (semeak eraman ba'lit
(1) eta morfologiaren aldetik ere sigularra dela dirudi, plurala «ba'leitaye»
baita Campion'en arabera (Ba'zeneit, BA'LEIT, ba'zeneitaie, BA'LEITAIE).
Baiñan, azkeneko neurtitzak «libratüren ZIEN bere aita» dio, ots, libratuko
zuten beren aita. Beraz, neurtitz onen arabera obeto dirudi «semeez» ari dela.
Zuk nola dakusazu auzi au?
Erantzuna: «Ba leitade» ez da «ba lit» (au: «baleit» da = ba lereit)
bainan pluralean dago «ba lidate»; dativo bat bakarra dauka: -t-; -desubjeto
pluralaren atzizki bat da hala nola dira-de, gira-de, azken forma auetan
pleonastiko den arren. Uste dut, beraz, emen seme edo aur askoz mintza dela
Etxahun eta gañera «zien» plurala da (= zuten). Zuen = zian (zin), beti».
Laugarren neurtitzean: «libratüren zien» = libratuko zuten.
Laugarren neurtitzeko bigarren hemistikioan ageri den ZIEIONA aditz
jokoa ba-dirudidi «ziotena» dela idazten nion Zuberotar olerkari gorengoari,
bainan, Campion' ek jokaldi au (zioten) «zeyuen» ematen du. Zuk zer derizkiozu
oni?
Erantzuna: «Zieiona»: esan nai du batere dudarik gabe: «ellos a él», au
da, zuen zioten. Campion'ek eman forma zeyuen ez dut nik sekula entzun;
bearbada gramatikariek asmatu forma bat da, erregularitatea gatik. Bainan ene
euskalkian zeien - zeen - zen esango genduke aueik adierazteko: lº. ellos a él;
2º. a ellos; 3º. ellos a ellos... Orrelako adizkera dativuetan naaskeria asko
gertatu dira erri-mintzairan, zoritxarrez. Ez dakit noizkoak diren, bainan oso
korrienteak dira».
(1) Lerro auek idaztean «semireki» singulartzat jotzen nuen eta emendik
okerra.
XII
Lenengo neurtitzean: «Ba'lie» = ba'lute. «Finazia» = acte de fourberie
(acta de bellaquería), itzultzen du Larrasketa'k. «Jakintü» = jakin, infinitivo
atzizkia bikoiztuta. Larrasketa'k «parvenir à savoir» (llegar a saber)
itzultzen du. Lhande'k, «jakindu» = apprendre (saber, aprender).
Bigarren neurtitzean: «Frauderiaz» = iruzurrez, engaiñuz. «Hila» =
(hiala) = u(k)ela-u(k)ala. «Ene lekhia bilhatü» = nere lekua billatu, ots, gure
bertsolariaren etxe-jabetasuna arrapatuz.
Irugarren neurtitzean: «Enündia» (= ez nündia), gipuzkeraz «ez
nindukan» (enindukan). Gizonezkoen aditz-jokoak auetxek dira Campion'en
arabera: nündia, nindia, nindieya (nindukan (ik jo), nintxiokan (arek),
nintxiotekan (aiek). Emakumezkoenak: nündüña, nindüia, nindieña (nindunan,
nintxionan, nintxiotenan).
Laugarren neurtitzean: «Naik» = nauk. Onela irabiatzen da, Campion'en
arabera: naik, nik, nie (gizonezkoak). Naiñ, nin, niñe (emakumezkoak). Gip.: Ik
jo nauk(n), arek natxiok(n), aiek natxiotek(n).
XIII
Lenengo neurtitzean: «Naizü = na(u)zu. Onela irabiatzen da: naizü, nai,
naizie, naye. Gip. na(u)zu, nau, na(u)zuie, naute.
Bigarren neurtitzean: «Ebatsi deitan» = ostu (apurtu) didan. Forma
zaharra: «dereitan». «Etxaltin» = (etxalte-an). Lhande'k onela ematen digu
«etxalde»: «propriété, domaine rural. Etxalde hazkarrik bada herri huntan, il y
a des forts domaines, propriétés, dans cette commune. «Etxalte» (S), maison
dont on est le propriétaire (casa del cual se es propietario)». Larrasketa'k:
«Etxalte, propriété rurale». Azkue'k: «casa de aldea, hacienda propia».
XIV
Lenengo neurtitzean: TIAT = DITIAT, gipuzkeraz «dizkiat». Onela
irabiatzen da Campion'en arabera: DITIAT, dütük, ditik, ditiagü, ditie
(dizkiat, dituk, dizkik, dizkiagu, dizkitek).
Bigarren neurtitzean: Hire ganik = iregandik (semearengandik). «Bizien
bilha» = biziaren billa, bizitzeko bear denaren billa eta ez «en busca de los
vivos». Zuberotar esaera ontaz Larrasketa'k dio: «expression souletine
signifiant biziaren bilhatzeko, pour acquerir la vie de tous les jours»
(expresion suletina significando biziaren bilhatzeko, para hacer frente a la
vida diaria).
Irugarren neurtitzean: «Jin nitzaik» = etorri natzaik. Onela irabiatzen
du Campion'ek: nitzaik, zaik, gitzaik, zaitzak (natzaik, zaik, gatzaizkik,
zaizkik). «Sokhorri galthoz» = laguntza eske, «Ezin-bestila» = (bestiala =
beste-ala). Larrasketa'k «à toute extremité» itzultzen du, ots, bearraren azken
mugaraiño iritxirik. Iñoiz esanak gera -ra (mendi-ra) atzizkia Zuberoeraz -ala
(mendi-ala, eta laburtuz mendi-la) dela.
Laugarren neurtitzean: «etxerik» = etxetik, «Enila» (ez niala),
gipuzkeraz, enuela (ez nuela).
XV
Lenengo neurtitzean: «Nük» = nauk (zuka: «naiz»). Onela irabiatzen du
Campion'ek: nük, iz, dük, gütük, dütük (nauk, aiz, duk, gaituk, dituk).
«Lotsaz» = bildurrez. «Sabai» = grange à foin (horreo de heno) itzultzen du
Larrasketa'k. Nik «belar-borda» itzuli dut, «heno»ren bigarren esangurari
jarraiki, ots, abereentzako belar ebaki eta idortua.
Bigarren neurtitzean: «Ezpenündia» = ezpainindukan. «Hik» = Etxahun'en
semeak, Mirande'k dionez, zalantza baineukan emen eta XIV'garren ahapaldian
(«Hire ganik», «Jin nitzaik») semeaz ala anaiaz mintza ote zen. «Sükaltila»
(sükaltiala = sükalte-ala) = sukaldera.
Irugarren neurtitzean: «Ez hik ez hire emaztik», ez semeak eta ez onen
emazteak, Mirande'k jakin-erazten didanez, batere zalantzarik gabe. «Ohin
lotzera» = oean lo egitera.
Laugarren neurtitzean: ZIA = ukan (bizkaieraz «zuan»). Onela irabiatzen
da (gizonezkoena) Campion'en arabera: nündia, intzan, ZIA, güntia, zütia.
(Emakumezkoena: nündüña, intzan, züña, güntüña, zütuña). Gipuzkeraz: nindiakan,
intzakan, ukan, gindukan, itukan. «Lo zedin»: txit esaera polita. «Eror zedin»
bezala aplikatuta dago «lotü» (lo egin) aditzari. «Izorra»: danok dakigunez,
itz au aur zai dagoen emakumeari aplikatzen zaio, baiñan, ba-dirudi emen
Etxahun'ek «fornicadora» bezala darabillela, alegia, ez une artan aur batez
izorra arkitzen zelako esposatuak arkitzen direnez baizik eta nolanaiko
izorrakundea atsegin zitzaiola eta artan aritzen zela norbaitekin aditzera
emateko. Ona Mirande adiskidearen iritzia itz oni buruz: «Izorra itz zikina da
orain, bainan ez du gure euskalkian (eta besteetan ere ez, nere ustez)
«fornicatio» esan nai (uste dut zentzu ori garbizaleek asmatu dutela; bainan
oker izan naiteke); auresperantza esan nai du beti; beraz, Etxahunen semearen
ezkon-arreba aur-esperantzetan zegoen; eta ezkondu gaberik noski (bestela
egilleak ez zuen itz zakar ori usatuko)... Ba liteke Etxahunek adierazi nai
duela bere semea zela kausa (inzestua ez da ain arraro gure bazterretan).
XVI
Lenengo neurtitza libre zamar itzuli dut puntuaren eskabidez, «phena-
gei hartia»ren ordez «emaztia» erabilliz. «Erraiten deizut» (dereizut) = esaten
dizut (1).
Bigarren neurtitzean: «Zütüdano» = zaitudaiño, zaitudan artean.
Irugarren neurtitzean: «Athorra» = chemise d'homme, gizonezkoen
alkandora, Zuberoa'n, Lhande'k dionez. (Deitazün (dereitazü) = didazu.
«Destrenpien erekeitia»: esaldi ontaz lerro auek egin nizkion Zuberotar
Maixua'ri: Larrasket'ek «comme aliment de ma mauvaise humeur» itzutzen du,
baiñan, «erekeitia» -r- batekin eztut arkitu ahal izan iztegietan. Dudarik gabe
itz au «errekeitü»tik dator. Ez ote dute aldatzailleek -r- bat jan, ala -r-
bakarrekiko aldakuntza zillegi da Zuberoa'n? Bearbada, sustantivaturik artu oi
du forma au. Zer deritzazu?
Zuberotar adiskidearen erantzuna eman baiño len, jakin erazi dezagun
«Destrenpü» = faiblesse (debilidad) itzultzen duela Lhande'k eta baita
«indisposé» (indispuesto) ere. Larrasketa'k «destrêmpüt» = commencer a etre
indisposé» (ondoezaren asiera). «Errekeitü», Larrasketa'k bere «Basse-Soule
Orientale»n, «provision de bouche, aliment», itzultzen du. Lhande'k tankeratsu
(errekitu-errekeitu), bigarren zentzuan: nom générique signifiant provision de
toute espéce. Axular'engandik arturik onela itzultzen du: soigner, fournir le
necessaire (cuidar, proveer lo necesario). Ama batek bere haur ttipiaren
mainatzen eta errekaitatzen gau eta egun hari behar du. Une mere doit s'occuper
jour et nuit, aux petits soins de son enfant, et à lui donner tout le
nécéssaire. Zuberoa'ko tankera bereizian (errekeitü) zentzu auek ematen dizkio
Lhande'k: medicament; aliment, remédes, soins que demande un malade.
Irugarrenean: les choses nécessaires à la vie, à son entretien (las cosas
necesarias a la vida, a su sostenimiento). Jaio berriarentzat errekaitu bilhatu
zuen = elle chercha ce qui était nécessaire au nouveau-né.
Mintza bekigu orain Mirande jauna: «Destrempien erekeitia»: ulergaitz
zait eni ere, ez baitugu guk «errekeitü» erabiltzen (ezen uste dut -rr- bear
dela); -r- ori argitatzailleen uts bat da noski, iru zio auien gatik: 1º. Bai
Lhandek eta bai Larrasketek beren iztegietan «errekeitü» ematen dute; 2º. itz
ori latinetik dator noski (bearbada biarnesa zear) requeritu(m) (kl. re-
quaesitum) eta lat. re-ematen du eusk. erre- edo arra- (erre- nik uste biarnesa
izan denean bitarteko); 3º. Etxahunen kantuen diskoan kantariak -rr- oguzten
duela da dirudi. Bestalde Larrasketek ematen duen zentzua (provision de bouche)
ez bide da bakarra, batez ere itza lat. requeritu(m)'tik ba dator: eta
Lhanderen iztegiak beste zentzuok dakarzki: sendagailu, bizigai, arta (ardura),
bizitzeko bearrezko direnak... Alaber «destrempü» ez bakarrik «mauvaise
humeur», bainan bai eta ere: «ezontsa izatea, ahulezia (aultasun), eritsu
izatea»; beraz «destrempien errekeitia» onela itzul nezake: «ene aultasunaren
sendagailutzat». Nik, libertadez baliaturik, «atorra bat eman didazu MIXERI
ESTALGARRIA» itzuli dut. Bearbada, gurean, «atorra» emakumeena da soilki eta
«alkandora» gizonena. Xehetasun au gogoan eduki dut, baiñan «alkandora» sartu
ezkero silaba bat geiegi daukat lenengo hemistikioan eta neurtitzari beste
tankera bat eman bearko litzaioke. Adibidez: «Alkandora bat zuk emanik daukat
soiñean jarria». Baiñan eztio ahapaldiaren zentzuari ain egoki erantzuten.
Laugarren neurtitzean: «Ereñak eraiki» (ereindakoak jaso). «recolter ce
que vous aviez semée (recevoir quelque coup de poing)» (recoger lo sembrado;
recibir algun puñetazo), itzultzen du Larrasketa'k oarretan. Alegia, alkandora
eman ziola zartako bat erantsiko ote zion bildurrez.
(1) XVI eta XVIVgn. ahapaldietan Etxahun bere emaztearekin mintzo da dudarik
gabe, dio Mirande'k, ene ustea sendotuz.
XVII
Lenengo neurtitzean: «Urtheren» = urteko. «Deizüt» (dereizüt) = dizut.
Bigarren neurtitzean: «Haboro» = geiago.
Irugarren neurtitzean: «In-kas» = dans le cas où (por si acaso),
itzultzen du Larrasketa'k, bearnesetik jesana artua dela gaiñeratuz. Baiñan,
atzetik datorren «eta» asiean bezala gelditzen delako, geldetzen nion
Mirande'ri ez ote den «in-kas-eta» = dans le cas où. Ona bere erantzuna: «In-
kas eta» ongi itzultzen du nere ustez Larrasketek: «dans le cas où».
Komprenditzen dut «eta» orrela erabiltzea bitxi zaizula. Alarik ere ori ardura
gertatzen da gure euskalkian (manexez ere uste dut). Izkuntza batzuetan orrela,
bearrik gabe, enklitikoki sartzen dugu: «salbü eta», «baizik eta», e. a.
(bearbada nere euskeran oartuko zatzaizkion usantza orri, nik plegu ori
baitaukat, izkera idatzian ere)». Ene adiskidearen itz oek irakurriz, oarto
naiz lege zaharreko bertsolari zenbaitek esango zukeala kasu ontan «Por si
acaso eta».
Lugarren neurtitzean: «Barhez artino», bereizi edo banandu arteraiño,
Aditz-izena «berhezi» (separer) eta «berhez = à part, separé», Lhande'k dionez.
Emen, adibearrez sobreentendido «gaitzan» aditz-jokoa dago eta orregatik
agertzen zaigu azken -i galduta.
XVIII
Aurrena esan dezagun, ahapaldi onetan, Etxahun bere erraiñari mintzo
zaiola, Mirande'k zalantzarik gabe uste duen bezala. Lenengo neurtitzean: «Ene
etxalte zabali(a)n» esakuntzaz oar au egiten du Larrasketa'k: «Au debut du
XIX.e siècle, le bien d'Etchahunia avait, selon la vieille matrice cadastrale
de Barcus, une étendue de près de 29 hectares, comprenant une maison et deux
granges, une bonne partie de ses terres en prés et labours avec une petite
vigne, 3 piéces de futaie et 5 pieces de landes ou de pature». (XIX'garren
mende-asieran Etxahunia'ren ondasun ziran Barkoxe'ko katastro zaharraren
arabera etxe bat eta bi garate (1), lurralde parte aundi bat belardi eta
sorotan emanak mahasti txipi batekin, iru sail arboladi eta bost sail
otalurretan (2) eta larretan (3), danera ia 29 hektareako zabalera osatuz.
«Ezari ninak» (nianak) = jarri nuenak.
Bigarren neurtitzean: «Sar enendin» = sar ez nendin. «Gai oroz» =
gauero. «Borthak diztatzü esteki» = ateak dizkit itxi. «Diztatzü» alokutiva
tankerako aditz-jokoa dugu. Campion'ek onela irabiatzen du: diztatzü (arek
dizkit), diztatzie (aiek dizkidate). Nik aurrenean ez nuen ongi ulertzen
ahapaldi au, uste bainuen Etxahun bere emaztearekin ari zela neurtitz auetan.
Onela, pentsatu nuen «diztatzü» ez ote zen «deiztatzü» (dizkidazu)
aldatzailleek oker emana eta lojika onek eraginda, lenen neurtitzeko «ninak»
aditz-jokoa zentzu onekin ezin baitzen egokitu uste izan nuen «nina = gros
enfant» (niño hermoso) izan zitekeala. Orra, uste oker batek nola pilla
ditzaken okerrak. Ene oker guztien argitasuna Mirande adiskideak itz oiekin
eman zidan: «Diztatzü», dereizt (edo deizt)-en forma alokutivoa da, zukan,
dudarik gabe. Beraz, zuen «dizkit» da, eta «ateak dizkit itxi» itzuli bear da.
