inprimatu
Agur, seme!...
Izenburua:
Agur, seme!...
Sinadura:
Olea
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Olea, Inozentzio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1965 I-II Ikurrin
Orrialdea:
62-64

Agur, seme...!

 

Olea

 

 Seme maitea, gaur jakiņa naiz

 ustegabeko berria:

 mixioengan omen dezula

 zure biotza jarria,

 utzi nairikan danak batian

 guraso ta sorterria.

 Aita batentzat ez al da auxe

 albista samingarria?

 

 Seme bakarra zeran aldetik

 nik zaitut oso kuttuna.

 Zu zera nere itxaropena,

 pozgarri ta osasuna!

 Pentsaturikan mixiolari

 orain juan bear dezuna,

 au atsekabe samiņ-garratza,

 au biotzeko utsuna!

 

 Uste dedanez galdua zaitut

 betiko mundu onetan.

 Nere biotza murgildu dezu

 bizitz guztiko penetan.

 ltxaropen bat bakar-bakarra

 dadukat une onetan,

 zeruan aita-seme izango

 gerala berriz benetan.

 

 Ondo pentsatzen jarri ezkero

 gerekoi t'argalak gera.

 Zorion danak nai giņuzke guk

 itzuli geure aldera.

 Jarri gaitezen zalantzik gabe

 Jainkuak nai duanera;

 aurrera, seme: zoaz Beraren

 berri ona zabaltzera!

 

 Nik eta zure amak zaitugu

 egiaz seme bakarra,

 Jaunak beretzat bear bazaitu

 zertarako da negarra?

 Mixioetan izango dezu

 almen guztien bearra

 baiņa etzaite sekulan aztu

 nork eman zizun bularra!

 

 Gorputz beltzeko gizarajoak

 anima nola daraman,

 ezjakiņaren akats guziak

 pazientzian eraman.

 Zeruko Jaunak seniderikan

 etzizun ezkero eman

 gaņezka dezun maitasun ori

 ixuri aien animan.

 

 Gure Jainkoak nola ez giņun

 egiņ mundu ontarako

 emengo neke-samintasunak

 dira geure onerako.

 Eskatu sarri bere laguntza

 zure gurasoentzako

 eta orrela bere grazirik

 etzaigu iņoiz faltako.

 

 Iņoiz ikusten baldin bazera

 arrixkoz inguratuta,

 jaso biotza Jaungoikoagan

 Ark lagunduko dizu-ta!

 Amak eta nik ere zugatik

 erregutuko degu-ta,

 Arantzazu'ko Ama Birjiņa

 bitartekotzat artuta.

 

 Gure seme au Zuk emana da,

 ene Jaungoiko maitea!

 Bear badezu bidezkoa da

 berriz Zuri ematea.

 Zure erabaki sakona bera

 mixiotara juatea?

 Egiņ dedilla oraiņ da beti

 Jaunaren borondatea!

 

 


inprimatu