inprimatu
Ilduraz
Izenburua:
Ilduraz
Sinadura:
Jose Hierro
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Juan Ignazio Goikoetxea Gaztelu)
Egilea(k):
Hierro, José
Goikoetxea, Juan Inazio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1963 III-IV Minezko ezpata
Orrialdea:
31-32

Ilduraz

                                 (erderatik)

 

José Hierro

euskaratzailea: Gaztelu

 

 Berriro ere itzali dira

 argitzen ninduten izarrak.

 Berriro ere lur, zeru, ur

 gañean eraka itzalak.

 Ba nabil aztamuka zure

 arimara zeramaten bidez.

 Orma garaia zartarazteko

 eztator orain goiznabarra.

 

 Etzizkizuten ongi irakas izenak,

 aipatzen zenitun gauz aienak.

 Etzizkizuten ongi irakas izenak,

 eta nik orain ezin det ezer egin.

 Nik orain (atzindu baitziran

 bideak) ezin det ezer egin.

 

 «Maite» diñozu, «beti» diñozu.

 Bañan eztakizkitzu aien izenak.

 Etzizkizuten ongi irakas

 gauz oro mugatzen zituzten izenak.

 Gura zinduten, maitea jaun da jabe

 zala esan zizuten.

 Gorputza ebaste az esan zizuten,

 arima ebatsiz aurretik.

 

 «Maite» diñozu, «oroi» diñozu,

 (ixildu arren, ba diñozu).

 Etzizkizuten ongi irakas

 zuk aipatzen zenitun gauzen izenak.

 Zuk eztakizu izotza izotz danik,

 eta sugarra, sugar.

 Norbaiten ametsa izan ziñan,

 bañan amesle ark etzun ametsik egin.

 

 Amesle gabeko ametsa,

 arima gorputz gabe izatea da.

 Itxas urrunaren durundia,

 bañan urik gabeko itxasoa.

 Bazterrik gabeko doñua,

 ibildari, ez txirula ez ari.

 

 «Maite diñozu», «beti»; orrela

 ituli zatoz zure lurrera.

 Bañan zure lur ori ezta izan,

 onezkero gerorik eztan bezela.

 Eta nola sar, igaro, zu irabaz,

 billustasun arrigarri ortan.

 Zurekin jarrai beti,

 baldin gogora ezpazindez bezela.

 

 Obe da ez pentsatu, jarrai

 urak garamatzin lekura.

 

 


inprimatu