Ateak itxi dituena ez da ordea Etxahunen emaztea, bainan aren semea, «bere
etxalde zabalean emaztearekin ezarri zuena». Iztegiek «esteki» edo «estekatu»ri
«lier, attacher» (ligar, atar) itzulpena ematen diote, bainan kasu ontan ezta
dudarik «itxi» esan nai duela, Mirande jaunak ere onela itzuli baitu. Zuberotar
olerkariak jakin-erazten dit bestalde: «Izkuntza zaharretan askotan «-erei-
» adizkerak usatzen dira orrela, «eman» sobreentendido izaki, eta oso jatorrak
iduri zaizkit adizkera oiek. Adibidez: «Jinkoak de(r)eizüla egün hun»,
«Eskerrak dereitzüt», etc.». Alaber erabiltzen ditugu Gipuzkoa'n «Jainkoak'k
dizula egun on», baiñan ez ainbat «eskerrak dizkizut».
Irugarren neurtitzean: «Ezpetzeion phenarik» = Ezpaitzion penarik
(ematen). Iduritzen zitzaidan bezala Mirande jaunak baieztu dit adi-bearrezko
verboa «ematen» dela. Ene adiskide maiteak, ahapaldi onen zalantzarik gel ez
dakidan, prosazko itzulpena osorik ematen dit onela: «Ene etxalde zabalean
zurekin ezarri nuenak (au da, nausi izateko), ni ez sartzeko, gauero ateak itxi
dizkit, ez ziolaka penarik ematen nik aurrak zurekin utzi eta, ni eskean
ibiltzera bidaltzeak...».
Lenengo neurtitzean: «Neionian» = nionean. Campion' ek onela irabiatae
du: Neyon, zeneyon, zeyon, geneyon, zeneyuen, zeyuen.
Bigarren neurtitzean: «Nirezün» aditz-joko bitxia ageri zaigu. Ontaz
idatzi nion Zuberotar Maixuari: «Campion'ek, alokutivotan, onen ordez «niezün»
ematen du. Nundik, beraz, -r- bitxi ori? Erriak onela oguzten ote du? Ona
iskribatzaille naparraren irabiakeia: Niezün, ziezün, giniezün, zieezien.
Adizkera arruntean «neyen» (nien) izango litzake erabilli bearreko jokoa,
baiñan ene ustez gaurko zuberoeran geiago erabilli bide da «nian» (nuen).
Guztiontaz zer derizkiozu'?
Ona erantzuna: «Nirezün: -r- ori erratum bat da, «neien» (neen, nen)
dativuaren forma alokutivoak nieia, nieiâ (edo nieña), eta «niezün» baitira,
Campionek eman bezala, Bainan «r» bakuna zuberotarrek ez baitute batere
ahoskatzen, zenbait aldiz bi vokalen artean, idaztean, ipintzen dute, bi
vokalok hiato bat egiten ez dutela erakusteko (cf. konpara bedi goian «juran»
formaz dioda)».
Irugarren neurtitzean: «Neskato» = neskame, mirabe, serbitzari. Itz
onek neskatilla, neskatxa ere esan nai du, baiñan ez emen zentzuari igarri
dakiokegunez. Ala ere, Mirande jaunaren iritziak ez digu batere kalterik
egingo: «Neskato»: zuberotarrez beti «servante» da, ez sekula «jeune fille»;
azken au «neskatila» da. (Neska itza ez dugu usatzen; «neskatxuna» bat, une
fillette)». Larrasketa'k ere «neskato» servante à gages (neskame) itzultzen du
bere iztegian eta Zuberoa'n beste zentzurik ez duela dio, eta Lhande'k
«fillette» zentzua Laphurdi'rako eta Benaparroa'rako ematen du soilki.
Laugarren neurtitzean: «Sogizie» (so egizie) = begira ezazute. «Oartu
(zaitezte)» ere itzul diteke, nik kasu ontan egin dudan bezala. «So ezazie» ere
erabil zezakean egilleak, izan'ez baliaturik. Campion'ek eztakar «egin»en
konjugaziñoa, baiñan dudarik gabe egizie = egizute da, kaso berberan «eraman»
aditza «eramazie» konjugatzen baitu.
(1) Apika bi «sabai» izanen dira, ots, lenago aipatutako «grange à foin» edo
belar-bordak.
(2) Eltze, larratz = páramo, terreno baldío, erial.
(3) Bazka = pasto.
XX
Lenengo neurtitzean: «Deiziet» (dizutet). Campion'ek onela konjugatzen
du: DEIZIET, deizie, deiziegü, deizie. Irabiapen ontaz idazten nion Mirande'ri:
Dakuskezun bezala, sigularreka eta pluraleko irugarren pertsonak eztute
bereizkuntza morfolojikorik. Gipuzkeraz ere eztut uste erriak bereitzen duenik,
baiñan bai gramatikak: dizute (sing.) eta dizute(t)e (plur.). Ez ote da
orrelako bereizkuntzarik zuberoeraz? «Bai erantzun zidan euskaltzale
zuberotarrak, «deizie» «él a vosotros» eta «ellos a vosotros» esan nai du. Ez
dut uste
zubeoera idaztean ere, gipuzkeraren gisako bereizkuntza bat (dizute eta
dizutee) egin izan denik. Baiezkoan, emen ere gramatikalarien asmakeria bat
litzake».
Bigarren neurtitzean: «Süberte» = suerte. Laphurdi'n eta Benaparroa'n
«zort(h)e» egiten dute, eztakit, ordea gaztelerazko «suerte»tik ala frantzeseko
«sort»etik artuta. «Ue» diptongoa «o» biurtzea arrunta da gurean: Cuento =
kontu, puerto = portu, hueste = oste, fuero = foru, prueba = proba, suela =
zola, huerta = ortu, juego = joku e. a.
Irugarren neurtitzean: «Har ITZATZIE» = ar(tu) itzazute. Adizkera ontaz
idazten nion gure adiskide onari: Campion'ek onela konjugatzen du: etzatzü,
betza, ETZATZIE, betze (itzazu, bitza, itzazute, bitzate). Ba-dirudi «Itzatzie»
forma errikoia dela eta «Etzatzie» literaturakoa. Zuzen al-nabil? Erantzuna:
«Itzatzie»: nik ere ala esaten dut; bainan toki batzuetan Campion'en formak
dira usatzen. Laphurtar klassikoan «Ietzatzie» da eta ie diptongoak e eta i
eman dezake».
Laugarren neurtitzean: HETZAZ = aietzaz, aien bitartez. Aboski ontaz
idazten nion Zuberotar euskaltzaleari: «Hetzaz», avec eux (con ellos) itzultzen
du Lhande'k («Hetaz» aldakuntza ere ba-du). Gipuzkeraz AIEKIN esaten dugu «con
ellos», baiñan AIETZAZ «sobre ellos» edo «acerca de ellos» da. «Aietzaz mintza»
= hablar sobre ellos. «Aiekin egon» = estar con ellos. Ez al da Zuberoa'n HEKIN
forma erabiltzen, gure «aiekin»en senide litzakeana? Bestalde, Campion'ek bere
gramatikan HEYETZAZ, HEYEZ, HEZ, formak ematen dizkigu, de aquellos, con
aquellos itzuliz. Orratx: alderdi batetik con itzultzen du eta bestetik de
(sobre). Beraz, Campion'en arabera, ba-dirudi «pronombre demostrativo» onek bi
zentzu dituela: Heyetzaz mintza = aietzaz mintza (hablar de ellos) eta aiekin
mintza = hablar con ellos. Guzti au gogoan arturik, ze alde dago Etxahun'ek eta
Campion'ek ematen dizkigun formen artean? Berdiñak al-dira ala ez? Esangura bat
ala bi dituzte?
Ona, Maixua'ren erantzuna: «Hetzaz» ez da zeazki «avec» (guk ere hekin
(heiekin) baitarabilagu kasu orretan), bainan esan nai du, geienetan, «au sujet
de» (a propósito de, con motivo de), baita ere «au moyen de» (mediante, por
medio de), eta azken zentzu au dauka emen. Bainan Campionek esan bezala: hetzaz
mintza = parler d'eux (hablar de ellos); hekin mintza = parler avec eux».
(Irakurlea oartuko zen noski Campion'ek eztuela bereizkuntza garbi au egiten,
baizik «heyetzaz» forma itzultzen duela bi modutara. Emen, gure adiskideari,
naigabe, «lapsus calami» bat labaindu zaio).
XXI
Lenengo neurtitzean: «Dereñat» = diñat. Campion'ek ordea «diñat» forma
laburtua ematen du, onela irabiatuz: DEÑAT, deiñ, deñagü, deñe (diñat, din,
diñagu, diten). Ene ustez, Gipuzkoa'ko «diten» forma gramatiketakoa da obeto
erri-abokoa baiño. Onek, ene ustez, «diñe» geiago esan oi du, baiñan, oker egon
ninteke. «Alhaba bakhotxa» = alaba bakarra. Ene ustez Gipuzkoa'n bakarrik galdu
du zentzu au zearo bakotxa'k (Gip. bakoitza), baiñan, toponimian gelditzen
zaizkigu erakuspenak, esaterako. Pagobakoitza iturria Urbia'ko zelai
zoragarrietan.
Bigarren neurtitzeko «Diñan» eztakit zein aditz-joko izan diteken
iskribatzen nion ene adiskide maiteari. Aditza izatekotan, ba-dirudi «dünan»
(denan = dezun) bear lukela izan, «diñan» (ala gipuzkeraz nola Zuberoeraz)
irugarren pertsonaren ezaugarri baita. Baiñan, Etxahun bere alabari zuzenki
mintzatzen ari zaio. Bestalde, ez dirudi «diña» = digno izan ditekenik.
Erantzuna: «Diñan» bai, aditza da, forma allokutivoa; eta «dün» ena, ain zuzen;
erlativoan (ots «que tu, mujer, tienes»). Eta Etxahun alabari zuzenki mintzo
delako, ain zuzen ere, bortxatu da forma allokutivoak erabiltzera».
Irugarren neurtitzeko: KREINTA frantzeseko «crainte» (temor)'etik artua
da, Gramatikaren arabera «Jinkuen kreinta» = temor de los dioses litzake,
noski. «Jinkuaren» bear luke esan. Nik «Jaungoiko(aren) bildurra» itzuli
bearrean, «Jaungoiko sukarra» itzuli dut puntuaren obe bearrez.
Laugarren neurtitzean «Senharraren hun izan» senarrarentzat on izan.
XXII
Bigarren neurtitzean: «ezin-bestia». Lhande'k onela itzultzen du «ezin-
beste»: «transe, difficulté, impuissance». Ikus ditekeanez nik puntuaren
eskabidez libreki itzuli dut.
Irugarren neurtitzean: GOIHERA. Lhande'k onela itzultzen du itz au: «au
haut, su sommet, au-dessus» (en alto, en la cumbre, encima). Beraz, onela
itzuliko genduke neurtitz au: «Ire etsaiek parra suelto egin ditek» (lit. «aixa
goratzen dute parra»). Lhande'k berak «goihara» aldakizunean dio: «Irri
goihara» = rire facile.
XXIII
Lenengo neurtitzean: «Izan nüzü» = izan naiz, alokutivo eran.
Campion'ek onela irabiatzen du: nüzü, düzu, gütüzü, dütüzü. Jondane Jaka =
Santiago de Compostela. Lorena = Loreto; Italia'ko Ancona errialdeko iria,
erromesen biltaki ezaguna, bertan beneratzen den Ama-Birjiña'gatik.
Irugarren neurtitzean: beniz = bait-naiz.
XXIV
Lenengo neurtitzean: «zuri gomendatzen nüzü», dudarik gabe gramatika
legez gaizki erabillia dago, «zuri»k dativoko adizkera eskatzen baitu, baiñan
aspaldi zaharretik mintzaira au zillegi da iparraldeko errialdetan. Beraz,
gramatika zentzuz emen erabilli bear litzaken aditz-jokoa «nitzaizü» =
(natzaizu) da. Onela: «Zuri gomendatzen nitzaizü». Campion'ek onela konjugatzen
du aativoko bigarren pertsona: nitzaizü, zaizü, gitzaizü, zaitzü. Gipuzkeraz:
natzaizu, zaizu, gatzai(zki)zu, zaizkizu.
Bigarren neurtitzean: EZI. Lhande'k «donc, puisque» = (pues, ya que)
itzultzen dizu Zuberoa'ko mintzairan. «Lagünguak» = laguntasunak. «Akabi
ziztadatzü» = bukatu (akabatu, amaitu, akitu) zaizkit. Etxahun'ek alokutivo
eran darabil aditzaren dativoko lenengo pertsonaren ezaungarria bikoiztuta.
Campion'ek, dativo bakarrarekin «ziztatzü» ematen du. Zitazü = zait (alok.) eta
ziztatzü = zaizkit (alok.). Adizkera arruntak oetxek dira: zaitzait, zait,
zitzaiztaye, zaizt. Gipuzkeraz: zatzait, zait, zatzaizkit, zaizkit.
Laugarren neurtitzean: «Gal lotsaz» = gal bildurrez. «Ba-nuazü» = ba-
noa, alokutivo eran. Campion'ek onela irabiatzen du: noazü, doazil, goatzü,
doatzü.
XXV
Lendabiziko neurtitzean: «Khantore HORIK huntü dütüt». Ontaz idazten
nion Mirande adiskideari: «Campion'ek bere gramatikan dionez, HORIK forma
pasivoa da soilki eta emen aktivoan erabillia dago. Egille onen aburuz HOYEK da
forma aktivu bakarra. Nik, ordea, eztut uste Etxahun orrelako okerrean eror
zitekeanik. Ez ote da Campion okerrean dagoena? Urrengo neurtitzaren bigarren
hemistikioa, ordea, Campion'en arabera erabillia dago: «hoiek (khantoreak)
ezari (nütian) heñian», adigarri gelditzen den aditz jokoa aktivoa baita.
Eskertuko nizuke HORIK-HOYEK'en pasivutasun-aktivutasunaz zerbait esango
ba'zenit».
Ona, Maixuaren erantzuna: «khantore horik huntü dütüt». Bai, «horik»
(hoik, oguzten dugu) forma pasivoa da (edo obeto esan, nominativoa) bainan emen
forma ori da egoki. Forma aktivoa, «horiek» = (hoiek, mintzoz) adibidez kasu
hortan erabil genezake: «khantore horiek entzüler erri egin eraziko die».
Bigarren neurtitzeko ABIUN aditz-izenaz iskribatzen nion ene lagun
onari ez dudala sekula entzun eta iztegiek eztakartela, baiñan dirudienez
«abiatu»ren senide dela. Ona erantzuna: «Abiun» = «abio+an»; ABIO itza
korrientea da, «abiatzea, abiaera» esan nai du; abiun abiatzeko, joaiteko,
partitzeko puntuan».
Bigarren neurtitzean ere: «ezari heñian» = jarri nituen puntuan edo
momentuan. Lhande'k «terme, moment, occasion» itzultzen du HEIN. Ez gira hein
hortan oraino, nous n'en sommes pas encore a ce point. Hiltzeko heinean, sur le
point de mourir.
Irugarren neurtitzean: «Hil ba'nendi», forma au euskera komuna genduen
lenago, baiñan aspaldi ontan, ene ustez, gipuzkerak du galduena. Ordez, «ilko
ba'nintz» darabilgu.
Laugarren neurtitzean: «Ditzatzien» = ditzazuten. Campion'ek
«detzatzien» darabil. Onela: detzadan, detzatzün, detzen, detzagün, DETZATZIEN,
ditzen (ditzadan, ditzazun, ditzan, ditzagun, ditzazuten, ditzaten), Ene
itzulpenean «kanta ditzaten» (irugarren pertsonan) ezarri dut neurriak
bearturik.
Laugarren neurtitzeko ORHITMENTXIAN, gure «oroimenean» da. Larrasketa'k
«en souvenir, en mémoire de» itzultzen du. Zalantzarik gabe itz au
«orhitmentxa»tik dator, baiñan nola diteke galdetzen nion zuberotar
adiskideari itz ontatik «orhitmentxian» sortzea? Gure formaziño legez
«orhitmentxan» sortuko litzake, Zuberoa'ko euskerak ez al dio lege oni
jarraitzen? «Orhimentxian», «orhitmentxu»k emango luke noski, baiñan, forma au
ezta iztegietan ageri.
Maixuak: «Orhimentxian»: ez dakit forma au denez zuzena, ala
«orhimentxan»; itz arradoa da, eta geienetan pluraletan usatzen dugu (usatzen
dugunean): «orhimentxetan». Ba dirudi beraz forma jatorrizkoa «orhimentxa»,
«orhimentxe» edo «orhimentx» dela, bainan ez «orhimentxü», orduan pluralean
«orhimentxietan» bailitzake. Atzizkia «tza» litzake lapurtarrez; bainan atzizki
ori guk askotan «tze» biurtzen dugu, ala nota «heriotza», zub. «heriotze» (1).
Bestalde, ba da zuberotar atzizki bat, aski bakana, -tx, ala nola: «baratx» (=
geldi) adverbativoa («bara-tü»'tik = esp. parar). Alarik ere nik uste dut aipu
dugun itzean, atzizkia «-txe» dela, = -tze, lap. -tza.
N. b.: Ene aitak diost berak forma mugatu gabea «orhimentxa» esango
lukela. Arrazoi duke: cfl.: librantxa».
(1) Oker ezpa'naiz, Oiartzun'en asi eta azken sorkalderaiño «heriotze» esan oi
da.
Bi berset dolorusik
Bertso batzuek oiñazez
I
Bi berset dalorusik nahi tizüt khantatü,
Plazer düzielarik, jente hunak, behatü.
Berrogei-ta-lau urthez naie persegitü,
Nun etzeitadanin familia jelostü.
