inprimatu
Etxahun'en bertsoak gipuzkeraz emanik
Izenburua:
Etxahun'en bertsoak gipuzkeraz emanik
Sinadura:
Etxahun / Jon Etxaide
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxahun"c" (Barkoxe)

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1963 III-IV Minezko ezpata
Orrialdea:
78-102

Etxahun'en bertsoak gipuzkeraz emanik

 

Aldapeko

 

Oraingo neskatillak

 

                       I

 Oraiko neskatilek, ordinariozki,

 Xalantak nahi tie ororek jaun-handi,

 Jenerus eta propi, plazent, elhestari,

 Taharnetan khantari, plazetan dantzan,

 Gaiaz eta egünaz bethi paseiari.

 

 Oraingo neskatillak, ez da arrigarri!

 Galaiak nai dituzte gustizko jaun aundi!

 Eskuzabal ta galant, iztun, gustagarri;

 Taharnetan kantari, plazetan dantzari,

 Gauaz eta egunaz paseatzen ari.

 

                       II

 Dienian ezkuntü, ordin beste khuntü:

 Beste gisaz aitzinara behar da ajitü;

 Hanitx eraiki, aphür despendiatü,

 Zühür eta txüt izan, bekhan paseiatü,

 Taharnak ützi eta dantza kitatil.

 

 Ezkondu direnean izaten da kontu,

 Beste moduz gerora bear da jokatu;

 Asko biltzen saiatu ta gutxi gastatu,

 Zuhur eta zintzo izan, urri paseatu,

 Tabernak utzi eta dantzan ez pentsatu.

 

         I

         Lenengo ahapaldiko «ordinariozki» —ots, comunmente, corrientemente,

 ordinariamente— alde batera utzi eta beste tankeran itzultzeko libertadea artu

 dugu. Bigarren neurtitzeko «ororek» bitxi egiten zaigu mendiz egoaldeko

 euskaldunei. Jon Miranda-Aiphasorho jaunak berorren argibide eman zidan itz

 ernegarri oien bitartez: «Ororek» duzu Zuberoan komunzki darabilgun forma,

 aktivuan. Bigarren r hori ezda noski etymologikoa, bainan idazleek jarri dute

 erakusteko o eta e bereiz oguzten direla, ots oroék edo laburtuz oék. «Orok»

 berriz ez dugu Zuberoan erabiltzen — manexean ez dakit; han, dena dela, guzia

 ta guziak, pluralean guziak eta guziek esan oi dute; guk ordea ez dugu guziitza

 erabiltzen, non ez ba da «güzi-o(r)otan» elkar jarritako expresioan. «Orok»

 lenago erabiltzen zela ba dakit, textu zaharretan irakurririk, baiñan ez oro ta

 oroek bezala pluralean, baizik singularrean; adibidez Bernat Etxepare'koaren

 neurtitz honetan:

         «Munduyan den giçon oroc beharluque pensatu.»

         Orrá, beraz, Jon Mirande'ren iritzi baliotsua itz bitxi oni buruz.

 Azkenik, oar txipi bat ahapaldi onen itzulpenari. «Elhestari» ren itzulpena

 —«iztun», alegia—, «plazent» dagoen tokian jarri dugu eta au atzera eraman,

 librexamar itzulirik —«plazent» gure «atsegin» baita— puntuak ala eskatzen

 baitzigun.

 

         II

         Ahapaldi ontan, «dantza kitatü» ren ordez (ots, «utzi», «abandonatu»),

 «dantzan ez pentsatu» ezarri dugu, gipuzkeraz emanik askoz apaiñago eta

 egokiago gelditzen delakoan. Gaiñerakoa itzez-itz Azuli dugu. Larrasketa'k

 dionez, bi ahapaldiok baiño geiago ere kantatu zituen seguru aski Etxahuen'ek,

 baiñan, gaiñerakoak galdu egin zaizkigu zorigaitzez. Beraz, gaiñerakoak

 arkitzen ez diren bitartean —eta paperen batean gelditu ez baldin ba'da,

 abozkorik gero ta zaillago izanen da arkitzen— kondartxo auekin amor eman

 bearko dugu.

 

Gaztalondo handian

 

                       I

 Gaztalondo handian agitü niz arrotz,

 Apaidü bat egin düt ezpeitzen gorgotz.

 Untsa bazkaltüren nintzala nintzan botz.

 Khümitazalia aberats nilakoz.

         Gero zopak arthoz,

         Salda ahül-gatxotx,

         Godalia hur hotz,

 Eta hetaik landa bi pattako erhotz.

 

 Gaztalondo aundian gertatu naiz arrote,

 Oturuntz egin dut, ez ordea gogoz.

 Ondo bazkaldu ustez ai zer nolako poz,

 Bazkari-emaillea aberats zelakoz.

         Gero zopak artoz,

         Saldak jai du gustoz,

         Godalia ur otz,

 Ta oiezaz gaiñera, bi patata asko joz.

 

                       II

 Ni so zer othe nükin pattako hekiko:

 Etxekanderik ordin ekharri artho,

 Ogirik etziala apaidü hartako,

 Bestela ez segürki phürü enetako.

         Zieta nin sakho

         Gathülia manddo

         Kullera zurrezko

 Xatharrot xar bat aldiz, tahallatako

 

 Zai nengoen patatok zerkin lagunduko,

 Ontan jarri digute mai gaiñean arto,

 Ogirik etzuela oturuntz artako,

 Ez ere beste noiz-nai, beintzat niretzako.

         Platera da basto,

         Katillua manko,

         Kutxara zurezko,

 Zapi zatar bat berriz maia estaltzeko.

 

                       III

 Ai! Etxekanderia, aberats zira zü,

 Jenerus ere bai, handiak ba'tüzü,

 Bena nahi ba'zina izan uhuratu,

 Etzünukian behar txipiez txipiez trüfatü;

         Ardu düzünian

         Bester butillatü,

         Haier ez eskentü:

 Holako kunpañetan eniz agitü.

 

 Ai! etxekoandrea, aberats zera zu,

 Eskuzabal zaitute aundiak aitortu,

 Baiñan, nai ba'zenduke ohorez jokatu,

 Obe zenduke ez ola txipiez burlatu.

         Ardo ona ba'duzu,

         Batzuei zabaldu,

         Bestei ez eskeindu:

 Olako konpañitan ez naiz ni arkitu.

 

                       IV

 Bazkari ürhentzian bi paper nik hartü,

 Apaidia nahi beninan phakatü.

 Zük, etxekanderia, ordin ardu hartü,

 Orori butillatü, eni ez eskentü.

         Nik hura galthatü,

         Nahiz ardu hartü;

         Zük ez kunprenditü:

 Berset hoik zuri deitzüt hartakoz huntü.

 

 Bazkal-ostean nuen dirua luzatu,

 Oturuntza nairikan nik ari pagatu.

 Zuk, etxekoandrea, ardoari kontu,

 Denei zabaldu eta niri ez eskeindu.

         Nik ura eskatu,

         Nairik ardo artu,

         Zuk ez konprenditu,

 Bertsuok ortarako dizkitzut paratu.

 

         I

         Larrasketa'k zuzen dionez, gure koblariak ironiaz eraxten dio

 Gaztalondo ibarrari «handia» adjetibua emen eta beste leku barzuetan. Izan ere,

 ibar ontako etxe onenetako batetik ots egin baitzioten bazkaltzera eta bertako

 etxekoandrea zekenki portatu zitzaion.

