inprimatu
Horati'ren odak
Izenburua:
Horati'ren odak
Sinadura:
Horazio
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Horazio Flako, Kintio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1963 I-II Izar
Orrialdea:
120-126

Horati'ren odak

(II'garren sailla)

 

Horati

euskaratzailea: A.O.

 

XII. Mekena'ri

 

 GAIA:Lira-neurriari ez dagokio gertaera astun ta odolkoirik; Orati'k, beraz,

 eztu nai kanta kartagotarren guda ta liskarrik, ez lapitarren ordikeririk, ez

 Erkul'ek lur-seme edo erraldoien aurka irabazitako ereiņotz-abarrik. Gurago du,

 Mekena'k, bere adiskide kutunak, eskatzen dion ezkero, Mekena beraren eta onen

 emazte Likimne Terentze'ren txera ta maitasunak abestu.

 

                         Nolis longa ferae bella Numantiae...

 

         Numanti izuko liskar luzeik etzazu nai,

         Ez Anibal zagairik, ez Sikul itxasoik,

         Kartagotar odolez gorria, kitaraz

                 Nik soiņu leun artzerik;

 

 5        Ez lapitar ankerrak, ez Hileu, lar txerbel,

         Ez lur-gaztek, Erkul'en eskuz beeratuak,

         Saturn zarraren etxe argia galzoriz

                 Iņarrosi zutenak.

 

         Zuk, Mekena, obeki esango dituzu,

 10        Kondaiera lau soillez, Kaisar'en burrukak

         T'errege zemaitien lepo arroputzak

                 Tatarrez eramanak.

 

         Nik, musa leun eztiaz, Likimne andrea

         Ta aren begi iņartsuak ditut goretsiko,

 15        Aren bular kirmena dut kantuz jasoko,

                 Elkar-maitez asea.

 

         Etzan ura lotsa izan dantzatalde barru,

         Ez jokoan arituz, ez Diane'n jaiez

         Bere beso lerdenak neskatil aratzei

 20                Jostalari emanez.

 

         Ta zuk orain Akemen joriak zeukanaz,

         Naiz Prigitar naroan migdondar on truke,

         Likimne zeurearen illedi ederra

                 Aldatu nai zenuke?

 

 25        Truk ote, arabitar etxe ederrengatik,

         Zure musu gartsutik iduna baztertu

         Naiz, laztura-zur, naien zenukena ukarren,

                 Naiz berak ausaz ostu?

 

 Oarrak.—  1. Numantiarrak —Duero ibaia jaiotzen dan tokirantza bizi ziran,

 nunbait—, beren askatasuna jagon naiean, zortzi urte luzez bulartsu burrukatu

 ziran erromatarren aurka.—  2. Sikili'ko uretan jokatu ziran Miles'ko (260) ta

 Egates'ko (241) erasoaldi gogorrak.—  5. Hileu, Arkadi'ko Kentaur, lapitarren

 kontra gudukatu zuena.—  21. Akemendar sendia guztiz aberatsa omen zan; erro

 ontatik irtenak ditugu Kir, Persi'ko errege, ta aren ondorengoak.—  22. Migdon,

 Akmon'en semea, emakume zaldizkoen aurka egin zuna.

 

XIII. Zugatz bati

 

 GAIA:Egun batean, Orati bere landetxe Sabina'n zebillelarik, zugaitz bat erori

 zitzaion ziplo, ta ia azpian zapaldu zun tantai aren aurka birao dagi. Zugaitz

 ura sartu zun gizona etzan ona, noski; aita-eraille edo arrotz-eregu ausle

 biurra zan, olerkari bati, Alkeu ta Safo'ren odoletiko bati, bizia kendu nai

 izan ziolako.

 

                         Ille et nefasto te posuit die...

 

         Ondikozko egunez, oi zugatz!, len-sartu

         Zinduzan arek, eta esku dongaz zaindu,

                 Illobentzat nunbait galgarri

                 Ta basauri onen lotsari.