Oroz arnegatürik nahi nüzü abiatu.
Bertso batzuk oiñazez nai ditut kantatu,
Atsegin ba'zaizute, kristauak, aditu:
Berrogeitalau urtez naute persegitu,
Fameliak begitan baininduen artu.
Etsi-etsi eginda nai dut abiatu.
II
Ene persegitzien hatsarria zer zen,
Egia den bezala deiziet erranen:
Aita batek zian ogen han bere haurraren,
Haren egiterik gabe amak nündila sorthü ükhen,
Ezpenintzeon aski jiten zeiztan primajen.
Ene pertsekuzio asiera aditu,
Egia den bezala, orra nik kantatu:
Aitak bere aurrari kulpa au arkitu:
Amak besteren aziz ninduela sortu,
Oiñordetzarako ni ez gai iruditu.
III
Ni, gazte denboran, ez lagunak bezala:
Hurak libertitzen, ni nigarrez ardüra.
Entzün ninin egüzaitak aita bildü zeitala
Bere hiru etxaltez ene desprimützera,
Jarri nintzan hüllan fi-gaxto egitera.
Ni gazte denboran ez lagunen iduri,
Aiek jolasean da, ni negarrez sarri.
Aitajaunak bultzata, aitak erabaki,
Bere iru etxaldez gabe uztea ni.
Orduan etsi nion bizi bearrari!
IV
Hartü nin emaztia aitak haitatia,
Ustez egiten nin hareki bakia;
Bena egin beitzin haren althe jartia,
Eginerazi nin funtsen partajia,
Presu jan-erazteko amak ützi phartia.
Aitak autaturik nun artu emaztia,
Ustez eiten nuela arekin pakia.
Baiñan artu baitzuen aren alderdia,
Egin-erazi nuen lurren zabaltzia,
Giltzapean jateko amaren partia
V
Ni Ajena'n libratü, atsaien artin sarthü:
Hunak galdürik, haurrak dohakabe baratü.
Eni hen ekhustik odola alteratü;
Egitate trixte bat hartarik heltü:
Jüstiziak harzara ni presu arra-hartü.
Age'dik libratuta, etsaienganatu:
Aurrak zorigaitzean, ondasunak galdu!
Aiek ikusiz, neri odola kixkaldu:
Egiteko triste bat onetatik sortu.
Justiziak ninduen berriz preso artu!
VI
Hamasei jakiletan zortzi faltsü ba-nütin,
Her behatü ba'lira, galtzia segür nin.
Zelüko Jaunari hitz neion egin,
Jaun haien esküti libre ezarten ba'nündin,
Ebilien nintzala Jinkuaren bidin.
Amasei testigutan zortzi ziren jaltsu,
Aiek aintzat arturik, ni erin salbatu.
Zeruko Jaunari nik orduan agindu,
Jaun aien eskutatik ba'nintza libratu,
Bere legea artuko nuela elburu.
VII
Etsaier pharkatzen düt, eni ogen egiler,
Hala-nula Jesüs'ek egin zian berer.
Bena eztüt pharkatüren ene hunak dütiener,
Ezpa'tie errendatzen ene haur dohakaber:
Berset horrez mintzo niz küñat eta aurhider.
Nere etsaientzako daukat barkapena,
Jesus'ek ikasbide eman zun bezela.
Etxekoekin ezin jokatu orrela,
Ezpa'die ene aurrei biurtzen berena:
Koiñatu-senideek uler dezatela!
VIII
Bi urthez Ajena'n libre nintzala ustez;
Bena aita ez orano ase mendekatzez:
Jaun haiek ükhen zien otoritatez
Presu begiratzeko, librantxarik gabez,
Eta ere edüki hamar hilabetez.
Bi urtekin Agen'en nintzan libratu ustez;
Baiñan aita ez ase neri gaitz egitez:
Jaun aiek izan zuten aginte-indarrez
Preso iraun-azteko, ni libre utzi ez.
Euki ninduten beste amar hiabetez.
IX
Ene lehen aizua, eskandal gaxtua,
Hürrüntü zaikek orai ene ephantxügua:
Utzi-ezak ingoiti ene emazte gaxua:
Ba-dik hire ganik aski doha-gaxtua:
Eztizoiala galeraz, senharra ta Jinkua.
Ene lenen auzoa, eskandaluzkua,
Urrunduko zaik orain nere oztopua:
Nere andre gaixoa utzirikan ua;
Ba-dik igandik aski izena loitua,
Etzaiokela kendu senar ta Jainkva.
X
Abel'en denborati bethi da jarraiki,
Jinkuk haitatik oro khürütxiareki:
Oro hartzen tizüt boztarioeki,
Mündien huñ-petan nagolarik ümilki:
Haur maitik, hitz horrez orhit zitie bethi.
Abelen denboratik jarritako legez,
Gizonek daramate gurutzea nekez:
Denak eramateko borondate onez.
Arrastaka bizi naiz, ezpaiñak otoitzez:
Aur maiteak oroit nik orain esan itzez.
XI
Musde Alkhat Barkoxe, zütan dit sinheste,
Zuri egiten deizüt ene photerez trite,
Ene haur dothe gaber aita jar zakhitze,
Heen tritez balia ene etsaien kuntre:
Zure karitatia Jinkuk ohart düke.
Musde Alkhat Barkoxe, zugan dut siniste,
Zuri egiten dizut nere eskubide:
Ene aur murriztuen aita izan zaite,
Gure etsaien aurrean egon zaitez tente,
Jainkoak ordainduko dizu, adiskide.
XII
Espiritü Saintia, dohakaben süstengia,
Zuri egiten deizüt haurren gomendia;
Ezpetzaie faltatüko hersiki izatia,
Erakuts izezü saintüki bizitzia,
Beste mündin dezen goza alegrantzia.
Izpiritu-Santua, doakabe-zurkaitz,
Ene aurrak zaitzeko eske etorri naiz;
Mundu ontan izango baitute aski gaitz,
Okertu ez ditezen indar eman garaiz,
Zeruko atsegiñaz goxatzeko noizpait.
XIII
Hunik eztit nahi, ez eta uhurerik,
Mündü huntan gozatü, Jinkua bera baizik.
Adio huntarzünak bai eta uhurik,
Askazi, adiskide, haurrak eta bestik,
Oro üzten zütiet, jerraikitzeko Jesüs-Krist.
Ontasun-ohorerik ez dizut gogoko,
Jaungoikoa aski dut, Beraz goxatzeko.
Adio ogasunak eta gaiñerako,
Askazi, adiskide, aurrak, bein-betiko,
Denok uzten zaitutet, Kristo jarraitzeko.
XIV
Alhaba, etxekan üsatü kundüta,
Kuñater beria eman, haurrer Jinkuen kreinta,
Senharraren hun izan, zaharrak errespeta;
Plegadi gazteti nahi-gabe orota,
Gaxkiti begira, Jinkua so beita.
Alaba, eutsi lengo jokabideari,
Koñatu ta aurrekin zintzo porta adi;
Senarra maite eta zaharrak erruki,
Naigabe guzitara makurtu apalki,
Jainkoa beira baita, ez txarkeriz ari.
XV
Barkoxtarrak, adio, zaharrak eta gaztiak,
Jente praubiari urrikaltzen zidienak,
Zien gomendian üzten tüt gaxo haurrak,
Lagünguarik gabe diren malerusak,
Jinkuk orhit tüke ziek egin hunkiak.
Barkoxtarrak, adio, zarrak ta gaztiak,
Jende pobrez kupitzen zeraten guziak:
Zuen ardurapean uzten ditut aurrak,
Laguntasunik gabe dauden gizaxuak,
Jainkoak dizkizute emango ordaiñak.
XVII
Ene seme-alhabak, haur gaxuk, adio!
Josafat'eko sohun arra-ekhus artio!
Ukhena gati bizin aphür bat eskernio,
Edükazie Jinkuai bethi amodio,
Sendotüren deitzie zien zaurik oro.
Agur, seme-alabak, diozutet triste,
Josafat-ibarrean berriz ikus arte,
Izanarren bizian zenbait atsekabe,
Jaungoikoa zazute biotzetik maite.
Zauriak sendatzeko urbil zakizkiote!
Bi berset dolorusik
Bertso batzuek oiñazez
(ERASKIÑA)
I
Bost urthez presutegin egon niz inozenki;
Emaztia xalanteki; ni harez izan jelosi
Anaie batek betzeiztan bi lekhü ordeñüz ützi,
Aurhidek zeiztaden hurak fraudaz ebatsi,
Haren ordeñü hunak beitzütien galerazi.
Bost urtez baitegian egon naiz tristeki,
Andreak maitaria; espak erretzen ni.
Testamentuan bi lur anai batek utzi,
Senide batzuk aiek engaiñuz ebatsi,
Aren testamentua baitzuten gal-azi.
II
Gaztelin nintzalarik biziaz etsitürik,
Hitz-eman ükhen neion, sendo nentzan, Jinkuari,
Utziren nütila hunak eta uhuriak
Müdüko plazerak, haur eta emaztiak,
Eta jarraikiren zelüko bidia.
Baitegian nintzala etsirik zearo,
Jaunari itz-eman nion, sendatu ezkero,
Lurreko ontasunak nitula utziko,
Aurrak, emakumeak, atsegiñak oro,
Zeruko bideari gogoz jarraitzeko,
III
Zelüko Erregia, jin düzü mementua:
Etxekitzera nuazü egin neizün botua;
Kuntre nin denboran ene lagün gaxtua
Zük altxatü zünin ene althe besua,
Bestela presutegin hil behar nin, gaxua.
Zeruko Erregea, orra momentua
Kunplitzera nijoa ein nizun botua;
Kontra nuen denboran ene etsai gaiztua
Zuk nere alde altxa zenduen besua,
Bestela baitegian nintzan iltzekua.
IV
Gaxo ene lagüna, urthuki nündüzuna,
Pharkatürik dükezü zuk egin ogena.
Edükazü prüdenki alharguntsa zuzena
Eta haurrer egiezü bethi zure ahala,
Egün batez gitin jünta algarrekila.
Ene lagun gaixoa, bota ninduzana,
Barkatuko al-zaizu zuk egin ogena.
Zaitez zuzena nota oi den alarguna,
Aurrekin erabilli zure ahalmena,
Egun batez alkartu zaitezten nigana.
V
Hainbeste phena eta nahi gabeki,
Ezpenintzan ebili Jinkuaren bideti,
Deliberatü ukhen dit juaitia pelegri,
Adio sekülakoz erranik herriari,
Haur gaxo hoien aldiz gumendatzen Jinkuari.
Ainbeste pena eta atsekabe larri,
Ezpainion jarraitu Jainko-bideari.
Erromes joatea dut orain erabaki,
Esanik sekulako agur erriari,
Aur gaixo oien alde erreguz Jaunari.
I
Lenengo neurtitzean: «Bi berset dolorusik». Esaera au eztago berdin-
berdiñean itzultzerik gipuzkerara, «dolorusik» forma mugatugabean ezpaitugu
erabiltzen. Beraz, esangura zerbait aldaturik «bi bertso tristerik» esan bearko
genduke eta «bi»ren zentzua kasu ontan idurizkoa dela gogoan arturik «bertso
batzuek tristerik». Alabaiña, naiago izan dugu «dolorus»en zentzua douloureux
(doloroso) itzultzen du Lhande'k oso-osoan errespetatu eta onegatik «bertso
batzuk oiñazez» itzuli dugu.
Lenengo neurtitzean ere: «nohi tizüt» (tizüt = ditizüt). Alokutivo
erako konjugaziñoa «dütüt» (ditut) objetivoari dagokiona. Onela irabiatzen da
Compion'ek dakarrenez: DITIZÜT, ditizü, ditizügü, ditizie.
Bigarren neurtitzean: «duzielarik» = duzutelarik. Onela irabiatzen du
Campion'ek: d(üt)üt, d(üt)üzü, d(üt)ü, d(üt)ügü, D(ÜT)ÜZIE, d(üt)ie.
Bigarren neurtitzean ere: «behatü» (entzun) da dativu intransitivoan
(behatu natzaio = le he escuchado) eta dativu transitivoan (behatu diot =
begiratu diot) «regarder» (mirar). Ikus ontaz esandakoak «BI AMA-ALHABA»ren
lenengo ahapaldian.
Irugarren neurtitzean: «Berrogei-ta-lau» (urthez). «Berrogei eta bi»,
d'après une autre version (beste aldakizun baten arabera) dio Larrasketa'k.
Irugarren neurtitzean ere: «naie» = naute. Onela irabiatzen da
Campion'ek dakarrenez: naizü, nai, naizie, NAYE (nauzu, nau, nauzute, naute).
Laugarren neurtitzean: «etzeitadanin» = ez zitzaidanean. Ontaz
iskribatzen nion zuberatar euskaltzaleari: pasivo eran eta bi dativoekin
erabillia dago zalantzarik gabe. Campion'ek dativu bakarrarekin ematen du oi
bezala: zintzeitan, ZEITAN, zintzeiztaden, zeiztan (zintzaidan, zitzaidan,
zintzaizkidan, zitzaizkidan). Alabaiña, forma jatorrena eta egokiena ZEREITAN
dela uste dut (ontan okerrean nengoen dudarik gabe). Ona bere erantzupen
zuhurra: «Etzeitadanin»: bai, ikusi duzun bezala, pasivo eran eta bi
dativaekin, pleonastikoki, erabillia da. Bainan ez dut uste jatorrizko forma
ZEREITAN dela, au aktivoa baita (gure «zidan»i dagokiona), (Lap. kl.
«zerautan»). Jatorrizka forma ZAITAN zen noski». Gero, laugarren neurtitzaren
zentzuaz onela idazten nion: «Nun etzeitadanin familia jelostü». Itzez-itz:
«nun etzitzaidanen famelia inbiriatu». Neurtitz onek eztirudi bere lagunekin
ondo lotzen denik. Nik Onela itzuli dut: «Famelikoak bekaitz baitzidaten artu».
Eta librexeago obeto gelditzen baita emanez: «Fameliak begitan baininduen
artu». Eztut uste gure koblariaren ideia gaizki interpretatzen dudanik, baiñan,
ala ta guziz ere zure iritzia ezagutu nai nuke. Pettar-euskaltzaleak erantzuki:
«Nun etzeitadanin familia jelostü»: «jeslostü», ez du emen «bekaitztu»,
«inbiriatu» esan nai, bainan «begitan artu»; beraz zure itzulpen au ongi dator:
«fameliak begitan baininduen artu».
Boskarren neurtitzean: «arnegatürik», désesperé, itzultzen du
Larrasketa'k. «Nahi nüzü» (nahi niz), alokutivo eran. Gipuzkeraz «nai dut»
(det). Onela irabiatzen da Campion'en arabera: nüzü, düzu, gütüzü, dütüzü.
II
Lenengo neurtitzean: «Hatsarria» = asiera. Lhande'k aldakizunok ematen
ditu: «hatsapen, hatsarre, hatsarren, hatsari, hatse, hatsapen, commencement,
principe, origine» itzuliaz.
Bigarren neurtitzean: «Deiziet» = dizutet. Onela konjugatzen da Campion'ek
dakarrenez: DEI(T)ZIET, dei(t)zie, dei(t)ziegü, dei(t)zte di(zki)zutet, di
(zki)zute, di(zki)zutegu, di(zki)zutee.
Inigarren neurtitzean: «Zian» = zuen. Onela irabiatzen du Campion'ek: n
(üt)ian, zün(t)ian, Z(ÜT)IAN, gun(t)ian, zün(t)ien, z(üt)ien. Gipuzkeraz: n
(it)uen, zen(it)uen, z(it)uen, gen(it)uen, zen(it)u(z)ten, z(it)u(z)ten.
«Haurraren» = aurrarentzat, aurraganako.
Laugarren neurtitzean: «Nündila» (nündiala) = ninduela. Onela
konjugatzen du Campion'ek: nündüzün, NÜNDIAN, nündüzien, nündien (ninduzun,
ninduen, ninduzuten, ninduten). Neurtiz au libre xamar itzuli dut. Itzez-itz
litzake: «Aren (aitaren) egiterik gabe amak ninduela sortu izan». Puntuaren
eskabidez onela eman dut: Amak besteren aziz ninduela sortu. Letra liferentetan
ideia berbera.
Boskarren neurtitza korapillotsua da ziñez. EZPENINTZEON jokaldi
eraskindunaz lerro auek egin nizkion Zuberotar euskalari aundiari:
«Ezpenintzeon» = ezpainintzaion da dudarik gabe, baiñan Campion'ek NINTZEYON
dakar «nintzeon»en ordez. Onela konjugatzen du: nintzeyon, zintzeyon, zeyon,
gintzeyon, zintzeyuen, zeitzan (nintzaion, zintzaion, zitzaion gintzai(zki)on,
zintzaizkion, zitzaizkion). Erantzuna: «Ezpenintzeon = ez-painintzaion.
Campionek eman forma (nintzeyon) egoki da, bainan zaar antzekoa; gero nintzeon
= nintzon... Azken forma au dugu komunzki usatzen mintzatzean».
ZEIZTAN = zitzaizkidan, Campion'ek onela irabiatzen du: zintzeitan,
zeitan, zintzeiztaden, ZEIZTAN (zintzaidan, zitzaidan, zintzaizkidan,
zitzaizkidan). Komeni da ongi bereiztea ZEITAN-ZEIZTAN aktivoak eta pasivoak.