         GORGOTZ, «correct», «poli» (correcto, cortés), itzultzen dute Lhande-

 Larrasketa'k bertso oinpean. Lhande'ren iztegian GORGOTS ageri zaigu eta «homme

 sérieux, correct» itzultzen du. Nik uste izan nuen, Lhande'ren itzulpenaren

 arabera, «gorgotz» pertsonari zegokiola. Alegia, etzela egoki eta gizalegeko

 Etxahun'entzat, oturuntzera gomitatua izanik, ez agertzea; baiñan, ideia

 osagarri au ezta ageri bertsoan eta orretxegatik Jon Mirande ene adiskide onari

 argitasun eske idatzi nion. Ona emen bere itz jakintsuak: «Apaidü bat egin düt

 ezpeitzen gorgotz»: ez da emen ezer falta, apaidua da «gorgotz» ez zena alegia.

 Onela itzul daiteke: bazkari bat egin dut egoki edo gisakoa ez zena. Aitortu

 bear dut alaz ere «gorgotz» itz ori ez dudala ezagutzen, ez eta ene etxekoak

 ere. Beste lekuetako Zuberotar batzuei galdegin diet eta aiek ere ez zuten aren

 berririk. Larrasketek ez dakar bere iztegian («Le Basque de la Basses-Soule

 Orientale» delako istudioan). Lhandek bai ordea, «gorgots» idatzirik, eta

 zentzu auiekin: «1.° dur, sévère, inflexible; 2) homme sérieux, correct.»

 Etxahunen neurtitzari bigarren zentzua dagokio beraz; baiñan lenengo zentzua

 kontuan artuta, sumatzen dut «gogor» en metathesis bat dela (?).

         GATXOTX, «fade», «insipide» (soso, insípido) itzultzen du Lhande'k bere

 iztegian. Itzez-itz «sans sel» omen da, Lhande-Larrasketa'k diotenez bertso

 oinpean. Beraz, itz onen lenengo osagarria «gatz» da.

         GODALIA, Lhande-Larrasketa'ren bertsopeko notak dionez, «mélange de

 bouillon et de vin, que l'on prend en terminant son potage (usage béarnais, «la

 goudale») tres répandu en Soule». Ots, «eltzekaria bukatzean artzen den salda

 eta ardo nahasketa». Zuberoa'n oso zabaldua dagoen Biarno'ko usadioa (la

 goudale). Itz au dagoenean utzi dugu, ezpaitu ordezkorik, nik dakidalarik, gure

 artean.

         PATTAKO, patata, Zuberoa'n.

         ERHOTZ, Larrasketa'k erdi-otz dela dio. Niri iduritzen zitzaidan,

 ahapaldiaren bi azken bertsoen zentzuei eldurik, «ere hotz» ote den. Ona, gure

 Jon Mirande'k uste auei buruz diona: «Erhotz» ere ez dut itz bakar bezala

 ezagutzen. Bearbada arrazoi duzu, «ere hotz» esan nai duela, eta ez «erdi

 hotz», Larrasketek dion bezala. Bainan orduan «e hotz» pronuntzia laiteke, r

 osoki galtzera utziz; eta zergatik orduan Zuberotarrek «erhotz» kantatzen dute?

 Bearbada er- ori ez dator «erdi»tik («erthotz» igurfki liteke), bainan aurrizki

 zaar bat da, esaterako «(h)erots» («(h)ots»-etik) zuberotar itzean aurkitzen

 dena (??). Oneraiño Jon Mirande jauna. Irakurleak igarriko dionez libre xamar

 itzulitako bertsoak, bigarrena, selgarrena eta zortzigarrena dira.

 

         II

         Ahapaldi ontako lendabiziko bertsoa illunxko gelditzen zen niretzat.

 «Ba-dirudi —esaten nion ene adiskideari— aditz osagarria falta dela «nükin» eta

 «pattako» ren artean, «eginen» esaterako». Jon Mirande-Aiphasorhoko'k onela

 erantzun zidan: «ni so zer othe nükin pattako hekiko» zuzen da, eta ez da

 aditz-izenik falta, zuk uste duzun bezala. Alegia, alderdi onetako euskalkietan

 ez dugu «euki» eta «ukan» bi aditzen artean bereizkuntzaik egiten, zuek askotan

 egiten duzuen legez, gazteleraren ereduari jarraikiz noski (tener eta haber)

 eta «nükin» esan nai du emen «eukiko nuen». Itzulpena auxe da beraz: «ni

 begira, zer ote eukiko nukean (edo neukakean) patata aiekiko». Ots, zer

 besterik emango zidaten, patatekin jateko».

         ARTHO, Larrasketa'k bere oarretan «méture» (pain de mais) itzultzen du.

 Nunbait, ezta taloaren berdiña, au, Lhande'k «gallette de mais» itzultzen baitu

 eta sinonimutzat ematen ditu «pastetx» eta «arthopila». Oso jakingarria da

 Larrasketa'ren oarkizun au: «Le pain était considéré comme luxe, MAIS ON

 OFFRAIT DU PAIN AUX HOTS, et non de la méture (pain de maís). Alegia, ogia

 lujozkotzat jotzen ba'zen ere, arrotzei, gomitatuei, beti ogia eskeintzen

 zitzaien eta ez arto-ogia. Beraz, Etxahun'ek ba-zuen zuzenezko arrazoirik

 minbera egoteko.

         PHURU, du moins, por lo menos, beñepein, beintzat.

         ZIETA NIN SAKHO, platera nuen urratua, kraxkatua. «Zieta», nunbait

 frantsesesko «assiette» etik artua dago. «Sakho», ébréché itzultzen du

 Larrasketa'k bertsopean; gazteleraz, mellado.

         GATHULIA MANDDO, katillua kirtena autsirik. «Manddo» itza onela

 itzultzen du Larrasketa'k: «beharria hautsirik», ots, beharria edo kirtena.

 Lhande'k bere iztegian: «(bol, etc.) dont l'anse est cassée», kirtena autsirik

 duen katillua edo bestelako. Beraz, belarridun katilluaz mintzo zaigu Etxahun.

 Nik eztut beste alderdirik izan —bertsolari batek, zalantzarik gabe, egingo

 zukeanez— gaztelerazko «manco» itzaz baliatu baizik. Ene ustez, gaiñera, itz au

 ezta guztiz arrotz euskaldunen ezpaiñetan. Bertsotako zillegitasunen ate

 zabalak ez al-dute gaitzetsiko. Bestalde, besoa falta zaionari «manco» esaten

 ba'zaio, kirtena falta zaion katilluari ere, tankeraz, berdin esan genezaioke.

         XATHARROT, chiffon (trapu, zapi), bertso oarpean dakarrenez.

         THALLA (tafalla, dafaila), «serviette de table, nappe de table»

 (mantela) bertsopeko oarrean. Lhande'k bere iztegian «nappe de table et

 d'autel», ots, maietako eta aldaretako zapi estalgarria.

 Gure irakurleak oartuak izanen dira, noski, bosgarren bertsoan «sakho» ren

 ordez —kraxkatua, urratua esan gura baitu— «basto» erabilli dugula. Emen ere

 erdal iztegira jo bear izan dut nire estuasunetik ateratzeko, baiñan, gure

 bertsolariak ez dute batere kezkarik izan sekula itz ori erabiltzeko. Bestalde,

 ezin aditzera eman izan dut platera urratua zegoenik, baiñan, inportanteena

 platera akats baten jabe egitea da eta nik plater kraxkatuaren ordez plater

 bastua atera dut. Ba-dakit denek ez dituztela ontzat emango ateraldi auek ;

 alakuok sala bitez bertsuok obeki biribiltzen.

