inprimatu
Aldia
Izenburua:
Aldia
Sinadura:
Joana Ibarbourou
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Ibarbourou, Juana

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1965 I-II Ikurrin
Orrialdea:
83-84

Aldia

 

Juana Ibarbourou

euskaratzailea: Igotz

 

 Aurrez zagokit, oi bizi zi bage!,

 Neure zurkulu-etxetik begira.

 Atzean daukat, ainguraz lotua,

 Griņakoi ta azke izan nintzan aldi,

 Ots maiteari yareik ezarria,

 Billois aratza, ta argitasun bizi.

 

 Lore bat nintzan, oi bizi!, eta neuk

 Neukan, zurmurtsu, betiraun osoa.

 

 Itzalak orain, itzalak kirten gain,

 Eta ez dot, ez, onezkero oartzen

 Murgil itsuan mako-bil artean

 Goiztar irrits a, eztia ta gatza.

 

 Lengo uztaren sasmadoi nasian

 Galdurikako sorkari naz orain.

 

 Ez billatu gaur beiņola izana

 Urrezko ur gori ta mao-asarre.

 Jaiotz barrian, bekoki makurra;

 Esangiņa, len zango-arin zana;

 Ikurdiz orain bularra; txikia

 Ereiņotzaren itzal zaindua, gaur.

 

 Lei nahasira nor yatorket bada?

 Arpegian min dagi larros otzak,

 Orein ixillak ez daukie orain,

 Egarri latza ilteko, urbururik.

 

 Antza estali dozun goi-aingeru

 Azi laiņo ori ene itxas-bete gain.

 

 


inprimatu