inprimatu
Euskera ta emakumea
Izenburua:
Euskera ta emakumea
Sinadura:
Balendin Enbeita
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1964 I-II Etorkia
Orrialdea:
84-86

Euskera ta emakumea

 

Enbeita'tar Balendin

 

         Euskera:

 Garbi, aberatz nintzan

 lur ederren jabe

 iñortxo etzan emen

 ibilten ni gabe.

 Nere alaba askok

 baztertu nai nabe,

 ama-ordia amatzat

 artu gura dabe;

 ez zer egiten daben

 jakingo ba-lebe.

 

         Euskera'zale:

 Gure asaba zarren

 euskera len gendun,

 baserri eta kale

 egiten zan jardun.

 Emakumiak nai dau

 gaur izan erdaldun,

 noiz jarriko ete da

 bear dan zentzundun?

 Zetako dogu lur au

 ez bada euskaldun?

 

 Euskera dogu gure

 izatian jabe.

 Esan bearra daukat

 tamalez gaur aube:

 Euskotar emakumak

 gura ez ba'dabe,

 laster gara umezurtz

 amarikan gabe,

 eta arrotz oiturak

 aginduko dabe.

 

 Euskotar emakume,

 jokatuxu buruz;

 Euskeran zorionak

 zeugandik jatorkuz.

 Aurrak berau maitatzen

 azi bear dozuz,

 orretarako giltzak

 eskuan daukazuz.

 Arren ezeixu galdu

 lur au zeure erruz.

 

 Zu zara uda-barri,

 udia zeu zara,

 lora eta frutua

 zugan sortzen dira.

 Zuk artuko ba'zendu

 aurtxoen ardura,

 ikasiko leukie

 zugandik Euskera.

 Alperrikan ez galdu

 daukazun aukera.

 

 Gogoan artu ondo

 guraso bakoitzak:

 danon bearra dauka

 Aitoren izkuntzak.

 Ama baztertu nai dau

 Euskaldun murritzak;

 Euskerai eldu jakoz

 ordu estu latzak.

 Gure azkena dakar

 bere eriotzak.

 

 


inprimatu