 

         III

         Ahapaldi ontako bigarren bertsoak onela dio bere bigarren hemistikioan:

 «handiak ba'tüzü», ots, aundizkiak, aberatsak baldin ba'dituzu. Era ontan eta

 ongi ulerteraziz luzeegi jotzen zuelako, beste itzaz —eskuzabal zaitute

 «aundiak aitortu»— bizi-laburtu dut. Alare, zeatzago nai dezanak, onela alda

 dezake: eskuzabal ere bai «aundiak ba'ituzu». Niri, ordea, etzait gustatzen.

 Gutxieneko «ba'dituzu» erabilli nai nuke eta neurriak eztu onesten.

         «Ardu düzünian» bertsoan, Etxahun'ek lasai asko puntua austen digu.

 Nik, nolabait ere, punturatu dut.

         BUTILLATU, «manier la bouteille» (edaria botillatik serbitu), Lhande'k

 bere iztegian.

         Seigarren eta zazpigarren bertsotako «bester» (besteri, bestei) eta

 «haien (aieri, aiei) itzen ordez, «batzuei» eta «bestei» erabilli ditut

 argitasunaren obe-ustez.

 

         IV

         Lendabiziko bi bertsoei buruz onela mintzo zaigu ainbestetan aipatutako

 Zuberotar Maixua: «Lenengo neurtitza: gaizki ulertu duzu emen; ez dizkio

 etxekoandreak Etxahun-i «bi paper» pasatu; poetak dizkio etxeko andreari bi

 paper (au da, bi «diru-paper», bi banku billete) emaiten, edo emateko jestua

 egiten beintzat, andrea iraintzeko aren zekenkeria gatik». Emen esandakoak

 gogoan arturik, lendabiziko bertsoan, letrari baiño ideiari zorrotzago lotu

 natzaio.

         Bosgarren neurtitzeko «hura» ri buruz eskatzen nion argibideaz,

 umoretsu erantzuten dit ene adiskide onak. «Nik hura galthatü»: izpidean zaude,

 emen hura H2 O da, ots pozoi zital ori (ttantta bat aski da koñak onena

 gastatzeko...) eta ez izen-orde erakuslea. Mintzatzean ambiguitateari itzur

 egiteko, r eztia oguzten dugu «agua» denean; eta ez bestela.

         Irakurleak igarriko zion, Etxahun'ek, laugarren ahapaldi ontan, zortzi

 bertsotatik irutan darabillela «hartü» itza puntua emateko. Erabilkizun au oso

 itxusia delako, nik lendabiziko bertsoan «luzatu» jarri ahal izan dut ordezko

 eta irugarrenean «kontu». Onela, itzulpenean, «artu» bakarra gelditu da,

 seigarren bertsoan.

 

Barkoxe'ko eliza

 

                       I

 Egün Barkoxe'n beita

         Libertitzeko besta,

 Jaun Erretorak emanik berak beitüt süjeta,

 Bi kobla khantatü nahi tüt, soniareki aldika.

 

 Gaur Barkoxe'ko plazan

         Ai, zer festa jarri dan!

 Jaun Erretoreak gaia emana dut aukeran,

 Kanta ditzadan bi kopla soiñuarekin txandan.

 

                       II

         Gure jaun erretora

         Dügü jaun khorpitz gora!

 Bena Jinku'k egin zian bihotzez ere hala,

 Bortxa ikhusirik beita harez jente aphala.

 

 Gure erretorea

         Gorputzez da luzea;

 Baiñan Jainkoa'k egin zun txit aundikizalea,

 Txarkeriaz baitarabil arek jende pobrea.

 

                       III

         Barkoxe'ko eliza,

         Handi eta eder bastiza.

 Erretorak fitsatürik, han ba-da jaunen plaza,

 Haren manuz ezpeitioke hanti praubik entzün meza.

 

 Barkoxe'ko eliza,

         Aundi eta bortitza,

 Erretoreak jarririk an da jaunen egoitza,

 Bertatik jende pobreak ez dezake entzun meza.

 

                       IV

         Praube bat izan düzü

         Jaun haien khantin sarthü,

 Bi jaun handi harat jinik, hura artin baratü:

 Jaun erretora feit horrez hüllan desesperatü.

 

 Pobre bat, ontan, zaizu

         Jaunen tokian sartu.

 Bi aundizki ara joanik, ura bertan gelditu:

 Erretorea orrekin gutiz da amorratu.

 

                       V

         Meza zinian hasi,

         Praubia zian ikhusi,

 Bi jaun handi haien artin, ber'arropa txarreki:

 Igorri elkherazlia, sabre handiareki.

 

 Meza zinian asi,

         Pobria zun ikusi,

 Bi jaun aundien artean zarpatsu ta itxusi;

 Aren aginduz, orduan, jaun batek aterazi.

 

                       VI

         Praubia zenin jalkhi

         Bere afruntiareki,

 Juan zeion zerbaiten galthoz, nahiz beztitü hobeki:

 Baratzian hura gorde, ezpeitzin nahi ikhusi.

 

         Pobria ertetzean

         Apal ta lotsapean,

 Arropa oberik zuen, joan zitzaion eskean,

 Baiñan, au ez ikusteko, gorde zen baratzean.

 

                       VII

         Praube hura da izan

         Zazpi erresumatan;

 Bai eta ere mez'entzün bi mila elizatan:

 Barkoxe'n ükhen afruntia ihunk'aphezek ez eman.

 

         Pobre ura da izan

         Amaika erreiñutan;

 Baita ere meza entzun bi milla elizatan;

 Apaiz-iraiñik jaso da Barkoxe'n bakarrikan.

 

                       VIII

         Izan nüzü Sen Jaka'n,

         Loreta'n eta Erruma'n,

 Aita Saintien mez'entzün bi kardinalen artian

 Arropa txar'ükhena gati, ihurk ere ez detis erran.

 

         Izan naiz Compostela'n,

         Loreto'n eta Erroma'n,

 Aita Santuan meza aitu bi kardenal artean,

 Jazki txarrez egonarren, iñork ere ez deus esan.

 

                       IX

         Barkoxe'n Besta-Berri

         Lehen günin besta handi.

 Zük galeraz'ükhen düzü kostüma eder hori,

 Desplazer egitia gati hebenko popiiliari.

 

 Festa aundi zen beti.

         Barkoxe'n Besta-Berri

 Zuk galerazi izan duzu oitura eder ori,

 Naigabe emateagatik emengo jendeari.

 

                       X

         Zer gati uhure hori

         Ideki düzü Jinkua'ri?

 Arrolatü izan beitzen mündian praubiari,

 Zük ez nahi uhuratü aberats ezten'ageri.

 

 Zergatik omen ori

         Kendu Jaungoikoa'ri?

 Munduan nai izan zuen urbildu pobreari,

 Zuk bakarrik aintzat artzen aberats dena ageri.

 

                       XI

         Jinkua zelin ba'da

         Zü elizan bezala,

 Lekhü ederren haitatzez, kargüdünak gora,

 Gü taula petan girateke, jente gradoz aphala!

 

 Jainkoa ba'da Goian

         Zu bezala elizan,

 Leku ederrak autatuz aberatsak buruan,

 Gu berriz, jente apala, egon bearko beian.

 

                       XII

         Barkoxe'n neskatilak

         Ezin egin phastoralak!

 Atsolbitü beharrez higatürik oski zolak,

 Eta orobat haier so egitera jun zirenak.

 

 Barkoxe'n neskatillak

         Ezin ein pastoralak!

 Barkapena iritxiko urratzean zapatak,

 Berdin aiek ikustera joan ziraden guziak.

 

                       XIII

         Atür hurak ba'lira

         Izan düke-alhaba,

 Edo bestel'eman ba'leie orok present bedera,

 Atsolbitürik ziratin Barkoxe'k, aphezekila!