 

 5        Olakoak, nik uste, ber'aitari ere

         Lepoa lezaioke aus ta arrotz-odol

                 Gauez ixurikoz orbandu

                 Bere aterpe ta supizgu;

 

         Egiz, kolkarren pozoi ta asma-aiņako gaitzak

 10        Izan zitun nirean zu, abe utsal zurbilla!,

                 Lenbizi landatu zindunak,

                 Jabe errugearen kaltetan.

 

         Gizon zurrenak ere zer bear dun eztaki

         Orduz-ordu itzuri. Beldur du Bosporo

 15                Kartagotar itxasturuak,

                 Ta ez ditu adur itsuak;

 

         Gudaria du izutzen igesi bizkorrak,

         Bai ta partar geziak; partarrak, ostera,

                 Italiar ekin-estuntzak:

 20                Erio-oldar beingoak, alere,

                 Artzen eta artuko gizonak.

 

         Zein ur, oi!, izan nindun Proserpiņe beltzak!

         Ur euki genun Eak epaille zorrotza!

                 Ur zintzoen egoitz banakak,

 25                Ur Safo, eoliar liraz,

 

         Lesbi'ko neskatillen billa, negar malkoz;

         Eta zu, Alkeu, eres-soiņutan kantari,

                 Urre-joarez, untzi-lorrak,

                 Iges-lor ta guda mergatzak.

 

 30        Txundioz dira itzalak bieri entzunik,

         Ixil-guren; naiago, baiņa, aditzailleak,

                 Belarri-zoliago izanik,

                 Guda-zart ta anker erauziak.

 

         Arritzeko ote? Eresi oiekin sor ta lor,

 35        Eunburu piztik ere belarri zurbillak

                 Jetxi t'Eumenidar illetan

                 Dira pozten suge biurrak.

 

         Bal ta Prometeu berak ta Pelope'n aitak

         Lor-gaitza soiņu eztiz dute atzipetzen:

 40                T'Orion'ek ez ditu izutzen

                 Ez leoi ez lintz bildurtiak.

 

 Oarrak.—  11. Basauri, uritik urrutixe dagon auzunea; Orati'k, Mandela'n zeukan

 bere zabalegi edo landetxea.—  9. Kolka zan Medea sorgiņaren Lurraldea, Kaukas

 ta Ponto-Euxino bitartean.—  14. Bospor itxasoa, ekaitzetan jori.—  23. Eak,

 Jupiter'en seme ta inpernuko ebazle.—  25. Safo ta Alkeu'k, eoli-izkelgiz

 idatzi zuten; jaiotzez Mitilene'koak, eta garai batekoak, seireun bat urte J.

 K. aurretik.—  35. Kankerber'ek, Pindar'en ustez, eun buru zeuzkan.—  36.

 Eumenidarrak, edo atso asarreak.—  38. Prometeu, Titan bakar-zalea, ortziko sua

 ebatsi zuna; Pelope'n aita, Tantal, ibai erdian goseak eta egarriak aitzen

 dagona.—  40. Orion, Beotzi'ko erraldoi ta eiztari, eriotz ondoren izarkietan

 ezarria.

 

XIV. Postumo'ri

 

 GAIA:Beluritua agertzen zaigu emen Orati: bizitzea labur dugu, ta igarri gabe

 datorkigu eriotza. Zur ta arduraz ibillita ere, au ezin alboratu. Naiz errege

 altsu naiz baserritar langille, guztiok aren eskutik igaro bear. Eta orduan

 onik bidezko ta atsegingarrienak naitaez utzi bear; eta guk bilduak oiņordeko

 eralgitzaille ta arretage batek ondatuko ditu. Postumo au nor zanik ez dakigu.

 

                         Eheu, fugaces, Postume, Postume...

 

               Ai, urteak, Postuma, oi Postuma maite,

               Igazkor doaz! Eta Erruki'k ezin du

                       Zartzaro igar ariņa itzuri,

                       Ez erio-eskutik kendu.

 

           5  Ez, adiskide, egun-bira bakoitzean

               Naiz-ta begi-txau Pluton'i il iru opari,

                       Berak ditu estuntzen iru

                       Erazko Gerion ta Tiki...

 

               Ur arrez ; ta emendik guk ere ibil bear,

         10  Lur-emaitzez osoro bizitzen geranak,

                       Naiz izan errege jeikiak,

                       Naiz nekazari ezeukiak.

