inprimatu
Arriak
Izenburua:
Arriak
Sinadura:
Giorgos Seferis
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Juan Ignazio Goikoetxea Gaztelu)
Egilea(k):
Seferis, Giorgos
Goikoetxea, Juan Inazio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1964 I-II Etorkia
Orrialdea:
9-10

Arriak

 

Giorgos Seferis

euskaratzailea: Gaztelu

 

                                         Ekar izkidazu eskuoik, ekar izkidazu.

                                         Zure eskuoik.

 

 Gaberdi miņean

 ba nenkusan mendi-tontor garaia;

 ba nenkusan ņirņir zegon zelaigunea

 illargi ezikuskor baten argipean;

 ba nenkusan, burua itzultzean,

 ingurura pillatu arri beltzak

 eta nere bizitz au, ari bat bezela, teink,

 azken-unearen

 asiera ta amaia:

 nere eskuok.

 

 Arriketan dabillena ondatu egin oi da.

 Al izan nun bitartean eutsi nitun arriak.

 Al izan nun bitartean maite izan nitun arriak.

 Arriak: nere alabearra.

 Nere lur onek zaurtua natza,

 nere soinpeko tolesetan irazeki,

 nere iainkoek eriotzez gaitzetsirik:

 garaitzen nauten arriak.

 

 Ba dakit arriak ezer eztakitenik, baņa

 eraileagandik illarenganako,

 erailtzetik asperkunderako,

 ordainkotik oben berri baterako bidea,

 ainbeste aldiz ar izan nun onek;

 gauez itzultzean,

 gizakume Ŧgarbiakŧ beren txistu zorrotzez

 belar bakana laztu oi dutenean,

 purpur desegiņ eziņean

 nere beatzok sartu nitun onek

 ba nenkusan suge ta ziraunak korapillatzen,

 itxura dollor baten gaņean alkar loturik:

 gure alabearra.

 

 Arri-mintzoak eta amets-mintzoak,

 munduaren itzalgunean motelduak,

 ibilleratik sortutako,

 iurrak ostikoz aztuazitako

 arnasbearraren oroitzapenak.

 

 Ondoraņo ondatutako gorputz,

 beiņolako gorputz billuzi. Eta

 nai izanarren adigaitz duzun zantzu batetik

 sorginkeriz ta lilluraz tinkotu begi:

 zure anima biurtu naiez miņez dagon

 anima.

 

 Ixiltasuna bera eztezakezu zure eritzi,

 errotarriak ere ixildu oi baitira.

 

 


inprimatu