inprimatu
Mendi-bidea
Izenburua:
Mendi-bidea
Sinadura:
Anizeto Zugasti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zugasti, Anizeto

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1965 I-II Ikurrin
Orrialdea:
39-41

Mendi-bidea

 

Anizeto Zugasti

 

 Mendian gora nijoa

 nekez, makalik pausoa...

 Latza da mendi-bidea!

 Or arri-kaskar, an zugaitz-adar,

 goitik eguzki errea:

 nondik naitikan nekea!

 Latza da mendi-bidea!

 

 Mendian gora, gora-goraka,

 —arte, aritz eta pago—

 ibilliago ta estuago...

 zatotikan ardo-trago.

 Lagun, gorosti-makilla,

 gora! Gallurraren billa.

 

 Latza da mendi-bidea!

 Ala ta guzti, ordea,

 mendi-bidearen latzak

 ba-ditu maite-oņatzak:

 

         —ĢEzker-eskubi sastraka;

         Erditik ni, taka-taka,

         Mendian gora-goraka.

         An, or da emen

         Sastraka edertzen

         Sasi-arroxa.

         Eta, loreak maite-mindu-ta,

         Zoratzen,

         Pinpilinpoxa.

         Alkarri biak musuka

         Zein baņo zein; ez aspertzen.

         Ta sasiaren adarrak

         Zintzilik an, or da emen

         Ama Birjiņa-atxaparrak,

         Usai gozoa botatzen;

         Alkar-maiteen maitasun-garrak

         Ezer palta ez dezatenģ.

 

 Mendi-bidearen latzak

 ba-ditu maite-oņatzak!

 

 Giza-bizitza gogoratzen dit

 gaur neri mendi-bideak.

 Ez ote dira, bata ta beste,

 biak alkarren kideak?

 

 Nekeak ditu gizonarentzat

 bizitzan gora-bearrak:

 

 Aurrera nai, ta beretzat

 bidean arri-kaskarrak,

 pozaren ordez negarrak.

 Gorago eta bizitza

 beretzat neketsuago.

 Eta, gero gallurrean,

 an goian, zer ote dago? ...

 

 Latza da mendi-bidea!

 baņo, gallurrak ara ezkero,

 osasuntsu du aidea;

 ta atsedena ta pakea.

 Zergatikan ez giza-bizitzak,

 nekeak neke, an gallurrean,

 azkena pozez betea?

 

 Latza da mendi-bidea!

 Ala ta guzti, ordea,

 mendi-bidearen latzak

 ba-ditu maite-oņatzak.

 

 Geiago giza-bizitzak!

 

 


inprimatu