Aktivuak aditz-jokuok ematen ditu: zenei(z)tan, ZEI(Z)TAN, zenei(z)tayen, zei
(z)tayen. Noski, aktivuko forma zaharrak zenerei(z)tan, zerei(z)tan, zenerei
(z)tayen, zerei(z)tayen dira eta ontaz ez dago nahasterik «zei(z)tan»
pasivoaren eta «zerei(z)tan» aktivoaren artean. Aktivuko formak gipuzkeraz
onela dira: zenlizki)dan, zi(zki)dan, zeni(zki)daten, zi(zki)daten.
PRIMAJEN esakunaz idatzi nion ene adiskideari: Itz au Larrasketek «pour
les legs d'héritage» itzultzen du. Jakiña, itzulpen au libertade aunditxoz
emana dago. Seguru aski, «primajen»ek, Lhandek eta Larrasketek ez dakarten
«primaje» delako itza dute oiñarritzat eta au «primago» edo «primantza»ren
kidekoa dateke (ba'liteke ere «primaje» ez oguztea, «primaj» baizik). Orain
arteko datoez balianturik, nik gutxi gora-bera onela interpretatzen dut
neurtitz su: «Ezpainintzaion aski (iruditzen) tokatzen zizaizkidan
primagoentzat». Neurtitz ontan gogoan ar dezagun «iruditzen» esaldi
laguntzaille bezala sartu dugula. «Jiten» = etortzen da, baiñan emen obeto
«corresponder» esan nai du. Beraz, «tokatzen zitzaizkidan»en ordez «zekozkidan»
ere ezar dezakegu. Primaje = primago delarik, primajen = primagoentzat.
Jon Mirande'k guztiontaz esan zidan: «Jiten zeiztan primajen»,
singularrean erabiliz «primugoa» da; pluralean, zentzu konkretu bat artzen du,
eta Larrasketen itzulpena zuzen da beraz (legs). Dena dela, neurtitza oso
ederki eta naiko literalki itzuli duzu (itz-erroa ez da «primaj» zuberotar
phonetikak beste euskalkienak dirudi ez baitu -j'ik jasaiten; «primaje»
da)».
Puntuaren eskabidez ordea, Etxahun'en itzetik apartatu bear izan dut
itzulpenean, onela emanez: «Oiñordetzarako ni ez gai iruditu». Beste soluziñio
auek gogaratu zitzaizkidan: «Oiñordetzarako ni gutxi iruditu», «Oiñordetzarako
gai ni ez nai aitortu», «Ondorengotzat ez nai ark ni ontzat artu»,
«Ezpaininduen nai ark jabegai autatu» eta beste zenbait gonbinaziño tankera
ontakoak. Mirande'k, «Joanak-Joan»erako itzulpen libre au egin zidan: «Aren
ondorengotzat gai ezpainindaukan».
III
Irugarren neurtitzean: «Ninin» (nianian) = nuenean. «Bildü» aditz-
izenak ene ustez emen Lhande'ren iztegiko zazpigarren zentzua dauka, ots,
«gagner qqu'un (à une idée)», alegia, norbait ideia batera irabazi. Adigarri au
ematen du: Lausenguz errexki bil daiteke = on peu le gagner aisement par la
flatterie. «Zeitala» (zereitala)
zidala. Campion'ek onela irabiatzen du: zenei(z)tan, zei(z)tan, zenei(z)tayen,
zei(z)tayen; zeni(zki)dan, zi(zki)dan, zeni(zki)daten, zi(zki)daten. Beraz,
«bildü zeitala» = irabazi zidala.
Boskarren neurtitzean: «Hüllan» (hurran), «presque, sur le point de, au
moment de» (casi, a punto de, en el rnomento de). «Fi-gaxto» (egin), norbere
burua iltzea.
IV
Lenengo neurtitzean: «Haitatia» = autatua, berexia, aukeratua.
Bigarren neurtitzean: «Hareki» aitarekin ulertu bear dela iruditzen zitzaidan,
baiñan, ala ta guziz ere bere itzaren segurantzia eskatu nion Mirande'ri eta
onek: «bai, Eixahun bearen aitaz mintzo da, segurki».
Irugarren neurtitzean: «Beitzin» (beitzian) = baitzuen. «Haren althe»:
Emaztearen alde, ots, Engrazi'ren alde interpretatu bear dela uste dut idazten
nion M-Aiphasorotarrari. Bestetxo: «alt(h)e» -h- kin eta -h- gabe agertu oi da
zuberoeraz. Nola derizkiozu obeki? Ona erantzuna: «Haren althe», bai, emen,
«emaztearen althe» da. Ez dut ezagutzen -h- gabeko variantea. Bainan esan bear
dizut zuen «alde» bitara itzultzen dugula: 1º. «en favor de» denean, emen
bezala, «althe» erabiltzen dugu; 2º. lekua, tokia, adierazten duenean, guk ere
«alde» erabiltzen dugu, adibidez: alde-gaiñean = goialdean; aldepean =
azpialdean, azpian. Ez dakit berezkuntza ori Zuberoa guztian egiten denetz;
gurean bai, bethi». Nik ba-nuen berezkuntza onen susmurra, baiñan, Lhande'ren
iztegiko «Althe» itzak nahaste pittin bat sortu zidan, itz au «en faveur de»
eta «region, parage» itzultzen baitu, naiz-ta azken onen adigarritzat
«Atharratzaltia eta Paris-altia» eman -h- gabe. Bestalde, Nurbaiten althe jarri
= prendre le parti de quelqu'un» (ponerse a favor de alguno). Esango nuke,
ordea, Mirande'k ematen digun «alde» baiño «alte» dela zuberotarragoa, bertako
toponimian ala ageri baitzaigu. Erronkari'n ere «alte» esan oi da eta ez
«alde». Laugarren neurtitzean: «Nin» (nian) = nuen.
Laugarren eta boskarren neurtitzak diote: «Egin-erazi nin funtsen
partajia, presu jan-erazteko amak ützi phartia». Ontaz iskribatu nion Jon
Mirande adiskideari: Zer esan nai ote du Etxahun'ek bi neurtitz onetan? Bere
etxaldeen partitzea egin-erazi zuen berak, jakiña, aitak beartuta,
ezpaitzezakean bere gogoz egin olakorik. Baiñan zer motibu erabilli zuten
etxekoek bearkizun ontarako? Zer esan nai du «presu jan-erazteko amak ützi
phartia» itzen bitartez? Alegia, auzitegiko eta kartzelako gastuen ordaingarri
beartu zutela berari zegokion ondorengotza uztea? Ona gure euskalariaren
erantzuna:
«Eginerazi nin funtsen partajia, etc...»: Amak utzi ontasunez mintzo da
Etxahun. Ontasun oik (lur, edo diru?), etxean, usantza komunerako uzteko ordez
kostuma den bezala Zuberoan senideak elkarren artean akort direnean,
Etxahunek etxekoentzat asarre zelako: aitaren, emaztearen, anaiaren bere
partea erreklamatu zuen, legeak zuzena ematen zion bezala. Eta gero ironeiaz
beraren buruarentzat esaten du, orrela izan zituen ontasunak presondegian
gastatu zituela naiz justiziako gastuetan, naiz isunez, naiz janari erosi
bearrez, ez dakit».
«Funts» itza zabalki komentatu genduen «Khantoren khantatzeko» bertso-
saillaren lenengo ahapaldian. Esan dezagun laburki, «fundo, heredad edo finca
rustica» dela. Mirande'k «etxalde» itzultzen du euskerara.
V
Bigarren neurtitzean: «beratü», Lhande'k «recontrer, se rencontrer»
(encontrar, encontrarse) itzultzen du itz onek emen daukan zentzuan.
Irugarren neurtitzean: «hen» (aien), genit. plur. de hurak, ceux-la»,
dio Lhaade'k (hurak = aiek'en genitiva plurala).
Laugaren neurtitzean: «Egitate», «conduite, ouvrage, action, ouvre»,
itzultzen du Lhande'k.
Boskarrer neurtitzean: «harkara» = berriz, itzultzen du Larrasketa'k
oarrean. «Arra-hartü», ber-artu (berriz artu). Lhande'k onela esplikatzen du
arra- aurrizkia: «prefixe qui, accolé a un substantif ou un verbe, lui donne un
sens de repetition: seme, fils; arra-seme, petit-fils; erosi acheter; arrerosi
racheter.
VI
Lenengo neurtitzean: «Jakile» = testigu. «Ba-nütin» (ba-ntitian),
gipuzkeraz = ba-nituen.
Bigarren neurtitzean: «Her behatü ba'lira». Esaldi ontaz onela egiten
nion Zuberotar euskalariari: «Itzez-itz «aiei aditu ba'lira» itzuliko genduke.
Noski, mintzaira onek eztauka zentzurik gipuzkeraz eta «aiei aditu ba'litzaie»
(edo bestela «aiei aditu ba'lie») itzuli bearko litzake. Nik pentsatzen dut
«behatü» = entzun dela emen eta ortaz aditzak pasivoan bear du textoan ageri
denez. «Begiratu» zentzuak aditz aktivoa eskatzen duenez, baztertu bearra da,
noski, «Bai erantzun zidan ene, adiskide onak, «behatü» = «entzun, aditu»,
«oir, escuchar», «écouter» izkuntza ontan, ez begiratu. Azken zentzu ontan
manexek erabiltzen ba'dute ere (eta orduan aditz aktivoa da), guk ez; «so
(e)gin» esaten dugu, bakarrik».
Bigarren neurtitzean ere: «Segür nin» (nian) = seguru nuen.
Irugarren neurtitzean: «Neion» = nion. Campion'ek «y»rekin konjugatzen
du, onela: neyon, zeneyon, zeyan, geneyon, zeneyuen, zeyuen. Pluralean:
neitzon, zeneitzon, geneitzon, zeneitzue, zeitzuen. Gipuzkeraz: ni(zki)on, zeni
(zki)on, zi(zki)on, geni(zki)on, zeni(zki)oten, zi(zki)oten.
Laugarren neurtitzean: «Ba'nündin» (ba'nündian) = ba'ninduen.
Gipuzkeraz, ordea, eta nik uste zuberoeraz ere obeto legoke -an (-en) atzizki
gabe. Ots: «Ba'nündü» = (ba'nindu). Campion'ek onela irabiatzen du aurrizki
baikorra baztertuta: nündüzün, nündian, nündüzien, nündien. (Ninduzun, ninduen,
ninduzuten, ninduten).
Boskarren neurtitzean: «Ebilien» (ebiliren) = ibilliko. Futuro-tankera
ontaz galdetzen nion Mirande adiskideari: Jakin nai nuke EBILIEN futuroko
formak zergatik galtzen duen -R- alkargarria. Ene ustez beti irakurri dut
«ebiliren».
Maixuak: «Ebilien» formak -r- galdu du, Izkera mintzatuan r bakuna beti
galtzen delakotz noski. Izkera idatzian beti gorde bear genduke ardea,
zuberotarrok ere bai eta idazki geienetan ala gertatzen da oraindik ere».
VII
Lenengo neurtitzean: «Etsaier pharkatzen düt», literalki = «etsaiei
barkatzen dut», baiñan, dakigunez, gipuzkerak «dut» en ordez «diet» eskatzen
du. «Eni ogen egiler» = neri irain egilleei. «Ogen = injure», itzultzen du
Lhande'k itz onen lendabiziko zentzuan eta auxen da dudarik gabe kasu ontakoa.
Bigarren neurtitzean: «Egin zian berer», itzez-itz «egin zuen bereei»,
baiñan, gipuzkerak «zien» eskatu du.
Irugarren neurtitzean: «Bena eztüt pharkatüren ene hunak dütiener»,
literalki «Baiñan eztut barkatuko ene ondasunak dituztenei». Baiñan gipuzkerak
«eztut»en ordez «eztiet» eskatzen du.
Laugarren neurtitzean: «Ezpa'tie» (ezpa'dütie) = ezpa'dituzte.
«Errendatü» (frantzeseko «rendre» aditz-izenetik artua noski) emen «restituir,
devolver, entregar» dela uste dut. Beraz itzez-itz onela itzuli bearko genduke
neurtitz au: «Ez (baldin) ba'ditzute bueltatzen nere aur doakabeei» (neri
kendutako ondasunak). Noski, gipuzkerak «ba'ditzute»ren ordez «ba'dizkie»
eskatzen du. Dativoko aditz-jakoen ordez «zuzenak» erabiltzeaz onela dio Jon
Mirande jaunak: «Gramatikaren aldetik, bearbada adizkera dativo eran bear
litzake, zentzua dativoa baita: «ez ba dizkie...». Eta alaber aurreko
neurtitzean: «eztüt pharkatüren ene hunak dütiener» = «ez diet». Bainan jadanik
esan nizun bezela ongi oroit ba naiz zuberotarrek askotan aditzaren forma
utsa erabiltzen dugu dativakoaren ordez, dativoa izen-atzizki batez
seinalaturik denean; ba litzake iduri zaigulako orduan aditza ere dativoan
ipintzea pleonastikoa dela (frantzesaren influentza? ala arkhaismu bat? Uste
baitut lenago euskal-aditza askoz bakunagoa zela, eta gaur egunean darakuszkian
aurrizki, erdizki eta atzizki ugariok, forma dativokoak, allokutivokoak, etc.,
ez direla ain aspaldikoak..., cf. biarnesez gertatu dena, latin ama-
mintzairarekin komparatuz). Beraz, beti esango dugu: «zure anaia ikhusi dit
(dut), eta eman diot zor neion (neori, non) sosa». Bainan esan dezakegu: «zor
neion sosa zure anaiari eman dit» («dut», alokutivo eran)».
Boskarren neurtitzean: «Berset horrez mintzo niz küñat eta aurhider».
Betiko leloa. Itzulpen soillean onela ensango genduke: «bertso orretzaz mintzo
naiz koiñatu eta senideei», baiñan gipuzkerak «naiz»en ordez «natzaie» eskatzen
du.
VIII
Lenengo neurtitzean: «Ajena'n» = Agen'en. Gaskuña'ko iria, Garona ibai-
ertzean. 24.000 bizilagun, Apezpikutza eta apelazio epailekua. Orain
Frantzi'ko Biurrialdia ezkeroz, «Lot-et-Garonne» sasi-izeneko errialdearen
iriburua.
Lenengo neurtitza osorik artuta (Bi urthez Ajena'n libre nintzala
ustez) onela interpretatu nuen: «Bi urtez Ajena'n EGONDA GERO PRESO, libre
nintzala ustez». Eta galdetzen nion Mirande adskideari: Ez al deritzazu igarri
bear den ideia osagarria mayuskuletan ipiñitakoa dela? Berak: «Ene aburuz oso
ongi aditu duzu neurtitzaren zentzua. Bear bada ideiaren osagarritzat itz bakar
au susentendi diteke: «Bi urthe Ajenan EGONEZ...». Bainan batera dijoaz zure
eta ene ideia osakuntza».
Irugarren neurtitzean: «ükhen zien otoritatez» = izan zuzen
autoridadez. Euskera garbiagoan «agintez» edo «agintaritzaz», baiñan eztut uste
itz auekin zeatz aditzera ematen dugunik «autoridad»ek duen esangura.
Laugarren neurtitzean: «Librantxarik gabez». Jon Mirande jaunari onela
idatzi nion esaldi onezaz: Uste dut «librantxa» Lhande'k itzultzen duen
«autorisation» baiño, eskubidea, dretxoa, dela emen obeto, ain zuzen ere
aurreko neurtitzean erabilli baitu «otoritate» itza. «Gabez» berriz euskal-
zentzuaren kontra erabilli duela uste dut, puntuak beartuta (ene ustez «gabe»
baita tajuzko forma). Beraz, «licencia poética» bezala kontsideratu bearra da.
Mirande jaunak onela erantzun zidan: «Ene ustez «librantxa» ez da emen ez
Lhandek eman «autorisation», ez eta «eskubide», «zuzen», zuk interpretatu
bezala, bainan soilki «libratzea, «liberation». Aitzinetik Etxahunek baitio:
«presû begiratzeko». Esan nai du bi urtez presondegian egon ondoren uste zuela
justiziarekin kito zela, eta libratuko zutela; bainan aitak eragin zuen beste
amar illabete geiago presondegian gurde zezaten (ala uste zuen berak
beintzat)».
IX
Bigarren neurtitzean: «Hürrüntü zaikek», gipuzkeraz «urrutiratuko zaik»
itzuli bearra dago gutxi-gora-bera, ezpaitugu kasu ontan futuroko adizkerarik.
Campion'ek «Futuro-presente de indicativo» deitzen dio aditz-denbora oni eta
onela konjugatzen du: nitzaikek(n), ZAIKEK(n), gitzaikek(n), zaizkek(n).
«Ephantxügua», obstacle (eragozpena, traba, enbazua) itzultzen du Larrasketa'k.
