inprimatu
Mińezko ezpata
Izenburua:
Mińezko ezpata
Sinadura:
Agustin Zarranz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agustin Zarranz

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1963 III-IV Minezko ezpata
Orrialdea:
10-13

Minezko ezpata

(Andre Mariaren zazpi minaldiak)

 

Irisarri

 

1. Simeonen berri txarrak

 

 Simeon zaharrak Aurtxoa besarka

 jaso du t'Amari Artaz mintzo zaio:

 berri mingarriak salatu dizkio,

 aunitz etsai, gudu, herra ta jazarka.

 

 «Anbat anbat jendek Seme uni aurka

 eginen diote bizi den artio:

 ta zerorri ere ezpata batek jo

 ta josiko dizu arima zearka.»

 

 Oi Ama gaixoa! Ordutik beretik

 egunez ta gauez sartua darama

 minezko ezpata biotz barrenean.

 

 Seme ori guziz maite duzu, Ama!

 ta jakitun zaude alere aurretik

 urutzean dela ilko azkenean.

 

2. Egitora ihes

 

 Jesusi zer egin nai diok, Herodes?

 zer asmo darabilk, errege tzar maltzur?

 —Bidegabez daukan jaurgoa gal-beldur,

 Aur jaio berria il nai luke oihes.

 

 Alferrik ordea! Josepek garaiez

 (zeruko deiari jarraikirik zuhur)

 Ama-Seme oiek artu ditu labur

 ta badaramatzi Egitora ihes.

 

 Utzi bear beraz auzo, adiskide,

 etxe ta lantegi ta erria, bide

 neketsu luzean arat aldatzeko.

 

 Goizik asi zera, Jesus Aur minbera,

 zu ere, Maria, goizik asi zera

 nekeak ikusten gu zeruratzeko!

 

3. Jesus Aurra galdurik

 

 «Nondik nora zabiltz, ene Jesus eder?

 iru egunotan etzare ageri:

 ta ni, onik gabe, atsekabez eri,

 bila nabilkizu or bazterrez bazter.

 

 Bidetan, karrikan, plazan, eskuin ezker

 galdegin diotet zutaz guzieri:

 inork zure berri ez ematen neri,

 ta nere urratsak orain arte alfer!

 

 Zure aurpegia ots! erakustazu

 ta zure mintzoa erantzun zadazu,

 ez gorderik egon, ene Seme maite.

 

 Zure aurpegia orren berregin da,

 ta zure mintzoa orren atsegin da,

 minez il ez nadin, Jesus, ager zaite.»

 

4. Kalbari - bidean

 

 «Gizonen obenak zure gain jarririk,

 ene Seme Jesus, bazoaz iltzera:

 bazoaz guzien zorra ordaintzera,

 naiz zerorrek egin eztuzun gaizkirik.

 

 Ez Tomas, ez Petri, ez bertze bihirik

 etzaitzu ageri esku ematera:

 or banatu dira zein bere aldera,

 zu etsai gogorren menpean utzirik.

 

 Deusen ere beldur ez omen ziraden...

 zurekin iltzeko gertu ornen zeuden...

 alere guziak ihes joan dira.

 

 Ta zu bai, aiek ez, bazoazi mendi

 malda ortan gora urkabe-tokira:

 ai ni zure ordez il ahal banendi!»

 

5. Gurutze ondoan

 

 Gurutze ondoan Ama xutik zagon

 Semea oinaze gaitzetan ikusten,

 anbat zauritatik ari odol-usten,

 itxura galdurik, ar bat ta ez gizon.

 

 Amari malkoak usu zerizkion

 ta musuan beiti zurrustaka jausten,

 barnean biotza dardar inarrausten:

 ez mihiz, bai begiz onela ziotson:

 

 «Gaizkile antzora il urren zagozkit,

 ene Jesus ezti, ene Seme bakar,

 nere ume ta bai nere Jainko ta Jaun.

 

 Zure laguntzeko ezer ezin dagit,

 ta nik neure begiz au ikusi bear...

 ai! nola dezaket nik bihirik iraun?»

 

6. Semea il ondoan

 

 Ama, besartean daukazu tinkoa

 gorputz ori, orren urratu etena.

 Ori al da zure maiterik maitena?

 ori al da zure Seme ta Jainkoa?

 

 Ori al da noizpait Belenen jaioa,

 aingeruek agur egin ziotena,

 artzain ta erregek jauretsi zutena,

 zuk orren guriki azi ta jasoa?

 

 Nola den aldatu lehen zen artatik!

 alderdi osorik eztu, oin-zolatik

 bururaino dena zauri, uspel, saki.

 

 Gorputz ori geurok dugu il-gogortu,

 ta guk Mariaren biotza ebaki;

 guk Ama-Semeoi orrenbat rnin sortu.

 

7. Bakartasunean

 

 Garbitu ta usain onez igortzirik

 ilobira dute Jesusen zurruna,

 Amaren biotza ioi biotz biguna!

 arekin batean lurpean ertsirik.

 

 Orain Aren minek eztute neurririk:

 or dago aurgabe, zurtz et'alarguna,

 bere seme ta jaun ta bizi-laguna

 ezpaita ikusten ilik ez bizirik.

 

 Jesus gabe orren bakar zaude orain!

 bai zure zarrazta itsasoa bezain

 andia da zinez, Ama maitaria.

 

 Nik nai dizut bada gogoz lagun egin,

 gurutze ondoan egon or zurekin,

 negarretan jardun zurekin, Maria!

 

 


inprimatu