inprimatu
Bertsolariya
Izenburua:
Bertsolariya
Sinadura:
Joakin Aldabe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1963 I-II Izar
Orrialdea:
96-99

Bertsolariya

 

Joakin Aldabe

 

 Erriz erri badabill

 bertsuak kantatzen,

 gendien gozamena

 antolatutzen.

 Egundaño bertsuaz

 etzaigu aspertzen,

 baizik geigo ta geigo

 ari da suspertzen;

 orobat erotzen;

 pozez ia lertzen

 eta irakiten;

 eztiyaz asetzen.

 Bertsolariya ez degu

 iñoiz baztertzen.

 

 Erriyek jeiki dira

 asko bat batian,

 bultzada aundiya artu ta

 ordu onian.

 Entzuteko prest daude

 aste ta jaian;

 jaten ari direla;

 orobat lanian;

 eliz atarian;

 norabait bidian;

 lasai egonian,

 lagunen artian

 Ezditetzela falta

 Euskal errian.

 

 Zer gai bertsolariyak

 dabiltzki bertsotan?

 Batzuetan, gaita eran

 txixte brometan.

 Sartuko da bestetan

 gertakizunetan;

 gauzaren muñ sakon

 entzungarriyetan;

 noiz nai zeruetan;

 mendi gallurretan;

 ardi txaboletan;

 erriko jaietan.

 Bertsolariya dago

 ernai danetan.

 

 Sartuko da arimen

 arrats illunetan.

 Jarriko da nai badu

 goiko argiyetan.

 Narraztuko du itza

 erdoi ta loietan.

 Badaki nor nai jartzen

 naigabez malkotan;

 lertzen algaretan;

 maitez su garretan;

 trapu danek bixtan;

 gu danok lotsetan.

 Bere itza neurtuak

 ainbat eratan.

 

 Berez beti joko du

 bertsok moldatzera;

 itz egoki juxtuak

 billatutzera.

 Arkitu ala, beila

 joko du elkartzera,

 bertso zoragarriyak

 dotore apaiñtzera;

 adierazitzera;

 pozez zabaltzera;

 gogoz kantatzera;

 jendek txoratzera.

 Erri guztiya dago

 zuri begira.

 

 Gu bezelakoxia

 da bertsolariya,

 aragi-ezurrez, noski,

 bete, jantziya.

 Arimaren barruen

 dauke ezarriya

 jayotzetik doaia

 berezko ixuriya,

 gauz arrigarriya

 ta maitagarriya

 Jaungoikuak jarriya

 zerbaiten sariya.

 Zerun erraz sartzeko

 argi biziya.

 

 Iduki al lezake

 barrun gorroturik

 zerbait ta norbaitentzat

 orrelakorik?

 Danak maite biotzez;

 ortan ez neurririk;

 danentzat one nai du

 ta ez du oztasunik;

 pozoya gaberik;

 ez oker asmorik;

 maltzurkeriyarik;

 maite ditu egik.

 Zuzentasunen alde

 dago suturik.

 

 Ez du jasoko mundun

 sari aundirikan;

 otordu on batzuek,

 bai, bakarrikan.

 Etzayo iñoiz beteko

 diruz sakelikan.

 Eraso biarko lanai

 aztu gaberikan;

 ekiñ gogotikan

 neke-izerditan

 egiz beiñ ta bitan

 urte te urtetan.

 gero noizbait zeruan

 jornal saritan.

 

 


inprimatu