inprimatu
Koplak
Izenburua:
Koplak
Sinadura:
Jorge Manrique
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Nemesio Etxaniz)
Egilea(k):
Etxaniz, Nemesio
Manrique, Jorge

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1965 I-II Ikurrin
Orrialdea:
89-102

Jorge Manrique

                                 (1440-1478)

 

         Aspalditxo, liburu eder batean argitaratzekoak ziran Jorge Manrique'ren

 bertso auek euskeratuak. Baiņa asmo aiek asmo-utsetan gelditu ziran, beste

 mundu ontako gauza askoren antzera.

         Orregatik datoz orain leku anetan OLERTI'ko irakurleak ikus ditzaten.

 Artu nuan neurria etzan erreza ta orregatik noizbeinka eztute iritxi nere

 bertsoak bear aiņa indar.

         Beste norbaitek ere euskeratuak izan bear ditu bertso auek (osorik ez).

 Betoz, ba, nereak ere euskal-alorra aberastera.

 

Beraren aita don Rodrigo Manrique,

Santiago'ren Maestre izanaren eriotzan

 

Jorge Manrique

euskaratzailea: Etxaniz'tar Nemesio

 

 Oroi bekigu gogoa,

 ta zentza, astinduz loa,

 ikusirik,

 nola dijoan bizitza

 ta datorren eriotza

 ain ixillik.

 Zein utsa dan atsegiņa,

 nola duan ain samiņa

 oroipena;

 gure iritziz, nolatan

 ederragoa izan dan

 beti lena.

 

 Gaurko gauzak ain aguro

 galtzen ikusiaz oro,

 artzekoa

 galdutzat jo dezakegu,

 buruz neurtu nai ba-degu

 gerokoa.

 Ezpeza iņork uste izan

 ikusteko gaudenetan,

 luzaroago

 iraungo digunik pozak;

 guziak baitira ezak

 azkar galtzeko.

 

 Eriotz-itxas-azpira

 doazen ibaiak dira

 gure biziak.

 An dute beren azkena,

 ta aginte ondapena,

 aundi-maundiak.

 Ibai estu ta zabalak

 an galtzen ditu gesalak;

 ara orduko,

 aberats eta langille,

 guziak jartzen dituzte

 neurri bateko.

 

               DEIA

 

 Ez det nai olerkarien

 ezta lurreko iztunen

 olesik;

 ezta pozoi izkutu duten

 aien itxurakerien

 bearrik.

 Gizonen artean bizi

 ta munduak Aren berri

 jakiteke,

 ibilli zan Jainkoari,

 noakio, otoi ta dei,

 laguntz-eske.

 

 Mundu au bide bat degu,

 beste baterako leku

 billatzeko;

 baiņa kontu izan aurrez,

 daramagun bidean ez

 okertzeko.

 Irten giņan jaiotzean;

 biziz, ba-goaz bidean;

 eta azkena,

 eriotza da; onela

 illik iristen degula

 atsedena.

 

 Mundu au irabazpide

 aundi biur genezake,

 zuzen jokatuz;

 gerokoa iristeko

 egiņa baita lurreko

 bizia tajuz.

 Ortarako Jesus Bera

 jetxi zan gu jasotzera

 zeruraiņo;

 gure artean jaioaz,

 ta neke asko jasoaz

 iltzeraiņo.

 

 Zein balio gutxi duten

 ondoren garabilzkiten

 uskeri auek;

 il baiņo len, oiek sarri

 kentzen baitizkigu ludi

 billau onek.

 Auek, urteen erortzez;

 aiek, zorigaitzen bidez,

 galtzen zaizkigu;

 bizibide goienean,

 gutxien uste danean,

 gureak jai du.

 

 Ots, giza-edertasuna

 ta arpegi-azal leguna,

 zuri-gorrixka,

 urte apur batzuetan,

 gazte izanari nolatan

 ondatzen zaizka?

