inprimatu
Mendi zuri
Izenburua:
Mendi zuri
Sinadura:
XXX
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
XXX

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1964 I-II Etorkia
Orrialdea:
44-45

Mendi zuri

 

XXX.

 

                                             (Aiuritz-Burgete'ko mendiņo bati)

 

 Oi mendi zuri

         mendi txikia!

         O! mendi zuri,

         mendi garbia!

 

 Oso samurki maite zaitudan

         mendi zuria,

 zure gaina besarkatzeko

 laņo t'eguzki nai neuke izan,

         ene mendia!

 

 Arrano txiki egaz nazala,

         ene kutuna!,

 eguzkiaren izpi sutsuak

 ez daian erre zure bularra,

         mendi laguna!,

 neure egotxuz nai neuskizu egin

         itzal biguna!

 

 Eguzki, laņo, arranotxoa

         gaur ni ba'nintza,

 zure altzoan nasai etzunik

 ez neuke izango oraingo poza,

         zabal biotza!;

 bakartadeko Aseden ontan

 mundu latzetik urrun goxoan,

 ez neuke entzungo orain dantzudan

         izadi-otsa!

 

 


inprimatu