inprimatu
Min gaņezkuak ez dau balio, biotzak maite ez ba'dau
Izenburua:
Min gaņezkuak ez dau balio, biotzak maite ez ba'dau
Sinadura:
Balendin Enbeita
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1964 III-IV Udazkena
Orrialdea:
79

Min gaņezkuak ez dau balio,

biotzak maite ez badau

 

Enbeita'tar B.

 

 Bada ezpadan ez daigun jaso

 Larregi geure burua;

 Ez dogu iņok zetan ibilli

 Bestei emoten errua.

 Bakoitzak ondo zaindu ba'gendu

 Emen geure sorlekua,

 Etzan onela indargetuko

 Euskera biotzekua.

 

 Euskaldun askok gure izkuntza

 Min gaiņez goratuten dau.

 Parkatu, baiņa jazokun onek

 Sarri tamalez jarri nau.

 Emen alperrik egingo dogu

 Orrua egun eta gau,

 Mingaņezkuak ez dau balio

 Biotzak maite ez badau.

 

 Ura juanda preza egitia

 Beti izaten da berandu.

 AMA Euskerai bizi dan arte

 Egin daiogu lagundu.

 Mingaņez eta biotzez bardin

 Egin daiogun lagundu.

 Gure izkuntza laster litzake

 Izkuntza danen eredu.

 

 Ama Euskera jaso gurarik

 Euskaldun onak bai gabitz

 Beste batzuek izkuntza ederrau

 Oinperatu nairik dabiltz.

 Nire barrena zabalduten da

 Euskeraz egitian itz.

 Tamalez laister ilgo nintzake

 Euskerarikan ez ba'litz.

 

 


inprimatu