 Trebe ta arin zebillena,

 ta gaztetako kemena

 ta itz arroak,

 agure zarpail ta baldar

 biurtzen dizkigu azkar

 zar-auzoak.

 

 Odolaren leņargia,

 ta aitorren seme etorria

 seaskatik,

 zenbat bide ta eratan

 erortzen dan mundu ontan

 goi artatik.

 Batzuek ezertarako

 eskurik ez dutelako

 baztartuak;

 besteak, dirurik gabe,

 lan arlotetan mirabe

 makurtuak.

 

 Ez-orduan datozkigun

 bizimodu ta ondasun

 igeskorrak,

 etxekoandre aldabera

 dute, ta argatik ez dira

 iraunkorrak.

 Adurrak gurpil eroan

 itzul-iraulka daroan

 altxor-gurdia,

 aldatuz dijoa beti

 eskuz-esku, erriz-erri,

 denon zoria.

 

 Bizi osoan ba-genu

 ondasun auetan esku,

 alaz ta ere,

 ez gaitzatela txoratu;

 ames batek aiņa bai-du

 biziak epe.

 Emengo atsegin-pozak,

 egun bateko larrosak

 aiņa diraute;

 ta aiei zor zaizkien miņak,

 betiraunean agiņak

 zorrozten daude.

 

 Bizi lanpetu ontako

 atsegiņak, guretzako

 zer ditugu,

 irtera gabeko bide

 galduak baizik? Ta gure

 galtzulo itxu,

 ez al-degu eriotza?

 Laisterka goaz aruntza,

 denok galtzera;

 kontura orduko, andik

 itzuli nai ta eziņik,

 ondatzen gera.

 

 Soiņaren edertasuna

 eskuratzeko almena

 ba-gendu errez,

 animarena daukagun

 bezela, Jainkoa lagun,

 bai alegiņez

 saiatuko giņakela

 gure neskame ustela

 edertzen,

 etxekoandrea arlote

 utzirik, arreta gabe,

 usteltzen!

 

 Errege garai zenbaiten

 bizitzetan degu ikusten,

 zeiņen azkar,

 aien adur onak bertan

 ondapen biurtu ziran

 eta negar!

 Ezer ez degu sendorik;

 ezpaidu iņor etxekorik

 eriotzak.

 Arek berdin artzen ditu

 agintari, Aita Santu,

 naiz arotzak.

 

 Ez aipa ikusi gabeko

 troiatarren antxiņako

 aintza-omenak;

 utzi ditzagun albora

 erromatarren denbora

 ain ezagunak;

 joan-gizaldiko kezka

 baztar dezagun, zer gerta

 zan jakiteke;

 ta gatozen atzokora,

 jaurti baitegu zokora

 oroitzik gabe.

 

 Nun da Juan Errege jauna?

 Ta Aragoi'ko Infant-izena

 zutenak, nun?

 Ainbeste galai sasoiko

 ta aiek zekizkiten joko

 ta asmakizun;

 Zuzentza ta zaldunen gudu,

 oial apain, edergaillu,

 ta gandorrak,

 zer ziran amesetako

 aberastasuna baiņo,

 ain galdorrak?

 

 Zer egin zuten andreen

 burtzapi ta jantzi gaillen

 usaituak?

 Zer maitaleen itz-gori

 ta biotzetan su bizi

 biurtuak?

 Ta maitearen atetan

 jardunak soiņu gozotan,

 nun dira?

 Nun dantzak? Nun ordukoen

 soiņeko berri argien

 dizdira?

 

 Areago, berriz, aren

 oiņordeko izan zanaren

 biziera!

 Enrike jaunak zein ezti

 arki zun mundu gezurti

 gozabera?

 Baiņa, atozea, zein azkar

 biur zitzaion ain zakar

 eta etsai,

 len bere lagun izana?

 Ain azkar zun negar-lana,

 lapurtu-zai!

