inprimatu
Nere gogo
Izenburua:
Nere gogo
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1965 I-II Ikurrin
Orrialdea:
20

Nere gogo

 

Muniategi'tar Sabin

 

 Nere gogo

 eta, biotza bezelaxe,

 zugatzak erantzi dira

 agertuz soņeko akatz guztiak,

 migura gordin ta, kabi zarrak

 tankera beltzean.

 

 Alere, Udamin

 (amets-il ta, orri zimel joanak

 biotz-erro

 lur zabalean osoro eortziz)

 adar uts, gorrietan

 bultzakor ta, sormin,

 kutunki dakarte

 kimu berri

 orri ezearen sortua.

 

 Amets berriak jaiotzekotan daude

 oraindik itsuan,

 noiz ler, zabalduko

 berriz ere,

 egaka aizean.

 

 


inprimatu