 

               Alperrik gabiltz iges Marte etoiagandik,

               Ta Adria oskorreko olatu autsitik;

         15          Alperrik, bai, udagoienez

                       Aize gaiztoz soiņak zain naiez.

 

               Ikus bearko dugu Kozit beltza, noski,

               Bere margozko uarre nagian, alderrai;

                       Bai Danao enda galdua,

         20          T'eoliar Sisip auldua.

 

               Utz bearko dituzu lur, etxe, emazte leun,

               Ta lantzen ari zeran zugaitz auetatik

                       Eztio nekosta iguiņak baiņo

                       Jabe utsalari jarraituko.

 

         25  Oiņordeko duiņago batek aituko du

               Kekubo zuk eun giltzez luzaro gordea,

                       Ta apaiz-buruen orrits-gai zan

                       Ardo gorriz bustiko bea.

 

 Oarrak.—  6. Opari bakoitza eun idizkoa zan; Tit Libi'k diņoanez Trasimeno'ko

 burrukaldi ostean, irureun zekor edo idi erail ziran, iru il-opari

 eskeiņirik.—  8. Gerion, Krisaor ta Gellirhoe'n semea, Erakel'ek erailla; Tiki,

 ordea, Lurraren seme erraldoia, Apol'ek erio emana, orain suleizan aztoreak

 eten gabe erasoaz oiņazetua.—  16. Egoaldekoak dira auek, gaiztoak noski,

 Plini'k dionez; dagonilletik iraillera bitartean putz dagie.—  23. Nekosta edo

 zipresak Pluton'i eskeiņitako zugatzak ziran; erromatar etxe-ateetan, progu-

 ezaugarri zan onako adar bat.

 

XV. Kirkilleri larregiaren aurka

 

 GAIA:Txibita darabil Orati'k bere garaiko eralgitze larregiaren kontra.

 Lurralde ta nekazaritzarako ona zala-ta, ainbat jauregi, baratz eta urmael egin

 zituzten soro egaletan, alegia. Zumar zuri baiņo albo (platano) geiago ikusten

 da bazterretan; olibo-sail emakorrak baiņo ugariago loredi ta usai-arbazta

 arloak. Ez Erromul'ek ez antziņako zarrak, etzuten onako geiegikeririk izan.

 

                         Iam pauca aratro iugera regiae...

 

               Golde-lan gutxi dute lasterxe utziko

               Errege-mukuluk. Non-nai dira ikusiko

                       Apakin ta urtegiak garden,

                       Zabal Lukrin-zingira baizen.

 

           5  Ta albo soillak lertxuna jango; biol-larrain

               Ta mirtu, sur-atsegin ugari emango

                       Ugazabarentzat lenago

                       Jori ziran olibo-saillak.

 

               Eguzki-sastak ostroz ditu galaziko

         10  Ereiņotz nasiak. Au etzun Erromul'ek nai,

                       Gutxigo Katon moztugeak,

                       Ezta asabaen ekanduak.

 

               Bakoitz-zerga motz zuten, eta aundi danena;

               Amar oin zabaleko aterpe nasairik

         15          Uritar bakarrei etzien

                       Eman oi Artz otzak iņundik.

 

               Etzun ere legeak galazten soropil

               Or surkitua ta bai, guztien pentzura,

                       Atxurdin berriz txukuntzeko

         20          Zeia ta jainko-eliz oro.

 

 Oarrak.—  4. Kanpani'ko aintzira, ispeletan ospetsu.— 12. M. Portzi Katon dugu

 au, biziera latzekoa, Utika'ko Katon'en arbaso. Etzun illerik mozten, ez

 bizarrik egiten.—  14. Garai artan etzuten erromatarrak, atari edo sollairurik

 iparrera begira, amar oin zabal zanik beintzat: aize ozkirria artzeko ziran

 auek.—  16. Iparraldero aize otza; badira Iparraldera izar-pilla bi, Artz

 nagusia ta Artz txikia.