 

 Eskupeko geiegiak,

 ta Errege-jauregiak,

 urrez beteak;

 ontzi ederki landuak

 ta altxor-kutxetan diruak

 ongi gordeak;

 zaldi dotoredun jende

 ta aren inguru ainbeste

 erakutsi,

 nun billa ditzakegu?

 Intza bezela zaizkigu

 utsera jausi.

 

 Aren anai gaitz-gabea,

 bizi zala, oiņordea

 zeritzana;

 alaiņeko jaun bikaiņez

 inguratua, omenez

 genduana;

 ilkor zanez, bai berela

 eriotzak sar zuala

 bere labean!

 Jaunaren bide ezkutuak!

 urez galdu zitun suak

 gar ziranean.

 

 Kondestable aundi ura,

 berriz, nork ez du kontura

 ekarriko?

 Ala ikusi bai-gendun,

 lepoa ebakita, illun

 bukatzeko!

 Aren altxor ugariak,

 zitun etxe ta erriak

 ta agintea,

 negar-iturri izan ziran,

 geiturik aiek uztean

 naigabea.

 

 Ta beste bi anai aiek,

 Maestre izanik, erregek

 aiņa esku

 zutenak, beren mendean

 guziak zituztenean

 azpiratu;

 ain sonatua izan zuten

 aberastasuna ta izen

 garaia,

 argitsuen zeudenean,

 el zitzaien bat-batean

 amaia.

 

 Ainbeste duke ta markes,

 konde ta baroi, agintez

 ain ezagunak,

 esaiguk, eriotz orrek,

 ire eskupean nun zeudek

 illotz-illunak?

 Ta aiek, pake ta gerratan

 egin zituzten lanetan,

 zer irabazi

 ziten? Ire esku gogorrak

 xetzen baitizkik sokorrak

 bezin bizi.

 

 Konta ezin ala oste,

 ikurrin ta estandarte,

 gaztelu

 gaillen ta orma sendoak,

 gudutarako jasoak,

 gordaillu,

 inguru-zulo sakona

 ta beste edozer arreta,

 dena dek alperrik;

 atorrenean asarre,

 azkonaz alderik-alde,

 zulatzen dek ik.

 

 Errodrigo Manrique,

 izen ta adorez ain beste

 izan zana,

 gizon onen babes-leku

 ta denok ala maitatu

 genduana,

 alperrik da goratzea;

 izan zun jokabidea

 ikus bai-gendun.

 Nago ni, beraz, ixillik,

 mundu guzia jakiņik

 baitago egun.

 

 Bere lagunen ain lagun!

 Morroe ta aidentzat ain jaun

 begiratua!

 Nolako etsaien etsai!

 Maestre izateko, ain gai

 ta bulartsua!

 Zentzudun zentzudunekin,

 umoreko alaiekin,

 ain burutsu!

 Esanekoekin, samur;

 lotsagabeekin, txakur

 ta kementsu.

 

 Oktabiano adurrez,

 Julio Kaisar kemenez

 guda-oiņetan;

 onbidetan Aprikatar,

 jakitez Ainbal'en par,

 berdin lanetan.

 Trajano berri, onean;

 Tito, esku zabalean,

 emakor alai;

 Arkidano indarretan,

 Mark Tulio bere itzetan,

 zintzo bete-zai.

 

 Andoni Pio barkatzen,

 Mark Aureli erakusten

 musu berdiņa;

 Adrian bezin izlari,

 gizatasunez Todosi

 bezin bikaiņa;

 gudu-neurriak gordetzen

 Aureli Alexander'en

 tankerako;

 Konstantino sinismenez,

 Gamel, bere erria ziņez

 maitatzeko.

 

 Etzuan utzi altxorrik,

 ez ontzi ta ondasunik;

 baiņa gudutan

 mauruei kendu zizkien

 ainbeste gaztelu gaillen,

 ta burruketan

 zaldi ta zaldun ugari,

 eskerrak bere eskuari,

 lotu zituan;

 onela iritxirik ainbat

 mendeko ta alor beretzat

 lege onean.

