inprimatu
Ama
Izenburua:
Ama
Sinadura:
Balendin Enbeita
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1965 I-II Ikurrin
Orrialdea:
64-65

Ama

 

Enbeita'tar B.

 

 Nere sorrera eta

 Jaiotza urrena,

 Ugatz gozuarekin

 Indartu ninduna

 Beti nun ikusiko

 Semearen ona;

 Ni pozik ikustia

 Bere zoriona.

 Ez da azaltzen errez

 Aman maitasuna.

 

 Gauza aundirik ez dot

 Neure AMA-ntzako

 Naiz-ta berak daukana

 Izan neretzako.

 Beraz agertu arren

 Gu eskar txarreko,

 Beti daukagu gertu

 Dana parkatzeko.

 Nok euki leiken AMA

 Bizi guztirako.

 

 Seme alabak, AMAI

 Guztia zor dautsa,

 Lenengo jaiotza ta

 Bigarren bizitza.

 Bere edolez egin da

 Damosku ugatza;

 Bardin maitatzen gaitu

 Eder, polit, motza.

 Oxin sakona dogu

 Amaren biotza.

 

 Laztan gozo artian

 Ni azi ninduzun,

 Sarritan emonagaz

 Kontau ala mosu.

 Umetan eta gero

 Egiņagaz kasu,

 Gaur be zu gabe, AMA,

 Ume-zurtz naukazu.

 Zeruan bere zeugaz

 Eruan nagizu.

 

 


inprimatu