Ointxoak
Gabriela Mistral
euskaratzailea: N. Etxaniz
Oi, aurtxuon oin txikiok!
otzaren otzak ain more!
Nola zauzkate orren gorririk,
izanikan Jainko-lore?
Oi, aurtxuon oin txikiok,
arri zorrotzetan miņez!
Ain ondatuak elur zapaldu
eta lokatza zikiņez!
Gizon itxuak ez daki,
zuen ointxoak jo-ala,
nolatan lurra argizko lorez
apaintzen dan bereala;
ta nola zuen oinpeak
zapaldutako tokian,
usaitsuago zabaldu oi-dan
akara Udaberrian.
Bide zuzenetan zear
zoazten ezkero, izan
kemen aundiko gizon azkarrak
bikaiņak zeraten gisan.
Oi, aurtxuon oin txikiok,
bi arri bitxi minduak!
Nola dijoaz zuek ikusi
gabe bidez jende itxuak?