 

         Izan ba'lira artistak

         Duke-alaba argiak,

 Edo opari bat beñepein eramanik bakoitzak,

 Barkapena lemaieke Barkoxe'ko apaizak.

 

                       XIV

         Barkoxe'ko kuntsellin

         Dirade phena handin,

 Aphezen ezin ezariz laket liratin lekhin.

 Musde Merzi, ezartzü, zük, zure jauregi ederrin.

 

 Erriko kontsejuan

         Dira pena aundian,

 Apaizak ezin ezarriz leku eroso batian.

 Alkate Jaun, 'jar itzazu zure etxe ederrian.

 

                       XV

         Alemanak beitira,

         Españulak bezala,

 Bere pekuen mendekus eta ürgüllüz gora,

 Zük erakusten deiküzü kasta hartarik zirela.

 

 Aleman izakera

         Españoten tankera,

 Bekoekin zital eta arrokeriz sobera,

 Zuk erakusten diguzu kasta artako joera.

 

                       XVI

         Gure Erretor berria,

         Juanak ez üdüria:

 Haiek bijitatzen beitzien jente miserablia,

 Zük aldiz ezin ikhusi elizan ere praubia.

 

         Erretore berria,

         Joanen antzik gabia:

 Aiek bijitatzen zuten jende miserablia,

 Zuk, berriz, elizan ere ezin ikusi pobria.

 

                       XVII

         Barkoxe'n sarthü zinenin,

         Ukhen zünin «hunki-jin».

 Ustez gizun hun batez düntzera ginandin:

 Bena plazer dikezügü, juaiten ziratianin.

 

 Barkoxe'n sartu ziñan

         Ongi-etorriz aukeran,

 Gizon zintzo ta zuzen bat zindugula ustean,

 Baiñan, ai zer aisegiña aldentzen zeranean!

 

                       XVIII

         Gure Jaun erretora,

         Nuiz dükegü plazera

 Züre juiten ikhustekua, ez ützültzekun seküla?

 Eztügü nigarrik eginen, azken bi juner bezala.

 

         Noiz, Jaun erretorea,

         Izango guk suertea

 Zu joaten ikustekoa, bein betiko, ordea?

 Eztugu negar egingo, euki ortan fedea!

 

                       XIX

         Barkoxe'ko aphezak

         Oro dirade manexak.

 Ezkiniua üken ahal Ziberu'ko artzañ bat,

 Prauben eta aberatsen afable lizatekin bat?

 

 Barkoxe'ko apaizak

         Denak dira manexak.

 Ez al-genitzake euki Zuberotar artzaiak,

 Pobreen eta aberatsen gogoko lirakenak?

 

         I

         Lendabiziko bi bertsotan aldakuntza arin bat egin dut —tankerarena,

 mamiarena baiño obeki— puntuaren aldabearrak eskatuta.

 

         II

         Irugarren bertsoa dago mintzo tankeraz aldatuenik, emen ere puntuz

 aldatu bearrean arkitu baigera.

 

         III

         «Handi eta eder bastiza». «Bastiza» gaztelerazko «construcción»,

 «edificación» izanik, alderantziz bear zukean joskerak, ots, «konstruziño aundi

 eta ederra». Ba-dirudi, puntuak bearturik erabilli duela bertsolariak

 zillegitasun nabarmen au, edo itz laburragoz, zillegikeri au. Ona, zer dion

 ontaz Aita Lhande'k: «C'est un rare exemple de l'adj. précédant le substantif».

 «Bastiza» itza «edificio» esangurarekin, frantzeseko «Bátisse» (obra) etik

 artua dago, naiz-ta frantzesez —orain beñepein— edifiziñoari «bâtiment» deitu.

         «Egoitza» itza bere bi osakiñen zentzuz artu bear da soilki, ots,

 «egoteko tokia» eta ez gaur dauzkan beste zentzutan, ots, estancia, residencia,

 morada, habitación. Puntu ontarako ez dut beste itzik arkitu ahal izan eta gure

 artean ezin nezakean «plaza» itza erabilli frantzesezko «place» (lugar) itzaz

 baliaturik, iñork ezpailioke igarriko egiazko zentzuari.

         «Ezpeitioke» (ezpeitiroke), gure ezpaitezake.

 

         IV

         «Khantin» (khantü-an eta emendik khantian), Etxahun'en forma laburtua.

 Lhande'k onela itzultzen du: «proximité, côté, marge». Euskeraz, aldamenean,

 alboan, ondoan, urrian. Beraz, bigarren bertsoa itzez-itz onela itzuli bearko

 litzake: «Jaun aien aldamenean sartu». Baiñan, naiz «aldamen», naiz «albo»

 erabilli, luzegi jotzen digu gure zazpi silabetan sartzeko. Au dala-ta,

 libertade pixkabatekin itzuli dut bertsoa, gipuzkeraz sendoago eta jatorrago

 gelditzen delakoan. Gaiñera, Etxahun'ek irugarren bertsoraiño ez tu aipatzen bi

 jaun ara etorri ziranik. Beraz, ez dirudi itxurazkoa bigarrenean esatea «jaun

 aien aldamenean» sartu zela. Gure erara itxuragabetasun oni itzul egin diogu.

         «Baratü», «demereurer, rester» (gelditu), itzultzen du Lhande'k.

         «Feit horrez», itzez-itz «egite ortaz». Naiko buruauste eman zidan

 delako «feit» itzak, Lhande'k beste zentzurik ematen baitio bere iztegian, ots,

 «jugement, état normal» (zentzua) eta esangura onekin ezin bertsoak tajuzko

 zentzurik ar. «Feit» ek gure «egite» (gaztelarren «hecho») izan bear zuela

 burutik pasa zitzaidan, itzaren tankerak eta bertsoak artzen duen zentzu onak

 ala eskatzen baitzuten, baiñan Aita Lhande'ren kontrako iritziak ateak itxi

 zizkidan. Orduan, gure Jon Mirande'ri idatzi nion galdezka eta ona bere

 erantzuna: «Jaun erretora feit horrez hüllan desesperatü»: feit itza, zuri

 bitxi deritzaizuna, oso ezaguna da Zuberoa'n; auzoko erromantzetik artua da:

 frantsesez fait; espaiñolez hecho; latinez factum eta euskera jatorrean,

 «gertari» esan nai du: ots, gertatu zelakotz Etxahun bi «jaun aundi» ren artean

 geratzea, jaun apaiza ia etsitu zela. Nere ustez, biarnesetik jesana dugu; naiz

 oraingo biarnesean; naiz oraingo biarnesean «heit» eman duen latinezko factum-

 ak (gazteleraz bezala latinezko f- letra h- biurtu delakotz biarnesez eta

 gaskoin izkelki geienetan), dembora batean f- oguzten bide zuten, oc-izkuntzako

 beste izkelkietan orain ere egiten den bezala. Edo biarnesean berezkuntza

 egiten dute heit = participio pasado eta feit = substantivoen artean (aski

 sakonki ez dakit biarnesa puntu ortan gainene nik erabakitzekotz); edo bestela

 biarnesaz besteko izkelki batetik artua dugu (???; naiz itz gutxi batzu

 languedocien edo limosinetik euskeraratu izan diren: ala nola jai = pesta;

 baiñan trobadoreen bitartez noski).