 

XVI. Grospu'ri

 

 GAIA:Eder zaigu atsedena, garatz arduratsu ta buruko min gabea. Gora ta joan-

 etorri aundia du onek gizonaren bizitzan. Oda onetan argi azaltzen du Orati'k,

 gizabiotzak duen lasai-min asegaitza; izan ere, kezkaz, egon-eziņez eta barren-

 esturaz josita bizi gera ilkorrok, eta berezkoa dugu atseden, lasaitasun ta

 zorion-egarri au. Batzuk, zorionbilla beti, asmo garaiak erabilli oi ditute;

 ezin, alare, bizitzaren laburtasuna izpirik ere luzetu. Beste batzuk, aberria

 utzi ta giro obe billa doatzi; baiņa beren burua ezin dute aldatu. Ditugun

 oitura onak eta lera-griņetan dugun neurriak dakarkigute arimaren lasaitasun

 gozoa.

 

                         Otium Divos rogat in patenti...

 

               Atseden-eske dago jainkoeri kartsu

               Egeu agiri zear doan itxastia,

               Odei beltzak bait-dio gorde illargia,

                       Ta argi ziurraz gabetu.

 

         5  Pakea nai du Tratzi'k, gudan asarrekor;

               Lasaia meditarrak, Grospu, geziz arrai,

               Ez bitxiz, ez urrez, ez jantzi gorriz eros

                       Ezin dezakegun lasai.

 

               Ez diruak, ez nausi-aurretiko danak

         10  Aienatu oi ditu barne-kezka latzak,

               Ezta eskape landu baranoan egaz

                       Dabiltzan ardura miņak.

 

               Ondo bizi da, gutxiz, maigain neurrituan

               Guraso-gatzontziak dirilir dagiona;

         15  Ta ez izu-lauorrik, ez griņa zakarrak

                       Lo mea austen eztiona.

 

               Zergatik, aldi laburrez, urruti ameska?

               Zertako bes'tc eguzkiz berotu lur-gaiņak

               Aberriz alda naita? Nork, erbestetua,

         20          Beregandik ere igeska?

 

               Burnizko ur-ontzitara igo oi zaizu kezka

               Griņati; ez ditu uzten zaldizko taldeak,

               Orein bezin bizkorrak, odeipil-sakaka

                       Euro bestean ariņak.

 

         25  Gaur gogo-alai dala, iguin du geroa

               Ta aren kezka; ta garratz oro arinduko

               Irripar narez. Ezta bean ezertxorik

                       Zorion beteko danik.

 

               Balbe illaunak eraman zun Akil gartsua,

         20  Titon, berriz, zartzaro luzeak zun aitu;

               Ta, bear bada, Ordu'k zuri ukatua

                       Gurako dit eskuratu.

 

               Zure ur eundaka dabiltz Sikul'go abere,

               Bei-samaldak, orruaz; beorrak, irrintziz,

               Uztarri-gai; ta artille aprikar margozkoz

         25          Zu zera jantziko gorriz.

 

               Niri, Balbe egitiak, alor-sail txikiak

               Ta gerkar musaren ats mea dizkit eman,

               Ta gezur-edale dan gizozte xearen

                       Ainitz erdeiņu iņolan.

 

 Oarrak.—  Egeu itxasoa, Turki ta Natoli bitartean zabaltzen da; berein ugartez

 ereiņik dagolako, guztiz zirimoltsu ta ekaizti.—  6. Meditar edo partotarrak,

 Eskiti'ko errikoak, persitarrak goitu ta azpiratu zituztenak ziran.—  21.

 Orduko guda-ontziak aurreko aldean, arpegi bezela, galtzairuzko iruortzeko bat

 eraman oi zuten.—  29. Balbe edo eriotza. Akileuri, Polixene'kin ezkontzeko,

 Apol'en jauretxera joan zanean, Paris'ek gezi-zartakoa eman zion orpoan, eta

 ortik il zan.—  30. Titon, Laomedonte'ren semea; Eguantz, onen emazteak,

 ezilkortasuna iritxi zion, baiņa ez zartzaro betikoa; azkenean, zar ta otz,

 bizitzako ezeren atsegin bage zegolako, berberak txitxar biurtu zun.

 

 


inprimatu