inprimatu
Ez nazazu utzi, arren, nire Jaun eta Jaungoikua
Izenburua:
Ez nazazu utzi, arren, nire Jaun eta Jaungoikua
Sinadura:
Joakin Aldabe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1963 III-IV Minezko ezpata
Orrialdea:
63-65

«Eznazazu utzi, arren,

Nire Jaun eta Jaungoikua»

 

Joakin Aldabe

 

 Bertsoetarako ez daukat gairik:

 idor-idorra arkitzen naiz.

 Izpi bakar bat baneuka nigan

 litzake egitan erdi gaitz.

 Itxiya nago, itun, gogortua;

 badirudi naizela arkaitz.

 Naigabe auxe nerekiñ daukat:

 Gertatzen zait sobera maiz.

 

 Zer egiñ gauzak ola diranian?

 Besok guruztu ta egon?

 Kezka guztiyak burutik kendu,

 utzi bazterrian ¡or konpon!?

 Itxi begiyak ta erran denari,

 «banua emendik ta gau on»?

 Ez litzake ori ongi egiña,

 ez eta ere iñontzat on.

 

 Bide zuzena eta bakarra

 olakotan zeiñ dan dakit:

 Utzi denbora aurrera juaten;

 egon ixill ta geldirik.

 Egon argiya agertu arte,

 ta ordun ez itxi biderik.

 Ez galdu iñola itxaropena;

 ez, arren, galdu federik.

 

 Goi alde Iturri, ixuri itzatzu

 nere mingañian itzak.

 Itza berexita bizikorra;

 kendu eragozpen mintzak.

 Nere Jaun ona, Zuri bakarrik

 barru barrundikan aintzak

 Izar argitzaz mintzatu nadiñ

 eman niri zeru intzak.

 

 Eskeñi Jaunai etorkizuna:

 ez egiñ lanari muziñ:

 ez kutizitu lurreko gauzak:

 goruntz ibilli ariñ-ariñ:

 Sentitu zure barru-barrundik

 lagun urkuaganako miñ:

 Ibilli beti egiyen billa

 irauteko bere argin.

 

 Iduki beti arima eskutan

 alderdi onetarako.

 Ezautu ongi bere illunak

 len bailen argirazteko.

 Nere Jaun maite, argi nazazu

 nik Zu geigo ikusteko,

 mundu guztiya zure argira

 naitasunez ekartzeko.

 

 


inprimatu