         «Lhandek konfusio bat egiten bide du bere iztegian «FEIT N. = jugement,

 état normal» ematen duenean. Ba da benafarreraz beste itz bat: fleit, nik

 izkuntza (expression) onetan baizik ezagutzen ez dudana: «ez naiz fleitean» =

 «ez naiz ondo, ez naiz (zerbait egiteko) egoeran edo estatuan» (Zuberoeraz «ez

 niz trempían» esango genduke). Itz ori ere Aita Lhandek bere iztegian dakar:

 «veine, bonne disposition» itzulirik. Ez dakit nondik datorren fleit itz ori;

 bainan, fl- orren gatik erromantze batetik artua dela ageri da. Itauntzen

 didazu nolaz «jugement» frantsesez «état normal» izan ditekean; jakin bear duzu

 frantsesez «jugement» ez dela «epaiketa» bakarrik, bainan bai «zentzu ona,

 ezagutza ona» ere. Orrengatik du Lhandek orrela itzuli; bainan definizio ori

 fleit itzari obeki dagokio feit itzari baiño».

 

         V

         «Igorri elkherazlia, sabre handiareki». Itzez-itz onela litzake:

 «Bialdu atera-azlea sable aundiarekin». Nik, ordea, libre xamar itzuli dut.

 Bertso au jatorrizkoari lotuago eman nai lezanak, naiz-ta gogortxoago, onela

 egin lezake: «Aterazlea bialdu bere ezpata ta guzi».

 

         VI

         «Afruntia», afrenta, librexamar itzuli dut, ots, «apal ta lotsapean».

 

         IX

         «Günin», Etxahun'en adizkera laburtua. Berez «Günian», gure «genduen».

 

         X

         «Ideki düzü Jinkua'ri?». IDEKI ordez ez ote da IDOKI? —galdetzen nion

 Jon Mirande ene adiskideari—, «ideki» rekin ezpaitiot zentzurik billatzen. Izan

 ere, «ideki»-ri ezpaitio «ouvrir» beste zentzurik ematen Lhande'k eta «idoki»,

 ostera, gure «kendu» bezala baita. Ontaz dio Jon Mirande'k: «ideki eta idoki bi

 aditzak (erro berdinetik eratorriak ordea) naasten dira Zuberoan, lekuaren

 araura. Esaterako nik ere «idoki» (= kendu) esango nuke emen, zuk bezala,

 Sorhüta eta inguruneetako usantzari jarraikiz (au baita nik tradizioz dakidan

 euskara bakarra, besteak irakurtzez bakarrik baititut geienik ikusi), eta

 «ideki» enetzako zuen «iriki» da (guti erabiltzen dugu ala ere, «zabaltü»

 naiago dugu esan). Bainan ba dakust goian aipatutako Larrasketen iztegian:

 «ideki: extraire, enlever». (Nik iztegi au ez nuen eskuartean euki ahal izan

 Mirande'ri karta egitean. Gero, ordea, konprobatu ahal izan dut ene adiskide

 Zuberotarrak diona.)

         «Arrolatü», «avoir des retations», Lhande'k dionez. Alegia,

 Jaungoikoa'k, gizondurik, pobreekin izan zuela artuemanik geiena edo

 pobreengana urbiltzen zela maizenik.

 

         XI

         Jon Mirande jaunari galdera au egiten nion: Laugarrren bertsoko

 lendabiziko hemistikioak onela dio: «Gü taula petan girateke». «Taula» gure

 «ola» da, gaztelarren «tabla» edo frantsesen planche. Baiñan ene ustez

 Etxalaun'ek emen «tablado» edo frantsesen «estrade» aditzera eman nai du emen.

 Ontaz dio gure adiskideak: «Bai, taula, tabula latinetik, guretzako zuen ola =

 planche da (ez ote da obe ol, -a-rik gabe? ezen zuberoaeraz ere ba dugu itza

 ohol = «bardeau» frants., au da, etxeak estaltzeko tablatxoak, zurezko tellak;

 ez dakit orko erdaraz nola esaten dan). Bestalde, taulak pluralean «tablado»

 esan nai duela egia da, zuk uste izan bezala; alaz ere ez da Etxahunen

 esakuntzaren zentzuan oso garbi ageri; nik ere uste dut Etxahunek emen pastoral

 edo edozein antzerki-ikusliarren lekuekin komparazio bat egiten duela: pagatu

 aal zezaketentzat «taulak eraikitze» zituzten, ots estrado bat jasotzen zuten,

 obeto ikusi dezaten gatik; txiroak berriz lurrean bertan egoten ziran, aal

 zuten bezala so eginez, bainan pagatu gabe.

         GIRATEKE aditz jokoaz galdera au egiten nion: Eztut arkitu ahal izan

 Campion'en Gramatika'n. Orra, onek dakarzkien joka-erak: Nizate, zirate, date,

 GIRATE, zirateye, dirate. Erortzen girate = nosotros caeremos. Girate au eta

 Etxahunen girateke berdiñak al-dira edo matiz bereizia daukate biok?

         «Lendabizi jakin bear dezu —dio galdera oni erantzunaz Jon Mirande'k—,

 -ke-dun formek euskera komunean potentziala adierazten ba dute ere, oraingo

 zuberoeran beintzat geien-geienenean futurum adi erazten dutela; eta allocutivo

 ez diren formetan (au da, ez itanokan, ezta zukan baiñan idaztean eta askorekin

 mintzatzean, ala nola apaizek prediku egitean, erabiltzen ditugunak) -teke-ren

 ordez askotan -tesoilki esaten dugu. Orrela girate edo girateke; tokan gütükek;

 nokan gütüken; zukan gütükezü, = izango gera».

 

         XII

         Ahapaldi onen zentzua zuzen ala oker jaso ote nuen galdetzen nion

 Zuberotar Maixuari eta ona bere erantzuna: «Ahapaldi ontako irugarren

 neurtitzaren esanaia enetzako (eta ene aitarentzako) ere ez da oso garbi ageri;

 zuk bezala pentsatzen dut koblariak esan nai izan duela Barkoxeko neskatxek,

 pastoral bat emanaz «pekatu» egin dutelako, bearko dituztela oski-zolak gastatu

 berriz eta berriz apaizarengana absoluzio eskatzera joanaz.

 

         XIII

         Ahapaldi oni ezin nizaiokean zentzurik ar, bigarren neurtitzeko «düke»

 (izango du) aditz-jokotzat artzen bainuen. Espejismu ontaz ona zer dion gure

 Maixuak: «Aitor dut ahapaldi onek oso illun ematen duela lenen begiradan... eta

 ene aitak ere ez zuen tutik ulertzen. Oso argi gelditzen da ordea «düke» eta

 «alhaba»-ren artean tillet bat (guión) ipintzen baldin ba duzu: düke ez da ukan

 aditzaren forma, emen, baizik aundiki titulua (duque) «aktriz aiek izan balira

 duke-alabak» apaiz aundikizalea ez zitzaien asarretuko, pastoral bat emanikan

 ere... Beraz, ez dago ahapaldi orretan batere lizunkeriarik (gauza arradoa ba

 da ere Zuberotar baten gandikl...).

         ZIRATIN, aditz-jokoa Larrasketa'k onela itzultzen du: «ziratekian -

 izanen zirezken». Nik, ordea, Campion'en aditz-formetan ez nuen «ziratekian»

 arkitzen, «ziratekien» baizik eta onela galdetzen nion ene adiskideari:

 Gipuzkerak eztu «ziratekian» en kideko jokorik (ellos hubieran) eta «izango

 zirakean» (orain «izango ziran» geiago esaten da) ots, «ellos habrían sido»

 itzuli bearko litzake. Campión'en jokaldia berriz onela da: Nintzatekian,

 zinatekian, zatekian, gintzatekian, ziratekiEn, ziratekiEn eta gazteleraz «yo

 hubiera» itzultzen du. Erori nintzatekian = yo hubiera caído. Nire galdera au

 da: Bi tankerak al dira zillegi ala bat bakarra? ZiratekiAn ala ziratekiEn?

