inprimatu
Udazkenekoa
Izenburua:
Udazkenekoa
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1964 I-II Etorkia
Orrialdea:
49-51

Udazkenekoa

 

Muniategi'tar Sabin

 

             I

 Udazken alaz

 negar ulu, intziriz

 zugatzetatik eroriz

 osto bakanetan,

 azken arnasaz

 aizearekin burruka

 ai! ene arima!

 Bizia dator lurrera

 aize boladatan

 eriotz ikaraz.

 

 Eta, beeraka, iauziz

 batzuk, lokatz artean

 eortzi dira betikoz;

 beste batzuk ostera

 —ontzitxoak bezela—

 ur gaņean duaz poz,

 itxasora bidean

 azkonengo aldiz

 agurka, biziari.

 

             II

 Eta, zugatzak-zugatz (orri gabe)

 goitik beraņoko itun, naigabez,

 larru gorrian dauden tantaietan

 eriodun pentsamentu ikarati

 eta, mingarrienakin iantzi dira

 kabi utsezko adar billutsetan,

 eskuak luzatuz arrenka, otoitzez;

 begiak zeruratuz irauntza eske,

 laņoa ezin urratuz, argibera

 eguzkimin... bitarterik bitarte!

 

 Ta, adarrez gora, bildur-miņetan

 aize gogor ta, ekaitzaren menpe,

 bizimiņezko arnas-ots-betean

 ai! ze estutasunez ta, ze larri,

 benetan minbera aukat bai, lorrez

 itoinka, igesiz duakidan bizi...

 ai! ze negarbide gogo-gaueratze!:

 egun otzaren oņaze, beltzuran

 eriobera ta, tximista bildurrez

 buruauste gerokorretan nabilte.

 

             III

 Alere... sustarrak bere egonean,

 Negu beltzari arpegi emanaz

 ta, lurrera biotz-muiņak sakonduz

 zugatzak, bizimin, itxaropenez...

 beti itxaropenez! Ederberaz,

 deika daude, begiak iturrituz

 gau luzearen etorri illunean

 biziari deika, lenaren sor-bidez.

 

 ĢNun ote diran betiko estaldu

 ainbeste lilluradun gauza bakan;

 nun ote diran illargi eta izar,

 ainbeste iturriņo, emai garbi,

 odolaren oinkada ta, eskuarte;

 nun diran sar ta, betiko illundu

 ainbeste goiz-gora, egada-laztan

 ozkarbi sakonaren irriparre!ģ

 

 Ai! Biotz! Nora itzul, nora iges,

 nun galdu ote zaigu zidar-urrez

 ahapaldi gozo, ederrenetan

 zeruratzen zan doņu eta, abots;

 nun ote dira il, ta, betikotu,

 elkar-bidezko gorakuntza eme

 nun, ainbeste biotz-eskuren anots

 eta, egunik egunerako ederpe?

 

 Bizitza aril, atzeraka biziz

 atzeraka eio eta, gogoratuz,

 Lenaren sua dabil bai, bizigarri,

 ioandako zabalune, alaitsuetan

 txoriakin lagun —aidean aide—,

 abesti xamur, egobide eztiz

 maitasunezko iturriz-iturri,

 oroipen zar ta, biotzenak berrituz.

 

 Ta, Aldi'ren ontzian betikari

 beltzuraz datozten gogai, ametsez...

 Ibilliz dabiltz Eguzki ta Illargi,

 ta, ibilliz dua bai, gure bizia

 beeratze betean, laņo, orbelez...

 ibai ertzetan —unerik unera—

 erantziz... biotz ta, arima guztia...

 ai! nai eta, nai-ezko beera bearrez!

 

 


inprimatu