inprimatu
Illargipean
Izenburua:
Illargipean
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1964 III-IV Udazkena
Orrialdea:
44-45

Illargipean

 

Muniategi'tar Sabin

 

 Illargia, argiz bete-betea

 ta, izarrak dizdiz...! gau-aro txuri!

 Bide bazterretan

 bizidun, landare, guztia zan

 ikara goikari.

 

 Arto-gara txuri-gorriak eze,

 landak orlegi...

 dana zan lurrin gozo, usai eme,

 dana bizitza guri, bizitza

 lerden, biotzkari.

 

 Barne-muinetan gora,

 o, ze egazkada lilluragarriak

 ederrik ederrera;

 eskurik eskurako

 ikututxo arin, amets pozgarriak!

 

 Gozotasun eztiz

 zure dei ixilla,

 esku billa... ai! nereka zetorren

 unerik unera,

 begi ninietan biotza ager-aziz.

 

 Ni, beste nerean...

 nere illargi, nere izarrera

 biotztua nengoan,

 zure maitetasun sugar bizia,

 betiko ez-ikusi ta, ezetsiz.

 

 Zure begien eskari samurra,

 zure ezpanetako irriparre

 itxaropen goria,

 gure nai ezberdińetan aldenduz

 ai! eztakit ez, nora itzuli zan.

 

 Nere erantzuna

 beste mundu baten pozera zebillen,

 beste itxaso, beste ur baten billa,

 kidezko iturri, atsegin batean

 gogoa nun asetu eta, atseden.

 

 


inprimatu