Lhande'k aldakizun oek ematen ditu: Ephaintü, ephantsü, ephantxü, enpatxu,
enpaxtu, enpaxu (oargarri da azken onek eta gure «enbazu»k alkarren artean
duten antza) eta «empêchement, obstacle, entrave» itzultzen du. Biarnotarren
«empath» itzarekin alderatzen du. «Enpaxatü = empêcher, mettre obstacle»
(impedir, poner obstaculo). Irugarren neurtitzean: «Ingoiti», Lhande'k
déjà (ya) edo désormais (en lo sucesivo) itzultzen duena. Beraz, «gaurgero,
onezkero, ontaz aurrera». Manexek «engoitik» darabilte eta Lhande'k onela
itzultzen du: dorénavant (en adelante, en lo sucesivo), dès maintenant (desde
ahora). «Engoitik eztut gehiago eginen» = désormais, je ne le ferai plus».
Laugarren neurtitzean: «Doha-gaxtua». Lhande'k eta Larrasketa'k
eztakarte forma au, baiñan lenengoak «dohakaitz» aldakizuna dakar eta «malheur,
infortune» itzultzen du. Gipuzkeraz «zorigaitza» esango genduke.
Boskarren neurtitzean: «Eztizoiala» (ez dizoiala). Campion'ek «dizoya»
dakar gizonezko izketan eta «dizoña» emakumezkotan. Gipuzkeraz: dizaiok-
dizaion. Lenengoari erlativo-atzizkia erantxirik: dizaiokala.
X
Bigarren neurtitzean: «Jinkuk hartatik oro khürütxiareki» = Jaungoikoak
autatutako (aurkeztutako) guziak gurutzearekin, alegia, gurutzea eraman bear
dutela.
Irugarren neurtitzean: «TIZÜT» (ditizüt), alokutivo-erako jokaldia.
Adizkera arruntean: dütüt. Gipuzkeraz: ditut. «Boztarioeki» = bozkarioz,
alaitasunez.
Laugarren neurtitzeko «Mündien» oso bitxi egiten zait izkiriatu nion
Pettar adiskide onari. Izan ere, Etxahun'ek esan gura duena «munduaren» baldin
ba'da, erriaren labur-mintzoan «mündian» oguziko litzake. Gipuzkoa'n beñepein,
esate baterako, «mundua(re)n inguruan» esaten dugu. «Munduen», plurala litzake.
Ez ote «e» ori inprentako uts bat? Erantzuna: «Müdien huñ-petan»: «munduaren»
da dudarik gabe (ez baitugu zentzu ortan «mundu» sekula pluralean erabiltzen,
nik dakidanez). Inprentako uts bat denetz, ez dakit ordea. Izkera mintzatuan
r- ori galtzen baita; «mündiaen» oguzten dugu. Geldiki mintzatzean bi vokalak
aeta e ongi bereizten ditugu: baiñan bizkorki mintzatzean, gutxi edo asko,
alkarrekin naasten dira eta entzuten den soinua bien artean dago; orrengatik ba
litzake batzuek eidaztea, beste batzuek a. (Irudi zait egiazko soinua «ai»
diptongoa bezalatsukoa dela, bainan i oso ideki batekin, ez euskararen i oitua;
gutxi gora beera, ingles «ai» diptongoa iduri, adibidez «my» (irakur «mái» =
mi, mis) itzean (ez da español edo euskera «ai» exklamativoa bezala)».
Boskarren neurtitzean: «Horrez» = orrezaz (orretzaz, orretaz). «Orhit
zitie» = Oroi zaitezte. Campion'ek «ziteye» ematen du. Onela: zite, bedi,
ZITEYE, bite (zailez, bedi, zaitezte, bitez).
Irakurlea oartuko zen, noski, ahapaldi ontako neurtitzak oro libertate
aundi-xamar batez itzuli ditugula puntuaren eskabidez.
XI
Lenengo neurtitzeko «Musde Alkhat Barkoxe» nola interpretatu bear den
jakin nai nuke galdetzen nion Zuberotar Maixuari. Ene ustez, Musde Alkhat
Barkoxeko esangura du Etxahun'ek, ots, deituraz «Alkhat» dena eta Barkoxe'ko
semea. Gerta diteke ordea, lenen eta bigarren deiturak izatea. Zuri zer
deritzazu? Erantzuna: «Musde Alkhat Barkoxe» = «Musde Alkhat Barkoxe-ko»
dudarik batere gabe, eta Barkoxe ez da gizon deitura. Itz-usantza ori oso
korrientea da Zuberoeraz, beste euskalkietan ezagutua ez izan arren (ala uste
dut beintzat). Ba duzu beste etsemplu bat Etxahunen beste kantu batean: «AMODIO
GATI». Lehen ahapaldiko 3-garren neurtitzean: «Etxandi Garindañek beitü eho
Maulen» = Etxandi Garindañekoak (Etxanditarrak Garindañeko ots, ene aitaren
erriko familia bat oraindik bizi zena, eta gure etxekoekin adiskide aundi
direnak... orrengatik ene aitari ez zitzaion laket kantu ori eni explikatzea).
Usantza bertsua (bertsua = berdintsua) dugu norbait etxearen izenaz aipatzen
dugunean: izen ori -ko gabe erabiltzen dugu; esaterako, ene aita «Pierre
Eyhartxe» da (Eyhartxe sortu eta hazi den etxearen izena izanki); ene Sohütako
osaba «Pierre Chao» da: zuek «Pierre Eyhartxeko», «Pierre Chaoko» esango
zendukete; eta garbizaleak «Eyhartxetarra», «Chaotarra»... (ni «Johañe Chao»
naiz Sohütan, eta «Johañe Eyhartxe» Garindainen...).
Lenengo neurtitzean: «DIT», forma alokutivo errikoia, «dizüt» en
ordezkoa. Forma arrunta: düt. Gipuzkera osotuan «dut» eta errikoian «det».
Bigarren neurtitzean: «Deizüt» = dizut.
Bigarren neurtitzeko TRITE'z idazten nion Mirande jaunari: Larrasket'ek
«titre légal» itzultzen du. Ene frantzes iztegiek ez dute esplikatzen zer den
«titre légal» eta andereño frantzes batek ere zentzu bereizirik etzuela esan
zidan. Beraz, espaiñarren izkuntzan «título legal» izanen da. Baiñan,
Etxahun'ek konzeptu konkretu au erabilli nai ote zuen? Ala bere aitatasun
eskubidea edo agintea pasatzen diola esan nai du soilki? «TRITE» orrek esan nai
ote du aginte eskuratze au legeak aitortua zela? «Trite» laugarren neurtitzean
berrirotzen da berriro agertzen edo errepetitzen, alegia HEEN TRITEZ (= aien
tituluz?) delako esaeran. Esangura berdiña ote du emen? Ona Mirande
adiskidearen erantzuna:
«2-garren eta 4-garren neurtitzetan ageri den «trite» itza, frantzes
«titre»-tik dator seurki (edo biarnes itz askazitik). Bainan ez dakust ongi zer
aditzen duen Etxahunek itz orrekin. Ene euskalkian ez genduke orrela
erabilliko; guretzat «titre» bat (ala baitiogu, t eta r -en metathesisik gabe),
frantzes itzaren zentzuak dauzka, besterik ez. Eta frantzesez, «un titre» da
1º. «liburu baten titulua»; 2º. zuzen-eskubide, dret bainan zentzu ori
izkuntza batzuetan baizik ez dugu usatzen eta beti gaineratuz zeren zuzen edo
eskubidea daukan norbaitek ez beraz Etxahunek bezala, esan gaberik zer zidan
aren «tritik» (etxalde-partaliertasuna, noski); 3º. zentzu konkretu batean, «un
titre» da diru ageri berezi bat (bainan luzeegi litzake explikatzea zer
diren... neronek ez baitakit ongi: faszista bainan ez kapitalista izanki, ez
daukat eta). Iduri du Etxahunek esan nai duela, 2-garren bertsoan, bere
aitatasun zuzenak (eskubideak) Jaun Alkhateren eskuetan ezarten diluela, au
izan dadintzat Etxahunen aurren aita-ordeko bezala; eta laugarren bertsoan
«aurren tritik» direla Etxahunen aur izatetik datozkien etxaldearen partezko
jabegoarako eskubideak. Ene aitak ere orrela entenditzen du ahapaldia, bainan
esan dit ez lukela berak ola esango...»
Irugarren neurtitzean: «Gaber» = gabee(r)i, «Jar zakhitze» = jar(ri)
zakizkie. Campion'ek onela konjugatzen du: zakitze, bekie, zakitzeye, bekitze
(zaki(zki)e, bekie, zakizkie(te), bekizkie).
Boskarren neurtitzean: «Ohart düke» = oartuko du, ots, zure garitatea
Jaungoikoak gogoan artuko du. Campion'ek «futuro-presente» deitzen du
konjugaziño tankera au eta one!a irabiatzen du: d(üt)üket, d(üt)ükezü, D
(ÜT)ÜKE, d(üt)ükegü, d(üt)ükezie, d(üt)ükeze. Beraz, «ohart düke» = «él lo
observará».
XII
Lenengo neurtitzean: «Süstengü» = appui, soutien (apoyo, sostén),
Lhande'k itzultzen duenez. Determinativuaren eragitez süstengia biurtzen da.
Ots, ü + a = ia.
Bigarren neurtitzean: «Gomendü» (mugaturik, «gomendia»), esperance
itzultzen du Lhande'k, baiñan emen ez du zentzu bereizi au, Larrasketa'k
«recommandation» itzultzen du eta auxe da emen duen esangura.
Irugarren neurtitzean: «Ezpetzaie» = ezpaitzaie. «Hersiki», gurean
«estuki». Larrasketa'k, «étroitement, sévèrement» itzultzen du.
Laugarren neurtitzean: «Izezü» = zaiezu. Campion'ek onela irabiatzen
du: i(t)ze(t)zü, bi(t)ze, i(t)ze(t)zie, bi(t)zeye (zai-zki-ezu, bizai-zki-e,
zai-zki-ezute, bizai-zki-ete).
Boskarren neurtitzean: «Dezen» = dezaten. Campion'ek onela irabiatzen
du: de(t)zadan, de(t)za(t)zün, de(t)zan, de(t)zagün, de(t)za(t)zien, DEZEN-
ditzen.
XIII
Lenengo neurtitzean: «Eztit» (ez dit), alokutivo eran. Forma arruntean:
düt. (Gip. dut-det).
Laugarren neurtitzean: «Askazi» = aide. «Parent», Larrasketa'k.
«Haurak» itzari buruz esaten nion Pettar jakintsuari: Laugarren
neurtitzean «haurak» dakar «haurrak» bearrez. Uste dut utsegite bat izanen
dela, beste leku guzietan «haurrak» baitakar. «Bai, uts bat da erantzun zidan
eta «haurrak» bear da». «Bestik», besteak, gaiñerakoak.
Boskarren neurtitzean: «Zütiet» = zaitutet. Campion'ek onela irabiatzen
du: zütiet, zütie, zütiegu, zütie (zaitutet, zaitute, zaitutegu, zaitutee).
XIV
Lenengo neurtitzean: «Etxekan = etxek-ezan», Barkoxe'ko jokaldi
bereizia, Larrasketa'k dionez. «Etxeki» = joindre (juntar), soutenir (mantener,
sostener, conservar), tenir (mantenerse), au physique et au moral (fisica y
moralmente), adhérer (adherirse). Kasu ontan gure «eutsi» esan nai du. Beraz,
«etxek-ezan = eutsi zaion». («Etxeki»ren itzulpena Lhande'rena da).
Bigarren neurtitzean: «Küñater» = koñatue(r)i. «Haurrer» = aurre(r)i.
Irugarren neurtitzean: «Senharraren» = senarrarentzat.
Laugarren neurtitzean: «Plegadi» = plega hadi, Larrasketa'k dionez.
«Plier, abattre, soumettre, dresser» (plegar, abatir, someter, disponer(se),
itzultzen du Lhande'k. Guk «makurtu» itzuli dugu. «Gazteti» = gaztetik. «OROTA»
aboskiaz onela idazten nion Mirande jaunari: Laugarren neurtitzean OROTA forma
laburduta ageri zaigu. Ba-dirudi neurriaren eta puntuaren eskabidez erabilli
duela «orotara»ren ordez. Lhande'k ematen dituen formak auetxek dira: «orotara,
orotarat, orotra». Beraz, ba'dirudi «orota» izkera arruntean edo bertsotan
bakarrik erabiltzen den forma dela. Erantzuna: «Orota», «orotara»ren forma
laburtua (mintzatua) da; areogo laburtuz, «ota» ere esaten da «o» luze
ahoskatuz, eta azken silabari azentua emanaz».
Boskarren neurtitzean: «Gaxkiti» = gaitzetik. «So beitia» = begira
baita.
XV
Bigarren neurtitzean «ZIDIENAK» adizkera bitxia ageri zaigu, edo nire
ustez bitxi dena, gramatiketan ezpaita ageri. Ba-dirudi gure «zeratenak» dela
idazten nion zuberotar adiskide onari, baiñan oni dagokion forma Campion'ek
«ZIRAYE» ematen du. Dativoan dagoelako (jente praubiaRI), gramatika legez
«zitzayienak» (zatzaizkienak) litzake egokiago (urrikaltzen zitzayienak).
Morfologiaren aldetik «ziteyen» (zaitezten) subjuntivoko adizkerarekin dauka
antz aundi xamarra, baiñan ez dagokio zentzuari. Seguru aski, «zidie»
Campion'ek ematen duen «ziraye»ren aldakuntza errikoi bat da. Otoi, idazu zure
iritzia. Erantzuna: «Zidienak» ez da forma bitxia, bainan nire euskalkian
beintzat forma komuna; ezen zuen «zerate» guretzat «zidie» edo «zide» da;
Compionek eman forma (ziraie) ez dugu usatzen. Duda gabe, Basaburuko forma da
(edo zen). Idazkietan aurkitu dut ordea».
Irugarren neurtitzean: «Zien gomendian» zuen ardurapean edo apika
«esperantzan», Lhande'k azken adierazpen au ematen baitio «gomendü» itzari.
Larrasketa'k, ostera, «recomendation». «Üzten tüt» = üzten dütüt (ditut).
Boskarren neurtitzean: «Orhit tüke» (dütüke) = oroituko ditu. Lenago
ere esanak geranez, gipuzkerak eztu tankera ontako adizkerarik.
XVI
Bigarren neurtitzean: «Sohun»(sorhuan) = soroan. Aita Lhande'k dionez,
gure alderdiko bi zentzuak dauzka Bidaso'z goitik ere: «champ cultivé eta pré,
prairie». Kasu ontan Larrasketa'k «vallée» itzultzen du, Josafat'eko ibarraz
ari delako. «Arra-ekhus» = ber ikus, berriro ikusi. Aurrizki ontaz arestian
mintzatu gera.
Irugarren neurtitzean: «Eskernio», «malheur, deplaisir, affliction»
(desgracia, desplacer -disgusto-, afliccion), itzultzen du Lhande'k.
Laugarren neurtitzean: «Edükazie», gipuzkeraz «e(d)ukazute», ots «e
(d)uki (e)zazute». Etxahun'ek, beste askotan bezala, dativoan (Jinkua(r)i)
aditz-joko objetivo-pronominal tankerakoa darabil.
Boskarren neurtitzean: «Sendotüren deitzie» = sendatuko dizkizute (1).
Campion'ek onela irabiatzen du: dei(t)züt, dei(t)zü, dei(t)zügü, DEI(T)ZIE.
Gipuzkeraz: di(zki)zut, di(zki)zu, di(zki)zugu, di(zki)zute.
(1) Lhande'ren irugarren zentzua: guérir.
ERASKIÑA
I
Bigarren neurtitzean: «Xalanteki». Iñoiz esanak gera Etxahun'en izkeran
«xalant = galant» dela, ots, gure «galai». «Xalanteki» idazkeraz onela
iskribatu nion Mirande adiskideari: Nunbait Etxahun'ek «xalantarekin» kasu
ontan «xalantakin»aditzera eman nai du, ots, xalant bakarrarekin. Baiñan,
esango litzake laburturik, kasu ontan «xalantakin» esango litzake laburturik,
gipuzkeraz beintzat. Ez dut uste «xalant» bat baino geiagoz ari denik.
Gipuzkeraz, konparazio baterako, «gizona»rekin esaten dugu literaturan eta
«gizona»akin abo-mintzoz (con el hombre). Mirande jaunak: «Xalanteki»: ikus
goiago «mündien» formaz diodana. «Xalantareki», abo-mintzoan, «xalantaeki»
emango zuen, eta zalhu (bizkor) mintzatzean, ae ori, ingles «ai» («i»
irikiduna) bezalako zerbait. Bainan egia esateko ez dugu sekula (nik ez,
bederen), ez e entzuten, ez eta a ere (gipuzkera mintzatuan bezala). Bearbada
Etxahunen emazteak «xalant» bat baizik ez zukean; bainan ez da aundi Etxahunek
itza pluralean erabiltzea: emazte ezkondu bat beste gizon batekin ibiltzen
bada, jendeak dio «gizonekin ebilten dela»; norbaitek bein zer edo zer ebatsi
edo ostu ba du, ba diote delako hura «ohoin bat dela...». Moralzaleek ez dute
indulgentzia aundirik, askotan, eta urkoaren obenak «bapikatzen» dituzte».
Bigarren neurtitzean ere: «Harez izan jelosi» = artaz izan espatsu.
Irugarren neurtitzean: «Betzeiztan» = baitzizkidan. Campion'ek onela
irabiatzen du: zenei(z)tan, ZEI(Z)TAN, zenei(z)tayen, zei(z)tayen. Gip., zeni
(zki)dan, zi(zki)dan, zeni(zki)daten, zi(zki)daten. «Ordeñüz», testamentuz,
testamentuan, liburukoan.
