inprimatu
Eta, olaxe bidean gora
Izenburua:
Eta, olaxe bidean gora
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1963 III-IV Minezko ezpata
Orrialdea:
36

Eta, olaxe bidean gora

 

Muniategi'tar Sabin

 

 Eta, olaxe bidean gora

 nekezko bidean beti aurrerantza,

 biotz zauritu, arima mindua

 aldapa gora, gau otzaren bildur

 elur-aize minberaz,

 arantza artean arnaska

 eguzki tantorik gabe,

 zauri gorrian dana arima eta ezur!

 

 Eta,lurraren biotz gerria

 nere begipean, oņazez

 billutsik dago negar betean,

 gogo nekatuaren sustarretan

 amets itun beltzenetan,

 alaruka dago negarrez

 illuntze tristurati,

 illuntze beltzean.

 

 Eta, gora nua aldaz-gora,

 (gorputz gustia minbera)

 tontorreratzeko ametsez,

 aurrera nua itxaropenez

 arantza arteko larrosa

 eta, izar baten pozera,

 mendi gaņeratuz gero...

 beste zerudi, beste egun berri

 beste argi baten deira

 bizitzeko pozez!

 

 


inprimatu