inprimatu
Elizan sartzea
Izenburua:
Elizan sartzea
Sinadura:
Xabier Lazkoz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lazkoz, Xabier

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1964 I-II Etorkia
Orrialdea:
42-43

Elizan sartzea

 

Lazkoz'tar Xabier

 

 Zer damazu besoetan

 O Ama Birgina?

 —Zeruko Yangoikoa,

 gizona egina.

 —Zure etxetik kanpo

 bazazi aurrera

 —Nere Semearekin

 banaie Elizera.

 —Berrogei egunez ta,

 uzten duzu etxea?

 —Bete biar baita

 Yinkoaren legea.

 —Zertaz joaten duzu

 xilikan bidea?

 —Ala naidu Josefek

 nere senar maiteak.

 Plazako iturrian

 ura edandezagun

 ta yarraiki bidea,

 Yinko maiteak lagun.

 Apezari emaiozu

 kandela ta opari,

 eta entzun zaiozu

 źNunc dimitis╗ Kantari.

 Elizatik atera

 ta etxeko abian,

 musu bana manzioten

 aurrari bidian.

 Etxeko baratzean

 txoriak kantari,

 onesten Andra Mari

 ta Yesus-Yinkoari.

 

 


inprimatu