Laugarren neurtitzean: «Aurhidek zeiztaden» = senideek zizkidaten.
Bertantxe ikusi dugunez, Campion'ek «zeiztayen» darabil gure «zizkidaten»
aditzera emateko. Mirande'ri idazten nion onetzaz: Seguru aski ardura gutxiko
aldaketa bat da Etxahun'ek darabillena. Berak: «Aurhidek zeiztaden» bai, zuen
«senideek zizkidaten» da zalantzarik gabe. Campionek emandako «zeiztayen» ez
dut sekula entzun (forma zaarkitua da noski), bainan, beti, Etxahunek
darabillana usatzen dugu guk ere». «Beitzütien» = baitzituzten.
II
Lenengo neurtitzean: «Gaztelin» = (gaztelian), kartzelan, baitegian,
presondegian. Lhande'k «gaztelü» itzari iru zentzuok eraxten dizkio: château
fort; prison. Azken au da gurea.
Bigarren neurtitzean: «Neion» = nion. Campion'ek «neyon» ematen du.
Onela kanjugatzen da: nei(tz)on, zenei(tz)on, zei(tz)on, genei(tz)on, zenei
(tz)uen, zei(tz)uen. Gip., ni(zki)on, zeni(zki)on, zi(zki)on... «Sendo nentzan»
= senda(tu) nintzan (ots, «nindezan»), «Gaztalondo'ko neskatilen» bertsoetan
genion bezala, «sendo» = sendatu da Zuberoa'n. Larrasketa'k dio: «sendo =
guérir; sendoen et sendoko (sendaturen, sendatuko), inf. fut.; sendoik guéri
(sendaturik)». Campion'ek, goian aipatutako laguntzaillea onela irabiatzen du:
nentzazün, NENTZEN, nentzazien, nentzen (nentzazun-nindezazun, NINtzan-
nindezan, nintzazuten-nindezazuten, nintzateN-NINdezaten).
Irugarren neurtitzean: «Utziren nüntiala» = utziko nituela. «Uhuriak» =
ohoreak.
III
Lenengo neurtitzean: «jin düzü», gipuzkeraz «etorri da». Alokutivo eran
konjugaturik dago. Ona, Campion'en arabera irabiaketa osoa: nüzü, düzü, gütüzü,
dütüzü.
Bigarren neurtitzean: «Etxekitzera». XIV'garren ahapaldian ikusi dugu
«etxekl»k esan nai duela, «mantener, sostener, conservar». «Nuazü» = nua,
nijua, alokutivo eran emanik. Onela irabiatzen da Campion'en arabera: noazü,
doatzü, goatzü, doatzü. «Neizün» = nizun. Campion'ek onela irabiatzen du: NEI
(T)ZÜN, zei(t)zün, genei(t)zün, zei(t)zien (ni(zki)zun, zi(zki)zun, geni
(zki)zun, zi(zki)zuten).
Irugarren neurtitzean: «Nin» (nian) = nuen.
Laugarren neurtitzean: «Zünin» (zünian) = zenduen. «Althe» = alde («a
favor, en pro» zentzuan, bestela ezpaitu «h»rik eramaten).
IV
Lenengo neurtitzean: «Gaxo ene laguna», gure joskeran «ene lagun
gaixoa». Ene ustez Etxahun bere emazteaz ari da esaten nion Mirande
adiskideaki, bestela ezpailioke «laguna» esango. Zuberotarrak ene usteari
baiezko segurua emanaz erantzun zidan. «Urthuki nündüzüna» = bota ninduzuna.
Campion'ek onela irabiatzen du: nündüzün, nündian, nündüzien, nündien. Dudarik
gabe forma osoagoa «Aurthiki» da. Lhande'k «jeter, lancer» itzultzen du.
Bigarren neurtitzean: «Dükezü» = izango duzu. Bidaso'z goitiko
konjugaziño bereizia. Campion'ek onela irabiatzen du: d-üt-üket, d-üt-ukezü, d-
üt-üke, d-üt-ükegü, d-üt-ükezie, d-üt-ükeye.
Irugarren neurtitzaz («Edükazü prüdenki alharguntsa züzena») aditzera
ematen nion Zuberotar Maixuari ezin nuela beroaien zentzuna jaso, itzez-itz
itzulirik onela ematen baitzidan: «Eduki ezazu prudenteki alargun zuzena».
Oartu izan ba'nintz emen zuzena = zuzentasuna irakurri bear dela, ots, «alargun
zuzentasuna», igarriko nion zentzuari, baiñan ene adiskideak argitu artean ez
nintzan konturatu. Bere itzak dira: «Ene ustez «alhargüntsa zuzena» irakurri
bear da: ots, alhargun(tsa) baten zuzena: au da, etxaldea joan (eraman)
erazteko, aurrak eraikitzeko, etc., senarraren lekuan».
Boskarren neurtitzean: «Gitin» (gitian) = gaitezen. Campion'ek onela
irabiatzen du: Nadin, zitian, dadin, GITIAN, ziteyen, ditian. «Algarrekila» =
alkarrekin.
V
Lenengo neurtitzean: «Nahi gabeki» aboskiaz (uste dut gioi batez
alkarturik obeto legokeala idatzi nion gure euskalariari: «nahi gabeki» oso
bitxi iruditzen zait. Dirudienez, «nahi-gabe» bezala ots, espresio onen ordez
erabillia dago. Berak: «Hainbeste phena eta nahigabeki»: «nahigabe» emen
substantivua da: digusto».
Bigarren neurtitzean: «Ezpenintzan» = ezpainintzan.
Irugarren neurtitzean: Deliberatü «decider» itzultzen du Lhande'k.
«Dit» (= dizüt), ainbestetan agertu zaigun alokutivo era. Adizkera arruntean:
düt (dut-det). «Pelegri» = erromes.
Boskarren neurtitzean: «Haur gaxo hoien aldiz», genitivoko esaera au
gurean enela eman bear da: «Aur gaixo oiek berriz».
Mundian malerusik
Zorigaitzeko asko
I
Mündian malerusik hanitx ba-girade,
Bena ni bezañ denik ezta ihur ere.
Nihauren funtsetan nahiz izan jabe,
Hamar urtheren galerak enetzat dirade.
Zorigaitzeko asko munduan gerade,
Baiñan ni ainbat denik ezta iñor ere.
Neronen lurraldetan izan nairik jabe,
Amar urtez galerak enetzat dirade.
II
Desertüko ihiziak, jenten beldürrez,
Abisatzen dirade egoitera gordez.
Ni ere, hurak bezala, gaxtia negarrez,
Ene bizi trixtia kontserbi beharrez.
Eremuko piztiak, jendeen beldurrez,
Alkarri abisatzen egoteko gordez.
Aiek bezelatsu ni, gaixoa negarrez,
Ene bizi tristea kontserba bearrez.
III
Hogei eta bi urthik bethe egünin,
Emazte bat hartü nin ene zorigaitzin:
Erraiten ahal beitüt zereki zeitan jin,
Ene ürkha büllhürra gorderik altzopin.
Ogeitabi urteak bete egunean,
Andrea artu nuen neronen kaltean.
Esan dezadan zerkin etorri zitzaidan:
Ni urkatzeko soka gordez altzopean.
IV
Ezagütü nianin zer nian erosi,
Nahi ükhen nian bortxaz kunbertirazi.
Haren jabe handik haren althe jarri
Eta ni, ogen gabia, gaztelin ezari.
Ezagututakoan zer nuen erosi,
Nai izan nun indarrez zuzendu-erazi.
Andrearen aideak onen alde jarri
Ta ni, erru gabea, kartzelan ezarri.
V
Emaztia hartü nin aitaren gustüko
Nihauren kuntre jalkhi zeitadaneko,
Desünionian jarri familia oro:
Gaizak untsa phartitü eta gaztelilat jun gero.
Andrea artu nuen aitak bereizia,
Ikusiz nere aurka nuela jarria.
Alkarren kontra sutu fameli guzia:
Gauzak partitu eta... gero baitegia!
VI
Hamar urthe huntan bizi niz esklabo,
Erdia presu eta bestia sordeisago.
Jeloskeria batetarik hatsarria oro,
Nahi gabez izan osoki sorhaio.
Amar urte auetan bizi naiz esklabo,
Erdia preso eta libre okerrago.
Bekaizkeri batetik guztia zan jaio,
Naigabez biurtu naiz sentipen gabeko.
VII
Ene lehen aizua, bahin bai hiria,
Utzirik enetzat ene emazte flakia!
Bestek eraman dik hik behar kolpia,
Bena küpera diok orano hartzia!
Lenen auzoko orrek ba-uken andrea,
Tentatzen ari gabe nere emaztea.
Beste batek artu dik ik bear kolpea,
Baiñan tokatuko zaik oraindik artzea!
VIII
Ene lagün gaxua bai eta flakia,
Zerk othe dereizü nahasi zentzia?
Galerazi gütüzü ni eta etxia,
Desterrin ezari familia guzia.
Ene lagun gaixoa, zakust eroria,
Eta eztakit nola zentzua nasia.
Galerazi gaituzu ni eta etxia,
Sakabanatu-azi fameli guzia.
IX
Khuntatzen ahal dit nun nahi kunpañan
Zük eman düzün eskandalian,
Gal-erazi tüzü bi gizun galant
Eta thunatü hirur leñhü xarmant.
Konta dezaket nun-nai lagunen artean,
Eskandalua jartzen nola ari zeran,
Gal-erazi dituzu bi gizon batean,
Eta iru aur eder utzi mantxapean.
X
Hamar urthez deitazüt eman bürüko min,
Bai eta bost urthe igan-erazi gaztelin,
Lagünguarik gabe, nahiz han hil nendin:
Holako emazte bat nurk sofri saihetsin?
Amar urtez didazu eman buruko min,
Ta zugatik bost urte ditut preso egin,
Laguntasunik gabe nairik an il nendin,
Nola bizi olako emazte batekin?
XI
Hamar urthez eztüzü ni gatik sofritü:
Ene osaba jauna kausa izan duzu.
Nitan gerthatü dena ezpa'litz agitü,
Behar izan zünükin gaztelin peritü.
Amar urtez eztuzu nigatik sufritu,
Ene osaba jaunak orla galdu zaitu.
Nigan gertatu dena ezpa'litz agitu,
Baitegian hearko zenduke igartu.
XII
Emazte dohaña! Hurak bethi birjina,
Agertzen ezpa'zaie frütü ereña!
Ni ere ekhusirik haren ekhospena,
Trixtia! izan nintzan, oi! baten hartzera!
Emakumeak doai birjin izateko,
Azi ereiñak frutu ezba'dakar gero!
Jakiñik zegoela aurraren espero,
Emaztea artzen, oi!, izan nintzan ero!
XIII
Musde Haritxabalet jaun erretora,
Etzünin edükiten ogendant zure lloba.
Orai sogin-izozü: hor düzü proba,
Makaleren sarjant zerbütxatü zirela.
Musde Haritxabalet, erretore jauna,
Etzenduen illoba uste erruduna,
Orain aitor ezazu bixtan daukazuna,
Doillorraren morroitzan zerala jarduna.
XIV
Bestetan deitazüt penitentzia eragin,
Etsaiak ene etxen, ni aldiz gaztelin.
Hurak deüs nütinen jaten, lotzen ene ohin,
Ene desuhuatzen, trankilitatin!
Sufritu-azi didazu makiña-bat aldiz,
Etsaiak ere etxean, ni kartzelan berriz.
Atek ene oian lo, ni deus gabe utziz,
Nere desondragarri trankil asko dabilz.
XV
Ene aita fidela, aurhidik hareki:
Aberastü zidie ene malürreti!
Prosesari eman, defautak eraiki:
Gisa horrez eni etxaltia ideki!
Ene aita «zintzoa», senideak berdin,
Nere lepotik zuek aberasten jakin!
Auzitara jo eta kulpak neri egin,
Nere etxaldea kendu arte txar oiekin!
XVI
Jüjen aitzinian ere izan nüzü:
Hamasei jakiletan zortzi ziren faltsü.
Haier izan beitira jüjiak behatü,
Eta halaz naie ni sekülakoz galdü.
Juezen aurrean ere izanikan nauzu,
Amasei testigutan zortzi ziren faltsu.
Aien gezur aundiak juezek aintzat artu,
Eta alaz naute ni sekulakoz galdu.
XVII
Zü ere, Jüstizia, injüsto zirade:
Ogendant zaitzü txipik, handik ogen gabe;
Zur jüjamentik halaxe dirade:
Dihariarentako kuntzentzia saltzale!
Zuzenik gabe epaitzen gaitu Justiziak:
Aundiak errugabe, errudun txipiak.
Juzkuak egitean, sinistu anaiak:
Diru otsera jai du aren konzientziak.
XVIII
Egizie, gaztik, ene zorthiri so:
Gei dinak ezkuntü, ez jar esklabo!
Emaztia ez har enia bezalako:
Aphezt-zite lehen, edo jun soldado.
Gazteak zeratenak egin neri kaso:
Gai duenak ezkondu, ez jarri esklabo!
Emaztea ez artu, oi! nik bezalako:
Apaiztea obe da edo juan soldado.
XIX
Hanitx mintzatü niz ene etsaien kuntre,
Nahiz eztüdan erran gezürrik hal'ere.
Düda-gabe estakürik ba-ditit nik ere,
Ezpeitü Jinkuk egin gaberik batere.
Ene etsaien kontra mintzatu naiz asko,
Baiñan gezurrik gabe, ortan ziur nago.
Dudarik gabe utsak ba-ditut nik franko,
Ezpaita pertsonarik oiek gabe jaio.
XX
Adio, ene haurrak, gaxo ogen gabik,
Aitak eta amak esklabo ezarik:
Eztitzatzie jerraik aitamen edsenplik,
Bena zühaien bürüz ahalaz Jesus-Krixt.
Agur, ene aur gaixo, kupidagarriak,
Zuen gurasogatik esklabo jarriak.
Ez itzazute jarrai aitamen bidiak,
Gogoz kunplitu baizik Kristo'ren legiak.
XXI
Barkuxe'ko lürrian ez txerka Etxahun,
Haren hatzaman nahiz dabiltzanak ondun;
Bere khantoren egiten ari da Igelu'n,
Halako olhalterik ezpeita Ziberu'n!
Barkoxe'ko lurrean Etxahun ez billa,
Ura arrapa naian baitabiltza milla!
Bere kantak egiten Igelu'n ari da,
Txaboletan berdiñik Zubero'n ezpaita!
I
Irugarren neurtitzean: «Nihauren funtsetan» = iñoren etxaldetan.
«Funts»: propriété rurale, dio Larrasketa'k.
III
Irugarren neurtitzean: «Zeitan» = zitzaidan. Campion' ek onela
konjugatzen du: «zintzeitan, ZEITAN, zintzeiztaden, zeiztan (zintzaidan,
zitzaidan, zintzaizkidan, zitzaizkidan).
Laugarren neurtitzean: «ürkha büllhürra» garrot (du cou) = garrote de
cuello, Lhande'k dakarrenez, Etxahun'i kasu ontatik arturik. Egille berberak
«Urkha-bilhur», corde (cuerda), hart (lenen zentzuz «soga de esparto», eta
bigarrenez: Horca, cuerda, suplicio), noeud coulant (nudo corredizo).
Larrasketa'k onela adierazten du «büllhür» itza: «lien fait avec des jeunes
branches d'osier ou autre arbre, tordues et entrelacées». (Ligadura, atadura o
lazo hecho con ramas jovenes de mimbre u otro arbol torcidas (ez ote litzake
egokiago «retordues» = retorcidas = biurrituak?) y entrelazadas.
IV
Lenengo neurtitzean: nianin = nuenean, eta nian = nuen.
Hirugarren neurtitzean dio: «Haren jabe handik». Nor dira jabe
haundik? galdetzen nion Miranderi. Andrearen gurasoak honen alde eta
Piarres'en kontra jarri zirela. Hona M. Aiphasorhotarraren erantzuna: «Haren
jabe handik»: «jabe» itza ia obsoletoa da gure euskalkian, ots, iltzeko zorian
dago. Nik, oroit naizenez, ez dut sekula entzun (Aitak esan dit: superieur,
maître, esan nai zuela). Bainan ez da zalantzarik Etxahunek aipatu nai dituela
bere emaztearen askazi batzu, jende aundi zirenak (ala nola aren osaba, apaiz
famatu ura...). Ba dirudi «jabe handiak» zuen alderdiko «aide nausiak»
direla».
V
Bigarren neurtitzean: «Jalkhi zeitadaneko» = atera zitzaidaneko.
Campion'ek aditz-joko au idazten nion Maixuari, oi bezala, «zeitan» ematen du
(eta ez «zeitadan»), baiñan ba-dirudi Etxahun'en bi dativodun forma dela.
Segurantzi osorik ez baldin ba'daukat ere, nik onela jasotzen dut ahapaldia:
Emaztea artu nuen aitaren gustokoa au (aita, alegia) kontra jarri zitzaidaneko
(zitzaidan ezkero, zitzaidan momentutik). Aitak ere, famelia guzia alkarren
kontra jarri zuen eta Etxahun, bere gauzak ongi partitu ondaren, kartzelara
joan zen. Orra ene ikusmira ahapaldi onezaz. Pettar euskalariak: «Jalkhi
zeitadaneko», itzez-itz gipuzkeraz = «atera zitzaidaneko», aditu duzun bezala
(bi dativodun forma da, bai, gure «zeitadan») eta neurtitza ongi itzuli duzu
beraz».