         Ona Jon Mirande'ren erantzuna: «Alaber ziratin —dio girate-girateke'kin

 eta euren alokutivoekin paralelismu bat egiñaz- (ziratían leenago, eta orain

 Basaburu'ko toki zenbaitetan) edo ziratekin (ziratekían); tokan gütükiá, nokan

 gutukuñá; zukan gutukézun = «izango giñan». Campiónen «ziratekiEn» erratum bat

 da noski; edo bestela Benafarroako forma bat, zuberotartzat emana.

 

         XIV

         Irugarren neurtitzeko LIRATIN, Larrasketa'k onela itzultzen du:

 liratekian, litezken. Aditz au Campión'en condicional presente saillekoa dugu,

 noski, ots: Nintzate, zinate, lizate, ginate, zinateye, LIRATE (Mirande'k zuzen

 dionez errelativoan erabillirik). Ni erorten nintzate = yo eayera. Gure

 adiskide Zuberotarra onela mintzo zaigu: «Liráteke edo liráte; tokan lütükek;

 nokan lütüken; zukan lütükézü = lirake. Eta relativoan, Etxahun'en neurtitzean

 bezala, liratín (liratían) edo liratekín (liratekían). Relativoan ez ditugu

 guk, ez eta Lapurtarrek edo Benafarrek ere, forma alocutivoak usatzen; bakarrik

 baiezko edo ezezko esaeretan erabiltzen ditugu; ona etsemplu batzu: norbaitekin

 itanokan ari naiz eta esango diot: «Alako, gizon gaixtua dük»; «Alako, eztük

 gizon huna»; bainan: «Zer da Alako»? «Alako, gizon huna othe da»? «Alako, gizon

 gaixtua dela ba dakiat»; «Alako hori den bezain apho (sapo = oso gaixtua) gizon

 güti dük»; e. a. Leenago eztabaida bat izan genduen biok puntu ortaz. Nik

 esaten nizun nere ustez alderdi ontako euskaldunak zuek baino zuzenkiago

 mintzatzen ginela, ortan beintzat; eta zuk erantzun zenidan oraingo giputzek,

 kaletarrek eta baserritarrek, forma allocutivoak beste gertarietan ere usatzen

 zenituztela, ez bakarrik baiezko edo ezezko adizkeretan. Arrazoi dukezu ortan;

 alaz ere, geroztik gipuzkerazko textu zaarrak artaz irakurri ditut, puntu orri

 kontu emanaz, eta konturatu naiz lenago zuen aurkitzan ere guk bezalaxe

 berezkunntza egiten zenutela alokutivo eta alokutivo ez diren forma artean».

 Oneraiño gure adiskide Zuberotarra. Lerro oietatik, ordea, aditzera eman nai

 nioke ene adiskide onari, nire ustez, aldi artan ez niola auzirik jarri gai

 ortan; alegia, berak Bidaso'z andiko euskaldunen artean obserbatutako legea

 gure artean kunplitzen etzanik, ez dut uste esan nionik, baizik eta ni ez

 nintzela lege orren kunplimentuan oartu eta oraindik ere ez dut segurantzirik,

 baserritarrekin eta erri txipietako euskaldunekin mintzatzeko aukera aundirik

 ezpaitut izaten eta izatean ez naiz gogoratu obserbatzea.

         Laugarren neurtitzean, «Musde Merzi» ren ordez «Alkate Jaun» ipiñi dut.

 Jaun onen nortasunak ezpaitu gaur ezaumenik ezta Zuberoa'n ere eta izen joana

 denez bertsoak asko galtzen du. Seguru aski, erriko alkatea, ziñegotzia edo

 bestelako jaun aundikiren bat izango zen. Jon Mirande'k ere deus eztaki, baiñan

 nik bezala pentsatzen du. Onetxegatik, bertsoa pipertu bearrez, «Alkate Jaun»

 ezarri dugu.

 

         XV

         MENDEKUS, «vindicatif, plus usité que mendekazale dans son emploi

 d'adjetij», dio Larrasketa'k bere iztegian.

         Alabaiña, Lhande'k eztakar berean tankera ontan, MENDEKIUS baizik eta

 baita mendekatzaille, mendekari eta mendekati.

 

         XVII

         Lenengo bertso edo neurtitzean «zinenin» aditz-jokoa gure «ziñanean»

 dela esan bearrik eztago. Bigarrengo «zünin» (zünian), gure «zenduen».

 «Düntzera» gure «jabetzera», Larrasketa'k dionez «düntü, düntze= devenir

 possesseur de ...». Jon Mirande'k dionez, «Düntu» aditza forma oso errikoia da

 Zuberoa'n, «jabetü» bezain errez ulertzen duguna. Itz berri oso palita,

 gainera, ez zaizu iduri? Zuzen eta egokia ere bai, «zendu» askok erabiltzen

 dutenaz geroz. Aita Xabañoren gandik ikasi nuen «dendu» forma ere euskal idazle

 batek (ez zan gogoratzen nor zen) erabili duela «irazan» (crear) adierazteko:

 Jainkoak mundua DENDU zuela...

         Irugarren neurtitzean GINANDIN aditz-joko bitxia ageri zaigu. Ontaz dio

 Mirande'k: «ginandin (eta zinandin, in MUSDE TIRAZ, IV) pentsatu duzun araura

 «ziñan», «giñan» dira. Ala uste dut beintzat, ez baitira oik Sorhütan eta

 Garindanen erabiltzen diren formak —guk ginen edo ginaden, zinen edo zinaden,

 esaten dugu— Barkoxeko aurkientzakoak izango bide dira».

         «DIKEZUGU»z esaten nion: ezagun du «dükegü»ren forma alocutiva dela.

 Gurean, izango dizugu (= izango dugu), te habremos, te tendremos. Mirande'k

 gaiñeratzen du: «dikezügü zukako forma alokutivoa da: düket = izango dut; tokan

 dikiát; nokan dikiánt edo dikiñát; zukan dikézüt. Pluralean: dükegü - «izango

 dugu»; tokan dikiágü; nokan dikiángü edo dikiñágii, zukan dikezügü.

         ZIRATIANIN atzizkidun aditz-jokoari buruz onela galdetzen nion: Nizate,

 ZIRATE, date, girate, zirateye, dirate, saillekoa al-da? Campión'ek «futuro

 presente» esaten dio eta onela du itzultzen: «Ni erortzen nizate» = yo caeré.

 Baiñan, ala ba'litz, ZIRATENIN esango zukean Etxahun'ek. Nundik du sortze,

 orduan, «ziratiAnin» ek. bere «A» orrekin? Orra, Zuberotar adiskidearen

 erantzuna:

         «Ziratianin: zirate-tik dator, -anean aditz-atzizkia erantsirik (een

 gure euskalkian atzizkia -anean da, ez -nean soillik, kontsonante (düt - düdani

 (a)n) eta vokal baten atzean ere: orrela zirate = «izango zera» eta ziratianian

 edo ziratianin edo ziratinin —- «izango zeranean» (edo bestela, -ke atzizkia

 gordez: ziráteke, ziratekianían, ziratekianín, ziratekinín».

 

         XVIII

         Ahapaldi onen azken neurtitzaren bigarren hemistikioa libre xamar

 itzuli dut, puntuaren biribiltasunari begiraturik. Alabaiña, errima asonanteaz

 baliaturik, Etxahun'en esanari urbil-urbilletik jarrai gatzaizkioke. Onela:

                 «Eztugu negar egingo, azken joanei bezala.»

         Itzulpen au, ordea, ez dut begiko.

 

         XIX

 Manex. Joanes, Ioane, Ioan izena da Laphurdi'n eta Benaparroa'n. Zuberotarrek

 «Johañe» esaten diote izen berberari.

