inprimatu
Nere astotxo zintzoari
Izenburua:
Nere astotxo zintzoari
Sinadura:
Lete
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lete

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1965 I-II Ikurrin
Orrialdea:
68-70

Nere astotxo zintzoari

 

Lete

 

 OARRA.Aurtzaroan astotxo bat izan nuen. Begira zergatik. Jaio ta amalau

 illabete nituala, oņez juxtu juxtu ikastearekin bat batean, ŦPoliomielitisŧ

 gaitzak bi oņak zearo igartu zizkidan, oņez ezin ibilik uzteraņo. Urteak ba-

 zijoazten, eta gaur edo biar gizon izatera iritxi ezkeroz, beste erremediorik

 gabe, eskola ikasi bearrean arkitzen nitzan. Gure erria guztiz aldapatsua da

 ta, gaņera, eskola bideak osa traketsak ditu. Zer egin ni eskolaratzeko? Auxen.

 Astotxo bat erosi ni bere gaņean eskolara joan al izateko. Ara, ondorenean,

 alegin biziz bertsotan jarrita, nere astotxoaren berriak.

 

                 Doņua: Zortziko motxean.

 

             1

 Asto txiki polit bat

 izan nun gaztetan,

 berak ibiltzen nindun

 jai eta astetan.

 Beste bat zintzogorik

 ez nere ustetan,

 alakorik ez dago

 seitatik bostetan!

 

             2

 Zazpi urte nitula

 eskolara asi,

 gurasoen ordena:

 ŦGogotik ikasiŧ.

 Bi oņak elbarri ta

 oņez ezin kasi,

 astoa izan nuen

 lenbiziko Ŧtaxiŧ.

 

             3

 Bi oņak nola neuzkan

 gaitzaren mendean,

 oņez ezin korritu

 iņolaz bidean.

 Eskolara jun bear

 nik derriorrean,

 eta joaten nitzan

 astoan gaņean.

 

             4

 Zenbat pagatu nuen

 ba-dakit seguro,

 etxera ekarri ta:

 Dana zazpi duro!

 Ta gaņean jartzeko

 nik milla apuro,

 errenditu zedien

 kapatu aguro!

 

             5

 Pasta egiņa zuen

 ark Errota-Berrin,

 lendabizi aunditxo

 pixun eta neurrin.

 Atzez buztaneraņo

 aurretik belarrin,

 berakin gelditzen zan

 era parregarrin!

 

             6

 Bigarrena izan zun

 neurria artuta,

 gelditu etzedien

 pastapen galduta.

 Duro bat pagatu nun

 ala eskatuta,

 onekin amar duro

 dauzkat gastatuta.

 

             7

 Zazpi astoarenak

 zortzi pastarekin,

 beste biak nun diran

 nai al dezu jakin?

 Garbi esango dizut

 arrazoiarekin,

 aiek gastatu nitun

 txikiadorekin.

 

             8

 Oraindik ez dirade

 bukatu gastuak,

 ez dizut esan kate,

 zintxa, kabestruak

 Oek apari, postre,

 kafe bat juxtuak,

 ara zenbat balore

 izan zun astuak!

 

             9

 Kopetakok ba-zitun

 —nun aien berdiņek?—

 berari erregali

 emanak Martiņ'ek.

 Oi azal baten parpall,

 txuri, polit, fiņek...

 Igande ta jaietan

 jazteko egiņek!

 

             10

 Illajez beltza zan da

 muturrez zuria,

 seņorita antzera

 tipoz dotoria!

 Oņezkari bizkorra,

 jenioz noblia,

 nun billatuko nuen

 lagun bat obia?

 

             11

 Ezitzea kosta zan

 amaika izerdi,

 astakumea zan da

 ezin egon geldi!

 Ipur-saltalaria

 andi ta emendi,

 gaņetik egin nuen

 milla zilipurdi!

 

             12

 Pentsua izaten zun

 astean bi aldiz,

 etzalako nekatzen

 geiegi izerdiz.

 Lenengo ostegunez

 igandetan berriz,

 arrotu etzedien;

 bitan juxtu neurriz!

 

             13

 Udaberrian moztu

 ijitoarekin,

 zenbat eskatuko zun

 Jaungoikoak jakin!

 Eskatzea libre da

 ukatzea berdin,

 trato zerratzen zan

 gero erdiakin!

 

             14

 Mozketa ondorenen

 bizkarra orraztu,

 olio ta ozpiņez

 etzedien oztu.

 Ille zarrak kendu ta

 astotxoa poztu,

 alimentu oberik

 abereak ez-tu.

 

             15

 Pasta kentzean beti

 pozez zaldaliak,

 txalogarriak zitun

 ark abildadiak!

 Lurretikan altxa ta

 astinduz atziak,

 laixter uxatzen zitun

 liztor ta elbiak!

 

             16

 Legorreta'ko Aizpe'n

 jaio ta azia,

 gero gure etxean

 bizitza guzia.

 Ementxe izan zuen

 bere desgrazia,

 Karnabal egun batez

 utziaz bizia!

 

             17

 Ara zer bukaera

 nere asto fiņak,

 beretzako alperrik

 ziran medeziņak.

 Egiņagatik danok

 gogoz alegiņak,

 azkenik galdu zuen

 tripetako miņak!

 

             18

 Beti portatu ziņan

 zintzo eta jator,

 neretzat izan ziņan

 guztizko maitekor.

 Orregatik zugana

 gaur kantari nator,

 nere izate dana

 Zuri bai dizut zor!

 

                                                     1964'ko Dagonillaren 20'n.

                                                             San Bernardo eguna

 

 


inprimatu