VI
Bigarren neurtitzean: «Sordeisago» = oraindik okerrago. «Sordeis» itza
onela itzultzen du Lhande'k: «ce qui est pire, le plus mauvais».
Hirugarren neurtitzean: «Jeloskeria», bekaitza, inbidia, itzuli bear da
emen. «Hatsarria» = asiera. «Commencement, principe, origine», itzultzen du
Lhande'k. Beraz, onela emango genduke neurtitz osoa: «Inbidia batetik asiera
guztia».
Laugarren neurtitzean: «Sorhaio». Ene ustez Lhande'ren iztegiko
bigarren, irugarren eta seigarren zentzuekin dauka emen zer ikusirik. 2'gna.
«indolent, insensible, endurci». 3'gna., «insensible à la douleur, aux coups».
6'gna., «sans souci» (ajolakabe, arduragabe). Neurtitz onek («nahi gabez izan
osoki sorhaio») ba-du beste korapillorik ere. Mirande jaunari idazten nion:
Seigarren ahapaldiko azkeneko neurtitzean bi zalantza dauzkat. Lenengo, «nahi
gabez» ote den «sin querer, involuntariamente», edo «a causa del dolor, a causa
de los disgustos». Bigarrena, zer adizkera dago ulertu bearra «izan»en ondoren?
«Izan NAIZ»? «Izan NINTZAN»? Beñepein, ba-dirudi lenengo pertsona dela, ots,
Etxahun bera dela «sorhaio» gelditua. Erantzupena: «Nahigabe» emen ez da
substantivua, baizik adverbialki erabillirik esan nai du «sin querer»; eta
aditzarekin onela esango litzake: «ez nintzalako nahi izan».
VII
Lenengo neurtitza («Ene lehen aizua, bahin bai hiria») onela itzuli
bear da itzez-itz: «Ene lenen auzo(ko)a, ba-ukan bai iria». «Ba-hin» adizkeraz
esaten nion Jon Mirande jaunari: Campion'ek aintzineko h- gabe ematen du aditz-
joko au. Ona irabiakera: nia, IAN, zia, ginia, zirea (Gip., ni(k)an, u(k)an, zi
(k)an, geni(k)an, zite(k)an. Zer derizkiozu «h» onen gorra-beheraz? Erantzuna:
«Ba hin. Uste dut nik beti h- oro ahoskatzen dela, eta zela, Zuberoan.
Campionen forma erratum bat bide da; edo bearbada, gaizki entzunen zuen
adizkera ori».
Azkeneko neurtitzak ba-du korapillo askagaitzik guretzat idazten nion
Zuberotar Maixu jakintsuari. Aztertu dezagun, bada, «Bena küpera diok orano
hartzia». Larrasketa'k oar au ipintzen du: «Küpera diok, ou plutôt, küpera hio:
tu pourrais le recuperer». Larrasketa'k berak, «Basse-Soule Orientale»n onela
aztertzen du «küpera» itza: recouvrer, récuperer. Mot inusité aujourd'hui. On
le trouve dans une des chansons d'Etchahun (eta antzaldaturik ematen du):
küpera ahal hio, tu pourrais un jour le récupérer (sur le ton de «tu pourrais
ne pas l'emporter en Paradis»). Obe bearrez aldatu ote du Larrasketa'k
Etxahun'en testua, ala aldakuntza onetan ere kantatzen da? (1).
Larrasketa'k ematen digun frantzesezko itzulpena itzez-itz onela
itzuliko genduke gaztelerara: «tu podrías no llevarlo al Paraíso», baiñan
frantzesa ongi dakien batek aditzera eman didanez, esaera orren zentzua onela
itzuli bear da: «Tarde o temprano lo pagarás».
Itzuli dezagun beraz, itzez-itz, Etxahun'en neurtitza gipuzkerara.
«Bena küpera diok (Larrasketek HIO) orano hartzia» = «Baiñan berriz kobra
dezakek (beste itzez «ar dezakek») oraindik artzea». Emen ezin esplika nezakean
«redundancia» bat dago: «küpera berriz artzea» eta «orano hartzia». Nola jaten
da errepetizio au? «Küpera»k ez ote du emen beste zentzu bat? Larrasketa'k eta
Lhande'k eztakartena? Ene ustez era ontara geldituko litzake ondo itzulia:
«Baiñan GERTA dakikek oraindik artzea». Ez ote da «gerta» kasu untan
«küpera»ren zentzua? Zeuk onela gipuzkeratu zenduen neurtitz au libreki
«Joanak-Joan»erako: «Baiñan artuko duk oraindik ire merezia». Iduritzen zait
neurtitz onen zentzua eztela batere xarea izanen Zuberotarrentzat ere.
Ona Zuberotar euskalariaren erarnzuna: «Küpera diok»: bi itzok,
«küpera» aditz-erroa eta «diok» adizkera laguntzallea galduak ditugu orain.
Bainan ez da dudarik «küpera» frantzes «récupérer» aditzaren aaide dela.
«Diok», aldiz, (edo forma osoa emateko: «diro(ke)k») beste euskalkien
«dezakek»-en korrespondentea da. Beraz, «tu peux le récupérer». Esango genduke
orain (aditz bera gordez): «küperatzen ahal dük». «Küpera ahal hio» (forma osoa
«hiro(ke)) = «tu pourrais le récupérer». Bainan «küpera diok», formaren aldetik
orainaldikoa ba da, zentzuaren aldetik geroaldikoa da, izkuntza gutiz geienetan
gertatzen den bezala (cf. Urlüma gris gaxua erri-kantuan: «berriz ikhusten
bahait Phetriñalat ba hua»). Neurtitzaren zentzua, frantzesez, auxe da beraz:
«Il se peut que tu récupéres encore ce que tu mérites». Ez dago emen
redundantziarik, beraz. «Küpera» ez du ez eta ere «gerthatu» signifikatu
bearrik, zuk suponitzen zenduen arauera».
Lerro auek egin ondoren eta oraindik ere nik gauza bat ikusten dut:
«Küpera»k eta «hartzia»k alkar-jotzen dutela. Zergatik etzuen eman Etxahun'ek
neurtitz au Mirande'k frantzesez interpretatzen duen bezala? Alegia: «Bena
küpera diok orano merezia» (baiñan jaso (kobratu, errekuperatu) dezakek
oraindik merezia)? «Hartzia» ene ustez zearo sobra dago, ideia osatua gelditzen
baita itz au kenduta, baiñan ez bertsoa, eta ene iritzian Etxahun'ek
neurtitzaren zuloa bete bearrez sartu zuen or, zentzua bortxaturik, «hartzia».
Ala ta gutiz ere Mirande jauna eztago konforme ene iritziarekin eta neurtitz
orretan batere redundanziarik ikusten eztuela esan zidan berriro.
(1) Di(r)ok = hi(r)o da noski, alde aundirik gabe, ots, bigarren pertsonari
dagokien aditz-jokoak. Campion'ek iro- sustraidun aditz- jokoak eztitu ematen
eta «futuro presente» izenarekin ematen dituenak oetxek dira: dezakeyat-
dezakeñat (nik), DEZAKEK-dezaken (ik), dizakek-dizaken (arrek), dizakeyagü-
dizakeñagü (guk), dizakeye-izakeñe (aiek). «Pasado próximo» izenarekin ostera:
nezakek-nezaken, lezakeye-lezakeñe. Beraz, nere iritzian «dezakek = di(r)o
(ke)k» da eta «ezake = hi(r)o(ke)». Gipuzkeraz ere, bigarren pertsonak
«dezakek» esan oi dugu, baiñan «ezake»ren ordez «ezakek-ezaken». Ene aita
maiteak, bere «Desarrollo de las conjugaciones euskaras»en, «ik il dezakek(n)
tu lo puedes matar (potencial presente) itzultzen du eta «ik il ezakek(n)», tu
lo puedes matar ahora o despues (presente-futuro). Campion'ek, oker, dudarik
gabe, gipuzkerazko «futuro presente»n «dezakek» irugarren pertsonara botatzen
du eta bigarren pertsonan, «pasado proxima»koa bear luken «ezakek» ipintzen du,
eta denbora ontako bigarren pertsona «enzakek». Laphurdieraz eta Zuberoeraz
ordea ezta oker onetan erortzen.
VIII
Bigarren neurtitzean: «Dereizü» = dizu. Campion'ek «deizü» forma
laburtuagoa darabil, onela irabiatuz: deizüt, deizü, deizügu, deizie.
Irugarren neurtitzean: «Gütüzü» = gaituzu. Onela konjugatzen da
Campion'en arabera: gütüzü, gütü, gütüzie, gütie.
Bi lendabiziko neurtitzak libertade pittin batez itzulirik daude,
gipuzkeraz «flakua»k eta «zentzua»k ezin baitute puntua borobildu «etxia»kin
eta «guzia»kin.
IX
Lenengo neurtitzeko «kunpaña» itza eztakarte iztegiek idazten nion
Mirande adiskide onari. Ba-dirudi «compañía» (compagnie) dela. Gazteleraz ba-
dago «compaña» itza ( = compañía), eta emendik edo bearnesetik artua izan
diteke, baiñan, egia esan, eztut ezagutzen esangura oni dagokion bearnes itza.
Bestalde, frantzesez, «compagne» = compañera da eta zentzu irudikorrean
«esposa, consorte, pareja», baiñan eztut uste orrelako zentzurik onart
dezakenik emen. Erantzuna:
«Kumpañan»: itz korrientea dugu «kumpaña» eta ez du «compañera» esan
nai, bainan bai «compañía», frantzesez «compagnie». Erdararen -i- ori galdu da
ñ baten ondotik zetorrelako noski, au da konsonante palatalizatua eta vokal
palatala elkarrekin «urtu» dira, (cf. zuen «pazientzia» guk «pazentzia» esaten
dugu: au da, azken silabako i oguzteak zail egiten zigun aurreneko silabakoa
gordetzea)».
Neurtitz berean, ain ezaguna zaigun «dit» aditz-joko alokutivoa,
«dizüt»en senidea. Gure «dut» ulertu bear da.
Irugarren neurtitzean: «tüzü» (dütüzü) = dituzu. «Gizun galani» = brave
homme (buen hombre) itzultzen du Larrasketa'k. «Bi gizon galantok Etxahun eta
Hegiaphal dituzu» esaten dit Mirande'k nere ustea sendotuz, baiñan «ez
«Hegiaphalia»: au Hegiaphal-en etxea da».
Laugarren neurtitzean: «Thunatü» (thonatu). Lhande'k dio: au prop.:
acher, salir (manchar, ensuciar); au fig.: souiller (l'âme, l'honneur), ots,
«manchar el alma, el honor». «Notha» ren (souillure, tache, malpropreté)
metatesisa omen. Larrasketa'k oarpean «deshonore» itzultzen du. «Leñhü» itzaz
Larrasketa'k dio: «expression imagée»: «rayon» pour descigner ses trois
enfants». Nik pentsatu nuen ordea «leiñhürü» (laburturik «leiñhü») = rayon de
soleil izan bearrean, ez ote zen izango emen «descendence, génération». Baiñan,
oker nengoen M-Aiphasorho jaunaren oarpen ontan ikus ditekeanez: «Leñhü» ez da
«leñü»; itz au oraigo zuberotarrek ez dugu erabiltzen; eta zuberoeraren
phonetikaren legez, «leñü» litzake segur aski, h'ik gabe azentuaren ondotik
Mitxelenak bere phonetika lanean erakutsi duen bezala. Beraz, Larrasketek
dioena zuzen da: «leñhü(r)ü» itza dugu emen; ene aitak esan dit ez dela bitxi
itz ori erabiltzea aurrak adierazteko («izar» komunzkiago diogun arabera)».
«Xarmant» itzaz Larrasketa'k dio: «ce mot à droit de cité, des longtemps, en
Soule: il est d'emprunt ancien», alegia, itz onek aspaldidanik duela erritasun
eskubidea Zuberoa'n, antziñatik artua baita.
X
Lendabiziko neurtitzean: «Deitazüt» aditz-jokoaz onela dio
Larrasketa'k: «forme barcusienne pour deitadazüt». Campion'ek forma au
«deitazü» (didazu) ematen du, ots, dativo bakarrarekin, gramatikari dagokionez.
Etxahun'ek bi dativo darabilzki (deitazüt) eta Larasketa'k iru (deita(da)züt).
XI
Irugarren neurtitzak ba-dizu ezkutukorik bere baitan. Onela dio: «Nitan
gerthatü dena ezpa'litz agitü». Nik somatzen dudanez idazten nion Pettar
izkuntzalariari«gertatu zena» (urrengo ahapaldiak ematen baitu argitasun
zerbait) aur baten jaiotza izan zen. Aur bat, Etxahun'engandik edo beste
batengandik sortua. Baiñan, zer ikusirik ote du aur orren jaiotzeak bere
kartzelako egonaldiarekin? («Behar izan zünükin gaztelin peritü»). Nik ezin
igarri diot. Zeuk ikusten duzu zerbait lausotarte ontan? Erantzuna: «Nik ere
zuk bezala somatzen dut, gertatu zena aur baten jaiotzea izan zela. Zentzua ez
da oso argi, ordea; nik uste dudana, Etxahunen etxean aur bat jaio zelako
(arena edo beste norbaitena, ez du muntarik), Etxahun presondegitik goizikago
libratu zuten».
Laugarren neurtitzean: «Zünükin» (zünukian). «Izan zünüki(a)n»en
adizkera berdiñik eztu gipuzkerak. Campion'ek, irugarren pertsonetan, onela
berdintzen ditu laphurdiera, zuberoera eta bizkaiera «pasado remoto» izenez:
ikusi zuken (L), ikhusi zükian (Z), ikusi leukian (B) = «él lo hubiera visto».
Gipuzkerak aditz-jokorik urrekoena «ikusiko zukean» du = él lo habria visto
(futuro remoto). Napar gramatikalariak onela konjugatzen du zuberotar adizkera
au: nükian, zünükian, zükian, günükian, zünükeyen, zükeyen (nukean, zenukean
zukean, genukean, zenuketean, zuketean).
XII
Lenengo neurtitzean: «Dohañ(a)», grâce, faveur, don», ilzultzen du
Lhande'k. Gurean: doai(a).
Bigarren neurtitzean: «Frütü ereña» = ereindako frutua.
Irugarren neurtitzeko «ekhospena» ez dakar Lhande'k idazten nion
Mirande adiskideari, baiñan bai «ekhoizpena» ata onela itzultzen du: 1º.
«fruit, produit. 2'gn., fruit, résultat, conséquence. 3'gn., avortement. Ba-
dirudi emen «ekhospena» sabeleko frutua dela eta tankera ontan itzuli dut,
baiñan, ditekeana da ere «aborto» izatea. Ni, ordea, lendabiziko zentzuari
atxiki natzaio. Orain garrantsi aundiko galdera bat egin nai dizut: Ahapaldi
onetan Etxahun'ek esan nai ote du bere emaztea izorra zegoela beste
batenagandik, jakiña! ezkondu, ots, esposatu zanean? Ona erantzuna:
«Ekhospen» itza ez dugu ene etxekoen euskeran erabiltzen: bainan
askotan ediren dut zuberotar textu zaarxeetan, «ekhoxpen» idatzirik ordea.
Zentzua beti: fruit, produit, zuen «lurraren ekhoxpenak frutu edo fruta.
Bainan azken zentzu orretan «ekhoxte» usuago: «zuhaintze ekhoxtedunak» arbres
fruitiers. Etimologiaren aldetik ordea -ekhotxi aditzetik dator, eta au egotxi
(egoitzi, egotzi) aditzaren bigarren forma bat baizik ez da (cf, ebaki, eta ep
(h)aitu, edeki eta etekin, etc.). Egotzi aditzak zer esan nai duen kontuan
artuta (lurrera aurdiki, kampora botatu), aisa onar diteke Lhandek dakarzkian
beste bi zentzuak ere ba zituela itz orrek: conséquence eta avortement (naiz
avorter esateko «ilhortü» ((h)il + (h)aurr -etik) esaten dugun). Alaz ere ez
dut ongi ikusten zer adierazi nai duen Etxahunek bere neurtitzean. Emazteen
birjintasunaz eta frutu ereñaz mintzatu delakotz, ba dirudi «ekhospena» emen
frutua dela, sabeleko frutua alegia eta aren emaztea izorra zela arekin
ezkondu zen ponduan. Bainan segur izateko, bear litzake Etxahunen bizitza nik
baino obeki ezagutu».
