inprimatu
Apurtua
Izenburua:
Apurtua
Sinadura:
Balendin Aurre-Apraiz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aurre-Apraiz, Balendin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1965 III-IV Bertso urratuak
Orrialdea:
14-15

Apurtua

 

Aurraitz

 

 Apurtuta nabil.

 Guztiz apurtuta!

 Didarka daukat gogoa,

 ta ezin dot baretu barrua.

 

 Sastraka ulertezinetan

 urratu nintzan, mutikotan,

 eta itsu ninoian zidor elkorrean,

 zikinduta nintzalakoan,

 lor eta neke,

 neure atsekabean atsekabetuta

 —lagun-artean bakarrik—

 neure kezka ta ingerak oratuta,

 azkatu negikean ongile barik;

 biotz-ateak edegi negikeozan inor barik.

 

 Eta oindino be, aize zaarraik,

 lantzean zauratz bat barriztetan dauste;

 ta aurrera noa, kaden,

 gogoaren ixilean amilduta,

 neke ta atsekabez ausita,

 argitasun apur baten bila.

 

 Urrakada asko daukadaz ariman,

 baina orain ba-dot biotza nori zabal

 —neure zauriak nok osatu—

 ta atsekabe ta goibeltasunen artean

 auxe dot neure poz eta bakea.

 

 


inprimatu