 

 Bere izen eta izaera

 gordetzearren, zertara

 etzan beartu?

 Ezbearrean, morroe

 ta anaiekin, bildur gabe,

 zan oldartu;

 ta zekarren leiaketan,

 jokabide garbietan,

 len izan zuan

 baiņo lur askoz geiago

 iritxi zun beretzako

 azken-orduan.

 

 Gaztetan bere besoak

 urratutako ildoak,

 lenaz gain

 sakondu zitun berriro,

 jokatuz zartu ta gero

 ain bikain.

 Bere esku ta alegiņez,

 zartzaro ta irabazpidez

 ikusi gendun

 mailla goieneko aide,

 ta gure Espaņi'n entzute

 aundiko zaldun.

 

 Ainbeste aldiz oletan

 bere bizia arriskutan

 jarri-ondoren;

 bere erregearen alde

 erakutsiaz ainbeste

 gogo ta kemen;

 konta ezin ala bidez,

 egite argi ta onez

 aberastuta,

 Ocaņa, bere errian

 eriotzak deitu zuan

 itaia artuta:

 

               ERIOTZAREN ITZAK

 

 Esanaz: Zaldun kementsu,

 utzi zazu mundu paltsu

 onen gezurra;

 ta indartuz zure biotza,

 laztan zazu eriotza

 bustiz zintzurra;

 osasuna ta bizia

 ezetsiz, zure zoria

 izen on truke

 saldua bai-zera. Irain

 au artzeko zatoz orain

 bildurrik gabe.

 

 Ez dakizula izan garratz

 gaiņean dezun gudu latz

 eta larria;

 gerorako or baitezu

 zure bizitza kementsu

 orren argia.

 Omen-bizitza betiko

 lur onetan irauteko

 ezpada ere,

 gorputz-bizitzari zorrik

 ez dio, ta argatik pozik

 au gal diteke.

 

 Betiko bizitzarako

 ez du balio munduko

 aunditasunak,

 ez pekatu-kutsu duten

 atsegiņezko gozapen

 ezti lizunak;

 prailleak, otoi ta damuz,

 irixten dute urratuz

 zeru-bidea;

 zaldunak, berriz, mauruen

 kontra oldartuz zabaltzen

 goiko atea.

 

 Ta ainbeste siņisgabeko

 illak dituzun ezkero;

 giz-argi orrek,

 zure eskuz irabazia

 dezun betiko saria,

 zeiņek, zuk bestek,

 jaso dezake ain legez?

 Uste ta sinismen betez

 zaude, bada, alai,

 zurea dezun betiko

 irugarren bizitzako

 sariaren zai.

 

               MAESTREAREN ERANTZUNA

 

 Ez dezagun astirikan

 galdu orain alperrikan.

 Bizi kaxkar au

 galtzeko ez det kezkarik;

 ta gaur zearo etsirik

 arkituko nau

 Jaungoikoak, nik Arekin

 borondatea bat egin

 bai-det orain.

 Arek nai baņo geiago

 bizitzea, ezpaitago

 nere gain.

 

               OTOITZA

 

 Nere gaiztakeri aueri

 zor denak ordaintzearren

 jetxi ziņana,

 ta Jainkoaren argia

 estaliaz, aragia

 ar zenduana,

 neregatik Gurutzean

 oiņazez lertuta il ziņan

 ezkero,

 barkapena zure errukiz,

 det nik, ez nere irabaziz,

 espero.

 

               AZKENA

 

 Azkeneraiņo onela

 zentzun guziak zitula

 argi buruan,

 andre ta seme-alabak

 morroe ta anai-arrebak

 oe-inguruan,

 eskeiņi zion bizia

 Jaunari, (bere zoria

 goian beza! )

 ta guk galdu degun arren,

 aren oroitzak gozatzen

 digu eza.

 

 


inprimatu