XIII
Ledabiziko neurtitzean: «Musde Haritxabalet». Onela ematen dute deitura
au Lhande-Larrasketa'k, ots, -r- batekin. Ba-dirudi ontaz bere itz-sorkuna
«haritz-zabal-eta» dela. Beraz, euskera jatorrean Haritxabaleta oguzi eta
idatzi bearko genduke. Nik, ordea, «Joanak-Joan» eleberrian «Harritxabaleta»
idaztankera erabilli nuen, ots, -rr- bikotearekin. Zergatik eman nuen
bikoiztua -r- ori? Eztut uste neronen asmakizunez egingo nuenik. Gaurko
zintzotasunik ez baldin ba'nuen ere aldi artan gauzak direnean errespetatzeko,
kostatzen zait sinisten, arrazoirik gabe, aldakizun nabarmen ortara ausartu
nintekeanik. Nik Haritxabaleta apaizaren berri «Eskualduna» Baiona'ko
astekaritik artu nuen eta ustea dut albistari onek bi errekin ematen zuela
deitura au. Zorigaitzez galdua dut notak artzeko erabilli nuen bloka eta eztut
modurik izan Baiona'ra joateko xehetasun au konprobatzera. Beraz, nornairi
eskertuko nioke jakin-eraziko ba'lit «Eskualduna»k nola dakarren deitura au, r
batekin ala bikin. Lantegi au errezteko jakiñean egon bedi lerro auen irakurlea
Haritxabaleta apaizaren artikuluak 1926'garren urtean agertu zirela
aphirillaren 9'tik buruilaren (agorraren) 10'eraiño.
Bigarren neurtitzean: «Etzünin» (etzünian = ez zünian), gure etzenduen
(ez zenduen). «Ogendant» = errudun, kulpadun. Lhande'k Zuberoa'ko forma bezala
«ogendante» (coupable) ematen du. Aldakizun jatorragoak dira noski «ogendun»
eta «ogenduru». «Llobat» = illoba.
Irugarren neurtitzean «Sogin-izozü» = begira zaiozu. Campion'ek onela
irabiatzen du laguntzaille aginkorra dativoko irugarren pertsonan: izozü, hizo,
izozie, bizue (izaiozu, bizaio, zaiozute, bizaie).
Laugarren neurtitzean: «Makale». Iztegiek eztakarte itz au, baiñan
Larrasketa'k oarrean onela itzultzen du: «des maquereaux, des souteneurs», ots,
gaztelerazko «chulo», «rufián» bezalatsu. Lhande'k, ordea, «makaela» dakar,
idurikor zentzuan «maquereau» (chulo), «maquerelle» (chula), faisant le metiere
d'entremetteur, d'entremetteuse (haciendo el oficio de alcahuete, de
alcahueta). Zalantzarik gabe «maquerelle»tik artuak daude «makale» eta
«makaela». «Sarjant» itzaz esandakoak ikusi «Ofizialenak» deritzaion bertso
zoragarrietan. Emen, ordea, zentzu irudikor batean erabillia dago eta Mirande'k
«morroi» bezala aldatu zuen «Joanak-Joan»erako eskatu nion itzulpenean. Ots,
«Makaleren sarjant zerbütxatü zirela» = zitalaren morroi baliatu zerala. Ala
ere galdetu nion «morroi» itzultzea ongi deritzaion eta baietz erantzun zidan
itz oek gaiñeratuz: «Stricto sensu», pertsona ofizial baten morroiak dira (edo
zidan, ez baitegu geiago erabiltzen itz ori, salbu eta ejerzitoko «sargent» bat
esateko). Frantsez itzulpena «huissiers» litzake. «Zerbütxatü», Larrasketa'k
«servir» itzultzen du eta «zerbütxü» = service (servicio). Lhande'k,
«zerbütxatü», servir eta se servir (servirse).
XIV
Lenengo neurtitzean: «Deitazüt» = didazu, bi dativo ezaungarri
erabillirik. Campion'ek: «deitazü». «Bostetan deitazüt» = amaika aldiz didazu.
«Agur Zuberoa» gurealdiko kantu famatuan antzeko esaera dugu: «Bostetan elkhi
deiztadatzü hasperenak». Kantu onen egilleak Etxahun deituraduna au ere! bi
dativodun forma darabil Etxahun zaharraren antzo. Campion'ek azken au
«deiztatzü» ematen du, ots, gure «dizkidazu».
Irugarren neurtitzeko «deüs nütinen» esaerari buruz onela idazten nion
Zuberotar Maixauri: «Gure alderdian, naparrek esango lukete, noski, «deus
nituenen», baiñan Gipuzkoa'n -«deus» ez ezagutzeaz gaiñera ez dugu genitivoko
tankera polit au erabiltzen, akusativoa baizik: «deus nituenak». Jakin nai
nuke, ordea, Zuberoa'n esaera onek aditzera eman nai ote duen «nituen
apurtxoak, nituentxoak» edo «nituen guziak». Mirande adiskideak itzulpen au
eman zidan: «Izaten ahal nituen gauzatxoak oro». Beraz, nik proposatutako bi
esalditatik du zerbait.
Irugarren neurtitzean ere: «Lotzan ene ohin» = lo egiten nere oian.
«Lotü» = dormir, s'endormir, itzultzen du Lhande'k. Auñamendi'z onuzko
euskaldunok eztugu aditzizen baliotsu au.
«Deshuhuatzen» = desohoratzen, desondratzen. Lhande'k desuhure =
deshonneur aipatzen du eta Larrasketa'k, forma ontaz gaiñera, desûhùé errikoi
oguzkera.
XV
Amaboskarren ahapaldian, lenengo neurtitzean, uste dut koblariak
ironeiaz esaten duela «Ene aita fidela» jakin-erazten nion Jon Mirande
jaunari, bestela ezin baita ulertu. Au dela-ta, ilzulpenean pentsatu dut, naiz
zintzoa, zuzena, edo leyala, komilla artean («zintzoa») ipintzea. Ez al-
derizkiozu obe? Erantzuna: «Fidel, leial, zintzo, zindo- da, bai, eta esan gabe
dijoa Etxahun ironeiaz mintzo dela».
Lenenga neurtitzean ere: «Aurhidik» = (aurhidiak). Lhande'k bere
iztegian «aurhide» ematen du Zuberoa'ko forma bezala gure «haurride» edo
«senide»tzat eta «Enfants d'une même famille» itzultzen du erdarara.
Bigarren neurtitzean: « Zidie». Iñoiz esan dugun bezala, gure zerate
da. Campion'ek forma au «ziraye» ematen du. «Malürreti» = zorigaitzetik.
Irugarren neurtitzeko: «Defautak eraiki» nola itzuliko zenduke?
geldetzen nion Mirande adiskideari. Frantzesez ba-da esaera «faire défaut» =
no comparecer en juicio. Onelako zerbait dela ematen du, baiñan, bestalde,
orrela izatako askotxo falta du, ezpaiditeke itzez-itz orrela itzul.
Erantzupena: «Defautak eraiki», ez dut ongi entenditzen. Ba-da, bai,
auzitegietako izkeran «faire défaut» izkuntza, eta orrek esan nai du «ez agertu
auzitegian»; ogenduna kondemnatu bera auzitegian agertu gabe. Bainan ez dut
uste zentzu ori dagokiola Etxahunen bertsoan. Bearbada «defaut» = oben, emen.
Eta «defautak eraiki» = oben, erru, ene kontra asmatu edo oben asmatuak ene
kontra atera jujeen aurrean (?)».
XVI
Lendabiziko neurtitzean: «Nüzü», gure naiz alokutivo eran. Campion'ek
onela irabiatzen du: nüzü; düzü, gutüzü, dütüzü.
Bigarren neurtitzean: «Haier izan beitira jüjian behatü», itzez itz
onela itzuli bearko genduke: «Aiei izan baitira juezak aditu». Baiñan, gogoan
eduki dezagun «aditu» (edo «entzun») aktiboa dela gipuzkeraz. Onegatik,
«baitira»ren ordez «baitute» erabilli bearko genduke. Baiñan, kasu ontan, onek
ere eztigu balio, esaldia dativoan dagoelako aditz-jo'koak ere ala bear baitu.
Beraz, gipuzkera zuzenean onela itzuli bear da: «Aiei izan baitie juezak
aditu».
Laugarren neurtitzean: «Naie» = naute. Campion'en irabiakera: naizü,
nai, naizie, naye (nauzu, nau, nauzute, naute).
XVII
Bigarren neurtitzean: «Zaitzü» = zaizkizu. Campion'ek onela ematen du:
nitzaizü, zaizü, gitzaizü, ZAITZÜ (natzaizu, zaizu, gatzai(zki)zu, zaizkizu).
XVIII
Lendabiziko neurtitzean: «Egizie» = egizute. Campion'ek ez dakar aditz
au, baiñan bai, «eramazie» = eramazute. «Zorthiri» (zorthiari). Lhande'k onela
itzultzen du «zorthe»: sort, destinée, chance. Gurean: zori, adur, suerte.
Bigarren neurtitzeko «gei dinak ezkuntü» nala interpretatu bear da?
galdetzen nion Zuberotar olerkariari. «Emaztegaia duenak esposatu» ala «gaia»
(emakumea) duenak larru jo? Ondoren datorren «ez jar esklabo» esakunak bigarren
ustera bultzatzen gaitu, alegia, ez esposatzeko, emakumearen esklabo egin ez
ditezen. Baiñan, bestalde ere interpreta diteke: «Esposatu bai, baiñan ez
andrearen esklabo jarri, ez utzi emazteari galtzak jartzen. Orregatik dio:
«Emaztia ez har enia bezalako». Erantzuna: «Gei dinak ezkuntü» = «Ezkontzera
prest dena, ezkontzeko gogo duena», besterik ez. Beraz, zure bigarren
interpretazioa da ona «esponsatu nai dena, ez andrearen esklabo jarri». Esan
bear dizut geienetan «ezkondu» casarse; «larrua jo» esan nai du «espasatu»
aditzari oponitzen zaionean bakarrik, irri egiteko, ala nola esarea ontan:
«Neskatila harekin noiz ezkontzen da? Ezkontzen? Igande oroz, bainan dagun
(datorren) urthean esposatzen...» Bainan «casar(se)» esateko, itz korrientea
«ezkondu» da.
Laugarren neurtitzean: «Aphezt-zite (Apheztü zite) = apaiztu zaitez. Ez
da ordea laburkizun beartu bat, azkenenko -ü erortzen baita «zite» adizkera
aginkorraren eskabidez. Campion'ek onela konjugatzen du: ZITE, bedi, ziteye,
bite (zaitez, bedi, zaitezte, bitez).
XIX
Irugarren neurtitzean: «Estakürik» (estaküriak). Lhande'k onela
itzultzen du «estakürü: 1) prétexte, excuse; 2) dáfaut, au physique et au
moral. Emen, akats morala da, noski. «Ba-ditit», «ditizüt» alokutivoaren
bigarren tankera, eta au baiño errikoiagoa Mirande'ren iritziz. Konjugaziño
arruntean: «dütüt» (gip. ditut).
XX
Irugarren neurtitzean: EZTITZATZIE adizkera ba-dirudi aginkor objetivua
dela (ez itzazute) idazten nion Mirande jaunari-, baiñan itzazute = etzatzie
ematen du Campion'ek, «E» ordez «I» (ezt-i-tzatzie) errez esplikatzen den
aldaketa da, baiñan ukapena eta aditzaren arteko «T» letrak (ez-t-itzatzie)
esplikazio zaillagoa dauka. Gramatika legez «ez itzatzie» (eda «etzatzie») bear
luke izan. Ala ere, iduritzen zait «T» ori ukapenaren eta aditzaren arteko
lokarri epentetikua izan ditekeala. Erantzupena: «Eztitzatzie». Baiezkoan
esaten dugu: «jerraik itzatzie», au da, imperativoa. Ezezkoan: «Eztitzatziela
jerraik», au da, «ditzazien» subjunktivo forma «-la» atzizkia. Au da usantza
korrientena. Bainan ene aitak diost «eztitzatzie jerraik» (Etxahunek bezala)
ere esan ditekela naiz ez izan -la'dun forma bezain zuzena. Gramatikaren
aldetik, ez da batere zuzena, nik uste, eta ala esaten dutenek konfusio bat
egiten dute baiezki imperativoaren eta ezezko subjunktivoaren artean, bi aldiok
naasiz «adizkera» berri bat moldatzeraiño. Dena den, -t- ez da lokharri
epenthetikoa emen (su-t-ondo eta olako izen elkartuetan edireiten dena).
Verboetan ez dut uste lokarri ori aurkitzen denik (eta izenetan ere, ez naiz
segur egiazko lokarri bat denik. Ala uste zuten lenagoko euskalari famatu
batzuek, ala nola Schuchardt-ek, ondo gogoratzen ba naiz; baina bearbada ostagi
bat edo akzident phonetiko bat baizik ez da)».
Laugarren neurtitzeko «Zühaien» aboskiaz idazten nion Zuberotar
euskalari jakintsuari: Ba-dirudi gipuzkerazko «zeron» dela, ots, «zuen»en forma
intensivoa, baiñan Campion'ek ez dakar forma au, «zihauren» baizik (de vosotros
mismos). Gogoan eduki bear da Campion'ek «de ti mismo» (zerorren) berdin
itzultzen duela, au da, «zihauren». Ez ote «de ti mismo» zihauren eta «de
vosotros mismos» zühaien?
Abbe Arotzarena'k bere gramatikan «zuihauen» forma ematen du. Au,
Etxahun'en formara asko urbiltzen da, naiz-ta tarteko -i- (zu-i-hauen) orren
jatarriari ezin dizaiokedan igarri. Alkar jotze gogorregia leguntzeko letra
ote?
Campion'ek bi formazio klase ematen ditu zuberoeraz pronombre
intensivaentzat: Nihaur, gihaur, hihaur, zihaur, zihaurek (emendik «zihauren»
genitivoa). Bigarren era: nihoroni, guhoroni, hihoroni, zuhoroni, zuhoro. Azken
oni -en genitivo ezaungarria eraxten baldin ba'diogu «zuhoroen» gelditzen da.
Beraz, Campion'en bi sistemetan ez da kabitzen «zühaien». Ala ere, formazio
legez, au, lenengo saillekoa dela iduritzen zait eta gorago esan dudan bezala
«zihauren» = de ti mismo izan diteke eta «zühaien» = de vosotros mismos. Au
onela ez izatekotan, irugarren formazio sistema bat dago Campion'ek
eztakarrena.
Pettar euskalariak onela erantzun zidan: «Zühaien» forma ez dugu guk
erabiltzen, bainan Barkoxen ba litzake bizi izatea. Phonetikaz jatorrizko forma
zu-haur-en, bai zühaien, bai gure zihau(r)en biurtu ditekelakotz. Campionek
dion bezala «zihauren» = de ti mismo eta de vosotros mismos; bainan ez da
zentzu bikoizkeriarik agitzen: «de ti mismo» denean, «au» diptongoa azentatzen
dugu; «de vosotros mismos» denean, «-en» dugu azentuatzen. Campionek eman beste
systema, aldiz, nihoroni, etc., ez dut ezagutzen; aspaldikoa dateke noski;
bainan nik dakidanez, ez da geiago iñon bizi gure Herrian (Zuberoan, diot)».
Laugarren neurtitzean ere AHALAZ ageri zaigu. Lhande'k eta Larrasketa'k
«autant que possible» itzultzen dute aboski au idazten nion Mirande adiskide
onari, ots, gure «ahal ainbat». Baiñan, zentzu onezaz baliaturik ezin arki
dizaioket neurtitzari tajuzko esangurarik. Gipuzkeraz onela emango genduke
itzez-itz: «Baiñan zeron buruz (jarraitu?) ahal ainbat Jesukristo». Batetik,
«jarraitu» edo beste aditz-izenen bat dago tartean ulertu bearra. Bestetik,
«zeron buruz» orrekin eztakit zer esan nai duen. Ez al-du zentzuz edo gogoz
esan nai?
Erantzuna: «Ahalaz». Lhandek eta Larrasketek ematen duten zentzua dauka
aboski orrek: «autant que possible, dans la mesure du possible». Neurtitzaren
esan naia aski argi agiri zait: zeron buruz = zuen kabuz, au da, aitamek
jarraibidea erakutsi gabe, jarraitu Jesusi, ahal duzuten neurrian».
XXI
Landabiziko neurtitzean: «Txerkha(tü)» = chercher, rechercher (buscar,
rebuscar), itzultzen du Lhande'k. Infinitivo ezaungarria (-tu) eroririk dauka,
ulertu bear den aditz-jakoa aginkorra inperativoa delako. Neurtitz au onela
osatuko genduke: «Barkoxe'ko lürrian ez (ezazie) txerkha Etxahun». Pensatzen
dut gipuzkeraz «ez ezazute»tik «etzazute» egiten den bezala, zuberoeraz «ez
ezazie»tik «etzazie» egiten dela.
Bigarren neurtitza libre xamar itzuli dugu. «Haren hatzaman nahiz
dabiltzanak ondun» itzez-itz onela itzuliko genduke gipuzkerara: «Ura (genitivo
ordez akusativoa) arrapa naian dabiltzanak ondotik (edo «atzetik»)». Etxahun'en
neurtitzari urbillagotik jarrai nai dakionari beste aldakizun au eskeintzen
diot: «Zabiltzatenak aren atzetik jarraika» edo «zabiltzatenak ura arrapatu
naika». Alabaiña, naiz-ta ez ain itzulpen «fidela» izan, gatzadunagoa iruditu
zait ahapaldian eman dudana.
Laugarren neurtitzean: «Olhalte», pâturages autour d'un «olha», ots,
txabola baten inguruko bazkak edo larreak, Larrasketa'k dionez. «Olha» berriz,
cabane de berjer, en mantarme, a'egia, gure artzai txabola edo etxola.