inprimatu
Antipoesia
Izenburua:
Antipoesia
Sinadura:
Joxe Azurmendi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azurmendi, Joxe

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1964 III-IV Udazkena
Orrialdea:
59-61

Antipoesia

 

Joxe Azurmendi

 

 NEKAZARI:

 nire itza

 zure aitzur kolpea da.

 

 AMA lurra il da.

 Ez da jo kanpairik.

 Iltzen utzi dute

 ama.

 Penaz il da.

 

 Ez da jo kanpairik

 Bainan denok dakigu

 nola dan urkatu

 ama lurra.

 

 GAZTE nintzanean oraindik,

 sinisten bainuen,

 erantzuten nuen baietz.

 

 Gaur, ordea, ezetz esango dut.

 

 Maite nituen gauzak eta gizonak,

 oek egindako gauzak,

 eta erantzuten nuen baietz.

 

 Egun zorioneko batean

 baietza loratzen ikusteko esperantzaz.

 Gaur, ordea, ezetz.

 Ainbeste, ainbeste itxaro dut,

 ainbeste ta ainbeste madarikatu alfer,

 ez baitut sekula geiago baietzik esango, sekula.

 

 Nire biotzean enbor-gerri moztu ta puskatua

 jeiki zait, asaldu zital eta amorratua,

 izugarri ta erlijioso,

 bildurra ozkatzen duena, pakea destaiñatu,

 ta zin-egin ezetz eta ezetz erantzutea.

 

 Arima autsi ta odolustu,

 etsi ta indartsu, gogor ta biurri,

 zintzo,

 beltz eta laido,

 libre zuztar eta oldarrez,

 mendi-lerroko basagerlari,

 langille ta matxino.

 Gogo malkartsuaren leize ta trokartetan

 otsoaren gisa dabil izu.

 

 Azkar, arima!, etsaiek

 inguratzen dizute pakea.

 Arima... Sugar gorrotozko,

 beargin ta liskarti.

 Zuzenezko gose ortzetan min egiteraiño.

 

 «Biotza jaso, gizona salba

 norberagandik, ta norbearen glanduletatik» (1)

 nai nuke.

 

 Biguña baita uztarria ogi-ustean dagoenarentzat,

 baiña gizonaren zama ta mixeria...

 Amaren sabela illobi denean

 aur pisu-pisu batena, ilda,

 ta ez duena jakingo zer den goserik,

 gosez il zen-eta.

 

 MEATZARI, ezurrak billatu, ezurrak,

 gure gurasoenak.

 Ezurrak,

 arima oraindik eransteke dutenak.

 Zulatu lurra,

 sartu eskuak lurperaiño,

 zeruaren ametsik ez deneraiño,

 infernu-kiratsa deneraiño,

 ta sartu, meatzari, beherago.

 

 Lurperatu zituzten-eta

 behe oso behean.

 Ez dedilla loretu

 gure aitaren bat-edo...

 Ta esan ez dezaigun, isil-isil,

 belarrira, iñork, mundura

 libre giñala etorri.

 

 SEKULA EZ. Aiek eta gu ez gaitu

 sekula lotuko zorte bakarraren lokarriak.

 Ez ditu pobrea ta aberatsa berdinduko

 ezerk, ez eriotzak berak.

 

 Ta itzuliko gera lurraren altzora.

 Gu biluzi.

 Ta aiek,

 usteltzekoan ere,

 jauregietan

 kargatuko dituzte arrak.

 

 Aiek. Eta gu.

 Eta, aterperikan gabe,

 gure alarguntsak noranai.

 

 NEKAZARIAK

 galtzen doaz bizitza,

 galtzen ardiek ille-

 -matazak bezela, arantzetan,

 andu, esi, bideetan,

 eguzki, antzigarretan.

 Esperantzazko zarpazar

 mantartu,

 pusketaka

 doaz galtzen bizitza.

 

 


inprimatu