inprimatu
Ekaizpean
Izenburua:
Ekaizpean
Sinadura:
Juan Ignazio Goikoetxea Gaztelu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Goikoetxea, Juan Inazio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1963 III-IV Minezko ezpata
Orrialdea:
24-25

Ekaizpean

                                   (alegiaz)

 

 Ba goaz ontzian itxas-zabalez

 ekaizpean amets-egille..

 

 Lo dago Bera, aur bat zakur bat bezela,

 eta gu, izu-laborrian, oiuz:

 —Salba gaitzak! Galduak gaituk bestela!

 Andik, emendik, zurrunbilloa

 jostari dabilkio adats-izpiz.

 Esna da. Eta jeiki.

 Itxas-jainko baten gisa.

 Eta, betartea arrai:

 —Eulik! ez al naukazue zuekin?

 

 Kirrinka da masta ausi ez ausi.

 Zeri bildurrago gu, ekaitzari

 ala Beraren begiradari?

 —Eutsi! —Ģeutsiģ berritzen oiartzuniak—:

 Gero besoak zabal jarri da

 itxas-aizeteari aginduz.

 Oņetan auzpez bare jalki zaio aizea,

 bildots otxana bezela.

 —Pakea nai ote? Orra pakea!

 

                   * * *

 

 Baņan, pakeegi zegok. Kontu pakeari!

 Pakearekin ugaltzen euli ta koipe,

 eta, iskilluz ortzetaraņo,

 euli ta koipeen begirale...

 Ekaitzaren bearra zegok,

 nabari dedin Beraren indarra.

 

 Julen Kaisar'ek bein onela:

 —Zeren bildur? Kaisar eta

 bere izar ona dezute lagun.

 Geiago Bera, izar-egille ta

 izarrak oņetako auts dituna.

 

 Gogaiak eta Andreak agintzen omen.

 Gogaiak nik ez uste orren zuzen.

 Baņan Andreak oro bein-banan

 Maria Madalenakin balesate:

 —Enaun ezkonduko gizon euli iņorekin!

 Orduan betiko zoritxar odolgaitzak...

 

 Ba goaz ontzian itxas-zabalez

 ekaizpean amets-egille...

 

 


inprimatu