         Ioanes izena, done-izenetan zabalduena delako eta batez ere izan delako

 —Erdi-Garaiko agiriak aztertu besterik eztago ontaz jabezeko—, Zuberotarrek,

 ainbeste «Manex» somaturik beren errialdez kanpo, izen au erantsi zioten

 Laphurtarrei eta Benaparrei. Lhande'k zabaltasun aundiagoa ematen dio «Manex»

 itzari, «tout basque non souletin», baitio bere iztegian. Baiñan, zalantza

 egiten dut, gure Zuberotar anaia maiteak Auñamendi'z egoaldeko euskaldunok

 «Manex» izenarekin ezagutzen gaitutenik. Alaber dio Lhande'k : «dialecte basque

 autre que le souletin. Manexez mintzo düzü, il parle bas-navarrais». Etsenplu

 ontan ematen digula uste dut Lhande'k «Manex» itzaren itzulpenik zuzenena, auzo

 urbillari geiago begiratzen baitzaio beti urritikoari (Laphurdi kasu ontan)

 baiño. Larrasketa'k, ene ustez, obeto mugatzen du izen onen esangura: «Manex,

 Jean, prénom d'homme, en B. Navarrais et en Labourdin. Les Souletins les ont

 baptisés de ce nom, qui leur paraissait bizarre» (Zuberotarrek izen au erantxi

 die, arraru iruditzen baitzitzaien).

         EZKINIUA aditz-jokoa eztago batere xare guretzat. Niri «ez al-genduke»

 iruditu zitzaidan, baiñan oker ikusi nuen. Zuberotar Maixuak onela argitu

 zidan: «Ezkiniua» = «ez ingiro + a galdekizunekoa». Zuberoan -iro- aditz formak

 usatzen ditugu geienetan, -ezake- formen ordez. Eta -iro- forma oriek ez dute -

 ke baldintza-atzizkiaren bearrik. Beraz ezkiniua = ez al-genezake.

         LIZATEKIN: Aditz-joko oni buruz ere ene ustearen sendotzea nai izan

 nuen eta orra Mirande jaunak diona: «ongi ikusi duzun bezala, aditz forma hau

 lizateke + an relativuaren atzizkia da (hemen ere -ke atzizkia ez da

 preminazkoa, eta lizate, lizatin ere esan diteke, naiz aditz horrekin -ke-dun

 formak relativuan komunago izan, ene familian usatzen dugun euskaran

 beintzat)».

         Azkeneko bi neurtitzak askartu -pluraliatu- egin bear izan ditut,

 beroien puntuak bi lendabizikoekin bat egin zezaten.

 

Musde Tiraz

 

                     I

 Musde Tiraz, zük enaizü

         Nahi ükhen kobesatü

 Zeren tildan Barkoxe'ko

         Aphezen khantorik huntü.

 Hez plañitü zirelakoz,

         Zihauk ükhenen dütüzii.

 

 Musde Tiraz, zuk didazu

         Aitortza niri ukatu,

 Nik baititut Barkoxe'ko

         Apaiz bertsoak paratu.

 Orren kejaz zeralako,

         Orain zerorrek aditu.

 

                     II

 Eskiula'n Musde Tiraz.

         Plañüz entzün tit zützaz,

 Bethi ziradila galthoz,

         Arranda beitüzü eskaz

 Mila lüsez eztirozü

         Urthin zure büria haz.

 

 Eskiula'ko Musde Tiraz,

         Kejak entzun ditut zutzaz,

 Beti zeradela eske,

         Errenta baituzu eskaz,

 Milla lus urtekoz ezin

         Bearrak ase iñolaz.

 

                     III

 Sei hilabete dizü egin

         Eskiula'ra zirela jin:

 Gerozti sei barrika ardü

         Edan tüzü ordenari,

 Beste sei ükhen ba'züntü,

         Bardín edan beitzuntükin.

 

 Sei illabete ba-dira

         Apaiz zaudela Eskiula'n,

 Geroztik sei barrika ardo

         Edan dituzu segidan,

 Beste sei izan ba'zenitu,

         Denak ustuko abaillan.

 

                     IV

 Omize'n egon zinandin,

         Mila lüs ttipi bateki.

 Bena Eskiula'en behar düzü

         Zamaria ere hazi:

 Beste mila lüs herriari

         Behar tüzü emanerazi.

 

 Omize'n egon ziñan len

         Milla lusekin egoki,

 Baiñan Eskiula'n zuk bear

         Zaldi bat ere eduki:

 Beste milla tus bearko

         Erriak eman zintzoki.

 

                     V

 Eskiulatarrak, kuntzebi

         Musde Tiraz dela handi!

 Satifatzeko behar dila

         Mila lüs emendü hori.

 Zeren kapita zakia

         Largatzen zahartziari!

 

 Musde Tiraz dela aundi

         Eskiulatarrak sinetsil

 Ase dadin bear baitu

         Milla lus geiagoz bizi,

 Zartzearekin baitzaio

         Sabela gogotik azi!

 

                     VI

 Musde Tiraz'en Jinkua

         Thipiñan handi kozina;

 Hareki Ama Birjina

         Ollaki salda gizena;

 Eta haietarik landa

         Ardu eta likür huna.

 

 Musde Tiraz'en Jainkoa

         «Eltzeko» eder guria;

 Arentzat Ama Birjiña

         Oillaki salda lodia,

 Eta oezaz gaiñera

         Ardo eta likoria.

 

                     VII

 Musde Tiraz behar düzü

         Bikaritto bat galthatü.

 Hari lan eragin eta

         Zihaurek untsa phausatü.

 Zeren lanik egitia

         Partida handia düzü.

 

 Musde Tiraz bear duzu

         Bikariotxo bat eskatu,

 Ari lan eragin eta

 Zerorrek deskantsu artu,

         Lan egite orrek, noski,

 Alderdi onik ezpaitu.

 

                     VIII

 Sarrantze'ko aphez saintik

         Dira zü bezañ jakintsik:

 Hek emanik amust oroz

         Jesüs errezebitzen dit:

         Egün oroz jun ba'nendi,

 Ukheitek'esparantxa dit.

 

 Sarrantze'ko jaun apaizak

         Dira jakintsuak guztiz;

 Aien eskuz bi astero

         Jesus artzen dut egarriz,

 Alatsu artuko nuke

         Egunero joango ba'nintz.

 

                     IX

 Eskiula'n Musde Tiraz,

         Barkoxe'n Musde Zenmartzo,

 Hurak biak perfeit dira,

         Bai herri aizuentako;

 Bena Jinkuk lagün bitza

         Hoiek, nik maitha artino.

 

 Eskiula'n Musde Tiraz,

         Musde Zenmartzo Barkoxe'n,

 Oiek biak onak dira

         Aparte egon ditezen;

 Baiñan, naiko lan izango

         Nik oiek iñoiz maitatzen.

 

         I

         «TUDAN», onezkero aditz-joko laburtu onekin ezautasunak egiñik gaude

 eta ba-dakigu «ditudan»i dagokiola.

         «Plañüz», kejaz itzulia bearrean, kejak erabilli dut, egokiago

 gelditzen delakoan.

         Bigarren bertsoan ere «entzün TIT» ageri zaigu. «Tit» ori «ditit»en

 laburpena dela eztago dudarik eta Larrasketa'k «ditut» en berdintzat jotzen du.

 Alabaiña «ditit» eta «ditüt» en artean alderik ote dagoen azkureak zirikatzen

 ninduen eta oi bezala Jon Mirande'rengana jo nuen. «Bai», «tit» ori «ditit»en

 laburtzapena da. Ona darabilzkigun formak:

         1.— «Alocutivo» ez diren adizkerak: sin. düt; plur. (dü) tüt.

         2.— Forma alokutivoak (au da itanoka eta zuka): sing. diat, gizon bati;

 diant edo diñat, emakume bati; DIT edo dizüt, zuka ari gatzaizkion bati. Plur.:

 (di)tiat; (di)tiant edo (di)tiñat; (DI)TIT edo (di)tizüt.

         Sorhütan, Garindainen (eta nik uste, toki geienetan, orain bederen)

 diant, tiant, DIT, TIT, erabiltzen dugu, ez diñat, tiñat, dizüt, tizüt. Bainan

 kantuetan auiek ere aurkitzen dira erruz.

         ARRANDA, gurean «errenta».

         LUS, Lhande'k «écu, louis». Eskudu edo Luis izenekiko txanpon auen

 balioa ezta erreza neurtzen. «Mila lüs = trois mille francs», dio Larrasketa'k.

 Ots, libera zaharrak eta 1946'garren urtekoak.

         EZTIROZU, gure «eztezakezu»ren senide da, -IRO- aditz-gunak ezpaitu

 eskatzen -KE atzizki ahalkorra, -EZA-k bezala.

 

         III

         «Edan tüzü ordenari», edan dituzu eskuarki, komunki, korriente.

 Ordenari, habituel, ordinaire, itzultzen du Lhande'k.

         «Ba'züntü» = Ba'zenitu,

         «Edan beitzuntükin», gipuzkeraturik «edango baitzenituzkean» esango

 genduke, aditz-tankera berdiñaren faltan. Campión'ek, «pasado remoto»

 izenarekin jasotzen ditu tankera ontako aditz-jokoak. Ots, «Nik ikhusi

 nütükian, ZUNTUKIAN, zütükian... = yo los hubiera visto». Etxahun'ek, oi

 bezala, -IAN'en ordez -IN egiten du. Gipuzkerak, esan bezala, eztu aditz-joko

 auen kiderik eta «futuro remoto» delakoaz baliatu bearko genduke nolabait

 itzultzeko, ots, nik ikusiko nituzkean, zenituzkean, zituzkean... yo los habría

 visto.

         Jon Mirande'k zalantza egiten du aditz-jokera au ongi erabilli ote duen

 Etxahun'ek. Ona bere itzak: «Ene uste apalez (Arruek esan oi duenez...), azken

 bertsoa -«edan beitzüntükin»- zuzenago izango zen Etxahunek «edanen beitzüntin»

 esan ba'lu. Ene euskalkian usantza olaxe da beintzat. Ezen «edan beitzüntükin»

 ez da «irreal»-a; esan nai du «bearbada edan dituzu, bearbada ez dituzu edan,

 nik ez dakit». Bainan «beste sei ükhen ba züntü» irreala da; Etxahun'ek argi

 aski adierazten du Musde Tiraz'ek ez zituela beste sei barrika oriek izan.

 Etxahun aundiak izkuntz uts bat egin ote du? Naiago dut uste izan Barkoxe'ko

 usantza gramatika puntu orri dagokionaz gureaz bestela dela».

 

         IV

         Ahapaldi ontako «zinandin» gure «ziñan» dela jakinerazi dugu

 «Barkoxe'ko eliza» deritzaneko XVIVgarren azalkeran.

 

         V

         Susmoa nuenez eta Jon Mirande jaunak sendotzen didanez, irugarren

 neurtitzeko «behar dila —Zuberotar adiskidea ari zaigu izketan— dü-tik dator,

 ots dü + ala atzizkia (gure euskalkian ala baita, ta ez ela: niz - nizala;

 alaber erlativuko atzizkia an da, ez en). Beraz dü + ala - diala, ta azken

 forma au, diptongoa ezeztaturik, dila. «Diala» oraindik bizi da Basa Buruko

 toki zenbaitetan; bainan an ere diptongo gabetutako formak eremu artzen ari

 dira.

         EMENDU, Lhande'k eztakar tankera ontan, «mendio» baizik, augmentation,

 supplément. EMENDATU = augmenter. Larrasketa'k, ostera, bai, «surcroit»

 (aumento) eta «supplément» itzulpenez.

         «KAPITA ZAKIA» (Kalamu zakua). Larrasketa'k dio: «la panse,

 apparemment; «la chemise», d'aprés le R. P. Lhande, interprétation plausible,

 mais moins conforme au style d'Etchaun. Ots, sabela, iduri gixa arturik;

 «alkandora», Aita Lhande agurgarriak dionez; ditekeana, baiñan, Etxahun'en

 tankerari nekezago egokitzen zaiona. «Kapita» onela itzultzen du Lhande'k:

 chanvre grossier (cáñamo basto, ordinario) edo grosse etoupe, estopa

 ordinaria.

         «Largatu», frantzeseko «large» (ancho) itzetik artua dago, nunbait,

 infinitivuan «élargir» (ensanchar, extender) esaten baita. Irakurleak igarriko

 zionez, libre xamar itzuli dugu ahapaldi au guzia.

 

         VI

         THIPIÑA. Etxahun'ek berekiko -A'rekin ematen digu, bestela «thipiñean»

 idatziko baitzukean eta ez «thipiña»n. Baita Larrasketa'k ere bere iztegian.

 Lhande'k, ordea, «thipin» eta beronen aldakuntza bezala «dupin». «Marmite

 (olla), gros pot (olla) de fer ou de terre», itzultzen du Lhande'k eta

 Larrasketa'k alatsu.

         KOZINA. Larrasketa'k, oarrean, «le pot-au-feu» (eltzekoa), la viande

 cuite dans la marmite», ots, eltzean egositako aragia. Lhande'k, ordea, beste

 bi zentzu ematen dizkio: «potage de légumes et herbages», ots Laphurdi aldean

 ain ezaguna den «eltzekaria» eta «ordinaire d'une maison», au da, eguneroko

 bazkari arrunta.

 

         VII

         PARTIDA. Larrasketa'k oarpean «ennemi» itzultzen du eta iztegian

 adigarri au osatzen du: «gizun horrek lana partida dizu», cet homme-là a le

 travail comme ennemi. Lhande'k berdin itzultzen du: «Muthiko horrek lana du

 partida», l'ennemi de ce garçon, c'est le travail.

 

         VIII

         Irugarren bertsoko «amust oroz», gure «amabostero».

         «Jesüs errezebitzen dit», errezebitzen dizut edo dut. Alokutivo

 tankeran mintzaturik.

 

         IX

         PERFEIT. Larrasketa'k oin-oarrean dio: «En Souletin, on dit perfeit,

 sans l'article pour l'adjectif attribut. En labourdin et en bas-navarrais, il

 faudrait perfeitak». Irakurleak igarriko zionez, esangura «perfecto» da.

         «Herri aizuentako», emen ere joskera trukatua darabil Etxahun'ek,

 baiñan, bearbada eztago bortxatua «handi eta eder bastiza» bezala, erriak

 naturalki onar baitezake aldaketa ori.

 

 (1) Jon Mirande jaunari ene uste au sendotzeko eskatzen nion, ezpai'nuen argi

 ikusten -iro- aditz-gunak -keatzizkia onart zezakeanik. Orra, bere atsegiñazko

 erantzuna: «Bai, ezpeiti(r)o eta ezpeiti(r)oke (au da, zuen dezake) biak

 erabiltzen ditugu; -iro- aditz-formak ez dutela -ke atzizkiaren bearrik egia

 da; bainan horrek ez du esan nai ez dutela delako atzizkia onartzen, naiz -ke

 gabeko formak komunago izan».

 

 


inprimatu